Categoría: <span>Beldu Barik Jarrera</span>

LIGOTEO SANOAREN ERREZETA

Bai, lagun maiteak, bai. Uda hontan ez ditugu eguzkiaren izpiak ikusiko, eta hondartzara katiuskak jantzita gehi aterkiarekin joan beharko gara, baina horrek ez dauka garrantzirik… eguna heldu delako!!!! “Eguna heldu dela? Baina zein egun?”-galdetuko diozue zeuen buruari. Ez, ez dago nahi beste izozki dohainik jateko aukera, baina badakigu ezin izan duzula lorik egin, irrikitan zeundelako gure ligoteo sanoaren errezeta noiz aterako… Baietz???

Ederto! Ba hemen agertzen den hau, proposamen bat baino ez da, eta gogora dezagun zuek proposatzen dituzuen beste hainbat gauza ere sar daitezkela arazorik gabe. Zergatik??? Ba, zerbait argi badaukagu, bizitza eta ligoteoan etengabe ikasten ari garela. Amaierarik gabeko zikloa, esango luke El Rey Leonek filme erabat klasista, zeinek Bechdel testa ez luke inoiz ere ez gaindituko. By the way, badakigu Bechdel testa zer den? Bideo honek (sakatu hemen bideoa ikusteko) ikaragarri ongi azaltzen digu. Honi buruz aurreko urtean ere hitz egin genuen Los Juegos del Hambre filmeari buruz hitz egin genuenean. Gogoratzen duzue? Sakatu hemen post-a berriro irakurtzeko:)

Beno, baina gu, gurera. Has gaitezen osagai zerrendarekin!!! Are you ready??? Prest??? Goazen!!!!

-500gr ONGI EGON.

-500gr LIGATZEA DIBERTIGARREA DELA ARGI IZAN.

-500gr BELDUR BARIK ESAN DUZUNA ALDATZEKO BAIMENA DUZULA JAKIN.

-500gr AURREAN DUZUNA NOLA SENTITZEN DEN KONTUAN EDUKI, ZURE BEHARIZANAK ALDE BATERA UTZI GABE.

-500gr EZETZA JASOTZEA AUKERETAKO BAT DELA GOGORATU.

-500gr ESAN DUGU DAGOENEKO LIGATZEA IKARAGARRI DIBERTIGARRIA DELA??!!!

-500gr BURUA IREKI

Let the fun begin!!!!

1-ONGI EGON

Ongi ligatzeko, ongi egon behar gara. Zergatik? Inork ez lukeelako kamioi bat lotarako pilulak jan ostean gidatuko, edo buffet batean jan eta gero telepizza-ra deituko. Gu ez gara ezertan adituak, baina ulertzen dugu, ligoteo osasuntsua praktikatzeko denbora eta kontextuak lagundu behar duela. Ligatzearen arrakasta ez datza edozein egoera sexualizatzean, baizik eta egiten duguna egiten dugularik ongi sentitzean

2-LIGATZEA DIBERTIGARRIA DA

Ligatzea dibertigarria da bertan dauden guztiontzat. Partaideren batek ez badu ongi pasatzen… GELDI! STOP! BUKATU DA! Hori ez da ligatzea. Flirteatzen zabiltzala, barre egiten baduzu, zu zeu izan bazaitezke, aurrean duzuna zu baino gehiago ez dela sentitzen baduzu eta bertan jarraitu nahi baduzu… ZORIONAK!

3-BELDUR BARIK ESAN DUZUNA ALDATZEKO BAIMENA DUZU.

Zeharo motibatuta hasi zara kriston subidoiarekin baina… orain nahiago duzu falafel bat jatera joan? Logure zara? Edo agian, bat batean iritziz aldatu duzu? Sudur puntan jartzen zaizuna egin!! AURRERA!!! Ez diozu inori ezer zor, gogoratu zure gorputza zurea baino ez dela eta zu zarela bere jabe bakarra.

