Categoría: <span>Feminismo</span>

FEMINISMOARI BURUZKO TOPIKOAK (V)

Zergaitik mutilek ezin dute parte hartu nesken taldeetan?

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzea bada feminismoaren xedea… zergaitik mutilek ezin dute parte hartu hainbat nesken taldetan, edo ihardunaldi, edo festetan?

Beti sortzen den eztabaida izan ohi da zein den mutilen papera feminismoan. Nola borrokatu dezaketen sistema heteropatriarkalaren aurka… ezberdintasunen sortzailea bera baita ta ez mutilak? Eta sistema berak ere beraiek zapaltzen bait ditu?

meme patriarcado-hombres-machismo

Zein da mutilen papera matxismoaren desagerpenean?

Gai honen inguruan galdetuta, jakin badakigu zer erantzun, matematikako ariketan zer erantzun dakigun bezalaxe. Eraso sexistaren bat dagoenean, segituan salatuko dugu. Inork galdetzen badigu, inolako zalantza izpirik gabe baieztatuko dugu berdintasunaren alde gaudela. Gure eguneroko jarrerak edota egoerak aztertzen hasten garenean, ordea, hor agertzen zaizkigu erresistentziak.

Zeren eta goazen zintzoak izatera. Ez dugu izan nahi pringatu batzuk eta horiek dira, hain zuzen ere, “mutil” bezala portatzen ez direnak: futbolean aritzen ez direnak, gorputz indartsua ez dutenak, graziarik egiten ez dutenak, alkohola edaten ez dutenak, erretzen ez dutenak, drogak kontsumitzen ez dituztenak, beraien sexualitateaz “fardatzen” ez dutenak… Ez dira mutil-mutilak eta horrela portatzen direnak gutxiagotzat hartzen ditugu. Beraiekin sartzen gara gure lekua egiteko eskolan, institutuan edo lokalean: iseka egiten diegu, barre egiten diegu guztien aurrean, bultza egiten diegu, baita jo ere.

Eguneroko jarrera, izateko eta harremantzeko modu horiekin beste guztien gainetik jartzen gara. Besteen zapalketa gauza txiki horietatik hasten da. Berdintasuna nahi badugu, besteen zapalketan oinarritutako mutil izateko modu hori jarri behar dugu kolokan: nire jokaerak norbaiten eskubideak mugatzen ditu?; nire bizitza eta pribilegioak izateko, beste batzuenak urratzen al ditut?; zein puntutaraino dago baldintzaturik nire izaera, mutil bezala, nigandik espero diren eskakizun horiengatik guztiengatik?

neska-mutila

Topiko gehiago komentatu nahi? Baten bat fijo bidean utzi dugula… horrela bada, esaiguzu! Ezjakintasunak preso egiten gaitu! Irakurri, eztabaidatu eta eraiki gaiarekiko zure ikuspegi propioa! Maiatza amaitzear da, hurrengo hilabetean Ekainaren 28a, Transmaribollo Nazioarteko Eguna ospatuko da, beraz, sexu eta identitate aniztasunaren inguruan hitzegingo dugu. Ez galdu hurrengo postak!!!!


31/05/15

FEMINISMOARI BURUZKO TOPIKOAK (IV)

Para ser feminista no te tienes que depilar, no puedes vestir faldas y tienes que parecer un chico.

El Feminismo cree que las mujeres somos diversas: no tenemos que tener todas la mismas pintas, nos podemos mostrar de múltiples maneras. Al mismo tiempo, cree que tenemos la capacidad para decidir sobre nuestro propio cuerpo: que somos capaces de decidir qué queremos.

También cree que el machismo convierte a las mujeres en objetos sexuales, y para eso, impone cánones estéticos sobre las mujeres. Esto es, nos vende un ideal de cuerpo de mujer: sin pelos, delgadas, de pelo largo, siempre jóvenes… El femininismo saca a la luz y cuestiona esos ideales, ya que cree que son mensajes culturales que se nos imponen de manera inadvertida. Si después de reflexionar, pensar, cuestionar…. todo esto, quieres llevar tacones… ¡llévalos con toda tranquilidad! ¡Llévalos con paso firme!

