Vitoria-Gasteizko Emakumeon jabekuntzareko eta berdintasunerako eskola ezagutzen duzue… Hementxe duzue pasa den edizioari buruzko bideo hau!
Beno, ba hona hemen gure Beldur Barik Jarrera zabaltzeko zenbait tailer! Adiiii!!!
Hitzaldiak
Asteartea, 2017ko azaroak 14
Erromantikoa politikoa da; maitatzeko beste era batzuk posible dira.
19:00etatik 21:00etara
Goiuri jauregia (Martin de Salinas aretoa)
Hizlaria: Coral Herrera, Giza Zientzietan eta Ikusentzunezko Komunikazioan doktorea, ikerlaria eta idazle feminista.
Moderatzailea: Gasteizko Bilgune Feminista
Hizkuntza: Gaztelania
Doako sarrera aretoarenedukiera bete arte
Lantegiak
Ostirala, 2017ko azaroak 10
Burundanga: Genero kontu bat.
Ordutegia: Ostirala, 18:00etatik 20:00etara
Tokia: Goiuri jauregia.
Hizlaria: Ai Laket! Elkartea.
Izen-emate epea: 2017ko irailaren 5etik azaroaren 3ra
Lantegi honen bidez drogamenpekotasunaren eremuan generoak duen garrantzia azpimarratu nahi da, eta droga kontsumo femeninoak duen gizarte estigmari buruz hausnartu, horren arrazoi eta ondorioekin batera. Droga erabilera ezberdinak aztertuko dira sexuaren arabera, eta bereziki emakumeek dituzten arriskuak murrizteko irizpide batzuk hautemanez.
Hizkuntza: Euskara
Doako jarduera
Hartzaileak: neska-mutil gazteak
Ostirala eta larunbata, 2017ko azaroak 10 eta 11
King lantegia
Ordutegia: Ostirala, 16:30etik 20:30era; eta larunbata 10:00etatik 14:00etara.
Tokia: Goiuri jauregia (Pedro Martínez de Álava aretoa).
Trebatzailea: Josebe Iturrioz López, Filosofian lizentziaduna, emakumeen eta gizonen Berdintasun masterra eta Medeak taldeko kidea da.
Izen-emate epea: 2017ko irailaren 5etik azaroaren 3ra.
Lantegiaren helburua gizarteak inposatu nahi dizkigun binomioak, ohiturak, rolak eta generoak umoretik deseraikitzea da. Gure maskulinitateekin jolastu eta esperimentatuko dugu Etor zaitez generoen artean paseatzera!
Hizkuntza: Euskara
Hartzaileak: Emakume, bollera eta transak (hiritar guztiei irekia)
Prezioa: Bazkideek: 6,88 . Bazkide ez direnek: 11,36 . Langabeziagatiko hobaria: %15 (Ikus kontuan hartu beharreko oharrak).
Asteartea, 2017ko azaroak 28
Volar dokumentala eta protagonistekin solasaldia
Ordutegia: Asteartea, 18:30etik 21:00etara
Tokia: Goiuri jauregia (Martin de Salinas aretoa)
Parte-hartzaileak: Bertha Gaztelumendi (gidoilaria eta zuzendaria) eta dokumentaleko protagonista diren bi emakume.
Genero indarkeria jasan duten bederatzi emakumek asteburu bat pasa dute elkarrekin, landan, euren egunerokotasunetik urrun. Adin eta zeregin desberdinak dituzte baina elkar ezagutzeko gai dira hitzen beharrik izan gabe. Biolentziazko infernu horri aurre egiteko kuraiak batzen ditu baita pairatutako sufrimenduari zentzu bat eman nahi izateak ere. Eta euren bizi-esperientzia eskaintzen diete beste emakumeei eta gizarteari, inolako biktimismorik gabe.
Ostirala eta larunbata, 2017ko abenduak 1 eta 2
Autodefentsa feminista (euskaraz)
Ordutegia: Ostirala, 16:00etatik 20:00etara; eta larunbata 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era
Tokia: Aldabe Gizarte Etxea
Trebatzailea: Emagin Elkartea
Hartzaileak: Emakumeak
Lantegi honen bidez, indarkeria molde ezberdinak ulertzen, hautematen eta haien aurrean norbera bakarrik zein taldean defendatzen ikasiko dugu, bizipen dinamiketan oinarrituta. Dinamika horietan gorputzaren, emozioen eta autoestimuaren dimentsioak txertatuko ditugu.