4-ENPATIA, ZURE BURUA ALDE BATERA UTZI GABE

Bai, egia da, ligoteo sanoan besteen sensibilitateak ez mintzeko adi ibili behar gara. Argi eta garbi dagoelako inork ez duela nahi aurrean duena etxera negarrez joan dadila, edo bere buruarekin gaizki sentitu dadila… hau horrela da, hemen eta edonon. Bainaaaaa (eta beti egon ohi da baina bat), gauza bat taktuarekin gauzak esatea da, noski, baina asertibitatea ere jokoan egonda, gure beharrizanak oso argi gera daitezen. Normalean esaten dute, zuk zure buruan pentsatzen ez baduzu, ez duela beste inork egingo… ez dakigu egia den edo ez, oker egon nahiko genuke, baina bada ez bada… zuk jar ezazu zure burua lehenengo BETI!

5-EZETZA JASOTZEA

Ez, ez mesedez, ez. Arren eskatzen dizugu, ezetz esaten dizuten bakoitzean ez dezazula zure burua gorrotatu, zuk zerbait txarra daukazula pentsatuz… Ez bat ez da “gorroto zaitut”, ez bat “orain ez, nekatuta nago, ez daukat gogorik, bikotea daukat, beranduegi da, gose naiz” edo beste hainbat egoera izan daitezke!!! Esan nahi dut, agian aukeretako bat izan liteke, ZU pertsonalki ZU gogoko ez izatea, ederregia zarelako edo azkarregia zarelako edo biak batera (zergatik bestela? 😉 ) bai, ez dugu izkutatuko, gerta daiteke… baina gogoratu please- mesedez… beste bi miloi aukera ere egon daitezkela, aurrean duguna gurekin ez musukatzeko… Eta dena den, zu gogoko ez bazaituzte… zer gertatzen da?!!! Mundua bihar bukatuko da?? Eguzkiak gure planeta jango du?? Patata frijituak extingituko dira??? Eeeeez!!! Badakizu zenbat pertsona dauden Lurrean bizitzen? Ba begiratu nuen azken aldian ia zazpi milio eta erdi…

6-LIGATZEA DIBERTIGARRIA DA

Bai, baaaaai, astunak gara batzutan, baina mesedez ez ahaztu, tonteoaren hasiera edo bukaeran zaudela… ligatzea dibertigarria dela!!!!!

7-BURUA IREKI

Eta bukatzeko, komenigarria da, baina ez nahitaezkoa, ligoteo bakoitzera burua prest duzula heltzea. Espektatibak? Bai, noski! Sarritan, gauza ezinezkoak eskatzea aurrean dugunari ez da aproposena izaten… Zer deritzozu aurrean daukazunari galdetzen badiozu ea berak zer duen emateko, eta gogoko duzun erabakitzen baduzu? Ez da hori aproposagoa, erosketen zerrenda finkoarekin joatea baino??

Beno, beno, beno, ba bukatu da oraingoz… zer moduz irten zaizu tarta!??

Bai orain… praktikatzera!!!

UDA ETA LIGOTEO OSASUNTSUAZ DISFRUTATU!!!!


07/09/19

BELDUR BARIK JARRERA IN ACTION!

