Categoría: <span>Gorputzak</span>

BELDUR BARIK JARRERA DUTEN GORPUTZAK

Irailan maitasun erromantikoari buruz hitzegiten egon gara. Espero dugu gauza bat argi geldtitu izana. Urte, mende askotan hurrengoa inposatu digute (bale, heteropatriarkatua izan da, neskak egoera pasibo batean mantendu nahian, desira objetuak, pazienteak… eta mutilak aktiboak, desira eta botere sujetuak, pazientzia gutxikoak…): nolakoa den benetako maitasuna, maitasun ona. Erromantikoagoa izan ezin den hori. Ondo dagoelako erromantikoa izatea… Guzti honen aurrean hurrengoa bakarrik esatea gelditzen zaigu… Harrapatu zaituztegu! Eta ez gara maitasun erromantikoaren sareetan eroriko…

Norbera izateko modu espezifiko baten inposaketan eroriko ez garen bezala (gure generoari dagokionak eta norma eta arau batzuek esaten dutena nola izan behar duen), ezta gorputz eredu espezifiko bat izatean. Gure la lagun batek esaten duen moduan… nazkatuta gaude hainbeste inposaketekin, izan beharrezko moduekin… Garena izatea desiatu nahi digu, gure burua atsegin, gurekin harreman sano bat ezarri, gure gorputzekin, gure perferktuak ez diren gauzekin,

https://www.youtube.com/watch?v=aAVFCH9x7Og

gure ileak eta ez ileak maite,

gure hilerokoak,

https://www.youtube.com/watch?v=8Q1GVOYIcKc

gure sabela eta ildaskak,

12593996_1702010796700796_645350431302170722_o

desberdina izatea maitatzea, ezberditasuna ikusgarri egitea, askotan esan dugun bezala… ezberdintasunari beldur hutsa da…

 

Jakin badakigu oso erreza dela «maitatu zure burua» esatea. Ahaldundutak egon gaitezke gure gorputzei dagokionez, baina egunero jasotzen dugun bonbardaketa izugarria da eta edonon gertatu daiteke: kalean, institutuan, ginmasioan, supermerkatuan, familian, lagun taldean, komunikabideetan, musikan, publizitatean… Non stop.

Zure eskola, institutu, uni, laneko pasilloan gelditu geldirik momentutxo bat. Zure ingurura begiratu. Pertsona guztiok gorputz berdina al dugu? Hainbeste gorputz daude… pertsonak adina. Zergaitik uste duzue batzuk zigor gehiago jasaten dituztela? Edertasuna subjektiboa al da? Desira eraikia al da? Badakigu galdera hauen erantzunak zuen buruan bueltaka daudela. Goazen pixkanaka. Goazen disfrutatzera pasilloan barreneko ibilbideaz.

Goazen ametsetan egitera. Ez litzaizueke gustatuko mundu batean non gorputz guztiak desiragarriak diren? Zure gorputza iraina izan ezin den mundu batean? Bueltatu gaitezen pasillora.

Zoritxarrez guzti hau oraindik utopia bat da. Ziur momentu honetan etorri direla indarkeria hauen protagonistak izan zareten oroimenak. Bai jasan dituzuelako, bai, agian modu inkontziente batean sortu dituzuelako. Ez ikaratu.

Hilabete honetan bereizketa hoiei buruz hitzegingo dugu, disekzionatu egingo ditugu eta antzemateko, denuntziatzeko, aurre egiteko pistak ematen saiatuko gara ere. Aniztasunaren, gorputz disidentzien garrantzia azpimarratuko dugu eta horrela, guztion artean gorputzak askatasun eta gozamenerako guneak izan daitezen mundu hori sortuko dugu!

Gozatu dezagun! Goazen gure gorputzak Beldur Barik Jarrerarekin bizitzera!

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


07/09/19

GORPUTZ GUZTIAK GAI DIRA. GURE GORPUTZAK BELDUR BARIK JARRERAREKIN BIZI!

Ekainean sexualitate perfekturik ez dagoela genion. Bakoitzak bere sexualitatea, bere gorputza bizitzeko modu bat du, eta ez dago bat bakarra perfektua denik. Beraz, gure gorputzaz disfrutatzeko modu bakarra ere ez dago.

