Categoría: <span>Beldu Barik Jarrera</span>

ERASO SEXISTEN AURREAN, BELDUR BARIK JARRERA!

Eta horrela, konturatu gabe, uztaila dator eta batzutan (Euskadi Tropikala hala baita) beroa dator, eta berarekin eguzkia, eta horrekin batera ongi pasatzeko, dibertitzeko, askatzeko, gure gorputzak mugitzeko… gogoak datoz. Urte osoa eman baitugu ikasten edota lan egiten… beraz, ondo pasatzea ongi merezita dugu! Eta nahi duguna egiteko! Bakarrik dantzan banago, pistaren erdian ez naitezen egon atentzioa deitzen nagoelaren ideian pentsatzen; nire lagunari gustatu ez zaidan broma sexista, arrazista, translesbohomofobikoa entzuten badiot, ezer esan gabe aguantatu behar izatea bestela festarekin amaituko dudalako; gaur kamiseta hau jartzea erabaki badut, ez dela ezerreri gonbidapena; ez dizudala zertan elkarrizketarik eman beharrik nahi ez badut; ez ditudala zure hitzak, iritziak entzun behar eskatu ez baditut… Hau da, kaleak, gauak, festak, egunak gozatu nahi ditugula LASAI ASKO. Eta edozein motatako erasoaren aurrean, erantzuna emango dudala, hori argi eduki.

Hilabete honetan mikromatxismo eta mikroindarkeriei buruz hitzegingo dugu ere. Badakigu pasa den urtean bueltak eman genituela gai honen inguruan, baina berdinean jarraitzen dugu… Pasa den urtean genion bezala: “Eraso fisiko edo bortzaketa ez dira bakarrik indarkeria sexista. Baita ere marruskadurak, baimenik gabeko musuak, komentario edo begirada lisun eta babosoak… eta matxismoaren dosi txiki hauetan indarkeria sexista dago, jasangarriagoak diruditen hoietan, gure gorputzaren poro guztietatik sibilinoki sartzen diren hoiek”.

Ligoteo sanoari buruz ere hitzegingo dugu. Aurreko bideoan norbaitekin ligatu nahia azaltzen da eta zer gertatzen den pertsona horrek «amaitu da, banoa» pentsatzen duenean. Ez dago zertan mila aitzaki eman beharrik. Nirekin ligatu nahi duela? Primeran, baina hona hemen lehenengo araua: Baietz diodanean baietz da, eta ezetz diodanean… ezetz. Erreza, ez? Beno, ligoteo sanoaren lehenengo pausuak gogora ekartzeko soilik… Eta gogoratu nahi dizuegu ere gaur bertan hasten den lehiaketa, post honetan kontatu genizuena (sakatu hemen). Zein da zure esaldirik gogokoena ligatzeko? GORA LIGOTEO SANOA!

Kaleko jazarpenari buruz ere hitzegingo dugu. “Vamos juntas” ekimena ezagutzen duzue? Elkarrekin ikusiko dugu. Eta hona hemen bigarren araua… kaletik ikusten banauzu eta nahi duzuna esateko eskubidea duzula pentsatzen baduzu… bi gauzatxo esango dizkizut… ez dizut zure iritzirik eskatu, eta ez pentsatu nire autoestima igotzen ari zarenik….

Eta jaiak datozenez, eta kaleetan, kontzertuetan, berbenetan, tabernetan, parkeetan… lasai asko egon nahi dugulako, indarkeria sexistarik gabeko esparruak sortu nahi ditugu, horregaitik,  Beldur Barik Gunea izango duzue zuen herri batzuetako kaleetan. Adi! Oso gertu egon daiteke!

BBG guia-agresiones-NUEVO copia-1Sakatu irudian eta Beldur Barik Guneari buruzko informazi gehiago irakurri

Eta dantza eta musika gustokoak ditugunez… sexista ez den musika ere entzun nahi dugu, Beldur Barik Jarrera duen musika. Horregatik, ostiralero gure #BBplaylist ean dagoen abesti bat aurkezten dizuegu. DANTZATU BELDUR BARIK JARRERAREKIN!

danceabilitySakatu iruduan eta #BBplaylist a entzun!

