Etiketa: <span>Topaketa 2012</span>

Topaketetara joateko autobusak. Rutas y horas de autobuses Beldur Barik

Hauek dira apuntatu zaretenen arabera erabaki ditugun ibilbideak. Epe barruan apuntatu ez bazinen, garaiz zaude, leku libreak daude eta. jarrera@beldurbarik.org emailera idatzi izena, telefonoa, herria eta zenbat zareten esanez. Apuntatzeko epe berri bihar, ostirala, eguerdiko 2etan bukatzen da.


03/09/19

Emarock erakusketa Topaketetan

Euskal Herrian emakumez soilik osatutako zenbat musika talde ezagutzen dituzu?

Eta zenbat emakume bakarlari edo musika taldeetan?

Eta euskeraz aritzen direnak?

Emakume baterijolerik ezagutzen ahal duzu?

Aurreko erantzunetan flojo bazabiltzate, ordun, duda izpirik gabe gerturatu beharko zarete eta gure proiektua ezagutu. Eta holan ez bada gerturatu eta disfrutatu!

Emakume gehiago nahi ditugu eszenatokietan!!!

Emarock erakusketa Beldur Barik Topaketetan (Azaroak 24, larunbata, Artium-en) izango duzue ikusgai.

Proiektuari buruzko informazio gehiago izateko, Argia aldizkariak bere bultzatzaileari, Saioa Cabañas, egindako elkarrizketa gomendatzen dizuegu, bideo eta guzti.

Emaion rockari!

Emarock proiektua jaio berri da. Batetik, emakume musikariak taldetan batzea eta zuzeneko kontzertuetara animatzea du helburu. Bestetik, emakume musikarien erreferentzia gune izatea.

Iratxe Esnaola-Argia

Irakurri! 


03/09/19

Topaketetara joateko autobusak. Notas sobre los buses

Larunbatean Gasteizera, Beldur Barik Topaketetara, joan nahi baduzu, doan jarriko ditugun autobusetara apunta zaitezke. Bihar da apuntatzeko azken eguna. Horretarako jarrera@beldurbarik.org postara zuen izena, telefono zenbakia, herria eta zenbat pertsona apuntatuko zareten zehaztu behar duzue. Ostegunean autobusen ibilbidea zehaztuko da, apuntatu diren pertsonen herritik pasa dadin. Autobusak gaueko 12etan itzuliko dira. Beraz, animatu, erraztasun guztiak dituzue eta Gasteiz-era joateko! Zuen kabuz joatea nahiago baduzue, ez duzue topaketetara apuntatu beharrik: sarrera librea da.

Adintxikiak baldin bazarete, gurasoen baimen bat eraman behar duzue sinatua. Autobus bakoitzean zaintzaile bat joango da.

Baimen orria deskargatu

Si quieres ir el sábado a las Beldur Barik Topaketak que celebramos en Gasteiz, puedes apuntarte a los autobuses gratuitos que estamos organizando. Mañana es el último día para apuntarse, mandando al email jarrera@beldurbarik.org tu nombre, teléfono, municipio, y cuántas personas te acompañarán. El jueves se definirá el recorrido, de forma que pase por los pueblos en los que haya gente apuntada. Los buses regresarán a las 12 de la noche. Como veis, son todo facilidades para animaros a participar. Si preferís ir a Gasteiz por vuestra cuenta, no hace falta que os apuntéis en ningún lado.

Ah, si sois menores, vuestra madre o padre tendrá que firmaros un permiso. En cada bus habrá una cuidadora o cuidador.

Descárgate el permiso

 

 

 

 


03/09/19

Beldur Barik Tailerrak! Gorputza

Tailer hau egiteko ez dago apuntatzeko beharrik ezta ordaindu beharreko kuotarik. Hori bai, Gasteizetik kanpo bizi bazara, Beldur Barik autobusean doan etor zaitezke. Apunta zaitez!

Sexualitatea, desioa, plazerra… Hitz horiek entzun eta askotan lotsa edo irribarre urduria agertzen da. Baina denok dugu gai horien inguruan hitz egiteko nahia. Ana Elosegiren tailerrean dinamika ezberdinen bitartez kofidantza giro bat sortuko da eduki hauek lantzeko.

Gure gorputzaren ezagutza bultzatuko dugu, genitaletik haratago gorputzaren osotasuna landu eta
gorputzak plazerra sentizteko duen gaitasunaz ohartu. Sexualitatea ulertzeko mila modu daudela ulertuko dugu, eta denok askatasunez gozatzeko eskubide berdinak ditugula.