¿Crees que todas las feministas somos iguales? ¿Que todos los feminismos son iguales?

emma-watson-elle-feminism-t-shirt__large Joseph-Gordon-Levitt-ELLE-Feminism-TShirt1 lena-dunham-elle-feminism-t-shirt-2__large o-KELLY-MARTIN-BRODERICK-facebook this-is-what-a-feminist-looks-like-t-shirt-2-537x402

 


09/07/19

FEMINISMOARI BURUZKO TOPIKOAK (III)

Feminismoaren helburua da gizonen aurka jardutea.

Gutxiengoak gauza gehienez jabetu nahi duenean, gehiengo bat gutxiagorekin geratzen da. Ez da justua ez eta ekitatiboa ere. Hori da matxismoak bilatzen duena: gizon izateko eredu baten pribilegioak kontzentratzea beste guztiak horietatik kanpo utzita.

Feminismoak justizia falta horren aurka jarduten du, ez gizonezkoen aurka. Kuestionatu egiten ditu esparru desberdinetako gehiegizko abantailak eta protagonismoa, baina, beti, jendarte eredu ekitatiboagoa lortzeko asmoz.

https://www.youtube.com/watch?v=yfwsHmfzFxk

El feminismo no quiere imponer un matriarcado basado en la violencia contra el hombre, como ha sido el patriarcado hasta ahora. No desea dejarlos sin voto, ni violarlos en las guerras, ni mutilar sus genitales en pro de una tradición cultural, ni confinarlos en el ámbito doméstico, ni quiere matarlos por adulterio. El feminismo no pretende que los hombres sean propiedad de sus madres y luego de sus mujeres, ni desea que los hombre cobren salarios más reducidos, ni tampoco querría desterrarlos de las cúpulas de poder medíatico, empresarial y político. No quiere traficar con cuerpos masculinos para el disfrute de los femeninos, ni desea que los niños varones estén desnutridos o abandonados en orfanatos, ni, por supuesto, promovería su marginación social o económica. Tampoco vetaría que los niños varones puedesen ir a la escuela, ni les prohibirían el acceso a la sanidad y la Universidad. Comprendan que eso es una locura que no promueve el feminismo.

Coral Herrera Gómez

¿Qué piensas de todo esto? ¿Crees que se sigue pensando que el feminismo va en contra de los hombres? ¿Que el feminismo es el machismo pero al revés? ¿Que el objetivo del feminismo es que las mujeres se posicionen por encima de los hombres? Comparte con toda esa gente que piensas que puede pensar así estos post


28/05/15

FEMINISMOETAZ BUSTI NAHI? HEMENTXE DUZU GORPUTZ-GRAFIAK ERAKUSKETA.

Gorputz Grafiak

Gorputz-grafiak. Matxinada feministaren marruak

“Ate-zulotik begiratu, eta oharkabean bustiko zaitu feminismoak, eta baita erre ere”

Busti ta erre nahi? Sartu gaitezen Koldo Mitxelena Kulturuneko ganbaran Apirilaren 29tik ekainaren 13ra arte ikusgai dugun erakusketan. Baietza eman baduzu, utzi euritakoa alde batera, busti behar zaituena gozatuko bait duzu!!

Sarreran bertan helduko da lehenengo erredura… BB jarrera duen feminismoaz ari gara… ahalduntzen gaituena… poztasunez betetzen gaituena… politika, militantzia eta gozamena ustartzen dituena…

Gorputz Grafiak erakusketa sarrera

 

 

 “Linterna, foku, mikrofono eta bolumen altuko bozgorailuak jarri ditugu feministon ahotan. Argi eman diegu, gertatutakoei, bizi eta sentitutako zapalkuntzei eta hauen aurrean feministek eragindako aldaketei”

Baina… zertarako erakusketa hau?

‘Gorputz grafiak’ erakusketak Euskal Herriko mugimendu feministaren ibilbidea irudikatzea du helburu. Bertan hainbat eduki eta material grafiko eskaintzen dira: antolaketa-ereduak, jardunaldiak, eztabaidak, aldarrikapenak eta lan-molde nagusia.

Eta nondik dator erakusketa hau egiteko ideia?