 

Gure desirak nola eraikitzen ditugun ere ikusiko dugu. Goazen froga egitera… gure inguruan gure neska, mutil… idealari buruz galdetzen badugu. Zein da jendeak ematen digun deskribapena? Ziur ezaugarri asko errepiktzen direla… Gure desioen imaginarioa zabaldu behar dugu!

Edozein indarkeri edo eraso sexisten aurrean, ezin gara geldirik gelditu. Ezin dugu beste leku batera begiratu. Erantzunkizun bat dugu eta edozein erasoaren aurrean erantzun behar dugu. Ezer ez egitea, konplize bilakatzen gaituelako. Norbaitek komentario matxista bat egiten badu, “ez dit graziarik egin eta ez da barregarria” esan; zure lagun batek neska batekin olagarroarena egiten ari bada, eraman hortik, ez bere ekintza txalotu, ez begiratu beste aldera.

Ostegun honetan bertan hasiko gara mikromatxismoei buruz hitzegiten. Indarkeria sutilak dira, eta identifikatzen baditugu, lehenengo pausua da gelditu eta aurre egiteko.

Mikroindarkeriarik ez erantzunik gabe. Mikromatxismoen aurrean, Beldur Barik Jarrera.

 

Guardar


07/09/19

EDONON, EDONOIZ… ZURE BELDUR BARIK JARRERA AGERTU!

Eta konturatu gabe, abuztura heldu ginen… hegan egiteko gonbidepenarekin itxi genuen uztaila eta abuztuak erronka gurea eginez hegalak zabaldu eta astintzeari ekin genion. Eta bidaiatzen hasi ginen, gure Beldur Barik jarrera zabalduz, aireratuz! Eta airea hartu genuen…

Kirolean, indarrean jarraitzen duten estereotipoekin amaitzeko asmoz…

Bideojokoetan…

Bidaietan….

pioneras-autenticas-10-mujeres-aventureras-que-han-01

Sare sozial eta teknologian…

Komikigintzan…

Batgirl

Beldur Barik jarrera agertzen dituzten herri eta hirietan…

la calle y la noche son nuestras

eta musikan!!!

eta gure hegalak gogor astindu genituen bidaian GAI GARELA mugitzeko, bidaiatzeko, ozen esan genuen!!!


05/01/16

BAT, BI, HIRU, LAU… BELDUR BARIK MUSIKA!

Aurreko post-ean esparru publikoei buruz hitzegin genuen. Nola neska eta mutilak desberdin hezituak izan garen eta beraz, esparru publikoan gure portaera era desberdinean ikusia den eta modu ezberdin batean bizi dugun. Zergaitik? Neskoi ez zaigulako irakatsi publikoak izaten, publikotasuna gaizki ikusia izan da, “pasardesapercibida” izaera izatera, espazioak okupatzera, erdigunean protagonistak izatera…

Ahobero galantak garela burutik pasatzen bazaizue gure herri eta hiriak betetzen dituzten musika, bertso, antzerki… kartelak ikusi behar besterik ez duzue. Kartel batzuk ikusita… bi gauza pentsatu daitezke… nesken tokia mutilen banden barnean dagoela, eta askotan, objetu izatera mugatzen dela (nahiz eta abeslaria izan… gogoratzen post hau?). Eta beste aukera bat da musika nesken kontua ez dela pentsatu eta onartzea… Berriro ere entzun genezake kontzertuan hurrengo esaldia “neska izateko, ez du gaizki gitarra jotzen”.

Ba tira, hona hemen aho hoiek isilarazteko zenbait adierazgarri…

Las Tea Party Dj’s… ikuskarria beraien lana! Igo bolumena! Eszenatokia hartu! Dantzatu!!!

Punk musika mutilentzat dela… musika gogorra dela… adi hurrengo bideoari!

Ezin ditugu hemen neska talde guztiak ipini, eta jakin, badakigu, asko direla. Zerrenda betetzen laguntzerik bai?

Beno, esparruei buruz hitzegin dugu, eta hori, haurtzarotik irakatsi behar den zerbaita da, hots, neska izateagatik esparru publikoa debekatua dagoela, edo deserozo sentitu behar zaituela esparru publikoan egoteak. Horregaitik, MEFssst! Kolektiboak (pasa den urtean aurkeztu genizkizuen, gogoratzen? Irakurri hurrengo post-a)

Talde bera sortu zuten arrazoiagatik (rockaren munduan emakumeen presentzia normalizatzea) aurten Lou Rock Udalekua sortu dute. Aurtengoa pasatu da iada, baina horrelako ekimenak oso garrantzitsuak dira esparru publiko hoiek gureganatu eta nahi dugun moduan bizitzeko.

