Author: admin

ZE GAIAREKIN ZABALDU DEZAKET NIRE BELDUR BARIK JARRERA?

Gure Beldur Barik Jarrera agertzeko hamaika bide ditugu. Baina gogoratu, gauza garrantzitsuenetariko bat gure egunerokotasunean nola egiten diogun aurre ezagutzea dela. Eta baita ere aurre hori egiteak kutsu kritikoa, ahalduntzailea, urratzailea, umoretsua izan behar duela ere. Beno, baina Beldur Barik Jarreraren definizioari buruz iadanik eztabaidatu dugu (sakatu hemen pasa den asteko post-a irakurri nahi baduzu).

Hona hemen pasa den urtean jorratu zenituzten zenbat gai:

Berdintasuna

Erantzun kolektiboa

Estereotipoak eta rolak

https://youtu.be/7VXf8JX5Umw

Genero sistemak

https://youtu.be/T_m6dtYwXU0

Gorputzak-edertasuna

Jarrera ahalduntzailea

Kaleko jazarpena

https://youtu.be/jyvMYKnBTKg

Komunikabideak eta sare sozialak

https://youtu.be/fQPRna179GE

Maitasun erromantikoa

Mutilen erantzukizuna

https://youtu.be/BsGbtw9bg-A

Sexismoa-diskriminazioa

Sexu aniztasuna

Sexualitatea

https://youtu.be/ak0hh61xqcA

Hemen, pasa den urtean jorratutako zenbait gai eta zuen Beldur Barik Jarrera egoera ezberdinen aurrean.

Zeri buruzko bideoa egin pentsatzen bazabiltzate, aukera bat luzatu nahi dizuegu. Sartu gure monografikoetara eta aurkeztutako bideoak ikusi, post-ak irakurri, abestiak entzun, pentsatu eta eztabaidatu… Ziur Beldur Barik Jarreraz betetako irudiak ikusteko aukera izango dugula.

Hona irudian gure monografikoak ikusteko:

gaiak

Prest? Aurrera!!!

Hurrengo astean baimenei buruz hitzegingo dugu… eta baimenak nola bete! Bitartean… Jarraitu zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen!

Guardar

Guardar

Guardar


13/10/17

GORPUTZON AUTOGESTIORAKO JARDUNALDIAK

gorputzon-autogestiorako-jardunaldiak-kartela

«Osasuna, sexualitatea, harreman sexu-afektibo eta desiren inguruko jardunaldiak antolatzen ari gara azaroak 3 eta 4rako: “Gorputzon autogestiorako jardunaldiak”, hain zuzen. Teoria eta praktika nahastuko ditugu, gorputzotatik, gorputzotan, gorputzon gainean, eta gorputz gisa lan eginez!

 Sistema honek (kapitalista, arrazista, kapazitista, eta heteropatriarkalak) zapaldu eta desjabetu egiten gaitu; hain zuzen, garen horretaz (gorputzaz) desjabetu eta garen horretatik (gorputzetik) bereizi nahi gaitu.Horren aurrean, (g)une hau ireki nahi dugu, kolektiboki hausnartu eta ikasteko elkar gaitezen, eta lurralde diren gorputzon burujabe bihur gaitezen, norberak bere burua elkarrekin ezagutuz eta baliabide kolektiboak sortuz.

Elkartzeko gonbidapen hau gutasun zehatz eta hautatu batetik helarazten dizuegu: trans, bollera eta emakumeok elkar gaitezen proposatzen dugu, hain zuzen, gure desirak, sexualitateak, harreman sexo-afektiboak eta horiekin lotuta dauden osasun prozesuen inguruan hitz egin eta ikas dezagun.

Gorde itzazue egun hauek agendetan!!!!

Bertan elkar ezagutzeko gogotsu,

Besarkada aske, transfeminista eta bero bat!»

Hauxe da Gorputzon Autogestiorako Jardunaldietako ongietorria!

Galdu behar al dituzu??? Hemen aurkituko duzue informazio guztia!

https://gorputzautogestioa.wordpress.com

Apuntatu zuen agendetan! Azaroak 3 eta 4!

Guardar

Guardar


11/10/17

BELDUR BARIK LEHIAKETA 2017 LASARTE-ORIAN!