Parkean ematen ditugu abuztuko ordu asko. Lagunekin parkeko eserleku batean egotea gustatzen zaigu jai egunak berriro gogoratzen, edo jaiak prestatzen, edo telebistan agertutako informazioa komentatzen. Han genbiltzala ume pare bat zebiltzan korrikan, jolasean gure ondoan. Bata neska, bestea, mutila. Hiru urte inguru izango zituzten. Umeak atsegin ditut, baina lagunartean ez dut horrelakorik komentatzen noizbait baten batek zerbait esaten badu, edo beraiekin jolasten badu aurpegi arraroa jartzen dutelako ingurukoek. Ez dut inoiz ulertu… Nesken gauza al da umezalea izatea? Begi ertzetatik begiratzen nituen bi ume hauen jolasak. Bapatean mutila (irudiz mutila ematen zuelako, estereotipo guztiak sartzen dira jolasean horrelakoetan) harean etzan eta jolasten hasten da. Ondo pasatzen duela ematen du. Barrez eta algaraz harea gorputzean, harea buruan. Neskak ikusi eta nik egingo nukeenari ekiten dio. Hare putzuan sartu eta hareaz bete, biak algara batean. Bapatean beraiekin dagoen pertsona heldua etortzen da. Neska airean hartu eta horrelako esaldia botatzen dio “Bihurri halakoa! Ezin zara zikindu! Ezin dezakezu harea gainetik bota! Neskatxoek ez dute hori egiten!” Zur eta lur gelditu naiz. Neskek ezin dezaketela hori egin? Benga! Eta mutilek ordea bai? Bizitzan esandako esaldi asko etorri zaizkit burura. “ Negarrik ez, mutila zara” (bi gauza… mila esker azalpenagatik eta… nik erabakiko dut zer naizen, mila esker berriro), “indartsua izan behar duzu”, “irabazi behar duzu”, “bihotzak esaten dizunari jaramonik ez…”, “beldurrik ez!”. Indartsua, arrazionala, ausarta… izan beharra. Ez bakarrik nire burua lan horretan jarri beharra, baizik eta nire ingurukoak ere bide hori jarraitu behar duten bigilatu beharra. Baina nork demontre ezarri digu horrelako lana? Heteropatriarkatuak esaten dit beti Laurak. Genero estereotipoekin apurtu beharra. Hara hor nire erabakia. Horrekin apurtuko dut. Eta lagunei ere ozen esango diet. Guzti honekin apurtzen dut. Beldur Barik jarrera agertu eta zabalduko dut. Beraz, banoa umeekin jolastera, ze demontre! Eta buruan dudan guzti honekin… Beldur Barik Lehiaketa 2017 an bideoa sortzera noa! Badakit ez naizela lehenengoa guzti hau okurritzen zaiona… Baina ez naiz ere azkena izango! Nire Beldur Barik Jarrera is in action!

Stop machismo

Aldatzeko ordua da

Konplize

https://youtu.be/BsGbtw9bg-A

Eskerrik asko ezer ez esateagatik

https://youtu.be/n0qcdqo9xoQ

Guk argi daukagu!


22/08/17

HAMAIKA ESATERA GOAZ

“Izendatua ez dena, ez da”. Askotan ekarri dugu esaldi hau gure web gunera, gure ahotara, gure lagunen arteko solasaldietara. Garrantzi haundia du erreferenteak izatea. Gure bizitzetan, gure egunerokotasunean, gure ihardueretan, gure ikasketetan, gure ekintzetan. Eta bat esan nezake, baina mila esatera goaz. Hamaika baitira historian zehar lan egin duten emakumeak, bizitzaren esparru guztietan. Baina ez dira ezagunak, askotan ez ditugu gure testu liburuetan, gure ikasketetan. Horregatik, gaurko honetan, proposamen eder honekin gatoz.

Proiektu hau Valentziako l’IES Càrcer Bigarren Hezkuntzako Eskolatik dator. Bertan, Laura Capsir, musika eta generoan espezializatutako irakasleak, bertako ikasleekin batera bideoklip eder hau sortu dute.

https://youtu.be/1vFpF4c2GCg

Bideoklip honen helburua, imajinario kolektiboa emakume erreferenteekin betetzea izan da. Hau ez bada Beldur Barik Jarrera… ze demontre izango da!  Zorionak egileei, parte hartu duzuen guztioi! Goazen gure bizitza emakumeen erreferenteekin ere betetzera! Nesken ikusgarritasuna beharrezkoa delako. Bat esan dezaket, baina goazen mila esatera!

Beldur Barik Lehiaketa 2017 gertu dugu! Horrelako lan bat egitera animatzera ere gonbidatu nahi zaituztegu! Emakumezko erreferenteak ikusgarri bihurtzera! Zuen erreferenteak ere proposatzera!

Matxismoaren aurka ekiten duten emakume-gizonak proposatzera.


17/08/17

Jarrai ezazu Beldur Barik Jarreradun musika, Beldur Barik BBdj perfila Spotifyn! Jarraitu gure BBPlaylist-a!

Bagatoz berriz ere, ostiralero bezala, gure musika gomendioarekin, zeina Spotifyko gure Beldur Barik BB dj perfilean aurkituko duzun.