Genealogia Feministak MapaGure genealogia feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat liburua oinarri hartuta, hainbat eduki eta material grafiko eskaintzen ditu erakusketak; antolaketa-ereduak, jardunaldiak, eztabaidak, aldarrikapenak eta lan-molde nagusiak bildu ditu erakusketak, 60 eta 70eko hamarkadetatik gaur egunera arte. Azken 40 urteetako bilduma osatu dute erakusketan, ardatz gisa harturik kale-ekimenak, gorputz-adierazpenak eta lanerako materialak. “Etorkizunari begiratzeko memoria kolektiboa eraikitzea garrantzitsua dela jakitun, iraganean arakatzeko ate txiki zenbait irekitzen ditu”, azaldu dute.

Hasiera ekitaldia apirilaren 29an izan zen. Bertan liburua aurkeztu eta erakusketa ireki zuten. Tartea baduzu, bisita gidatuak gomendatzen dizkizugu, eta hainbat tailer, mahai inguru, hitzaldi eta bestelako ekintzak ere antolatu dituzte.

Mugimenduan jarraitzeko, nondik gatozen jakitea garrantzitsua delako…

EHko Mugimendu Feministaren bozgorailua

Zortzi urteko lanaren ondoren, argia ikusi du lehen aipatutako Gure genealogia feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika liburuak. 1960ko hamarkadatik hasi eta gaur arteko talde, aldarrikapen eta ekimen feministak biltzen ditu liburu honek. Bertan taldeetako informazioa, argazkiak, afixak, pegatinak eta abar jaso dute liburuan. Eta gero, hoietako askok, erakusketan ikusgai izango dituzue.

Emagin Dokumentazio eta Ikerkuntza Zentro feministaren eta Euskal Herriko Bilgune Feministaren eskutik sortu zen Euskal Herriko feminismoaren kronika jasotzeko beharra. Miren Arangurenek, Edur Epeldek eta Iratxe Retolazak hartu dute liburua ontzeko lana.

Egileen ustez egin beharreko lana zen. Atzoko eta gaurko feminista militanteentzako liburua dela adierazi zuten, baina baita feminismonan edo genero kontuetan interesa duen edonorentzat ere.

Gorputz Grafiak 4

 

“Gure herriaren oroimena gizonezko garaileen ikuspegitik kontatu izan da, androzentrismoan oinarritutako ikuskeratik. Memoria kolektiboan ez dira aztarna feministak ageri. Ondorioz, Euskal Herriko mugimendu feministaren lana, ahalegina eta jarduna ez da aitortua izan”, azaldu dute egileek.

 

Aún tienes tiempo, hasta el 13 de Junio, para ir al Centro Cultural Koldo Mitxelena (Urdaneta kalea, 9. Donostia) y conocer mejor el movimiento feminista…

gorputz_grafiak_erakusketa_emagin_2015


28/05/15

FEMINISMOARI BURUZKO TOPIKOAK (II)

2. Berdintasuna vs feminismoa

“Ni ez naiz feminista, berdintasunaren aldekoa naiz”. Momentu bat… gogoratu dezagun zer den feminismoa… bidegabekeriarik gabeko jendarte eredu bat lortzea… matxismoaren aurkako borroka bereizkeri egoerak ekiditzeko… Beraz, berdintasuna aldeko borroka bat da feminismoa. Zergaitik kostatzen da ordea norberaren burua feministatzat hartzea? Zuk zure burua feminista bezala definitzen duzu?

«Yo no soy feminista, estoy a favor de la igualdad». Un momento… vamos a recordar qué es feminismo… crear un modelo social sin injusticias… que lucha en contra del machismo para evitar situaciones de desigualdad… Asi que, el feminismo es una lucha a favor de la igualdad. ¿Por qué cuesta tanto definirnos como feministas? ¿Te defines como feminista?

 

 

2774535

Hemen duzue Faktoria Lilaren bideoa, oso ondo laburbiltzen duena «Yo no soy feminista, soy…»

Feminista… ¿por qué esa palabra se ha convertido en una palabra tan incómoda? zergaitik hitz hori hain hitz desegoki edo deserosoan bihurtu da? Emma Watsonek hala agertzen digu Nazio Batuetan emandako hitzaldi batean. Emma Watson-ek esandakoa ikusten al duzu? Compartes lo que dice? Zure burua egoera hoietan ikusten duzu?

https://www.youtube.com/watch?v=P8GQ2rWjpGw

 


09/07/19

FEMINISMOARI BURUZKO TOPIKOAK (I)