Ez-gaitasun bat duten pertsonen inguruan normalean pentsatzen da ezin dutela bere gorputzetaz disfrutatu, ez bait dira gorputz “normalak”. Pikutara normaltasunarekin, aizu! Norbait normala al da? Zeinek esaten du zer den normala eta zer ez? Ekainean ere ez-gaitasun bat duten pertsonen inguruko topikoei buruz hitzegin genuen. Nola aingeru asexuatuak bailira bezala tratatzen diren, indarrean dauden edertasun kanon eta estereotipoak direla eta, ez direla batere desiragarriak… Ba hona hemen gauzatxo bat… sexualak gara jaio garenetik, sexua sentsazioekin zerikusia duelako, eta ez diogu sentitzeari inoiz uzten!

Ez-gaitasuna gaitasun bilakatze lan horretan beharrezkoa da laguntza bat, baita sexuari buruz hitzegiten dugunean!

Sexualitatea eta gorputza bizitzeko mila eredu daudelako…

Gure sexualitatea bizitzeko mugak nik neuk jarriko ditudalako, jarri behar baditut

Gai hau interesgarria dela ikusten baduzu, sakonago aztertuko dugu beste post batean.

Nahi duguna egiteko gai garelako. Inork ez digulako esango gai ez garela… pelikula bizitzeko ez dagoelako modu edo eredu bakar bat…

Urria joan da konturatu gabe… eta laister gure Lehiaketaren lanak entregatzeko epea amaitzen da… Oraindik tartea duzu guzti honi buruz bideo bat egiteko…. Animatu eta gorputz eraldatzaileak zabaldu zure bideoan!


07/09/19

GORPUTZ EREDU BINARISTAK SUNTSITU

Hilabete honetan zehar gorputz eredu bakarraren ideia deuseztatzen saiatu gara, mila aldiz idatzi dugu gure gorputzak modu aske batean bizi behar ditugula, gozatu behar ditugula… gaurko honetan heteroarauetik, normaltasunetik ere ateratzen diren gorputzei buruz hitzegin nahi dizuegu.

Ekainean sistema binarioari buruz hitzegin genizuen. Normaltasunaren kontzeptuari buruz ere solasean ibili ginen. Nola sistema honek etiketak sortzen dituen ez bakarrik gauzak kategorizatzeko… hori izango balitz egiten duen gauza bakarra… baizik eta etiketak jartzen dituela desberdintasunak sortzeko, ierarkiak eraikiz. Gure xedea, ierarkia hoiek gure hitz, pentsamendu eta ekintzekin suntsitzea da. Gure gorputzekiko Beldur Barik Jarrera izatea… azken finean.

Beno, ba sistema edo eredu binario horri aurre egin eta horrengandik ihes egiten duten gorputzak ere badaude. Asteburu honetan ospatu dugu Urria Trans Eguna. Mugimendu trans honen planteamendu bat da ez dugula gure gorputzak emakume edo gizon bezala identifikatu behar. Kategorizazio hori egitea… ez duzue uste desberdintasun hoiek dakartzala bere baitan? Ez al duzue uste eredu binarista horretan erortzen ez diren gorputzak edertasun, “gizonaizan” eta “emakumeizan” estereotipo hoiengandik ihes egiten dutela?

Begira Poem Barker-ek egindako argazki hauek, Hyms from the Beedroom bilduma egiten dutenak. Binaristak ez diren gazteak mundu binario batean, argazkilariaren hitzetan.

 

Edo begira ere ondorengo argazkiei, Rachele Kanigel kazetariak eta Chloe Aftel-ek egindako The Shadow Sex erreportaia. Bertan generorik gabeko San Francismo inguruko gazteak bildu zituzten.

Gorputz ezberdinak ditugula argi daukagu iadanik! Eta ez dezagun utzi norbaitek gorputz eredu bat beste baten gainean jartzerik! Ez dezagun utzi edertasun eredu bakarra inposatzerik! Bizi zuen generoa, bizi zuen gorputza, Beldur Barik jarrerarekin!

Hurrengo post-ean edertasun, normaltasunaren eredua apurtzen duten beste gorputz batzuei buru hitzegingo dugu! Gogoratzen post hau? Sistemak ez gaitasun bat duten gorputzei buruz hitzegingo dugu… ez gaitasuna gaitasuna bilakatzen saiatuko gara. Laguntzerik nahi?

