Categoría: <span>Berriak</span>

IRAGANEKO ESPERIENTZIAK

Indarkeriak egunero bizitzen ditugu eta espazio guztietan daude. Horregatik, horiei aurre egiteko tresnak sortu eta erabili behar ditugu. Sororitatea, autoestima, bakoitzaren eta kolektiboaren elkar arteko lanak, besteak beste, ahalduntze prozesuaren parte dira eta ibilbidea errazten dute.

Mi Meta bideoko bi lehiakidek, Itziarrek eta Nahiak, istorio hau kontatzeko sentitu zuten beharrari buruz hitz egiten digute, eta beraientzat zein berezia izan zen lehiaketan parte hartzea eta Topaketa bizitzea azaltzen dute.


 


22/06/20

LIGOTEO SANOA? YASSS

‘Kaixo gazte!

Covid-19 dala eta ez dala… aurtengo udan, herriko jaietako parranda eta asteburuko jai-giro gabe, ligoteoa, dantza eta algara ZER? 🤔

Gazteak gara, ongi pasatzea merezi dugu eta guretzat ligoteoak ez du etenik! Konfinamendu garaian leihotik ikusten nuen pertsona hori gogoan daukat, badira aste batzuk ez dudala nire etxepetik ikusi, baina lagun batek bere Instagrama pasa dit… eta hor nabil, zerbait idatzi, like bat eman edo zer egin pentsatzen! WTF! Eske kaka eman gabe, nola hasi naiteke pertsona batekin hitz egiten? Behar bada errekan edo parkeko tabernatik pasa daiteke egunen batean, eta orduan zer?  Badakit! bere begirada bilatuko dut, baina errespetuz. It´s nice! eta gero Instagrametik idatziko diot… eta kasurik egiten ez banau, zer?

Hainbatek ez dutela gurekin hitz egiten hasi nahi kontuan izan behar dugu!

Good game lagun!’

Ligoteo Sano? Yasss | Sé tú. Sin Máscaras. Para hacer frente a la Violencia Machista, súmate a la Actitud Beldur Barik!

ERRESPETUZKO LIGOTEORAKO DEKALOGOA

 

HELBURU BERRIAK EZARRI

  • Norbaitekin muxuka edota zirrika hasteak, ez du esan nahi harremanaren intentsitatea areagotuko denik…. #elkarrekin jolastea cool da!!
  • Begiradek, elkarrizketek edota like batek ez dute zertan ezer gehiago esan nahi. Hori onartu izanak, ez du beste guztiarentzako baietza adierazi nahi.  “Ezetza” edozein momentutan eman dezaket.
  • Nire telefono zenbaki, Instagram, Twitter edo Facebook kontua eman nahi ez ditudalako, ez naiz desatsegina! Beraz, ez naiz horretara behartuta sentituko. Nire bizitzan zein nire bizitza birtualean nor sartzen den erabakitzeko eskubidea daukat, ez badut nahi, AGUR!

“EZETZA” KUDEATZEN IKASI

  • Lagunen bat afektuz adierazten bazait, EZ FLIPATU! Ez du esan nahi nirekin ‘atera’ nahi duenik.
  • Norbaitengana gerturatu aurretik, besteak ere ni gerturatzea nahi duela baieztatu behar dut. Hainbatek ez dutela nirekin hitz egiten hasi nahi jakin behar dut! GG!
  • Nire proposamena ez badute onartzen, ez naiz astuna izango eta ez dut bestea niri kasu egitera behartuko. Ezetza onartuko dut eta ez dut kakarik emango!
  • Norbaitek gogaitzen bagaitu edota beste inor molestatzen badabil, jarrera horrekin amaitu dezan, taldean elkarrekin erantzungo diogu. AUTO-DEFENTSA-FEMINISTA!

HARREMANTZEKO MODU BERRIAK EZAGUTU 

  • Aizu! Ez dut aurreiritziengatik aukerarik galduko. Pertsona baten ezaugarriek erakartzen banaute, aurrera. Aniztasuna ezagutzea FANTASIA da!
  • Ligoteoan nabilen pertsonaren ongizatea zapuztuko duen informazio esanguratsurik ez dut ezkutatuko. GG!
  • Hainbat neskek lehen pausua ematen dute, jarrera aktiboa adierazten dute. Mutilek lehen pausua eman behar dutenaren pentsaerarekin apurtzen dute! YOLO!

GAI HONEKIN LOTUTAKO ERREFERENTZIA MUSIKALAK:

  1. MACHETE EN BOCA taldearen «Yo no soy esa» abestia.
  2. NIZURI TAZUNERI taldearen «Umiltasuna» abestia.
  3. CHOCOLATE REMIX raperaren «Te dije que no» abestia.

09/06/20

BELDUR BARIK 2020 ABIAN DA! IRUDI BERRITUA!

EPA, gazteak!

2020 urte bitxi, ustekabeko eta surrealista hau aukera eta jarduera berriez beteko dugu. Nork pentsatuko zuen horrelako zerbait biziko genuela, ezta? Covid-19k eta bere konfinamenduak gure gorputzetatik segurtasunik ezak eta bizimoduei buruzko zalantzak atera dituzte, bai, baina baita ziurtasunak ere.