Aurkitu itzazu bertan BB Jarreradun abestiak. Musika eremuan ari diren emakume apurtzaileak. Kultura matxistari kasurik egin ez eta gorputzen, sexualitatearen, harreman ereduen … inguruko betiko topikoak hautsi eta mezu alternatiboak dituztenak.

Zertan datza BB Jarrera? Matxismoaren aurrean dugun jarrera aktiboan, apurtzailean eta positiboan. Helburua da jarrera apurtzaile guzti horiek ikusgarri egin eta eraldaketarako eredu positiboan bilakatzea. Jarrera hori zertan datzan sakondu nahi baduzue sartu gure webgunean eta arakatu.

Beraz, BB Jarreradun musika gomendiorik baldin baduzu bidali mezu bat gure sareetara (Facebook, Twitter eta Instagram) edo helarazi iezaguzu gure webguneko kontaktuaren bidez. Jarrai gaitzazu Spotifyn eta zabaldu BB Jarrera BB dj pegatina aldean jarrita!

Guardar


10/08/17

Normala

HONDARTZAN

Hondartzara joan nintzen aurreko egunean lagunekin. Beroa ez zen ikaragarria eta beraz normalean baino bidaia gutxiago egin genituen uretara. Dena dela ez zitzaizkigun aukerak falta izan olatuen inguruan jolasean aritzeko. Halakoetan egunek luze jotzen dute eta denetarik egiten dugu: kartetan aritu, paletan, futbolean baloi bigunarekin… Azken honetan ari ginela emakume bat gerturatu zitzaigun arratsalde erdian edo, eta nahiko era serioan bota zigun: “baina zuek uste duzue hondartza zuena dela, ezta? Mutikoak, mutikoteak, beti behar duzuen lekuaren bikoitza okupatzen”.

Pentsatuko duzuen bezala, ez ginen isilik geratu. Baina zer uste zuen andre horrek ba? Hondartza denona da, eta denok dugu eskubidea hor aritzeko, eta futbolean ari bagara ba normala da lekua behar dugula, ez gara ba futbolean arituko toalla batean… “Zuri gertatzen zaizuna, amargatua zaudela, señora”, esan zion Josebak. Eta barre egin genuen denok emakumeak erdiko atzaparra erakusten zigun bitartean, bizkarra emanda.

Taldeko harrokeria eta puztuta egotearen sentsazioa pasata, etxerako bidean hitz egiten aritu ginen Idoiarekin. Galdetu zigun benetan sinisten dugun hondartza denona den kontu hori. Ohartzen ote garen bakoitzak nahi duena egitearen ideia horrekin azkenean mutilok egiten dugula gehienetan nahi duguna. Berak dio txikitatik izan dela horrela, gehienbat mutilok egiten ditugun gauzak zeudela eskolako patioan ere, kantxa osoa futbolerako eta neska gehienak eta futbola gustuko ez zuten (eta esatera ausartzen ziren) mutil gutxi horiek han, izkina batean. Ez dela kasualitatea dio, jendeari erantzun azkarrak eman ordez hobe genukeela pentsatzen hastea.

Gauza da ezetz, ez garela konturatu, ez dugula ikusten. Askotan kexatzen naiz helduek ez dutela ikusi nahi gure errealitatea zein den, ez dituztela gauzak gure lekutik bizi. Agian kontua da jende denak onartzen duela helduena serioa dela, eta gure ideiak txorakeria hutsa. Igual kontu honekin antzerakoa da? Jende gehienak uste du normala dela gizonok egotea hor, plazaren erdian, eta beraz ez gara ohartu ere egiten, guk egiten dugun hori normala omen delako. Idoiak dio normala ez dela ezer, dena ikasten dugula. Eta ea espabilatzen garen behingoz, hori ere badio.

Guardar

Guardar


10/08/17

BELDUR BARIK JARRERA!

Beldur Barik Jarrera zer den galdetzen didazu zure begi ninia nire begi ninian jartzen duzuen bitartean… Beldur Barik Jarrera zer den, galdetzen didazu? Beldur Barik Jarrera zeu zara!

Bale, ez gaitu intsolasio batek jo, ez pentsa! Baina egia da sortu ditugun (ejem, ejem…) bertso hauetan dioguna. Beldur Barik Jarrera zuek zarete. Zuek sortzen duzue Jarrera indarkeria sexistari aurre egiteko erabiltzen dituzuen erraminta eta estrategiekin!