Zer dakigu feminismoataz? Zein iritzi dugu bere inguruan? Zertaz dijoan jakin gabe ere, ia guztiok dugu gai honen inguruko iritziren bat, aurreiritziren bat hobeto esanda. Askotan besteek kutsatutako ideiak dira, beste batzuetan ezjakintasunetik eraikitakoak. Aste honetan zehar ohikoak ezagutuko ditugu. Hona hemen lehenengoa:

  1. Feminismoa da matxismoa dena baina alderantziz.

Matxismoa da emakumeen desbalorizazioan eta zapalketan oinarritzen den kultura eredu eta gizarte antolaketa. Gizonen, gizon izateko eredu baten, abantailak eta boterea bilatzen ditu, bidegabeko egoerak sortuz emakumeengan.

Feminismoa, ordea, gizarte mugimendu bat da, zeinaren helburu nagusia den bidegabekeriarik gabeko jendarte eredua lortzea. Feminismoak borrokatzen du matxismoaren aurka emakumeengan bereizkeria egoerak sortzen dituelako. Horretarako, gizarte-kritika eta kuestionamendua sustatzen du, eta jendarte eredu berri baterako harremanak, izaerak eta antolamenduak proposatzen ditu.

 

post-136-feminismo-vs-machismo1


26/05/15

MAIATZEKO GAIAREN AURKEZPENA: FEMINISMOA EZAGUTUZ

Azken belaunaldietako gazteok berdintasunean hazi omen gara. Berez, nahi duguna egiteko aukera berberak ditugu neska zein mutil izan: inork ez digu ukatuko, aurpegira, zerbait egitea. Orduan, zergatik gauzak egiteko aukera desberdinak? Zein da desberdintasun horren zergaitia berdintasunean jaio bagara?

Neskek kirola modu profesionalean praktikatu ahal izateko baliabide gutxiago dituzte. Ikasketa orduetatik kanpo sos batzuk irabazteko lana bilatzen ari garenean, sarri askotan aurkituko ditugu kaleko hormetan kartelak esanez umeak zaintzeko neska bila dabiltzala: zergatik ez mutilak ume zaintzan?

Noski, inork ez dizu esango, aurrez-aurre, neska edo mutil izateagatik baterako edo besterako eskubide ezberdinak ditugunik. Baina ohikoak izaten dira jarrera ezberdinak zuritzeko era askotariko aitzakiak: mutilak genetikoki indartsuagoak direla, eta, beraz, kiroletan hobeak; neskek badituztela harremanetarako eta zaintzarako mutilek ez dituzten doai bereziak… Mutil guztiak, fisikoki, indartsuak izango balira bezala. Neska guztien nahia umeak erditzea balitz bezala.

Aitzitik, pertsonak oso anitzak gara, bai fisikoki, bai trebetasun eta izaera aldetik: ezin gara orokortu eta sailkatu bi kategoriren arabera. Orokortze horiek aurreiritziak dira, estereotipoak. Zer dira estereotipoak? Pertsona talde bati komunean duten zerbaitengatik (azaleko kolorea, jatorria…) izateko eta jokatzeko moduak orokortzea. Sinismen horiek dira, hain zuzen ere, pertsonen arteko trataera ezberdinak finkatzen dituztenak.

Feminismoa da trataera ezberdin horiek sortzen dituzten ezberdintasun egoerak nabarmendu dituen mugimendu soziala. Ikusarazi du emakumeen eta gizonen artean dauden ezberdintasunak jendarte eredu batek sorrarazten dituela: patriarkatuak. Zer da hitz potolo hori? Gizonengan kontzentratzea, gizon izateko eredu batengan, pribilegioak. Eta nola inposatzen da gizarte antolaketa hori? Kultura matxistarekin. Alegia, emakumeekin zerikusia duen ororen desbalorizazioa bultzatuz eta gizonekin lotutako oro goraipatuz eta nabarmenduz.

Feminismoaren xede nagusia da patriarkatuaren aurka jardutea, guztiok jendarte eredu justuagoa izateko. Ezbaian jartzen dituenez harremanak eta identitateak ulertzeko moduak, gure barrenak mugitzen eta astintzen ditu, eta, horregatik, sarri asko, deseroso egiten zaigu. Batez ere, beraien pribilegioak kolokan ikusten dituztenak sentitzen dira ezerozo feminismoaren planteamenduekin eta aldarrikapenekin. Ondorioz, mugimendu honen aurkako jarrera oldarkorrak ugariak dira eta asko hedatu dira aurkako usteak eta aurreiritziak.