Oraindik musika gustokoa dugula ikusi ez baduzue… zerbait txarto egiten ari garenaren arrazoia izango da… Ostiralero gure #BBplaylist-a aurkezten dizuegu, eta bertan abestiak gehitzera gonbitea ere luzatu dizuegu behin baino gehiagotan! Animatu eta parte hartu!

Eta abuztua iadanik joan zaigu… mila esker zuen oporrak gurekin ere konpartitzeagatik… Irailean… We are back! Adi… gai berriak ekarriko ditugu, baina baita ere Lehiaketari hasiera emango diogu! Prest? 1… 2… 3… Aurrera! Beldur Barik!


26/08/15

Beldur Barik jarrera agertzen duten herri eta hiriak

Burua joan zaigula pentsatzen egongo zarete seguruenik. Gauza bat da pertsonek Beldur Barik Jarrera agertzea… baina nolatan agertu dezakete herri eta hiriek Beldur Barik Jarrera? Lagun maiteok… bai, halaxe da. Burua joan zaigula ez! Ez asko, bederen. Beldur Barik jarrera duten herri eta hiriak sortzeko beharrari buruz hitzegingo dugu post honetan.

Mugimendu feministak betidanik lelo bat izan du “Kaleak, eta gauak, gureak dira”.

Kalea eta gaua gureak dira

Baliteke lelo hau azkenaldian izandako gertakarien ondorioz gehiagotan entzutea. Ez da berdina neska edo mutilentzat herri eta hirietan mugitzea. Horregatik lelo hau, horregaitik herria eta hiria geureganatzeko beharra, azken finean, bertan bizi  bai gara, bertako kaleetan zehar ibiltzen gara, bertako garraioak erabiltzen ditugu. Ahal dugun heiean, gure herri eta hirietan bizi gara, bere deserotasunak, distantziak, gutxienezko (edo gehiegizko) esparru publikoak onartzen ditugu. Herriak eta hiriak askotan pertsonentzat eraikiak ez direla pentsatu dugu. Kanpokoaldean bizi banaiz, denbora asko ematen dut zentrura joaten, eta garraioan ere denbora asko galtzen dugu… gure mugimenduak mugatuak daude! Horrelakoak gertatzen zaizue? Noizbait pentsatu al duzue nola zuen herrri edo hiriek zuen mugitzeko era eta bizitza baldintzatzen duten?

la calle y la noche son nuestras

Zeresan haundia dugu herritar guztiok gure herri eta hirien diseinuan. Parke bat nahi dugula gure etxetik gertu. Primeran, baina parkearen eraikuntza eta diseinuan gauza asko begiratu behar dira… arrisku punturik ez edukitzea, guztiontzako erabilgarria den lekua sortzea… Guztio honi, urbanismoa genero ikuspegi batekin lantzea deitzen diogu, eta beraz… Beldur Barik Jarrera duten herri eta hiriak sortzea beharrezkoa ikusten dugu.

Egin daitekeela jakin badakigu! Hona hemen esperientzia batzuk:

Col·lectiu Punt 6

Talde hau arkitekto eta soziologoak diren emakumeek osatzen dute. Herri eta hirien inguruko hausnarketak, lan-taldeak eta ihardunaldiak egiten dituzte, bertako biztanle guztiek (inklusio deritzon hori) berea sentitu eta bizi dezaten hiria.

Bi artikulu irakurtzea ere gomendatu nahi dizuegu gai honen inguruan gehiago jakin nahi baduzue eta Beldur Barik Jarrera duen Herri eta hiria izateko zer den beharrezkoa begiztatu nahi baduzue:

https://www.diagonalperiodico.net/global/26739-billete-ida-ciudad-feminista.html

https://www.diagonalperiodico.net/global/25760-es-posible-ciudad-pensada-para-personas.html

 

Jakin badakigu esparruaren eraikuntza berri batek gizartean hain barneratuak dauden botere harreman eta jokabideak ez dituela aldatuko. Baina esparru hoietan ez dira bakarrik desberdintasunak ematen. Baita ere desberdintasun hoiek errepikatzen dira, erreproduzitzen dira. Horregaitik da hain garrantzitsua gure herri eta hirietako diseinuan parte hartzea Beldur Barik jarrera duten lekuak sortzeko.