 

 


07/09/19

ZURE GORPUTZA MAITATZEA, IRAULTZAILEA DA!

Adjektibo gehiago erantsi ditzazkegu ahalduntzailea, garatzailea… Baina zergaitik diogu iraultzailea dela? Gure gorputzetan ezarritako arauak onartzen ez ditugulako, saltzen eta irakasten diguten edertasun eredu hoietan ez dugulako sinisten, Beldur Barik jarrera duzula, azken finean! Zure gorputza eta besteen gorputza modu eraldatzaile batekin bizi dituzula!

11259175_711242792355290_3481594014335537326_n

Legalak izan zuen erantzunetan… Zenbat alditan, uda pasata, hasi zarete dieta bat egiten, edota gimnasioara apuntatu zarete? Edo zuen buruei gutxiago jan edo kaña gutxiago edateko promesa egin duzue? Lasaitasuna ekarriko dugu zuen buruetara… ez zarete munduan bakarrak horrelakorik pentsatzen dutenak. Bapatean “galdutako” itxura berreskuratzea gizarteko larritasun bat bilakatzen da gure ingurura begiratzen badugu: uda ondorengo dietak aurkezten dituzten aldizkariak, gimnasio liluragarriak, edota inoiz izan ez genuen baina horren bila gabiltzan gorputza berreraikitzen dituzten klinikak. Lodia egotea, kasu honetan, ezarritako edertasun ereduaren arau-hauste ikaragarria bilakatzen da… gutariko askok identifikatuta ikusiko dugu gure burua dietaren bat probatu dugulako… eta hona hemen sekretu bat… eskatzen eta inposatzen diguten edertasun eredua ez dut, ez duzu, ez dugu inoiz lortuko… existitzen ez baita! Beti egongo da zerbait edertasun eredu horretara heltzen galerazten digutena… Beraz… guk eraikitako zerbait ez den heinean… zergaitik jarraitu? Zergaitik ez maitatu gure gorputza den bezalakoa? Lodia bada, gure estria eta mitxelinekin, argala bada gure argaltasunarekin, aniztasun funtzional bat badut, aniztasun horrek eman ditzazkeen ahalmenak gaintzat harturik, ezinezkoak baino…

11100061_730309380448631_2021016074917566269_n

Baina loditasunez hitzegiten genuen… Argaltasuna (eta ez goaz gu orain guztiok lodiak izan behar garenik esatera, ondo ulertu asuntua…) zoriontasuna, arrakasta, ongizateakin zerikusia duten mezuekin saltzen digute. Pentsatu edozein pelikuletan: pelikulan lodia den pertsonai bat agertzen bada ziurrenik barregarria izango da bere pertsonaia, eta bere horretan geldituko da…

10930077_634151813397722_6198729644068058290_n

Hona hemen Sara Monederok egindako “Gordofobia” kortoa. Bertan azaltzen digu nola loditasunak lotsagarritasunaren lenguaia du bere baitan. “Kortoa egin nuen indarrean zeunden edertasun ereduetatik ihes egiteko, jasan nahi eta ahal nuena baino harago mintzen nindutenak. Beti jakin izan dut gorputza gorrotatzea ez dela aukera bat, baina batzutan oso zaila da, hain indartsu izan behar duzu.. horregaitik arazoa hausnartu eta ikusi nuen nire gorputzarekiko sentitzen nuen guzti hura lotsa zela”.

Lotsa… norbaitek edo zerbaitek ezarri dituen edertasun ereduak ez ditudalako betetzen… leloak dioen bezala… zure edertasun ereduekin…  joan zaitez pikutara!

Bi pertsona aurkeztu nahi dizkizuegu. Alde batetik, Beth Ditto, Gossip taldearen abeslaria. Sekulako indarra duen emakumea, bere burua “Lodia, lesbiana eta feminista” bezala aurkezten duena. Ez da lehenengo aldia hemen, gure artean dugunik… eta ez da azkena ere izango!

Eta hurrengo post batean luzeago hitzegingo dugun pertsonai bat aurkeztu nahi dizuegu: Rae Earl. Ikusi al duzue My fat mad diary telesaila? Oso ona! Erabat gomendagarria! Datorren astean honen inguruko post bat egin nahi dugu.