Eta ondo azaltzen badakizue….

Eta zuen bideotan isladatzen ere!

Abuztuan, urte osoan… ekin Beldur Barik Jarrerari eta… DALE CANDELA!

Kontaiguzue zer den Beldur Barik Jarrera bideo labur batekin! Instagram, FAcebook edo Twitterera igo eta #BBJarrera hashtag-a jarri. Goazen guztion artean gure #BBJarrera zabaltzera!


08/08/17

EZIN BADUT BELDUR BARIK JARRERAREKIN DANTZATU…

Ezin badut dantzarik egin, ez da nire iraultza! Eta txosnetan, tabernetan, kontzertuetan, gure etxeko esparru guztietan Beldur Barik Jarrerarekin dantzatu, abestu, mugitu nahi dugu!

Gure BBPlaylist a ezagutuko duzue iadanik. Playlist honen helburuak anitzak dira. Musika generoak bezala. Beti entzuten dugu rap-a matxista dela, reggaeton-a matxista dela… (Irakurri Klitosoviet taldearen inguruko albiste hau. Sakatu hemen).

Musika ez da matxista, gizarteak egiten duen erabilera ordea bai. Cumbia doinuak, indie musika dela, rock-a, punk-a… indarkeria sexistarik, sexismorik gabeko soinuak izan daitezke. Eta hori da gure playlist-aren helburu bat ere. Aurreritziekin apurtzea. Musika eredu berriak ikusgarri egitea. Emakumeak musikan gure lekua dugula erreibindikatzea! Guzti hau gure playlist-ean ikusi dezakezue! Eta abestiren bat gehitu nahi baduzue gure playlist-ean, aukera duzue egiteko! Goazen elkarrekin Beldur Barik Jarrera zabaltzera musikan ere!

Cumbia eta reggaeton doinu feministak!

Rap ahalduntzailea!

Eta twerk-a dantzatu egin nahi duzuna bada! Eta argi izan dezatela nahi dudalako egiten dudala dantzan! Ez zuretzako! Eta horrela bada, nik erabakita izango da, nik nahi dudalako!

My dance my rules-Psico Woman

Naizena naizena naiz! Eta Furia eta Rebeca Lane-k ondo kontatzen digute… rapeatzen digute!

Eta Beldur Barik Jarrera agertu nahi dugu letretan ere!

Sexuari buruz hitzegiten dugunean…

Indarkeria sexistarik gabeko gizarte bat nahi dugula ozen abestean….

Maitasun kontuetan… maitasun sanoa, askea nahi dugulako!

Abesti gehiago aurkitu ditzazkezu gure playlistean… Goazen gorputzak, burmuinak, aurreritziak dantzan jartzera! Dantzatu ezin badut ez da nire iraultza, baina Beldur Barik Jarrerarekin dantzatu eta abestu!

 

 

Guardar

Guardar


03/08/17

ABUZTUAN ETA URTE OSOAN ZEHAR… EKIN BELDUR BARIK JARRERARI!

Beldur Barik Jarrera zer den onezkero badakigu zer den. Baina errepikatzea ez dago soberan… «Kultura matxista eta indarkeria sexistaren adierazpenak eraldaketarako konpromiso pertsonal zein kolektiboa adierazten dituzten jarrerak dira. Alegia, neska eta mutilek ezberdintasun egoerei nola egiten diegun aurre erakusten duten jarrerak. Errespetuan, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeriaren bazterketa irmoan oinarritzen direnak. Pertsona orok daukagu gure buruak (eta gorputzak) zein gure ingurunea eraldatzeko gaitasuna. Beldur Barik programaren nahia da ahalduntze eta jabekuntza prozesu horietan laguntzea. Bide horretan, ezinbesteko deritzogu beraien jarrerekin, ekimenekin, gorputzekin edota adierazpenekin, indarrean dugun kultura eredua transgreditzen duten pertsonak ikusaraztea eta beste gazteentzat erreferente bilakatzea. Mikromatxismoak identifikatu eta aurre egitea ere oso garrantzitsua dela uste dugu, hau da, naturaltzat hartzen ditugun eta hain sutilak diren indarkeria seinaleak, eta persona bezala garatu eta erlazionatzen garen kultura matxistaren oinarri direnak. Horregaitik gorputzei, sexualitatei, maitasunei, indarkeria sexista aurre egiteko estrategiei, etab. hitzegiten dugu. Gazteen egunerokotasuna osatzen duten bizipenak direlako, eta oinarrizkotzat hartzen dugulako sexismoaren identifikazioa eta berari aurre egin eta gainditzeko erramintak eskaintzea».

