Madalenak datoz Arrigorriagara!
Eta indarkeria sexistarik gabeko jaiak izan nahi ditugunez… Karpa informatibo bat antolatu dugu!
MADALENAK += KARPA INFORMATIBOA BERDINTASUNEAN ETA ERASO SEXISTARIK GABEKO JAIAK BULTZATUZ
Noiz?
Uztailak 21 eta 22 20:30-22:30
Uztailak 23 18:30-20:30
Non?
Uztailak 21 eta 22 Txosna gunean
Uztailak 23 Udaletxeko plazan
Nori zuzendua?
Orokorrean, adin guztietako emakumeoi eta gizonei; bereziki, 14-29 urte bitarteko gazteei.
Zer aurkituko dugu bertan?
Beldur Barik Gunea inkesta, pegatinak, gidak… eta sorpresaren bat ere izango duzu hara hurbiltzen bazara!
Sortu gurekin batera Beldur Barik gunea! Kaleak, gauak eta jaiak gureak dira!