BELDUR BARIK LEHIAKETA AIARALDEAN!

Iadanik Beldur Barik Jarrera Lehiaketaren 7. edizioa! Eta aurten ere Lehiaketa prestatu dute Aiaraldean! 12-26 urte badituzu, Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio, Okondo, Orozko edo Urduñan erroldatuta, ikasten eta/edo herri horietako elkarteren batean parte hartzen bazaude… Aiaraldeko Beldur Barik Lehiaketan parte hartzeko aukera duzu! Ez galdu! Hona hemen informazio guztia!


Kategoriak

1. Kategoria: 12 -17 urte.
2. Kategoria: 18-26 urte.

Lanak jasotzeko epea

Azaroaren 9an (egun hori barne).

Nola parte hartu?

  1. Osorik bete beharko duzue www.beldurbarik.org, webgunean dagoen formularioa.
  2. Behin formularioa beteta eta plataforma bidez igorrita, mezu bat azalduko da webguneko atarian adieraziz izen ematea modu egokian egin dela. Horretaz gain, erantzun automatikoa bidaliko da erraztutako email helbidera baieztatuz lana jaso dela.
  3. Lana jasota antolatzaileek baldintza guztiak betetzen direla egiaztatuko dute. Behin ziurtatuta lanak baldintza guztiak egoki betetzen dituela, antolatzaileek email bidez emango dute jakitera lana onartua izan den edo ez. Onartutako lanak Beldur Barik webgunean erakutsiko dira.
OHARRA:Aiaraldeko lehiaketan aurkeztutako lanek zuzenean parte hartuko dute EAEko lehiaketaren 7.edizioan ere

Sariak

LEHENGO KATEGORIA, 12-17 urte:

Lehengo saria: 150€

Aipamen berezia: 100€

BIGARREN KATEGORIA, 18-26 urte:

Lehenengo  saria: 300€

Aipamen berezia: 200€

Sari hauek eskuratu dituzten lanek zuzenean erkidego mailako lehiaketako sariak eskuratu ahal izango dituzte.

Epaimahaia

Aiaraldeko gazteek aurkeztutako proposamenak aztertzeko eta sariak emateko, Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio, Okondo, Orozko eta Urduñako udalek epaimahai bat izendatuko dute, eta epaimahai hori berdintasun politiketan eta emakumeekiko indarkeriaren aurka lan egiten duten zenbait pertsonak osatuko dute. Erabakia jendaurrean jakinarazten denean emango da epaimahai horren osaeraren berri.

Sari banaketa

Proiektu irabazleen epaia azaroaren 24an emango da jakitera, Laudion egingo den Beldur Barik lehiaketa eskualdekoaren sari banaketaren baitan.

Oinarriak

Lehiaketaren oinarriak deskargatzeko sakatu irudian.

oinarriak-2016-aiaraldea

Informazio gehiago

www.beldurbarik.org
jarrera@beldurbarik.org

Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio, Okondo, Orozko eta Urduñako Udalek antolatu dute Aiaraldeko Beldur Barik Lehiaketa.

Informazio gehiago hemen:

Amurrio: raguilar@amurrio.org. 945 891 161. Ruth Aguilar.

Aiara: cayala.cultura@gmail.com. 677  566289. Yolanda Urrejola.

Artziniega: cayala.cultura@gmail.com. 677  566289. Yolanda Urrejola.

Laudio: berdintasuna@laudio.eus. 944034854. Estibalitz Ibarrola.

Urduña: berdintasuna@urduna.com. 945 383 003. Amaia Beitia.

Orozko: berdintasun.orozko@bizkaia.org. 946 339 633. Ruth Aguilar.

Okondo: cayala.cultura@gmail.com. 677  566289. Yolanda Urrejola.

 

 

Pentsatu… eztabaidatu… ekin Beldur Barik Jarrerarekin!