 

Lehenago galdetu dizuegu, baina berriro errepikatu nahi dugu… zer aldatuko zenukete zuen herri eta hirietan, aske izatea galerazten dizuen esparruak ba al daude?

Hurrengo post-ean musikari buruz hitzegingo dugu. Bitartean… #BBplaylist dantzatzeko esparru bat bilatuko dugu?


25/08/15

BOOM! BELDUR BARIK JARRERAREKIN GATOZ!

Maskulinitatearen atzaparrak oso luzeak dira… eta gure bizitzako eremu askotara heltzen dira. Eta komikigintzan, literaturan, baita antzerkian ere, urte askotan zehar, maskulinitateak bereak egin ditu. Baina badaude estereotipo eredu ezberdinak azaltzen dituzten idazle, komikilariak, antzerkilariak. Eredu zahar hoiei aurre egin eta beste motatako harremanak, pertsonaiak, lengoaiak sortu dituzte. Emakumeen papera kasu hauetan musa edo inspirazio objetua izateari utzi eta subjetu bilakatu dira, ekintzaren parte, istoriaren parte aktiboak bilakatuz.

Badakizu Shakespeare-ren garaian, emakumeek ezin zutela antzerki obretan parte hartu eta beraz, emakumeen paperak gizonek egiten zutela? Bale, urrun daude horrelako portaerak, baina erreferenteak izatea ezinbestekoa da…

Pertsonai bakar batzuei buruz hitzegingo dugun arren, interneten kuxkuxeatzea gomendatzen dizuegu… bertan erreferente eta adibide interesgarriak aurkituko dituzue. Baina Beldur Barik programatik, bi pertsonai aurkeztu nahi dizuegu. Bata klasiko bat, bestea, oraingo pertsonai bat. Biek Beldur Barik jarrera oso garbi aurkezten dutenak.

Batgirl

Batgirl – Barbara Gordon

Ziur aski Batgirl Batman-en neskalaguna zela esango duzue… Bere pertsonaiak aurrera egin du, eta pelikuletan ere aurkeztu diguten irudia erabat aldatu da. Bere papera Batman eta Robin laguntzen izugarri garrantzitsua da. 80.ko hamarkadan Guason pertsonaiak tiro bat bota eta bere egunak aulki batean eman zituen, baina denbora aprobetxatu zuen. Eta nola gainera! Gorputz edo funtzio aniztasun bat duten pertsonek ere zeresan haundia dutelako bai komikietan eta baita eguneroko bizitzan ere! Gure pertsonaiak superheroien zibernetika maisua da, informatikan aditu eta erreferente bat! Nola eraman dezakete Batman eta Robin-ek hainbeste tramankulu? Berari zor diogu! Mila esker Batgirl!

SheZow

Guy-SheZow

Aurkeztu nahi dizuegun beste pertsonai bat, askoren artean, zaila baita hautatzea… SheZow da. Guy, 12 urtetako mutil batek, bere izebaren eraztuna jarriz, superheroi batean bilakatzen dena, baina emakumezko superheroi batean! Transgenero pertsonai bat!

Eta eginbeharreko lan bakarra ez datza pertsonai indartsu, Beldur Barik jarrera duten pertsonaiak sortzean… Hona hemen komikiak gustoko badituzu galdu behar ez dituzun komikilariak:

Marjane Sartrapi
Marjane Sartrapi
Alison Bechdel
Alison Bechdel
Sonia Pulido
Sonia Pulido
Elodie Durand
Elodie Durand
Mireia Perez
Mireia Perez
Isabel Frank eta Susanna Martin
Isabel Frank eta Susanna Martin
Ainara Azpiazu "Ixpi"
Ainara Azpiazu «Ixpi»

Eta bukatzeko, gomendio batekin amaitu nahi dugu… Udan nahiz neguan erabat gomendagarria den Enjambre bildumarekin!

Enjambre bilduma
Enjambre bilduma

Ai ene! Literaturari ere hitzegingo genuela esan dizuegu… datorren post batean izan beharko du! Momentuz, gozatu irakurketa, pentsatu, eztabaidatu eta ekin! Eta hemen ikusi ez dituzuen gomendioak badituzue… esan eta guztion artean Beldur Barik komiki bilduma osatuko dugu!


