ARRIGORRIAGAKO BELDUR BARIK LEHIAKETA 2017. LAN IRABAZLEAK.

Arrigorriagan ere Beldur Barik Lehiaketaren sari banaketa ospatu egin zen Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxisten kontrako Nazioarteko Egunean.
ARRIGORRIAGA1
Beldur Barik tokiko lehiaketaren 2017ko edizioaren baitan, hauek izan dira 12 eta 17 urte bitarteko parte-hartzaileei dagokien 1. kategoriako irabazleak:
Sayonara Gordi, Garazi Machok eta Nahiak Arrigorriagako institutuko 3.B mailako ikasleen laguntzarekin egindako lana.
https://youtu.be/CyiVOSgitd0
Berdintasunaren alde, Beldur barik, Ugaoko Aitor, Izotz, Itsasne, Garazi, Alazne eta Ikerren lana.
https://youtu.be/TjYK-7CCEJo
Errespetatu zeure burua Kiara galdakoztarrarena.

https://youtu.be/ePeTQ9Ez60c

Hiru lanek 100 euroko saria jaso dute.

ARRIGORRIAGA2
200 euro, ordea, Salatu!k, 18 eta 26 urte arteko parte hartzaileei dagokien 2. kategorian aurkeztutako lan bakarrak eraman zituen. Azken lan horren egileak dira: Kamithelli Collins, Tornike Beriashvili, Amaia Santamaría, Oiane Canizos, Ander González de Mendibil, Amadou Lamarana, Karim Ben Said eta Reda Makhrochla.

ARRIGORRIAGA3
Orain… denok Eibarrera Abenduaren 2an gure Beldur Barik Jarrera zabaltzera!