11933449_774379486041620_3523588544055449531_n

Nola bizi dituzue zuek zuen gorputzak? Gogoratu! Zuen gorputzak presiorik gabe bizi, indarrean dauden edertasun ereduei jaramonik ez! Beldur BArik Jarrera zure gorputzean sartu, zabaldu!

 


07/09/19

DEPILATU EDO EZ DEPILATU… NIRE ERABAKIA

Zenbat aldiz geratu zara hondartzara joan gabe, zure herriko plazan botata kriston beroa pasatzen, hankak depilatuta ez izatearren? Zenbatetan ez zara irten juergan alua ilez beteta duzulako eta, badaezpada ligatzen duzun? Zenbatetan eman dizu kriston lotsa barran zaudela besoa altzatzea zerbeza bat eskatzeko besapeko ileengatik? Edota zenbatetan moztu zara nahi gabe, egin dituzu kriston aberiak kutxillekin edota ubeldurak tiroiekin?  Ze zentzu dauka guzti horrek?

 

10294433_752960378077118_1600006910595178752_n

Rocio Salazar-ren ilustrazioa

Zentzurik ez! Ez goaz berriro depilazioaren inguruko mitoetaz hitzegitera… Pasa den urtean post ederra prestatu genuen zuentzako gai honen inguruan (sakatu hemen berriro irakurtzeko). Bakoitzaren esku utzi genuen asuntua. Bakoitzaren asuntua baita! Gakoa depilatzeko edo ez depilatzeko presiorik ez izatea da… Edertasun arauak zure gorputzean inposatzen saiatzen den orori… zure Beldur Barik Jarrera agertu!

1477643_904462122926942_1224465020777670019_n

Rocio Salazar-ren ilustrazioa

Eta edertasun arau hoiei erantzun bat emateko, begiratu Txinan feminista talde batek antolatu zuen lehiaketa (sakatu hemen Pikara aldizkarian publikatu zuten albistea irakurtzeko). Hain zaharra ez den moda bat, depilatzearena, ezinbestekoa bihurtu da Txinan. Eta horregaitik, Xiao Meili, 25 urtetako feminista txinatar batek Weibo plataforma erabilita, kanpaina hau eraman zuen aurrera: besapean ileak dituzten emakumeen argazki lehiaketa.

1f633b55-605b-4f3b-9e95-e41ff2ec06e2

Baina nori okurritu zitzaion depilatzearena? Janzkera modak ekarri zuen depilazioaren beharra. Lehen gure gorputzaren atal eta parte gehienak estaldurik eramaten zituztenez, ez zegoen depilazioaren beharra… baina noski, gure gorputza erakusten badugu… ez digute nolanahi erakusten utziko… arauak eraiki behar dira berehala! Eta ilerik gabeko emakumeak garbiak izango dira, femeninoak… Ai publizitateak eta modak, nolako eragina duten gorputzetan, edertasun ereduetan!

6_20150609OCePxV

 «Modan dagoen emakumeak besapeak aurpegia bezain leunak izan behar dutela dio».

Zure gorputzaren gaineko iritziei jaramonik ez! Zaren bezalakoa maitatu zure burua, zure gorputza! Beldur Barik Jarrerarekin bizi eta gozatu zure gorputza!

11889417_997685850271235_2851921960216029046_n

Rocio Salazar-ren ilustrazioa

Hurrengo post-etan lodifobiaz hitzegingo dugu… Zuen gorputzak diren tamainakoak gozatzeko prest?

Argal egoteko presionatzen gaituzte. Osasungarritasunaz mozorratzen dituzte erabiltzen dituzten argudioak… Neurrien esklabuak garela uste al duzu? Zuen gorputzak Beldur Barik Jarrerarekin bizi!


07/09/19

EZ NAIZ NI BERE GORPUTZA ALDATU BEHAR DUENA

Zenbat aldiz egunean zehar begiratzen gara ispiluan? Noski, bere burua begiratu ditzazketenek. Bai aniztasun funtzional bat dutelako, bai ezin dutelako bere burua ispilu batean begiratu, ispiluak eskaintzen duen irudiaren beldur. Altu, baxu, iledun, burusoil, beltzaran, txuri, etnia batekoak, bestekoak, lodi, argal… zergaitik ez gara gai gure burua maitatzeko? Garen bezalakoak onartzeko?