Ezagutzen al ditugu, halere, zeintzuk dituen aldarrikapenak eta proposamenak? Feminismoa edo feminismoak? Nondik dator eta nora joan nahi du? Hilabete honetan, feminismoaren inguruan hitz egingo dugu, berau hobeto ezagutu ahal izango dugu eta ekarpenak eztabaidatuko ditugu.


26/05/15

Guerrilla Girls eta soldata arraila

Guerrilla Girl-en erakusketan sartzen garenean arreta deitzen duten irudietatik bi ekartzen dizkizuegu gaur

resized_IMG_20131010_132613 resized_IMG_20131010_132657

Agian batzuk arreta deitzearen zergaitia planteiatzen ari zarete orain. «Beno, jakin badakigu emakumezkoek gizonezkoek baino gutxiago kobratzen dutela, baina ez da hainbesterako izango» behin baino gehiagotan entzun behar izan dugun (ni gutxienez) argudioa da. Baina benetan jakin badakigu zer nolako desberdintasuna dagoen emakumeek eta gizonek irabazten dutenaren artean?

Los últimos datos nos demuestran que la brecha salarial de género (la diferencia entre lo que cobran las mujeres y los hombres) no sólo no ha desaparecido con los años, sino que estos momentos de crisis han acentuado todavía más esas diferencias. Hablamos de una diferencia más que importante. A nivel europeo, en 2011 las mujeres cobraron un 16,2% menos que los hombres por hora trabajada y, a nivel estatal, un 33% menos. En Euskadi, los últimos datos (de 2009) nos dicen que el salario anual medio de los hombres es de 25.376 € y el de las mujeres de 14.242 €. ¡Hay una diferencia de 11.134 €!

Soldata desberditasunaren arazoa ez da diru arazo bat bakarrik. Diruak independentzia ekonomikoa ekartzen digu eta honek, beste pertsona batek gu «zaindu» eta «mantendu» behar ez izana. Nahi edo behar dugunean dena alde batera utzi ahal izatea eta bizi berri bat hastea, noski, baina sotilak diren beste gauza asko daude. Lanaren aintzatespena, beste gauza batzuen artean, soldataren bidez erakusten den sistema batean soldata baxuagoa izateak emakumeen lana gizonena baino gutxiago balio duela aditzera ematen du. Edo txarrago lan egiten dutela. Honek emakumeen autoestimuan bere ondorioak ditu, askotan gizonek bezain onak (edo hobeak) direla frogatzeko bizitzaren beste arlo batzuk alde batera uztera bultzatuak sentitzen dira asko, bere bizi kalitatea arriskuan jarriz.

Es importante ser conscientes de que estas desigualdades siguen estando ahí. Luchar por romper estereotipos que hacen que para las mujeres sea más difícil acceder a un empleo y que se les pague menos que a un hombre por él. Seguir formándonos para ser profesionales con la mejor preparación y capacidad posible, seguir reclamando nuestros derechos y no dejarnos pisotear. Demostrar una actitud Beldur Barik cuando veamos que estas discriminaciones suceden, porque nunca podremos tener iguales derechos si se valora nuestro trabajo de forma diferente.

Formatzearen garrantzia azpimarratzen dugularik, urriaren 25, 26 eta 27an Alhóndiga Bilbao-n ‘Ikuspegi feministak produkzio artistikoetan eta artearen teorietan’ izeneko ikastaroa aurerra eramango dutelaz informatzen zaituztegu. Ikastaro hau bi bloketan egituratuta dago  eta hainbat gai jorratzen ditu: ezagutza ez-sexista sortzen jarraitzeko ikerlari feministek aurre egin beharreko arazo teoriko eta politikoak, eta ‘artearen’ erakundearen askotariko dimentsioak jartzen dituzten praktika artistikoak, sexu-desberdintasunaren irudikapen hegemonikoen kritika azpimarratuz.

Si quieres apuntarte al curso (gratuito) rellena la hoja de inscripción y sigue las instrucciones que aparecen en ella.

