AUTODEFENTSA FEMINISTA TAILERRA ERANDION

Autodefentsa feminista ikastaroa Erandion!

Tailerraren abiapuntua da emakume guztiok defenda dezakegula geure burua. Ideia horretan oinarrituta, geure errealitateera egokitutako erantzunak landu eta sortuko ditugu elkarrekin, egunerokotasunean bizitzen ditugun mikromatxismoak identifikatuko ditugu eta gure arteko segurtasun- eta laguntza-sareak sortuko ditugu

NOIZ?

Azaroak 2, 4, 9 eta 11. Astelehena eta asteazkena

Ordutegia: 17:00-19:30

NORETZAT?

16 urtetik aurrerako neska eta emakumeei zuzenduta.

NON?

Tartanga Polikiroldegia

NOREN ESKUTIK?

Isabel Bernal (gogoratzen duzue berarekin elkarrizketa? Hemen sakatu berriro irakurtzeko)

IZENA EMATEKO EPEA?

Irailaren 22tik aurrera, ikastaroa hasi baino 5 egun lehenago arte.

INFORMAZIO GEHIAGO?

Berdintasun Arloa.

berdintasuna@erandioko-udala.net