BELDUR BARIK GUNEA AMURRION!

Amurriora ere jaiak heldu dira! Azkenean! Eta indarkeria eta eraso sexistarik gabeko jaiak nahi ditugunez… Amurrio Beldur Barik Gunea bihurtuko dugu, pasa den urtean bezala. Goazen guztion artean eraso sexistei Beldur Barik Jarrerarekin erantzutera!!!

 

BBG-cartel

Abuztuak 12. Txupinazo eguna.

19.30etan Herri guneko kaleetatik (Larrinaga, Frontoi kalea, Iturralde…) kaleko antzerki ibiltaria: “Indarkeria sexistaren aurrean, orrialdea ez pasatu”.

21.00etatik 23.00etara Informazio eta aholkularitza gune bat jarriko dugu indarkeria eta eraso sexisten inguruko dudak argitzeko, erasoak elkarrekin identifikatu eta Beldur Barik Jarrerarekin aurre egiteko. Larrinaga kalean.

Abuztuak 14. Kuadrilla eguna.

21.00etatik 23.00etara Informazio eta aholkularitza gunea ere izango dugu! Larrinaga kalean.

Eta musika ez sexistaz ere gozatuko dugu jaietan. Momentuz, hona hemen gure #BBplaylist-a!!

Goazen Amurrio eraso sexistarik gabeko gunea bihurtzera! Indarkeria sexistarik gabeko jaiak nahi ditugu! Erasoen aurrean Beldur Barik Jarrera! Sortu gurekin Beldur Barik Gunea!

 

Guardar