20/08/15

Redes sociales, nuevas tecnologías… mi actitud… ¡Beldur Barik!

Tenemos claro ya que eso de que las chicas no somos buenas en el deporte, en los videojuegos… no es algo cierto, que si nos lo proponemos, podemos montarnos unos viajes increíbles… porque sí, porque tenemos alas para volar, para ser lo que queremos ser, para intentarlo al menos, para levantarnos con la melena alborotada si caemos. Y si queremos, ¡seguimos con la melena alborotada o nos peinamos! ¡Y lo mismo decimos de los chicos!

Bueno, pues hoy hablaremos de la fama que tenemos las chicas (y vamos a desmontar este argumento también) de que no nos gusta la tecnología. Y claro, si hablamos de tecnología… internet y las redes sociales también van en el paquete… Ya vimos que también nos gustan y también podemos ser unas máquinas en los videojuegos. Las chicas también tenemos curiosidad, eso es algo que todo el mundo tiene, ¡somos curiosas por naturaleza! Sólo tenemos que buscar en nuestro Facebook o Twitter chicas que tienen intereses afines a los nuestros, compartir con la gente nuestros gustos, nuestras inquietudes.

ciberfeminismo

Si hablamos de mujeres que despuntan en la tecnología, que han roto ese estereotipo de que las mujeres no tienen esa curiosidad de trastear en internet, de no manejar el lenguaje informático… aquí tenemos unos cuantos ejemplos de que vamos haciendo camino, desplegando esas alas…

Y seguimos desplegando las alas con el ciberfeminismo. ¿Qué es el ciberfeminismo? En este video encontramos unas cuantas pistas…

Siempre decimos que no estamos solas… las redes, las nuevas tecnologías, internet dan buena cuenta de ello. Comparte tus intereses, busca grupos que sean afines a lo que te gusta… ¡volemos por las redes! ¡conquistemos la red!

El jueves hablaremos sobre comic y literatura… ¡también ahí mostraremos nuestra actitud Beldur Barik!

 


09/07/19

HEGALAK ASTINDU! BELDUR BARIK JARRERA HEDATU!

Gure bidaia aurrera doa, aspaldi ekin genion hegaldiari eta gaurko post honetan genero ereduak apurtu eta bidaiari ekin zioten pertsonaiekin gatoz. Neska eta mutilen arteko ezberdintasunak txikitatik eta une oro zein diren inguruko mezuak jasotzen ditugu. Gure gaitasunak, gure trebetasunak, ezaugarri fisiko eta psikologikoak desberdinak direla, eta ez hori bakarrik, ezaugarri batzuk bestearen gainetik jartzen direla esan dezakegu. Batzuk hegalak ematen dituzten bitartean, besteak mugatzen gaituzte. Baina askotan ere, emandako hegal hoiek, modu batean erabili behar ditugula esaten digute, eta ondorioz ere, mugatu egin gaitzakete.

Post honetan hegal hoiek nahi dugun moduan erabiltzera gonbidatu nahi zaituztegu. Neska izateagatik ezin gaitzaketelako mugatu bidaiatzera, zenbait esparruetan ez egotera. Eta mutila izateagatik ezin gaitzaketelako ausarta izatera behartu une oro.

Gizarteak ezarritako eredu sexisten arabera, neskek nahi izan duten moduan bidaiatzera debekatu zaie. HOna hemen, aspaldian, eredu hoiei uko egindako emakume bat, munduari buelta eman zion lehenengo emakume zientzialiaria. Bere izena Jeanne Baret (1740-1807). Bere lehenengo bidaia, mutil bezala jantzia egin zuen, urte haietan laborategietan egotera mugatzen baitzen emakumeen presentzia. Irakurri hurrengo albistea bere bidaiaren inguruan.

Baina ez zen bakarra izan…

pioneras-autenticas-10-mujeres-aventureras-que-han-01
http://www.momondo.es/inspiracion/mujeres-exploradoras/

Ziur adibide asko utzi ditugula… baten bat gehiago ezagutzen al duzu? Kontaiguzu!

Datorren post-a arte! Hegaldiarekin jarraitu! Beldur Barik jarrera ezagutu, bizi, hedatu!