Hizkuntza: Euskara
Izen-emate epea: 2017ko irailaren 5etik azaroaren 24ra
Prezioa: Bazkideek: 10,32 . Bazkide ez direnek: 17,04 Langabeziagatiko hobaria: %15 (Ikus kontuan hartu beharreko oharrak).
IKUS-ENTZUNekintza: sormen grafiko eta bisualeko aktibismo-lantegia
1. atala: Ez bada gure kartela, ez da gure iraultza. 2018ko urtarrilak 10,17, 24 eta 31
2. atala: Bideo-sorkuntza. 2018ko otsailak 7, 14, 21, 28.
3. atala: Sareko baliabideak. 2018ko martxoak 7
Ordutegia: Asteazkena, 18:00etatik 20:00etara
Tokia: Montehermoso kulturunea
Trebatzaileak: Mónica Arana (Historian lizentziatua, genero eta feminismo masterra eta diseinu grafiko eta web diseinuko ikasketak) eta Montse Parra (Berdintasun Eragile graduondokoa du eta 7menos20 eta Súkuboko sortzaileetako bat da).
Kalea eta gaua gureak ere badira! Baita kartelak, bideoak, stencilak, giftak, memeak, eta txapak gure ahaldutze-mezuekin sortzeko tresnak ere! Diseina ezazu zure kartela!!! Munta eta edita ezazu bideo bat erraz!!! Barrez lehertu ezin bagara, hau ez da gure iraultza!!! Lantegi honek hiru atal ditu: Lehenengoa, diseinu grafikoari buruz izango da, hots, kartel bat nola sortu, editatu eta partekatu. Bigarrenean, bideoak muntatzen, editatzen eta partekatzen ikasiko dugu. Hirugarrenean, gure mezuak hedatzeko lagungarriak izango diren sareko baliabideak ezagutuko ditugu.
Hizkuntza: Gaztelania
Noretzat: Gizarte taldeetan antolatutako emakumeak.
1. atala: Izen-emate epea: 2017ko irailaren 5etik 2018ko urtarrilaren 3ra.
2. atala: Izen-emate epea: 2017ko irailaren 5etik 2018ko urtarrilaren 31ra.
3. atala: Izen-emate epea: 2017ko irailaren 5etik 2018ko otsailaren 28ra.
Prezioa: Doako jarduera
Hiru ataletan eman dezakezue izena edo soilik gehien interesatzen zaizuen horretan!
Ostirala eta larunbata, 2018ko urtarrilak 19 eta 20
«Gizonentzako clown desjabetzailea (Galtzen ikasten)»
Ordutegia: Ostirala, 16:00etatik 20:00etara; eta larunbata 10:00etatik 14:00etara
Tokia: Goiuri jauregia (Pedro Martinez de Alava aretoa)
Trebatzailea: Juanma Rodríguez, aktorea eta Zipriztintzeneko kidea, Berdintasunaren aldeko Ermuko gizon taldea.
Aspalditxoan, barregarri geratzean ez dela ezer gertatzen lantzen ari gara. Tira, zertxobait gertatzen da: askapen sentimendu ikaragarria sentitzen dugu, eta aldi berean, gure inguruan bizi direnen karga soziala arintzen dugu. Barregarri geratzeko beldurra galtzea, askatasuna irabaztea da: norberena zein besteena. Emakumeak ahaldundu daitezen gizonezkook desahaldundu behar dugu. Pixka bat. Hobeto esanda: pixkat nahikotxo. Eta xelebreena zera da, guri ere ondo etorriko zaigula. Posible al da beti gu irabazle ateratzea?!
Hartzaileak: gizonak.
Hizkuntza: Gaztelania
Izen-emate epea: 2017ko irailaren 5etik 2018ko urtarrilaren 12ra.
Prezioa: Bazkideek: 6,88 Bazkide ez direnek: 11,36 . Langabeziagatiko hobaria: %15 (Ikus kontuan hartu beharreko oharrak).
Informazio gehiago nahi baduzue, sartu Vitoria-Gasteizko web gunera! Eta hementxe duzue bestela Eskolako programazioa pdf-an (Sakatu irudian)!
Goazen gure Beldur Barik Jarrera zabaltzera!