Nor garen eta nola bizi nahi dugun jakiteko ziurtasunak. Nola egon kaleetan eta etxeetan; gauez eta egunez; gure bakardadean eta gure ingurukoekin.

Horregatik, aurten, bizi dugun konfinamendu-egoera eta horrek ekarri dituen aldaketak kontuan hartuta, hiru lelotan, hiru ideietan, hiru abiapuntutan oinarrituko gara:

– Ni, bakarrik eta taldean, Beldur Barik Jarrera

– Ni, egun eta gauez, Beldur Barik Jarrera

– Ni, kalean eta etxean, Beldur Barik Jarrera

Badakigu konfinamendua parentesi bat izan dela eta honek guztiak ondorioak ekarriko dituela, baina borroka-ibilbide luze batekin gatoz, eta badakigu egoera desberdinetara egokitzen eta aurrera egiten, helburu argiarekin: Beldur Barik Jarrera geure esparru guztietara zabaltzea; hau da, kultura matxista eta indarkeria sexistaren adierazpenak eraldaketarako konpromiso pertsonal zein kolektiboa hedatzea.

Aspalditik gabiltza segurtasun- eta hausnarketa-espazioak sortzen, gure rolak deseraikitzen amesten ditugun harremanak sortzeko, nahi ditugun kaleak sortzeko, isiluneak apurtzeko eta begirada harrotasunez altxatzeko.

Aurten Beldur Barik 2020rako landu dugun irudia, intersekzionalitatea eta aniztasun etniko, kultural eta sexuala ardatz ditu. Ondo dakigunez, aniztasunean dago aberastasuna, eta etorkizun seguru, parekide eta diskriminaziorik gabekoa sortzeko  funtsezkoa da errealitate guztiak ikusaraztea.


*Beldur Barik programa etengabeko prozesua den bezala, irudiaren sormenak ere bere ibilbidea izan du.

Beatriz González Rojo aurtengo BELDUR BARIKen irudia landu duen ilustratzailea da. Usansoloko neska gazte bat, haurtzarotik izan duen hizkera arte sorkuntzen gama osoa izan da. Arte Ederretan graduatua UPV/EHUn eta artista bat, bere lanak behin baino gehiagotan aurkeztu dituena eta ETBko Arimaren Margolariak bezalako lehiaketa eta saioetan parte hartu duena. Une honetan, arteak mugarik ez duela uste du, eta 24 urterekin pertsona “urduria” da. Beti dabil jakin-minez eta arte mota guztietatik ikasi nahi du. Berezko dohainaren ideia alde batera utzita, bere ustez, duen sentsibilitateari, enpatiari eta eguneroko dedikazioari zor dio bere talentua.

«Aniztasuna irudikatzeko koloreetan oinarritu naiz. Pertsonak adina kolore daudelako. Hazpegi, gorputz, kultura, etnia, izaki ezberdinak kolore eta formen zopa bat dira, zirriborro estiloan; eraikitzen ari dira, berdintasuna lortzeko balioetan oinarritutako gizartea bezala «, dio ilustratzaileak sortzen ari den irudiari buruz.

Bere sare sozialetan kuxkuxeatu dezakezue, Facebook eta Instagramean bere obra eta arte guztiak aurkituko dituzue eta. Artearen zale amorratua da, eta giza eskubideen defentsan eta bere urraketen salaketan konprometitua.

Aurten inoiz baino gehiago, BELDUR BARIK JARRERA!

 


19/05/20

Badator Beldur Barik Topaketa!

Kaixo! Aurtengo Beldur Barik Topaketa martxan dago jada!

Bilboko Azkuna Zentroa Alhondigan izango da eta hemen duzue Topaketarako programa, aurrera eramango ditugun ekintzekin eta hauen ordutegiarekin.

Topaketara etortzeko izen-ematea beharrezkoa da eta formulario honen bidez egin dezakezu. Hemen apuntatu ahal izango zara, baita ere, antolatu ditugun autobusetan etorri nahi izatekotan.

Han ikusiko dugu elkar? Anima zaitez!


05/11/19

Aske maite

27/04/20

DENBORA CHALLENGE

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=l2iNIgEF0A4[/youtube]

Maialen Alkorta
Hiart Arroyo
Iraide Carmona
Nerea Flores
Naia Gerrikaetxebarria
Laura Guisado
Miren Karmele Herrera
Maitane Jaio
Agurtzane Learreta
Ainhoa Legorburu
Iraia Longaray
Bidatz Lopez
Julene Martin
Maider Martinez
Aritz Navarro
Nahia Robles
Maddi Santos
Maider Seijido
Aintzane Uriaguereca
Eneritz Txopitea
Ekain Ugalde
Ane Urrutikoetxea

3. kategoria / 3ª categoría

Proiektu honen bitartez, denboraren poderioz hezkuntza eremuan emakume eta gizonezkoaren arteko berdintasunaren alde egindako aldaketak aurkeztu nahi ditugu. Hala ere, oraindik lan handia dago egiteko eta guztion eske-hartzearekin lortuko dela sinisten dugu! Gainera, Haur Hezkuntzako ikasleak garen heinean zeregin handia dugu eremu honetan eta horren kontziente izan behar dugu.


09/03/20