Beldur Barik Topaketa 2023 martxan dago!!

Datorren ostiralean, abenduak 1, Beldur Barik Topaketa ospatuko da Beasaingo Usurbe Antzokian. Sari banaketa ekitaldia Iban Garciak eta Annekdotas-ek aurkeztuko dute, eta Alarma Morea eta Lisvoa taldeak izango dira bertan. Egun horretarako autodefentsa feminista, sexualitatea, maskulinitateak, ziberjazarpen sexista eta ahalduntzeari buruzko tailerrak antolatu dira. Halaber, elkarretaratzea egingo da Usurbe Antzokiaren aurrean, tokiko gazteei indarkeria matxistaren aurka ahotsa emateko.