Hementxe dituzu Lasarte-Oriako Beldur Barik Lehiaketa 2017an parte hartzeko oinarriak! Zabaldu zure Beldur Barik Jarrera! Sakatu irudia oinarriak deskargatzeko.

LASARTE

Guardar

Guardar


09/07/19

CONCURSO BELDUR BARIK 2017 EN LASARTE-ORIA

¡Aquí tienes las bases para participar en el Concurso Beldur Barik 2017! ¡Difunde tu Actitud Beldur Barik! Haz clic en la imagen para descargarte las bases.

LASARTE

Guardar

Guardar


09/07/19

Malala

09/07/19

¿DISPUESTAS Y DISPUESTOS A DIFUNDIR VUESTRA ACTITUD BELDUR BARIK EN ARRATIA?

IMG-20171010-WA0011

Así es, eso es lo que vamos a hacer… ¡Estamos preparadas y preparados para hacerle frente a la violencia sexista! No sólamente hoy, también durante toooodo el año…. Y para conseguirlo, se han organizado dos talleres en Arratia. ¡Atención!

Taller Autodefensa Feminista

ARRATIA_Pa?gina_05

Ante la violencia sexista… ¡Autodefensa Feminista! Vamos a dar respuesta a todas las situaciones de violencia que hay en el día a día.

¿Fecha? 3 y 4 de noviembre.

¿Horario? Viernes: 17:00-20:00 y sábado: 10:00-13:00.

¿Dónde? Kultur Etxe de Igorre.

¿A quién está dirigido? Chicas de 12-17 años.

¿De la mano de? Pili Alvarez, Asociación Emagin.

¿Fecha de inscripción? 27 de octubre.

Clown desempoderante para chicos

El objetivo de este taller será conocer cómo nos afecta el sexismo en las relaciones de chicas y chicos. También conocer las diferentes formas de violencia y conocer nuevas masculinidades. Los chicos tenemos una gran responsabilidad ante la violencia sexista, ¡Y ser cómplice no es una opción!

¿Fecha? 3 y 4 de noviembre.

Horario? Viernes: 17:00-20:00 y sábado: 10:00-13:00.

¿Dónde? Kultur Etxe de Igorre.

 

El taller de autodefensa feminista  se ha organizado dentro de la Escuela de Empoderamiento de Mujeres de Arratia… ¡Pero hay muchos más donde podemos difundir nuestra Actitud Beldur Barik! ¡Aquí tienes toda la información para descargártela!

ArratiaJabekuntza

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


09/07/19

ARRATIAN GURE BELDUR BARIK JARRERA ZABALTZERA GOAZ… PREST?

IMG-20171010-WA0011

 

Bai lagunok, horixe bera da egingo duguna… indarkeria sexistari aurre egiteko prest gaude. Ez bakarrik gaurko datan, baizik urte osoan ere bai… Eta hori lortzeko, bi lantegi antolatu dira Arratian!

Autodefentsa Feminista tailerra

ARRATIA_Pa?gina_05

Indarkeria sexistaren aurrean… ekin autodefentsa feministari! Eguneroko bizitzan gertatzen diren eraso-egoerak konpondu eta erantzuna emango diegu!

Data? Azaroak 3 eta 4

Ordutegia? Ostirala: 17:00-20:00 eta larunbata: 10:00-13:00.

Non? Igorreko Kultur Etxean.

Nori zuzendua? 12-17 urte bitarteko neskentzat.

Noren eskutik? Pili Alvarez, Emagin elkartekoa.

Izena emateko eperik? Urriak 27.

Mutilentzako klown desboteratzaile tailerra

Sexismoak neska eta mutilen arteko harremanetan nola eragiten duen ezagutzea izango da tailer honen helburua. Baita indarkeria mota ezberdinak ezagutzea eta maskulinitate berriak ezagutu. Mutilen indarkeria  sexistaren aurrean gure erantzukizuna dugu, eta konplize izatea ez da aukera bat!

Data? Azaroak 3 eta 4

Ordutegia? Ostirala: 17:00-20:00 eta larunbata: 10:00-13:00.

Non? Igorreko Kultur Etxean.

 

Autodefentsa Feminista tailerra Arratiako Andren Jabekuntza Eskolan antolatu da… Baina gure Beldur Barik Jarrera garatu eta zabaltzeko ere, beste hamaika ditugu! Hementxe duzu deskargatzeko programazio guztia!

ArratiaJabekuntza

 

 

 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


07/09/19