BELDUR BARIK JARRERA LEHIAKETA 2017 MARTXAN DA!

Irailari, kurtsoari, oporren bueltari Beldur Barik Jarrerarekin hasiera emango diogu! Bale, jakin badakigu bueltak gogorrak izan ohi direla batzutan… baina guk zuekin Beldur Barik Jarrera zabaltzeko irrikitan geunden!

Eta urtero bezala, gure web gunean irudi berri estreinatzen dugu! Ikusi spot berria, BB TV-an ere! Berriro ere zuek zarete protagonistak! Eta gainera La Basu eta Aneguriaren Trakamatraka soinu bandarekin! Beldur Barik Jarreradun musika!

Eta esan bezala, irudi berriarekin batera, non zuek ere zareten protagonistak, web gunea aldatu dugu! Sartu eta kuxkuxeatu!

Zer aurkituko duzue bertan?

Lehiaketari buruzko informazio guztia aurkituko duzue! Bi modu izango dituzue informazioa lortzeko. Goiko partean, Lehiaketa atalean, Lehiaketa 2017 aurkituko duzue, eta bertan hainbat atal ikusgai izango dituzue. Informazioa eskuratzeko beste modu bat gure bannerren bidez izango da.

tira-aurkezturiko-lanak

“Lanak”. Hemen aurten aurkeztutako lan guztiak izango dituzue. “Parte-hartze saria” bozkaketa irekitzen dugunean, lan guztiak ikusteko.

“Argibideak”. Lehiaketan parte-hartzeko argibide guztiak hemen izango dituzue. Parte-hartzeko oinarriak, nola funtzionatuko duen parte-hartze saria, lanak bidaltzeko epeak… eta informazio gehiago!

lateral-lehiaketa

 

 

 

 

“Lehiaketa lokalak”. Baita ere zuen udalerrietan antolatzen diren lehiaketa lokalen inguruko informazioa aurkituko duzue.

«Oinarriak». Lehiaketan parte hartzeko bete beharreko baldintza guztiak aurkituko dituzue hemen. Ondo irakurri!

tira-oinarriak

“Galdetegia”. Hemen parte hartzeko formularioa aurkituko duzue. Hurrengo post-etan galdetegia nola bete behar den kontatuko dizuegu!

tira-formularioa

 

Urtero-urtero, Beldur Barik Topaketak antolatzen ditugu. Topaketa horietan lehiaketako irabazleak ezagutuko ditugu eta sari-banaketa ospatuko da. Baina, horretaz gain, ekintza interesgarri ugari antolatzen ditugu: ikuskizunak, tailerrak… Bertara erraztasun guztiekin joan ahal izateko, autobusak izango dituzue dohainik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik. Topaketen programazioaren zein autobusen  informazio osoa (ordutegia, geltokiak eta abar) azaroan zehar erraztuko dugu menuko “Topaketa” atalean. Aurten Eibarrera goaz! Etorri gurekin abenduak 2an Eibar Beldur Barik Jarreraz betetzera!

Horretaz guztiaz gain, beldurbarik web-gune honetan indarkeria sexistari aurre egiteko hainbat baliabide aurkituko dituzue.

Batetik, hilero-hilero gai zehatz bat lantzen dugu indarkeria sexistaren aurka erreferente jotzen ditugun pertsonak, ekimenak zein hausnarketak ezagutzera emateko. “Gaiak” atalean klikatuta, horietarako sarbidea izango duzu. Irakurri gure post-ak eta eman zure iritzia!  Gainera, kale-ekimen ugari ere antolatu eta baliabideak sortu ditugu hausnarketetan eta eztabaidetan laguntzeko. Sartu “ekimenak” atalean eta informatu zaitez!

Bestetik, Beldur Barik ekintza eta lehen komentatu ditugun lehiaketak antolatzen dira udalerrietan, udaletako berdintasun arloek, gazteria arloekin elkarlanean. Sartu Zure Herria atalean eta informatu zaitez! Atal honetan Beldur Barik Guneak ere non eraman diren aurrera azalduko dugu!

Eta bukatzeko, “Parte-hartu” atala kultura matxistaren eta indarkeria sexistaren aurka mobilizatzeko espazioa duzue. Gurekin zuen kezkak, ideiak edota ekimenak elkarbanatzeko. Agenda zein talde feministak ezagutzeko.

Ostiralero, lehiaketaren inguruko informazio gehiago emango dizuegu: sariak, epai-mahaia…

Sartu gure web-gunera eta ez galdu gure post-ak!

Gogoan izan data hauek!

Beldur Barik Lehiaketan parte hartzeko epea: Irailak 11-Azaroak 13.

Parte-hartze sarirako bozkaketa: Azaroak 24-Azaroak 27.

Eibarren Topaketa: Abenduak 2

Pentsatu, Eztabaidatu eta Ekin Beldur Barik Jarrerarekin!

cartel-2017

 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar