Categoría: <span>Blog</span>

FEMINISMOARI BURUZKO TOPIKOAK (V)

Zergaitik mutilek ezin dute parte hartu nesken taldeetan?

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzea bada feminismoaren xedea… zergaitik mutilek ezin dute parte hartu hainbat nesken taldetan, edo ihardunaldi, edo festetan?

Beti sortzen den eztabaida izan ohi da zein den mutilen papera feminismoan. Nola borrokatu dezaketen sistema heteropatriarkalaren aurka… ezberdintasunen sortzailea bera baita ta ez mutilak? Eta sistema berak ere beraiek zapaltzen bait ditu?

meme patriarcado-hombres-machismo

Zein da mutilen papera matxismoaren desagerpenean?

Gai honen inguruan galdetuta, jakin badakigu zer erantzun, matematikako ariketan zer erantzun dakigun bezalaxe. Eraso sexistaren bat dagoenean, segituan salatuko dugu. Inork galdetzen badigu, inolako zalantza izpirik gabe baieztatuko dugu berdintasunaren alde gaudela. Gure eguneroko jarrerak edota egoerak aztertzen hasten garenean, ordea, hor agertzen zaizkigu erresistentziak.

Zeren eta goazen zintzoak izatera. Ez dugu izan nahi pringatu batzuk eta horiek dira, hain zuzen ere, “mutil” bezala portatzen ez direnak: futbolean aritzen ez direnak, gorputz indartsua ez dutenak, graziarik egiten ez dutenak, alkohola edaten ez dutenak, erretzen ez dutenak, drogak kontsumitzen ez dituztenak, beraien sexualitateaz “fardatzen” ez dutenak… Ez dira mutil-mutilak eta horrela portatzen direnak gutxiagotzat hartzen ditugu. Beraiekin sartzen gara gure lekua egiteko eskolan, institutuan edo lokalean: iseka egiten diegu, barre egiten diegu guztien aurrean, bultza egiten diegu, baita jo ere.

Eguneroko jarrera, izateko eta harremantzeko modu horiekin beste guztien gainetik jartzen gara. Besteen zapalketa gauza txiki horietatik hasten da. Berdintasuna nahi badugu, besteen zapalketan oinarritutako mutil izateko modu hori jarri behar dugu kolokan: nire jokaerak norbaiten eskubideak mugatzen ditu?; nire bizitza eta pribilegioak izateko, beste batzuenak urratzen al ditut?; zein puntutaraino dago baldintzaturik nire izaera, mutil bezala, nigandik espero diren eskakizun horiengatik guztiengatik?

neska-mutila

Topiko gehiago komentatu nahi? Baten bat fijo bidean utzi dugula… horrela bada, esaiguzu! Ezjakintasunak preso egiten gaitu! Irakurri, eztabaidatu eta eraiki gaiarekiko zure ikuspegi propioa! Maiatza amaitzear da, hurrengo hilabetean Ekainaren 28a, Transmaribollo Nazioarteko Eguna ospatuko da, beraz, sexu eta identitate aniztasunaren inguruan hitzegingo dugu. Ez galdu hurrengo postak!!!!


31/05/15

FEMINISMOARI BURUZKO TOPIKOAK (IV)

Para ser feminista no te tienes que depilar, no puedes vestir faldas y tienes que parecer un chico.

El Feminismo cree que las mujeres somos diversas: no tenemos que tener todas la mismas pintas, nos podemos mostrar de múltiples maneras. Al mismo tiempo, cree que tenemos la capacidad para decidir sobre nuestro propio cuerpo: que somos capaces de decidir qué queremos.

También cree que el machismo convierte a las mujeres en objetos sexuales, y para eso, impone cánones estéticos sobre las mujeres. Esto es, nos vende un ideal de cuerpo de mujer: sin pelos, delgadas, de pelo largo, siempre jóvenes… El femininismo saca a la luz y cuestiona esos ideales, ya que cree que son mensajes culturales que se nos imponen de manera inadvertida. Si después de reflexionar, pensar, cuestionar…. todo esto, quieres llevar tacones… ¡llévalos con toda tranquilidad! ¡Llévalos con paso firme!

¿Crees que todas las feministas somos iguales? ¿Que todos los feminismos son iguales?

emma-watson-elle-feminism-t-shirt__large Joseph-Gordon-Levitt-ELLE-Feminism-TShirt1 lena-dunham-elle-feminism-t-shirt-2__large o-KELLY-MARTIN-BRODERICK-facebook this-is-what-a-feminist-looks-like-t-shirt-2-537x402

 


09/07/19

FEMINISMOARI BURUZKO TOPIKOAK (III)

Feminismoaren helburua da gizonen aurka jardutea.

Gutxiengoak gauza gehienez jabetu nahi duenean, gehiengo bat gutxiagorekin geratzen da. Ez da justua ez eta ekitatiboa ere. Hori da matxismoak bilatzen duena: gizon izateko eredu baten pribilegioak kontzentratzea beste guztiak horietatik kanpo utzita.

Feminismoak justizia falta horren aurka jarduten du, ez gizonezkoen aurka. Kuestionatu egiten ditu esparru desberdinetako gehiegizko abantailak eta protagonismoa, baina, beti, jendarte eredu ekitatiboagoa lortzeko asmoz.

https://www.youtube.com/watch?v=yfwsHmfzFxk

El feminismo no quiere imponer un matriarcado basado en la violencia contra el hombre, como ha sido el patriarcado hasta ahora. No desea dejarlos sin voto, ni violarlos en las guerras, ni mutilar sus genitales en pro de una tradición cultural, ni confinarlos en el ámbito doméstico, ni quiere matarlos por adulterio. El feminismo no pretende que los hombres sean propiedad de sus madres y luego de sus mujeres, ni desea que los hombre cobren salarios más reducidos, ni tampoco querría desterrarlos de las cúpulas de poder medíatico, empresarial y político. No quiere traficar con cuerpos masculinos para el disfrute de los femeninos, ni desea que los niños varones estén desnutridos o abandonados en orfanatos, ni, por supuesto, promovería su marginación social o económica. Tampoco vetaría que los niños varones puedesen ir a la escuela, ni les prohibirían el acceso a la sanidad y la Universidad. Comprendan que eso es una locura que no promueve el feminismo.

Coral Herrera Gómez

¿Qué piensas de todo esto? ¿Crees que se sigue pensando que el feminismo va en contra de los hombres? ¿Que el feminismo es el machismo pero al revés? ¿Que el objetivo del feminismo es que las mujeres se posicionen por encima de los hombres? Comparte con toda esa gente que piensas que puede pensar así estos post


28/05/15

FEMINISMOETAZ BUSTI NAHI? HEMENTXE DUZU GORPUTZ-GRAFIAK ERAKUSKETA.

Gorputz Grafiak

Gorputz-grafiak. Matxinada feministaren marruak

“Ate-zulotik begiratu, eta oharkabean bustiko zaitu feminismoak, eta baita erre ere”

Busti ta erre nahi? Sartu gaitezen Koldo Mitxelena Kulturuneko ganbaran Apirilaren 29tik ekainaren 13ra arte ikusgai dugun erakusketan. Baietza eman baduzu, utzi euritakoa alde batera, busti behar zaituena gozatuko bait duzu!!

Sarreran bertan helduko da lehenengo erredura… BB jarrera duen feminismoaz ari gara… ahalduntzen gaituena… poztasunez betetzen gaituena… politika, militantzia eta gozamena ustartzen dituena…

Gorputz Grafiak erakusketa sarrera

 

 

 “Linterna, foku, mikrofono eta bolumen altuko bozgorailuak jarri ditugu feministon ahotan. Argi eman diegu, gertatutakoei, bizi eta sentitutako zapalkuntzei eta hauen aurrean feministek eragindako aldaketei”

Baina… zertarako erakusketa hau?

‘Gorputz grafiak’ erakusketak Euskal Herriko mugimendu feministaren ibilbidea irudikatzea du helburu. Bertan hainbat eduki eta material grafiko eskaintzen dira: antolaketa-ereduak, jardunaldiak, eztabaidak, aldarrikapenak eta lan-molde nagusia.

Eta nondik dator erakusketa hau egiteko ideia?

Genealogia Feministak MapaGure genealogia feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat liburua oinarri hartuta, hainbat eduki eta material grafiko eskaintzen ditu erakusketak; antolaketa-ereduak, jardunaldiak, eztabaidak, aldarrikapenak eta lan-molde nagusiak bildu ditu erakusketak, 60 eta 70eko hamarkadetatik gaur egunera arte. Azken 40 urteetako bilduma osatu dute erakusketan, ardatz gisa harturik kale-ekimenak, gorputz-adierazpenak eta lanerako materialak. “Etorkizunari begiratzeko memoria kolektiboa eraikitzea garrantzitsua dela jakitun, iraganean arakatzeko ate txiki zenbait irekitzen ditu”, azaldu dute.

Hasiera ekitaldia apirilaren 29an izan zen. Bertan liburua aurkeztu eta erakusketa ireki zuten. Tartea baduzu, bisita gidatuak gomendatzen dizkizugu, eta hainbat tailer, mahai inguru, hitzaldi eta bestelako ekintzak ere antolatu dituzte.

Mugimenduan jarraitzeko, nondik gatozen jakitea garrantzitsua delako…

EHko Mugimendu Feministaren bozgorailua

Zortzi urteko lanaren ondoren, argia ikusi du lehen aipatutako Gure genealogia feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika liburuak. 1960ko hamarkadatik hasi eta gaur arteko talde, aldarrikapen eta ekimen feministak biltzen ditu liburu honek. Bertan taldeetako informazioa, argazkiak, afixak, pegatinak eta abar jaso dute liburuan. Eta gero, hoietako askok, erakusketan ikusgai izango dituzue.

Emagin Dokumentazio eta Ikerkuntza Zentro feministaren eta Euskal Herriko Bilgune Feministaren eskutik sortu zen Euskal Herriko feminismoaren kronika jasotzeko beharra. Miren Arangurenek, Edur Epeldek eta Iratxe Retolazak hartu dute liburua ontzeko lana.

Egileen ustez egin beharreko lana zen. Atzoko eta gaurko feminista militanteentzako liburua dela adierazi zuten, baina baita feminismonan edo genero kontuetan interesa duen edonorentzat ere.

Gorputz Grafiak 4

 

“Gure herriaren oroimena gizonezko garaileen ikuspegitik kontatu izan da, androzentrismoan oinarritutako ikuskeratik. Memoria kolektiboan ez dira aztarna feministak ageri. Ondorioz, Euskal Herriko mugimendu feministaren lana, ahalegina eta jarduna ez da aitortua izan”, azaldu dute egileek.

 

Aún tienes tiempo, hasta el 13 de Junio, para ir al Centro Cultural Koldo Mitxelena (Urdaneta kalea, 9. Donostia) y conocer mejor el movimiento feminista…

gorputz_grafiak_erakusketa_emagin_2015


28/05/15

FEMINISMOARI BURUZKO TOPIKOAK (II)

2. Berdintasuna vs feminismoa

“Ni ez naiz feminista, berdintasunaren aldekoa naiz”. Momentu bat… gogoratu dezagun zer den feminismoa… bidegabekeriarik gabeko jendarte eredu bat lortzea… matxismoaren aurkako borroka bereizkeri egoerak ekiditzeko… Beraz, berdintasuna aldeko borroka bat da feminismoa. Zergaitik kostatzen da ordea norberaren burua feministatzat hartzea? Zuk zure burua feminista bezala definitzen duzu?

«Yo no soy feminista, estoy a favor de la igualdad». Un momento… vamos a recordar qué es feminismo… crear un modelo social sin injusticias… que lucha en contra del machismo para evitar situaciones de desigualdad… Asi que, el feminismo es una lucha a favor de la igualdad. ¿Por qué cuesta tanto definirnos como feministas? ¿Te defines como feminista?

 

 

2774535

Hemen duzue Faktoria Lilaren bideoa, oso ondo laburbiltzen duena «Yo no soy feminista, soy…»

Feminista… ¿por qué esa palabra se ha convertido en una palabra tan incómoda? zergaitik hitz hori hain hitz desegoki edo deserosoan bihurtu da? Emma Watsonek hala agertzen digu Nazio Batuetan emandako hitzaldi batean. Emma Watson-ek esandakoa ikusten al duzu? Compartes lo que dice? Zure burua egoera hoietan ikusten duzu?

https://www.youtube.com/watch?v=P8GQ2rWjpGw

 


09/07/19

FEMINISMOARI BURUZKO TOPIKOAK (I)

Zer dakigu feminismoataz? Zein iritzi dugu bere inguruan? Zertaz dijoan jakin gabe ere, ia guztiok dugu gai honen inguruko iritziren bat, aurreiritziren bat hobeto esanda. Askotan besteek kutsatutako ideiak dira, beste batzuetan ezjakintasunetik eraikitakoak. Aste honetan zehar ohikoak ezagutuko ditugu. Hona hemen lehenengoa:

  1. Feminismoa da matxismoa dena baina alderantziz.

Matxismoa da emakumeen desbalorizazioan eta zapalketan oinarritzen den kultura eredu eta gizarte antolaketa. Gizonen, gizon izateko eredu baten, abantailak eta boterea bilatzen ditu, bidegabeko egoerak sortuz emakumeengan.

Feminismoa, ordea, gizarte mugimendu bat da, zeinaren helburu nagusia den bidegabekeriarik gabeko jendarte eredua lortzea. Feminismoak borrokatzen du matxismoaren aurka emakumeengan bereizkeria egoerak sortzen dituelako. Horretarako, gizarte-kritika eta kuestionamendua sustatzen du, eta jendarte eredu berri baterako harremanak, izaerak eta antolamenduak proposatzen ditu.

 

post-136-feminismo-vs-machismo1


26/05/15

MAIATZEKO GAIAREN AURKEZPENA: FEMINISMOA EZAGUTUZ

Azken belaunaldietako gazteok berdintasunean hazi omen gara. Berez, nahi duguna egiteko aukera berberak ditugu neska zein mutil izan: inork ez digu ukatuko, aurpegira, zerbait egitea. Orduan, zergatik gauzak egiteko aukera desberdinak? Zein da desberdintasun horren zergaitia berdintasunean jaio bagara?

Neskek kirola modu profesionalean praktikatu ahal izateko baliabide gutxiago dituzte. Ikasketa orduetatik kanpo sos batzuk irabazteko lana bilatzen ari garenean, sarri askotan aurkituko ditugu kaleko hormetan kartelak esanez umeak zaintzeko neska bila dabiltzala: zergatik ez mutilak ume zaintzan?

Noski, inork ez dizu esango, aurrez-aurre, neska edo mutil izateagatik baterako edo besterako eskubide ezberdinak ditugunik. Baina ohikoak izaten dira jarrera ezberdinak zuritzeko era askotariko aitzakiak: mutilak genetikoki indartsuagoak direla, eta, beraz, kiroletan hobeak; neskek badituztela harremanetarako eta zaintzarako mutilek ez dituzten doai bereziak… Mutil guztiak, fisikoki, indartsuak izango balira bezala. Neska guztien nahia umeak erditzea balitz bezala.

Aitzitik, pertsonak oso anitzak gara, bai fisikoki, bai trebetasun eta izaera aldetik: ezin gara orokortu eta sailkatu bi kategoriren arabera. Orokortze horiek aurreiritziak dira, estereotipoak. Zer dira estereotipoak? Pertsona talde bati komunean duten zerbaitengatik (azaleko kolorea, jatorria…) izateko eta jokatzeko moduak orokortzea. Sinismen horiek dira, hain zuzen ere, pertsonen arteko trataera ezberdinak finkatzen dituztenak.

Feminismoa da trataera ezberdin horiek sortzen dituzten ezberdintasun egoerak nabarmendu dituen mugimendu soziala. Ikusarazi du emakumeen eta gizonen artean dauden ezberdintasunak jendarte eredu batek sorrarazten dituela: patriarkatuak. Zer da hitz potolo hori? Gizonengan kontzentratzea, gizon izateko eredu batengan, pribilegioak. Eta nola inposatzen da gizarte antolaketa hori? Kultura matxistarekin. Alegia, emakumeekin zerikusia duen ororen desbalorizazioa bultzatuz eta gizonekin lotutako oro goraipatuz eta nabarmenduz.

Feminismoaren xede nagusia da patriarkatuaren aurka jardutea, guztiok jendarte eredu justuagoa izateko. Ezbaian jartzen dituenez harremanak eta identitateak ulertzeko moduak, gure barrenak mugitzen eta astintzen ditu, eta, horregatik, sarri asko, deseroso egiten zaigu. Batez ere, beraien pribilegioak kolokan ikusten dituztenak sentitzen dira ezerozo feminismoaren planteamenduekin eta aldarrikapenekin. Ondorioz, mugimendu honen aurkako jarrera oldarkorrak ugariak dira eta asko hedatu dira aurkako usteak eta aurreiritziak.

Ezagutzen al ditugu, halere, zeintzuk dituen aldarrikapenak eta proposamenak? Feminismoa edo feminismoak? Nondik dator eta nora joan nahi du? Hilabete honetan, feminismoaren inguruan hitz egingo dugu, berau hobeto ezagutu ahal izango dugu eta ekarpenak eztabaidatuko ditugu.


26/05/15