Gaur moden inguruan hitzegin behar genuela agindu genizuen. Nola modek edertasun eredu batzuk ezartzen dituen. Hortxe daude alde batetik modeloak nola izan behar duten eta bestaldetik, modak ezartzen dituen jantziak (oraindik bragatanga burutik kendu gabe gaude…).

Hementxe inposatutako edertasun ereduak apurtzen dituzten modeloak:

Badaude benetazko gorputzek osatzen dituzten katalogoak:

1 2 3 4 5

Janzten dudan arropak uzten duen marka bakarra, nire usaina izatea nahi dudalako… ez ditut sufritzera behartzen gaituzten janzkien beharrik!

marcas moda-nicole lavanchy6 marcas moda-nicole lavanchy5 marcas moda-nicole lavanchy4 marcas moda-nicole lavanchy3 marcas moda-nicole lavanchy2 marcas moda-nicole lavanchy

JUSTIN BARTELSen “impression” argazki erakusketaren obra batzuk

Eta ostegun honetan ozen diot… Zerbait aldatzekotan nire gorputzean, hurrengoa aukeratuko dut: BELDUR BARIK HEGAN EGITEKO HEGALAK! BELDUR BARIK ENTZUTEKO DUNBOREN BELARRIAK!

Zuk zer aukeratzen duzu? Zer aldatuko zenuke zure gorputzetik? Zergaitik zerbait kendu? Zergaitik jarri? Garen bezalakoak ondo gaude eta!!!

Hurrengo astean depilazioari buruz hitzegingo dugu. Depilatu bai? Depilatu ez? Depilatzen banaiz feminista izateari utziko diot? Depilatzen ez banaiz nire feminitatea galduko dut? Zelako dilema!


07/09/19

EDERTASUN EREDUAK APURTU

“Iragarkiek, telebistako programek, aldizkariek edota filmek gorputz eredu batzuk saltzen dizkigute, denak berdinak, neurri eta forma berberekoak: ile luze-luzedunak, 38 tailakoak, arropa garestiekin jantzitakoak, argalak, sekulako titiekin, bilorik gabekoak, azal leunekoak… Hori da saldu nahi diguten edertasun eredua eta ingurura begiratzen badugu existitzen ez dena”

Honela zioen pasa den urtean argitaratu genuen post batek. Ezaugarri gehiago erantsiko genituzke: beltzaranak (baina pasatu gabe), mendebaldekoa, proportzio egokiak dituzten gorputzak… eta mutilen kasuan muskulatuak, burusoilak ez direnak, altuak (berriro ere, pasatu gabe)…  Nolakoak dir zuentzako indarrean dauden estereotipo horiek? Zeintzuk dira ezaugarriak? Jendeari galdetzen badiogu eta jendeak gehienetan ezaugarri berdinak esaten baditu… Zergaitik ez da ohikoa kalean horrelako mutilak edo neskak aurkitzea?

Guk bi froga egin ditugu. Interneteko bilatzailean “tia buena” eta “tio bueno” jarri eta zer aurkitzen duzue? Horrelako irudiak al dira zuretzako desiragarriak? Erantzuna baietza izan daiteke, baina egunero ikusten al ditugun gorputzak al dira? Desira sortzen dizkiguten bakarrak? Mundu guztiarentzako berdinak?

Eta bigarren bilaketa batean “nolakoa da emakume/gizon ideala?” esaldia jarri eta agertutako irudiak…gutxienez… ezinegona sortarazi digute… Zer deritzozue zuek?

5hombre-perfecto-1 rostro-mujer-perfecta_TINIMA20131214_0371_5

Baina zer da gorputz perfektu bat? Nork demontre du? Norbaitek ikusi al du? Iker Jimenez-ekin hitzegin beharko genuke nonbaiten badago “manifiéstate” esateko… eta ez du balio photoshop-ik, ez du balio ez jateak, ez du balio gure burua margotzeak (zelako moda arraroa… kabina batean sartu eta zure gorputza margotu)… Ez dago gorputz perfekturik! Guztiok perfektua ez den zerbait edukiko dugu… hobeto esanda, guk perfektua ikusten ez duguna norbaitek perfektua ez dela esan duelako… eta azkenean horrela dela sinisten amaitzen dugu…

https://www.youtube.com/watch?v=uYVL-z5VREQ

Estereotipoak ere ez dira berdinak munduaren leku batean edo beste batean. Kiloak soberan izatea gaizki ikusia den gizarte honetan, eta horrek kilo hoiek jeistera eramaten zaituenean, Afrikako lurraldean pentsatu dezakegu, non argaltasuna gaixotasunarekin parekatzen den. Edota Japon eta Txinan, non beltzarana izatea ez da edertasunaren ezaugarri bat…