Eta hitz, kontzeptu guzti hauek lurreratu ditugu gure post-ekin, zuen bideoekin, musikarekin… Hona hemen boletin batean bildutako guztia. Jarraitu zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen!

Beldur Barik Musika

Soy Yo (Bomba Estereo)

Oinutsik (Kashbad)

Beldurrak ahaztuta (M-n Ezten)

Quiero ser libre (La Basu)

Con tol deskaro (Tremenda Jauría)

Mano arriba (Rebeca Lane)

Beldur Barik Jarrera duen musika gehiago gure Spotify-ean aurkituko duzue!

Jarraitu Beldur Barik BBdj gure profila!

Jarraitu gure #BBPlaylist-a!

 

Beldur Barik Post-ak

Beldur Barik Jarrera bertsotan

Ezin badut Beldur Barik Jarrerarekin dantzatu, ez da nire iraultza!

 

Beldur Barik Elkarrizketa

Nalua taldeak indarkeria sexistaren aurrean beraien Beldur Barik Jarrera zein den agertzen digute.

 

Beste post batzuk

Beldur Barik Jarrera duten pelikulak nahi ditugu!

Bakarka, binaka, taldeka… Beldur Barik Jarrerarekin bidaiatu!

Erortzen banaiz… berriz altxatuko naiz! Hori da Beldur Barik Jarrera!

Indarkeria sexistari Game Over!

Beldur Barik Jarerra agertzen duten herri eta hiriak

BOOM! Beldur Barik Jarrerarekin gatoz!

Música con Actitud Beldur Barik?

Redes sociales, nuevas tecnologías… mi actitud… ¡Beldur Barik!

Neskak oholtza gainean

 

Beldur Barik Jarrera bideoak

Machote kontuz ibili

Nalua aurkezpena

Los juegos del hambre

Emarock

Girls to the front

Whowillyouhelp

Ez da kasualitatea

Zergatik Wally

Bertsolaritza feminista

Bakarrik bidaiatzea

Har dezagun plaza heteroaraua suntsitzeko

Tango queer

Swing queer

Dantza Iurreta

Aniztasunarekin dantzan

Como una niña

Mujer patinadora

Las hermanas Canales

Roller derby

Ianire Elorriaga

Sorginak-Maite Murgia

Documental Mujeres+videojuegos

Documental Hombres+videojuegos

Nothing to prove. Geek girls & Doubleclicks

Anita Sarkeesian

Mujeres y videojuegos

Las Tea Party dj’s

10 bandas de punk/hardcore con letras feministas

Lady Gaga

SheZow-komikia

Ciberfeminismo

MEFSST! Musika errebolta feminista

FURIA- Aborto retrospectivo

 

Beldur Barik Jarrera BB bideoak

Maitekiro

Iraultza Morea-Irmo taldea

Yo soy-Golden Makarras

Yo soy preciosa

Mi meta

Batu+Gaitezen-Nalua

Ni naiz

 

Eta hementxe, beti  bezala, boletina pdf formatuan deskargatzeko aukera! Sakatu irudian eta zabaldu zure Beldur Barik Jarrera!

 

BBJarrera boletina

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


07/09/19

BELDUR BARIK?

beldurra

Betidanik beldur handia izan diot beldurra izateari. Beldurra ematen didaten gauzen zerrenda tinta ikusezinaz idatzi dut beti, beldurra izateak baino beldur handiagoa ematen didalako beldurra dudala esateak. Baina sinitsidazue, badago tinta ikusezinarekin zerrenda luzeak idaztea ere, eta nire beldurren zerrenda luzea da.