Plazerra persona bakoitzaren ardura dela adieraziko dugu, eta emakumeek desiratzen dugun hori eskatzeko beldur barik jarrera landuko dugu. Aniztasuna asko azpimarratuko da: gorputz anitzak, sexu orientazio anitzak, praktika anitzak, desio anitzak…

Beldur Barik lehiaketara aurkeztutako bideoak askotan tailerretako material aproposak dira. Kasu honetan, goian daukazuen ‘Beldur Barik Sortu’ lana erabiliko da gorputzaren inguruan eztabaidatzeko.

Gai hau interesatzen bazaizue, gorputzari buruzko gure monografikoari begirada bat bota.


03/09/19

Beldur Barik tailerrak! Komikigintza

 

Tailer hau egiteko ez dago apuntatzeko beharrik ezta ordaindu beharreko kuotarik. Hori bai, Gasteizetik kanpo bizi bazara, Beldur Barik autobusean doan etor zaitezke. Apunta zaitez!

Aurten Beldur Barik-eko estetika komikia izanda, eta Komiki Mundiala jarduera sustatuta, inoiz baino egokia iruditzen zitzaigun komikigintza tailer bat egitea. Tailer hau euskeraz izango da eta neska zein mutilek parte har dezakete.

Irakaslea Ainara Azpiazu Aduriz ‘Ixpi’ da. Berak urteak daramatza Jabekuntza Eskoletan tailer hauek ematen. Bere blogean sartzen bazara, ikusiko duzu ze nolako ilustrazio zoragarriak egiten dituen berak.

Tailerrean komikiaren bidez Beldur Barik jarrerak landuko dira. Beraz, lehenengo partean jabekuntzari buruz, gure beldurrei buruz eta nola hauei buelta eman arituko gara.

Bloke praktikoan, partaide bakoitzak komiki tira edo orrialde bat marraztuko du. Horretarako, irakasleak komikigintzaren oinarriak azalduko ditu eta Beldur Barik jarrera daukaten komikilarien erreferentziak emango ditu.


03/09/19

Beldur Barik Topaketa 2012!!! Programazioa eta autobusak

 

 

2012_TOPAKETA_cartel-1

 Programa zehaztua:

16. 15 Ongi etorria Perkuneskak taldearekin

16.30 – 19.30 Tailerrak (simultáneos)

  • “Beldur barik komikigintza tailerra” (mistoa) “Taller de creación de comic” (mixto)
  • “Sorkuntza feminista teknologi berrien bitartez” (mistoa) (3G mugikorrak, IPad edo ordenagailu eramankorra ekarri behar duzue) / “Creatividad feminista a través de aplicaciones tecnológicas” (mixto) (tenéis que traer móvil 3G, Ipad, u ordenador portátil)
  • “Gorputzaz gozatu: Gure desirei eta nahiei kasu egiteko lehen pausoak” (mistoa) / “Disfrutando del cuerpo: primeros pasos para hacer caso a nuestro deseo… “(mixto)
  • “Autodefentsa feminista” (Emakumezkoak bakarrik / sólo chicas)

19.30 Ekintza kolektiboa / Actividad colectiva

20.00 Luntxa eta Sari-banaketa / Lunch y entrega de premios. Plataforma Tirante-ren eskutik

21.00 “Ez da kasualitatea” ikuskizuna. Espectáculo. Bertsolariak: Ainhoa Agirrezaldegi, Onintza Enbeita, Alaia Martin eta Uxue Alberdi. Musikariak: Eneko Sierra eta Xabier Matxain Gai jartzailea: Ainhoa Aranburu.

22.00 Autobusen itzulera Artiumetik / Autobuses de vuelta desde el Artium

Autobusak:

Topaketetara zuen kabuz etortzeko ez dago izena emateko beharrik. Gipuzkoatik, Bizkaiatik eta Arabatik, doan eskeiniko diren autobusetan joateko, aldiz, Azaroaren 21a baino lehen eman behar duzue izena: jarrera@beldurbarik.org Posta elektronikoan izena, telefono zenbakia, herria eta zenbat pertsona apuntatuko zareten zehaztu behar duzue. Apuntatutako pertsonen herrien arabera, ibilbide bat jarriko da herrialde bakoitzetik.

Para ir por vuestra cuenta no hace falta inscribirse. En cambio, para ir gratis en los autobuses que pondremos desde Gipuzkoa, Bizkaia y Araba, apúntate antes del 21 de noviembre en: jarrera@beldurbarik.org 
En el mail tenéis que especificar el nombre, número de teléfono, pueblo y personas que os apuntáis. En función de los municipios de las personas que se apunten, se trazará un itinerario.

 


03/09/19