 


21/10/13

Guerrilla Girls ¿por qué echan pestes contra el arte, el cine, la política, la cultura pop?…

Bilboko Alhondigan Estatu Batuetako kolektibo feminista den Guerrila Girls-en lanaren atzera begirakoa (1985-2013) aurkezten dute. Bere poster harrigarriek eta ekintza potenteek «arte-munduaren kontzientzia» (erakusketaren izenburua) bihurtu dituzte.

resized_IMG_20131010_130722

Inspirándonos en muchos de sus lemas y pancartas, a partir de la semana que viene iremos sacando posts para tratar las diferentes temáticas y reivindicaciones de este colectivo de mujeres y su potente actitud Beldur Barik, pero antes de eso y para todas las personas que no os podáis acercar físicamente a la exposición (que estará en la Alhóndiga hasta el 6 de enero de 2014), os invitamos a una «visita virtual» por mucho de lo expuesto allí.

Y nada más entrar…

Sarrera, topatzen dugun lehenengo gauza horma osoa betetzen duen arbela da, non edonork hurrengo galderari erantzun dakioke «Ez naiz feminista, baina, hala banintz honetaz kexatuko nintzateke» («No soy feminista, pero, si lo fuera, de esto es de lo que me quejaría»). Arbela horretan, Beldur Barik hortik pasa delaren eta egiten dutena ikaragarria iruditzen zaigularen froga utzi nahi gendun.

resized_IMG_20131010_132236 resized_IMG_20131010_141336

 

Guerrilla Girls-en arteari buruzko kexak EEBB-an oinarrituak daude….

resized_IMG_20131010_132528

 

Zenbat emakumek egin dituzte banakako erakusketak New York-eko museoetan azken urte honetan?

 

 

 

resized_IMG_20131010_133001

 

 

Sólo 4 galerías comerciales de Nueva York exponen obras de mujeres negras*.

 

* De ellas, sólo 1 muestra obras de más de 1 mujer negra

 

 

 

…baina hemendik aurrera aterako ditugun post-ak irakurriz gure inguruko errealitatetik oso aldenduak ez daudela ikusiko dugu

 

resized_IMG_20131010_132613

AEB-tako emakumeek gizonek irabazten dutenaren 273 baizik ez dute irabazten. Emakume artistek gizonek irabazten dutenaren 1/3 baino ez dute irabazten

Las mujeres de EEUU sólo ganan 2/3 de lo que ganan los hombres. Las artistas mujeres sólo 1/3 de lo que ganan los artistas que son hombres

resized_IMG_20131010_132657

… Europan are okerragoa da egoera.

… en Europa la situación es aún peor

 

 

 

 

 

Aunque a los carteles que han salido hasta ahora podríamos llamarlos «serios» y de denuncia clásica, no penséis que todo lo que hacen las Guerrilla Girls es así. Si algo caracteriza a ese colectivo que hacen un uso de la ironía y la burla que es espectacular, como por ejemplo:
resized_IMG_20131010_132818

 

Arte-bildumatzaile kutuna:

Jakinarazi digutenez, zure bildumak, bilduma gehienek bezala, ez du emakumeek sortutako behar adina arte-lan. Ondotxo dakigu oso gaizki sentitzen zarela horrela, eta berehala zuzenduko duzula egoera. Bihotz-bihotzez,

Guerrilla Girls

 

 

 

 

 

resized_IMG_20131010_133323 LAS VENTAJAS DE SER UNA MUJER ARTISTA

  • Trabajar sin la presión del éxito
  • No tener que coincidir con los hombres en las exposiciones
  • Poder desconectar del mundo artístico en tus 4 trabajos como autónoma
  • Saber que tu carrera profesional puede repuntar cumplidos los 80 años
  • Tener la garantía de que, no importa el tipo de arte que hagas, se etiquetará siempre como femenino
  • No verte atrapada en un puesto fijo en la enseñanza
  • Ver tus ideas perpetuadas en las obras de los demás
  • Tener la oportunidad de elegir entre una carrera profesional y la maternidad
  • No tener que ahogarte con esos puros enormes ni pintar ataviada con trajes italianos
  • Tener más tiempo para trabajar cuando tu compañero/a te deje tirada por otra persona más joven
  • Que te incluyan en versiones revisadas de la historia del arte
  • No tener que pasar por el bochorno de que te llamen genio
  • Que tu imagen salga en las revistas de arte disfrazada de gorila

resized_IMG_20131010_133538GUERRILLA GIRL-ES USTEKABEKO AZTERKETA

 

Galdera: Otsaila afroamerikarren historiaren hilabetea bada, eta martxoa, berriz, emakumeen historiaren hilabetea, orduan, zer gertatuko da urteko gainerako hilabeteetan?