Beldurra diot bakarrik geratzeari. Ez dut bat gehiago izan nahi, baina ez dut bakarrik gelditu nahi . Mutila zarenean horrek esan nahi du barre egin behar duzula barre egitea tokatzen denean, norbaitek neska bati buruzko komentarioak egiten dituenean “ya te digo” batekin erantzun behar duzula, eta ez besterik. Nahiz ta komentarioak ez izan zure gustukoak: Ane apur bat puta da, Mariak titi erraldoiak dauzka, potola da ez-dakit-nor, zure ama histerika bat da, zure arreba txikia tonta da “Soy Luna” ikusten dituelako.

Gustatzen zaizkidan gauzak gustatzeak ere beldurra ematen dit. Ez zaidalako gustatzen beti gustatu beharrekoa. Futbolak askotan aspertzen nau, bestetan ez. Beldurra ematen dit pentsatze hutsak mutil bat gustatzen zaidala, edo ondo sentiarazten nauela berarekin egoteak bederen.

Beldurra ematen dit nire burua ezeren erruduntzat hartzeak. Nahiago dut pentsatu ez doala nirekin, ni ez naizela izan. Norbaitek matxismoaz edo arrazakeriaz hitz egiten didanean, nik badazpada esaten dut ni ez naizela horrelakoa, oso gaizki iruditzen zaidala gainera… Hori bai, tinta ikusezinean ondo gordeta dudan papertxo batean idatzita daukat: “bai, zu ere bazara”.

Beldurra ematen dit alboan dudana lagun bezala ulertzeak. Neskekin parez-pareko harremanak izateak, errespetuzkoak. Nahiago dut era ixilean kolaboratu gauzek antzera jarraitu dezaten, gu goian, besteak, azpian-edo. Beldurra ematen dit pentsatzeak batzuk beldurra galtzen ari direla, ez dut pentsatu ere egin nahi hemen begiak itxita nagoela, goian mantentzen gaituen eskailera dardara bizian dagoela, azpitik ostikoka ari zaizkiolako, indarrez.

Beldurra, beldurra, beldurra. Beldurra galdu behar dut beldurra dudala esateko. Esku batean beldurra hartuko dut eta bestean egoera hau aldatu behar delako konbentzimentua. Eta oinak martxan jarriko ditut, nagoen lekutik mugitzeko, eta bidean nire gizontasunarekin topo egiten dudanean, ostikadatxoa emago diot, harri koskorra bailitzan.


29/11/16

Nalua taldeak indarkeria sexistaren aurrean beraien Beldur Barik Jarrera zein den agertzen digute.

Esatera goazena ez da berria: Iraultza bati ekiteko beste lagun bat besterik ez duzu behar. Indarkeria sexistari aurre egiteko ere, beharrezkoa da norberak aurre egitea, baina baita ere erantzun kolektibo bat eman beharra dago. Indarkeria sexista ez da bakarrik, modu indibidual batean ematen den zerbait. Eta indarkeria sexistari aurre egiteko mobilizatu, elkartu, sareak sortu, ohikatu egin nahi dugu. Horixe da Eibarko Nalua taldekideek pentsatuko zutena? Elkarrizketa honetan beraien Beldur Barik Jarrera zein den agertzen digute.

tynho1wp

Noiz sortu zenuten taldea?

Nalua talde moduan orain  dela 2 urte eta erdi  (gutxi gora-behera) hasi zen martxan; aurreko talde feministari errelebua hartuz (Atakapa). Herri mailan, gazte ekintzaile asko zeuden eta baita emakume elkarteak ere. Baina ez zegoen, gazte feminista talderik.

Ze nolako helburuarekin? Edo ze nolako beharrizanak ikusi zenituzten taldea antolatzeko?

Orokorrean, Eibar feminismorantz bideratzeko asmoarekin. Gure herritarrak sistema matxistarekiko sentsibilizatzeko, eraso sexista ezberdinak identifikatzen ikasteko eta hauei erantzun bat emateko.

Hortaz aparte, Eibarko neska gazteei erremintak eman nahi dizkiegu (informazioa, kanpainak, eredu anitzak, kontzertuak, ahalduntzeko ikastaroak…) euren bizitza modu autonomo eta libre batean eraikitzeko, hau da azken finean feminismoaren helburu nagusienetariko bat.