 


17/08/15

GENERO EREDU ZAHARREI… GAME OVER!!!

Egunean zehar gure begibista, zentsuetatik sartzen diren irudiak, ereduak, ideiak, asko dira. Eta eguna amaitzear denean, edota gure lokalean lagunekin biltzen garenean, bidejokoetara aritzea atsegin dugu. Bai, askotan momentu batez beste pertsona bat garela irudikatu dezakegu, beste mundu batean gaudela… Ez dago gaizki, ez… Edota dibertitzearren egin dezakegu ere, ze demontre! Eguna luzea izan da, elkarrekin egon, bakarrik egon eta inguratzen gaituena alde batera utzi, indarra hartu, eta berriro gure bidaiari Beldur Barik ekin. Eta askotan, esan bezala, bideojokoak erraminta interesgarriak dira guzti honetarako. Baina hara hor… bideojokoetan ere, genero errolak, matxismoa… errepikatzen da. Eta modu batean ala bestean, gure baitan gelditzen da.

Hilabete batzuk eman ditugu iadanik Beldur Barik jarrera azaltzen duen musika entzunez, eta jakin badakigu, beste motatako literatura, zinema, komikigintza, kirola… badagoela. Beno, ba bideojokoak ez dira guzti honetaz kanpo gelditzen.

Bazenekien emakume jokalariak %47a direla? Esan dezakegu lehenengo topikoa deuseztatu dugula: EMAKUMEEK EZ DUTE GUSTOKO BIDEOJOKOETAN ARITZEA.

Hona hemen nesken ikusgarritasunari buruzko iadanik aurkeztu dizuegun bideoa:

Bigarren traba batekin aurkitzen gara. Nolakoak dira neskentzat zuzendutako bideojokoak? Sukaldaritza, moda diseinua edo maskotak bezalako gaiak dituzte ardatz bideojoko hauek. Berriro genero eredu zaharrak agerian. Eta nola irudikatzen da emakumea bestelako bideojokoetan? Apaingarri bezala, “sexy” itsura izan behar dute, nola ez, eta bigarren mailako heroi gisa agertzen dira.

Ezagutzen al duzue Anita Sarkeesian? Berak bideojokoetan dagoen matxismoa salatu du. Hona hemen bere bloga (Feministfrequency), eta baita bere youtube kanala jarraitu dezakezue. Bertan hainbat alditan zuen pantailetan ikusitako heroiei buruzko iritziak, irakurketak ikusiko dituzue. Primeran dago!

Hona hemen TEDxWomen hitzaldien barruan esandakoa:

Eredu berriak behar ditugula diogunean, baita bideojokoei buruz hitzegiten dugu.

Bideojoko pertsonai erreferente berriak behar ditugu (hemen sakatu):

bidejokoetarako emakume erreferente berriak

Jakin badakigu badaudela bideojoko industrian lan egiten duten emakumeak…

 

Bideojokoetaz txoraturik dauden emakumeak badirelako: Truegamergirls.

Zure BELDUR BARIK jarrera agertu bideojokoetan ere! Guzti honi buruz hitzegin nahi baduzue, utzi zuen iruzkina! Emakumeen eredu tradizionalarekin apurtu nahi dugu, baina baita ere mutilek duten ereduarekin! Horrelako ezpata eta arma pisutsuak, horrelako poseak, horrelako begiradak, beti printsesa erreskatu beharra… horrelako ereduak aspertzen gaituztelako!!!!

Hurrengo post-ean bidaiei buruz hitzegingo dugu. Berdina al da neska a la mutila izanda bidaiatzea? Bidaiatzen dugun lekuak… genero ikuspegi batetik begiratu ditzazkegu? Jarraitu gurekin bidaiatzen… Bideojokoetan esaten diguten bezala…. GO!!!

 


11/08/15

NESKA IZATEKO EZ DUZU GAIZKI EGITEN…

Aspaldi hasi nintzen futbolean jokatzen. Hasieran, futbol talderik ez zegoela, beste kirol batetann aritu nintzen denboraldi luzea, baina futbola ez zen nire oroimenetik joan hala ta guztiz ere. Ikastolan behin baino gehiagotan entzun nuen “futbola mutilentzat da” esaldia. Beno, nik, neska izanda, mutil batzuk baino hobeto jokatzen nuela banekien, eta baita ere mutil horiek, taldeak egiterakoan, eta ni beraiek baino lehenago hautatuta izaten nintzenean ere, pikatzen zirela. Ez ziren pikatzen ni hobeagoa nintzelako, ni baino hobeago jokatzen zuten mutilak aukeratzen zutenean, ez nintzenean pikatzen bezala. Neska nintzelako pikatzen ziren! Laster ohartu nintzen neska izatea kirol munduan lan erreza ez zela.

