AZAROAK 25 EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Azaroak 25 Emakumeengako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Egun horretan, urte osoan zehar, emakumeen eskubideen alde eta sexismoaren aurka lanean gabiltzanon indarrak eta ahotsak batu egiten dira ozen adierazteko ez dugula emakumeenganako indarkeriarik onartzen. Salaketetarako eta aldarrikapenetarako eguna da. Emakume taldeek, talde feministek eta instituzioek hainbat ekintza antolatzen dituzte indarkeria sexistaren inguruan sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko.

Eraso eta portaera sexistak ez dira indibiduo batzuen jarrera isolatuak, mundu osoan indarrean dagoen jendarte antolaketa baten ondorio baizik. Emakumeek beraien bizitza osoan zehar, hainbat neurritako jarduera oldarkor eta matxistak jasan behar izaten dituzte, beraien osotasunari, askatasunari eta gaitasunari eragiten dietenak. Zoritxarrez, oraindik ere, emakumeen aurkako erasoak baimentzen eta legitimatzen dituzten jarrera eta portaera ugari antzematen dira gizartean. Horregatik oso garrantzitsua da emakumeenganako indarkeriaren aurrean gure jarrera argi erakustea.

 Gaurko post honetan, Azaroak 25 dela eta, zuen herrietan udalek antolatutako ekintza desberdinen inguruan informatu nahi zaituztegu bertara hurbildu zaitezten, indarkeria sexistaren aurka zuen Beldur Barik Jarrera adierazteko!

AIARALDEA

ARRIGORRIAGA

ARTZINIEGA

EIBAR

ERMUA

MUNGIA

ONDARRU

ORDIZIA

ORTUELLA

PASAIA