Erantzuna: Diskriminazioa

resized_IMG_20131010_133707

 

DEFINICIÓN DE HIPÓCRITA SEGÚN LAS GUERRILLA GIRLS

Un coleccionista de arte que compra arte de hombres blancos en actos benéficos como apoyo a causas liberales, pero que nunca compra arte de mujeres ni artistas de color.

 

 

 

 

Baina Guerrilla Girl-ek ez dute bakarrik artean esistitzen diren bereizkeriak salatzen, artea munduan esistitzen direnak salatzeko erabiltzen du baita ere:

 

resized_IMG_20131010_133914

 

«ZER NAHI DUDAN AMAREN EGUNERAKO?

Ez dut gozokirik nahi. Ez dut lorerik nahi. Alokairuko etxebizitza bat eta giltzak nahi ditut» – etxerik gabeko perstonentzako New Yoorkeko ostatu bateko egoiliarra.

 

 

 

 

 

 

resized_IMG_20131010_133950

 

LAS GUERRILLA GIRLS RECLAMAN LA VUELTA A LOS VALORES TRADICIONALES DEL ABORTO

Antes de mediados del siglo XIX el aborto en los primeros meses de embarazo era legal. De hecho, la Iglesia Católica no lo prohibió hasta 1869.

 

 

 

resized_IMG_20131010_134040

 

ERREPUBLIKANOEN (EEBB-tako kontserbadoreak) USTEZ, EMAKUMEAK ESKUBIDEA DU BERE GORPOTZARI BURUZ ERABAKITZEKO

Ilea tintatua eta makillajea, errinoplastia, aurpegiko lifting-ak, liposukzioa, bularretako inplanteak, anorexia eta bulimia, bendaz lotutako oinak, klitoriaren ablazioa.

 

 

 

resized_IMG_20131010_134114

 

SI TE VAN A VIOLAR, YA PUEDES «RELAJARTE Y DISFRUTAR» PORQUE NADIE TE VA A CREER

En 1988, de las 185.000 violaciones que se estima tuvieron lugar en EEUU, sólo se realizaron 39.160 detenciones, que resultaron en 15.700 condenas

 

 

 

resized_IMG_20131010_133821

 

 

GALDERA: Zerk desberdintasun dago gerrako preso baten eta etxerik gabeko pertsona baten artean?

 

ERANTZUNA: Genevako hitzarmenaren arabera, gerrako presoak eskubidea du elikadura, ostatua eta osasun-laguntza jasotzeko.

 

 

 

 

 

Hasta aquí un pequeño paseo por la exposición de las Guerrilla Girls. Aunque nos riamos leyendo alguno de los lemas, no podemos negar que nos hacen pensar, y que representan, a su forma, su modo de expresión contra las desigualdades y discriminaciones por raza, pobreza y por supuesto, la que vivimos las mujeres en diversos ámbitos sociales y culturales en el mundo entero. La actitud Beldur Barik también significa esto, poder expresarnos, social y colectivamente!

Datorren asterarte, non hemen ikusitako lanen inguruko gure lehenengo posta agertuko den!


12/10/13

Feminista ni??? Bai!!!

Gaztea zara eta ziur aski  feminismoa matxismoaren kontrakoa da-laren rollo hori askotan entzun duzu; gaur egun feminista izatearen beharrik ez dagoela;  hori beste garai baten gauzak direla; feministek (emakumezkoak bakarrik balira bezala) gizonak baino gehiago izatea baino ez dutela nahi, eta hauek txikitu, eta beste hamaika astakeri gehiago… gaur idei hauek bir-pentsatzea eta chip-a aldatzea eragingo dizuen feminismoari buruzko zerbait kontatu nahi dizugu.

