Elorrioko Jabekuntzarako Eskolan Beldur Barik Jarrera zabaltzeko aukera izango dugu! Bereziki bi tailer hauetan!
Urriaren 28a
AUTOESTIMUA ETA AUTODEFENTSA NESKA GAZTEENTZAT
Eraso sexisten aurrean ditugun abileziak landuko dira, kontzientzia hartuz, gure burua maitatuz, eta defentsa indibiduala eta kolektiboa jorratuz (16-23 urte).
10:00etatik 14:00ak arte eta 15:30etatik 19:30 arte.
Dinamizatzailea: Emagin Elkartea
ITURRI KULTUR ETXEAN
Prezioa: 5
Apuntatzeko azken eguna: Urriak 20
Urriaren 26a
MUTILAK ETA FEMINISMOA
Azken urteotan asko hitz egin da maskulinitatearen inguruan, maskulinitate berrien inguruan eta maskulinitateak aldatu behar izatearen inguruan.
Onartuta generoak eta gizarte eredu matxistak denoi eragiten digula, eta beraz feminismoak planteatzen dituen erronka eta eskaerak ez direla soilik emakumeen kontua, gizonezkoen inguruan egin beharreko aldaketa astintzen hasi gara instituzio, herri mugimendu eta beste esparru batzuetatik.
Horretan ari ginela, ordea, ziurtasunak baino zalantza gehiago sortu zaizkigu, eta askotan bide korapilotsuetara eraman gaituzte: zer esan nahi du maskulinitatea eraldatzeak? Nola egin dezakegu balio sexisten deseraikuntza sakoneko aldaketak bermatuz? Gizonak aldatzen ari gara, bai, baina zein norabidetan? Zergatik dugu sentsazioa dena aldatzen ari dela berdin jarraitzeko? Galdera hauei berehala erantzutea baino, proposatzen diguten erronka sakonari eustea izan daiteke gakoa.
Guzti honi erantzuna emateko, hurrengo mahai ingurua antolatu dute:
JOKIN AZPIAZU CARBALLO,
soziologo eta ikerlaria da EHUn, eta parte hartzen du hainbat herri ekimen eta mugimendutan. Azken urteotan genero gaien inguruan ikertu izan du, maskulinitatearen inguruan sortzen diren diskurtso sozialak aztertuz, LGTB esperientziaren inguruan hausnartuz edo eta ikerketa metodologia feministetan sakonduz. 2017ko udaberrian «Masculinidades y feminismo» liburua argitaratu du Bartzelonako Virus argitaletxearekin.
URTXINTXA ESKOLA
Zer pentsatzen dute Elorrioko mutilek? 2016-2017ko ikasturtean Elorrioko 15-30 urtetako 126 mutilekin hiru gai hauei buruz hitz egin genuen: emakumeenganako indarkeria, mikromatxiskoak, maskulinitatea. Mahai inguruan esandakoaren ondorioak jakinaraziko dira.
18:30
ITURRI KULTURA ETXEA
Euskaraz
Eta Eskolaren egitarau osoa ezagutu nahi baduzu, sakatu irudian eta deskargatu!
Zabaldu zure Beldur Barik Jarrera!