Edertasunaren diktadura hau ez da bakarrik harreman heterosexualak nahiago dituzten pertsonetan. Baita ere harreman homosexualetan ere. Baliteke azkenengo honetan gorputz desiatuen aniztasuna haundiagoa izatea… baina sistemak, edertasun eredu bakar eta egiazko bat inposatzen duen horrek, ondo daki egiten bere lana eta estereotipoak nonahi sortu eta mantentzen ditu. Hortxe ditugu L Word-eko neskak, edota Queers as Folk-eko mutilak…

Hortxe dago gure lana, lagunok… edertasun eredu hoiekin apurtzean, garen bezalakoak maitatzean, sudur puntan jartzen zaiguna egitea gure gorputzarekin, gure gorputzarekin harreman sanoa eraiki behar dugu!!!

Hurrengo post-ean modak inposatzen dituen edertasun ereduei buruz hitzegingo dugu… Bitartean, zuen gorputzak Beldur Barik bizi eta gozatu!


07/09/19

GOAZEN KALEAK GORRIZ MARGOTZERA!

“Ha venido mi tia la brasileña”, “berza”, “mi prima la pelirroja”… Zenbat izen, zuzenean ez izendatzeko hain ohikoa den zerbait: HILEROKOA? Eta zenbat mito ere, oraindik orain: Ez sartzeko uretara bestela moztu egingo zaizula; hilerokoarekin ez ikutzeko lorak bestela usteldu egingo direla; ez ikutzeko maionesa, bestela ebagi egingo dela. Zenbat negatibitate? Zenbat ezjakintasun? Zenbat tabu! Nondik datoz?

Sarah Maple-en
Sarah Maple-en «Izan hilerokoa harrotasunarekin» irudia

Erika Irusta, “El camino rubí” blogariak argitaratutako post honen arabera, negatibitate eta ezjakintza guzti hori gure kulturek emakumeen gorputzen inguruan zabaldutako desbalorizazioaren ondorio da. Lehenengo, superstizioaren bitartez zabaldutakoak, eta, ondoren, zientziak sortutako teoriekin. Kulturalki emakumeen gorputzen inguruan negatibitate asko jasotzen dugu: ahulak direla, gaixoberak, inestableak… Eta imaginario guzti hori hilerokoan kontzentratzen da. Eta blogariaren esanetan, kulturalki jasotzen ditugun  mezu ezezkor guzti horiek, hilerokoaren bizipen ezezkorrean eragiten dute.Gorputz anitzak garen heinean (ez dago hormonalki, genitalki ez anatomikoki emakume ez gizon izateko eredu bakar bat), ez dago  hilerokoa bizitzeko modu bakar bat nahiz eta gure kulturak hori sinistarazi nahi izan. Eta emakume askok oso esperientzia anitzak dituzte. Batzuek mina sentitzen dute, baina beste batzuek ez. Batzuk tristura sentitzen dute, eta beste batzuek, ordea, edozer egiteko sekulako indarra du.

«Monthlies» bideoa hilerokoa izan berri duten nerabeei zuzenduta dago. Oinarrizko informazioa eman eta indarrean dauden hainbat uste hankaz gora jartzen ditu. Esaterako, minaren ingurukoak:  ez da hilekoaren berezko zerbait. Baizik eta, zerbait ondo ez doanaren seinale. Mina hiru faktorek sortzen dute.  Batetik, hormonen oreka falta. Bestetik utero-lepoaren flexibilitate falta zeinak odolaren jaitsiera zailtzen duen . Eta, hirugarrenik, mina jasanezina denean, espasmoak sortzeraino, patologiek eraginda izan daiteke.