Egunez egun egin ditzakegun gauza asko… feminismoari esker egin ahal ditugu, emakumeek gizonek dituzten eskubide berdinak, ez gehiago ez gutxiago, izateko borrokatu egin eta borrokatzen duen mugimendu soziala.

feminismo

Si hoy en día las mujeres podemos votar (como los hombres), podemos estudiar (como los hombres), podemos trabajar y recibir un salario por nuestro trabajo (como los hombres), o podemos ir a la Universidad (como los hombres), es gracias a un movimiento social que nació para hacer frente a las desigualdades y que busca que las mujeres tengamos los mismos derechos que los hombres: esto es el feminismo. Y no se trata de una lucha entre personas, ni de «yo valgo mas que tú y quiero estar por encima«, si no de una lucha colectiva y social por la igualdad de derechos y obligaciones de mujeres y hombres. Porque históricamente las mujeres no hemos tenido esas posibilidades que ahora nos parecen normales y porque para conseguirlas, tuvieron que promoverse muchos cambios en la sociedad.

Gaur egun feminismoa oso anitza da, feminismoei (pluralean) buruz hitz egin genezake. Feminismotik, adibidez, emakume eta gizonen arteko berdintasuna; pertsona gay, lesbiana, transexual edo bisexualen eskubideak; emakumeok gure gorputzaren inguruko erabakiak hartzeko eskubidea; edota nahi dugun sailean, baldintza eta soldata berdinarekin, lan egiteko aukera bilatzen da. Gaur egungo feminismoek etiketa horiek eta «neska edo mutila» izateagatik ezartzen diguten portatzeko erak desagertzea bilatzen dute eta ez dute «neska izatea» edo «mutila izatea» aldaezina den zerbait dela uste, baizik eta gure portaerak, jarrerak eta zer eta nola izan nahi dugun aukeratzeko askatasuna izan behar dugula.

Hoy en día, muchas de esas desigualdades como no poder votar por ser mujer, o tener prohibido el acceso… están superadas, pero quedan otras. Hoy vemos desigualdades en nuestros entornos cercanos, en cómo se valora de forma diferente un comportamiento realizado por una mujer o un hombre, o en los medios de comunicación, que todavía sorprenden en una sociedad «supuestamente igualitaria»: anuncios sexistas, la imagen de las mujeres en la moda, como reclamo o como si sólo existiera un tipo de belleza perfecta y photohospeada, estereotipos sobre cómo son las mujeres o los hombres… La televisión nos etiqueta bajo prejuicios, como decía Barezi Caballero en su entrevista. Tan sólo tenemos que ver «Hombres, mujeres y viceversa», o realitys varios para ver qué modelo de chica o de chico se representa. Él: machote, brazomusculao, cuyo mayor objetivo en la vida es tirarse a la mayor cantidad de tías que pueda. Ella: choni maquillada hasta el extremo cuyo mayor objetivo en la vida es ser la tía más buena y apretada del lugar…  ¡como si no existieran más formas de comportarse! ¡Cómo si no hubiera millones de chicas y de chicos diferentes! Los extremos nos ridiculizan, tanto a las chicas como a los chicos, y nos intentan encajar en un estereotipo como si tuviéramos que ser copias calcadas.

Feminismoak desberdintasun guztiak erakusten eta errespetatzen dituen sozietate bat, aniztasunarekiko askatasuna, talde eta sentsibilitate desberdinekiko errespetua, edota nolakoa izan nahi duzunaren erabakia zuk zeuk izatea lortu nahi du. Gakoa berdinak izateko eskubidea izatea ez dalako, desberdinak izateko eskubide berdina izatea baizik.

Si alguna vez pensaste que las chicas y los chicos tienen los mismos derechos… eres feminista. Si alguna vez pensaste que los trabajos y los estudios no tienen sexo, sino que cada persona puede trabajar  o estudiar en lo que quiera, eres feminista. Si alguna vez pensaste que no es obligatorio ser heterosexual, eres feminista. Si pensaste que no tiene que haber un modo fijo de comportarse en función de si eres una tía o un tío, eres feminista. Si alguna vez pensaste que no importa si eres chica o chico, lo que importa es respetar a las personas, eres feminista. 

Oraintxe agian feminista zarelaz ohartu bazara… eta ez bazenekien normaltzat zenuen «hura» feminista izatea dela edota feminismoa zer denaz zalantzarik izaten jarraitzen baduzu, liburu honen irakurketa gomendatzen dizugu: “Feminismo para no feministas” (Descargar)
¡Seguro que en muchas de las cosas que puedes hacer en tu vida, día a día, eres feminista! (aunque no lo supieras) Y ahora te atrevas a decir bien alto y sin miedo…

Feminista naiz!

 

 

 


10/10/13