Urteak joan ahala, futbolera egin nuen salto, eta askotan entzun genuen, nire taldekideek eta nik neuk “neska izateko ez duzu gaizki egiten” esaldi hori. Barkatu? Beraz, erabat ongi egiteko mutila izan behar dut? Edota, gauzak ondo edo gutxigorabehera egiteko moduak daude? Mutilena era egokia da eta neskena berriz… neskena?

Aurreko post bateko bideo hau gogora ekarri nahiko nuke…

Neska ikaragarriak izan ditut taldekide, estereotipo eta rol asko gainetik kendu dituzten neskak, eta baita bidean jarraitu eta gurekin jokatu duten mutilak ere, inolako beldur edo “kontuz ibili, neska baita!” pentsamendurik gabe gurekin disfrutatu dutenak.

Hona hemen kirolean aritu diren, aritzen diren emakumeak, Beldur Jarrerarekin aurre egin diotenak matxismoari, eredu tradizionalei.

Maite Murgia:

jone goiri
Jone Goiri, pilotaria
Oiartzun-go Nesken taldea aurten lehenengo mailan jokatuko dute
Oiartzun-go Nesken taldea aurten lehenengo mailan jokatuko dute

Futbolean ere, armairutik atera diren neskak ditugu, erreferentziak izatea garrantzitsua delako!! Irakurri albiste hau.

Beldur Barik aurre egin dioten neskak asko dira… gehiago ezagutzen al dituzu? Ziur baietz!

Hurrengo postean bideojoku eta teknologiari buruz hitzegingo dugu. Bideojokuak gustoko? Eta neska izateagatik pakete bat zarela diote? Kasurik ez!

 


06/08/15

YA SEA INVIERNO O VERANO, MUESTRA TU ACTITUD BELDUR BARIK!

Terminábamos el mes de julio lanzando una invitación. La de despegar. Y no sólo porque nos vayamos de viaje. Os queremos invitar a que nos despeguemos esas ideas y etiquetas que nos imponen y no nos dejan ser nosotras mismas, que nos encorsetan, que muchas veces ahogan ese grito que queremos lanzar de ¡SOY CAPAZ! ¡QUIERO, Y PUEDO HACERLO! Porque todos esos mensajes que nos lanzan, que encontramos al doblar cada esquina, nos cortan las alas, nos limitan. Porque está claro que no es lo mismo ser chica o chico a la hora de jugar al futbol, de machacar en los videojuegos, de viajar, de movernos por las redes, de crear literatura y comics, de movernos por los espacios, de hacer música, de hacer cine… Y tenemos a mucha gente que ha roto moldes, que no se han creído ese rollo de que por ser chicas están limitadas a moverse, a soñar, a creer en si mismas… ¡a despegar!

Despegar en el deporte…

2015-07-19. Alegi. Idoia Etxeberria harrijasotzaileak errekorra jarri du 157 kiloko harriarekin. 19-07-2015. Alegi. La levantadora de piedra Idoia Etxeberria ha logrado el record al levantar la piedra de 157 kilos.
2015-07-19. Alegi. Idoia Etxeberria harrijasotzaileak errekorra jarri du 157 kiloko harriarekin.
19-07-2015. Alegi. La levantadora de piedra Idoia Etxeberria ha logrado el record al levantar la piedra de 157 kilos.

Despegar en los videojuegos…

Despegar en los viajes…

MUJERES PIONERAS EN SUS MOTOS
Mujeres pioneras en sus motos

Despegar en internet y las redes sociales…

ciberfeminismo

Despegar en el comic y la literatura…

Despegar en cómo nos movemos por la ciudad…

Meme isla feminista

Despegar en la música (noticia aquí)

El vuelo Beldur Barik Jarrera va a realizar su despegue… ¡abróchense los cinturones! ¡Despegamos!


09/07/19