Azaroa #BeldurBarikJarrerarekin etorri da eta baita abendua ere!

Azaroa bukatu da eta azaroak 25a ospatu dugu, Emakumeen kontrakoko indarkeriaren aurkako Nazioarteko eguna, beti Beldur Barik Jarrerarekin. Baina, egin dezagun atzera… Badakigu zer den #BeldurBarikJarrera?

Eraso matxista eta indarkeria sexisten aurreko jarrera oldarkorra eta konpromiso pertsonal eta kolektiboa da. Gure egunerokotasuneko jarrerarekin diskriminazio askori egin diezaiokegu aurre, oinarrian indarkeria matxista eta jendartean erreproduzitzen diren portaera sexistak dituztenak.

Aldaketaren parte izan nahi duzu? Horretarako #BeldurBarikJarrerarekin bat egitea baino ez duzu, egunero lagunartean berdintasunetik ikasten eta pertsona moduan hasten jarraitzeko. Zure egunerokotasunerako errezeta sinple bat proposatzen dizugu… badoa!

Nola aurre egin desparekotasunei #BeldurBarikJarrerarekin

• Errespetuan eta askatasunean oinarritzen diren lotura edota elkar harremanak eraiki. Kalean, klasean, Instagram edota WhatsApp bidez, zabal ezazu #BeldurBarikJarrera eta ez zaitzala inork kontrolatu!
• Bilatu ezazu autonomia pertsona bezala eta askatu zaitez poza sentiarazten ez zaituenetik. Mundu guztiari erakutsiko diogu, barne kemen eta feminismoarekin, pertsonak anitzak eta bakarrak garela. Utz ezazu jarrera feminista zure egunerokotasunean murgiltzen!
• Berdintasunaren aldeko partaide aktibo izan zaitez, klasean, etxean, kuadillan, manifestazioetan, jaietan edota zauden lekuan zaudela. Egin aurre indarkeria modu leun edo ezkutukoenei eta utz ezazu #BeldurBarikJarrerak espazio guztiak bete ditzala, ¡Tsunami moreak eraman zaitzala!
• Jarrai ezazu aniztasunetik ikasten eta egin aurre aktiboki diskriminazio mota orori. Borroka honetan pertsona asko eta anitzak gara!
• Ez zaitu sareetan gauzatzen den postureo guzti horrek aspertzen? Azaldu zaitez zaren moduan bestelako buru hausterik gabe eta ez zaitez larritu. Sortu itzazu #BeldurBarikJarrera sentitzen eta bizitzen dituzten pertsonekin aliantzak eta ez utzi matxismo birtualak burua jan zaitzala. Sareetan ez zaude bakarrik, bilatu zure Beldur Barik aliantzak eta eman egurra matxismoari!
• Hitz egin zure lagunartean arduratzen dizun horren inguruan lotsarik gabe: sexua, gorpuztasuna, maitasuna, identitatea, ligoteoa, feminismoa, musika, sare sozialak… Ez zaitzaitzala inork isilarazi!
• Izan zure lagunen konplize eta jarraitu #BeldurBarikJarrera zabaltzen, baliabideak bilatzen eta elkar lan egiten. Asko daukagu eskaintzeko, erakutsi iezaiozu munduari!

Laburbilduz, gure bizitza modu askean bizi nahi dugu, onartuak izango ote garen edo patriarkatuak asmatutako “arau” horretan sartzen ote garenaren pentsamenduak gure burua jan gabe, festetan beldur gabe, etxera bueltatzeko beldur gabe, dietetan pentsatu gabe, sentitzen duguna libreki adierazteko, espazio birtualetan “troleo” matxista gabe gozatzeko. Beste gabe, aske bizi eta berdintasunaz goza nahi dugula!

Gainera, badakigu mundua Beldur Barik askorekin kutsatzeko ez gaudela bakarrik. Egunero ahalduntzen garen, aniztasunarekin eta #BeldurBarikJarrerarik bat egiten dugun pertsona gehiago gaudela. YouTuberrak, Instagramerrak, Influencerrak, sarean eta bizitza errealean badaude Beldur Barikeko jarreraren aldekiko, berdintasunaren aldekiko eta aniztasunarekiko maitasuna erakusten dutenak. Eta zu, zeri itxaroten zabiltza inguruan dituzun petsonak #BeldurBarikJarrerekin kutsatzeko? Goza dezagun energia feminista askorekin eta #BeldurBarikJarrerarekin! #BeldurBarikJarreraedonon #ActitudBeldurBarikyadisfrutar