Ekainaren 28a, hurbil dugu lagunok eta larunbata honetan egingo diren ekintzen berri eman nahi genizuen Lehenengo postetan ikusi genuen zergaitik ospatzen da LGTB Nazioarteko Harrotasun Eguna edo Sexu Askapenaren Eguna edota Transbollomari Borroka eguna hainbat izen baina aniztasun sexualaren aldeko aldarrikapena egitea guztien helburua.
Hona hemen antolatutako ekintzak:
BILBAO
Bilboko manifestazioa Ekainak 28an, igandean, 12.30etan abiatuko da Moyua Plazatik.
Baina aurreko egunetan zenbait ekintza ere antolatu dira
Mamiki Konpartsak eta Ladyfesta Bilbao-k Harrotasun Lesbikoaren Jaia antolatu dute larunbatean. Giro ezinhobeaz gozatzeko aukera, lumak aztintzeko momentua!
Eta ekainak 23an Emakumeen Mundu Martxaren egitarauaren barruan, Gorputza eta sexualitatea hitzaldi zikloa antolatu da. 19:30ean izango da eta partaideak EMM, Sare Lesbianista eta Stee-Eilas sindikatua izango dira. Hitzaldiaren izenburua: Lesbianismo Glokala.
Lekeition ere antolatu dira beste ekintza batzuk:
Basaurin, Marieneak antolatuta:
Donostian LGTB Plataformak eta Transmarikabollo Koordinadora Feministak hausnartzeko, parte hartzeko… hainbat iharduera eskaintzen dizkigute.
Eta Gasteizen berriz, astean zehar Kitzikan taldeak antolatutako zine emanaldiak ditugu, Zaharraz Harroko egitarauaren barnean:
7menos20 taldeak ere Zaharraz Harroko egitarauan hurrengo tailerrak antolatu ditu:
eta astea bukatzeko .
eta hona hemen Gasteizek utzi digun bideotxo bat
GOGORATU KEDADAK! PARTE HARTU ANTOTALATUTAKO EKINTZETAN!