Nola egiten diozue zuek aurre indarkeria sexistari?
Bide ezberdinak erabiltzen ditugu (gure energia mailaren arabera, noski)

Orain adibidez, azaroaren 25erako kanpaina bat martxan jarri dugu: Plaza Bete Zapata lelopean. Honen bidez, emakumeok egunero gure azalean bizi ditugun eraso mota ezberdinak plazaratu eta ikustarazi nahi ditugu.

Beste alde batetik, ikastaroak eta  barne formakuntzak antolatzen ditugu.

Askotan feministak haserre eta protestan irudikatzen gaituzte eta irudi kolektibo horren aurrean, erakutsi nahi dugu borroka egiteko beharrezkoa dela festa, umorea, musika, dantza, alaitasuna… Hori dela eta, otsaila aldera jaialditxo bat prestatzen hasi gara.

Eta azkenik, azpimarratu nahi dugu Sare Sozialen garrantzia. Azaro hasieran Facebokean 900 jarraitzaile lortu genituen! Momentu honetan primerako baliabideak dira gure ekintzen berri emateko eta guk ere kolektibo feminista ezberdinen berri jasotzeko.

15016217_1336583863019814_8232987377275863924_o 15016354_1336583876353146_6861948509730527138_o 15039668_1336583883019812_8530304547884061069_o

Nalua taldearen Plaza Bete Zapata kanpaina. Gehiago ezagutzeko, jo beraien Facebook perfilera (sakatu hemen)

Zergaitik uste duzue neska gazteak antolatu behar direla?

Sistema Heteropatrialkalaren estrategia bat da erakustea neskak gure artean arerioak garela. Honen aurrean, gure erantzuna bateratua izan behar da, elkarrekin indar gehiago daukagulako. Talde feminista bateko kidea izatea plazer handia da. Hain zuzen ere, gure beldurrak, bizipenak, hausnarketan elkarbanatzeko gune seguru bat delako; generoan oinarritzen den botore harremanik gabe.

Zer esango zenioketen beste neska gazteei?

Alde batetik, batzeko eta euren artean zaintzeko (ez da zertan talde feminista batean izan behar) eta bestetik erreferente  anitzak eta ezberdinak bilatzeko.

Eta mutil gazteei?

Euren espazioak sortzeko poliki-poliki (ez gureetan sartzea) dakaten botere eta  pribiligioen inguruan hausnartzeko.

Nalua taldearen » 11 emakume, 11 bizipen, borroka 1″ dokumentala

Zein da zuen mezua?

Momentu honetan, Euskal Herriko Mugimendu Feminista indartsu dago eta ezinbestekoa da gure artean sare potente bat sortzea. Berdintasunari dagokionez, beharbada arlo “teorikoan” lorpenak eman dira, baina egunerokotasunean eta praktikan, oraindik bide luze bat daukagu aurretik. Indartsu eta ilusioz beteta gaude eta espero dugu horrela jarraitzea.

Zein izan da Beldur Barik bezalako programa batean parte hartzearen aportazioa?
Gure azken bi urteei omenaldia izan da guretzako. Orain arte egindako lana eta ekintzak laburbiltzen dituen bideoa da. Eta eskerrak eman nahi dizkiegu izan ditugun Bidelagunei.
https://youtu.be/Xuu9KLxmrAE
Hona hemen Beldur Barik Lehiaketa 2016ean aurkeztu duten bideoa
Eibar feminista izango da… ala ez da izango! Mila esker Naluako taldekideei beraien Beldur Barik Jarrera zabaltzeagatik! Jarraitu dezagun indakeria sexistari aurre egiten, jarraitu gaitezen elkartzen, sareak egiten, hausnartzen, zaintzen… Jarraitu sistema heteropatriarkalari erantzuten. Heldu feminismoari eta gozatu bidaia. Hori bai…
Ezin badut dantza, alaitasuna, umorea, festa, musikaz… disfrutatu…. ez da gure iraultza!

 

Guardar

Guardar

Guardar


15/11/16