 

Emma Arvidaren "There will be blood" bildumako argazkia
Emma Arvidaren «There will be blood» bildumako argazkia

Gure kulturak txikitatik erakusten digu  lotsagarri bezala bizitzen, begi publikora izkutatu beharreko zerbait bezala sentiarazten. Zeren eta, hilerokoarekin mantxatzen bazara eta ingurukoek ikusten badute txarri bat zara, zikina. Iragarkiek ere indartu egiten duten irudi bat da. Produktu desberdinak saldu nahi izaten dizkigute hilerokoa besteen begietatik ezkutatzeko: txarto ez usintzeko, ez nabaritzeko, gure aluak garbi mantentzeko…

Tabú eta negatibitate guzti horri aurre egin eta salatzeko, hainbat ekimen sortu dira azken aldian. Emma Arvida Bystrom argazkilariak hilerokoaren tabuei desafio egiteko “There Will Be Blood” argazki bilduma osotu du. Bildumaren xedea da hilerokoa bizitza publikoan integratzea,  izkutatu beharreko zerbait izateari uzteko. Erakusteko, ez dela ezer gertatzen mantxatzeagatik, ez dela zerbait zikina.

Sarah Maple-en  «Izan hilerokoa harrotasunarekin» irudia ere oso ezagun eta polemikoan bilakatu da.“Uste dut lotsaren izugarrizko karga existitzen dela emakumearengan. Nire hilerokoarekin hasi nintzen guztiz izututa nengoen, sekulako umiliazioa zela pentsatzen nuen. Eta bizipen guzti horietan, zerbait kulturala dagoela pentsatzen dut» Obraren xedea da, beraz, hilerokora heltzear dauden edota hilerokoa duten nerabeek berak bizitako sentimendu ezkorrak ez sentitzea. “Gustatzen zait tabuez barre egitea  eta hori da egin dudana pinturarekin. Horren inguruko drama sortu nahi nuen, erlijio pintura klasikoetan bezala eta horregatik du erlijio altarearen forma. Ikusten dira denak hain alarmatuta eta shock egoeran, barrezka bukatzen duzula»

 

Facebook-eko “Visibilidad menstrual” orrialdearen helburua da hilerokoaren bisibilitatea sustatzea hainbat eremutan: eskolatan, lanean, jaietan, ekimenetan… “Ezagutzera ematea hilerokoarekin gaudela naturalitate osoarekin modu sinple eta praktiko batetan, pultsera edo brazalete gorri batekin. Elkarrizketa zabaltzea, galdetu ahal izatea nola sentitzen garen. Errespeturako eta tabuen desagerpenerako pausu bat da”. Madrileko Sangre Menstrual kolektiboak, bestalde, hainbat ekintza burutu zituen 2010an emakumeen gorputzen eta bizipenen inguruan ezarritako ikusezintasuna zein kontrola salatzeko”. Emakumeen gorputza espazio politiko bezala aldarrikatzen zuten, eta, horregatik, “Hilerokoaren Ikusgarritasunaren Aldeko Manifestua” (Manifiesto por la Visibilidad de la Regla” argitaratu eta hainbat kale ekintza antolatu zituzten.

Ezinbestekoa dugu gure gorputza ezagutzea eta, batzuetan, jasotzen ditugun mezuei entzungor egitea, gu geu izateko. Eta galdetzea zer garen, zer sentitzen dugun, nolakoak izan nahi dugun! Margoztu ditzagun kaleak gorriz!

 

Beldur Barik 2013-ra hilerokoaren inguruan jasotako lana


07/09/19

PLASTIKOZKO GORPUTZEN AURREAN

Iragarkiek, telebistako programek, aldizkariek edota filmek gorputz eredu batzuk saltzen dizkigute, denak berdinak, neurri eta forma berberekoak: ile luze-luzedunak, 38 tailakoak, arropa garestiekin jantzitakoak, argalak, sekulako titiekin, bilorik gabekoak, azal leunekoak… Hori da saldu nahi diguten edertasun eredua eta ingurura begiratzen badugu existitzen ez dena. Eta horregatik, beti geratuko gara kanpoan. Argalegiak izatearren. Edo lodiegiak. Zuria ez den azal kolorea izatearrean, baina baita eguzkirik hartu ez izateagatik ere. Baxuak. Eta altuegiak. Titi bat bestea baino handiagoa duena, edo jausiak dituenak. Hortzak zuriak eta ilaran ez izateagatik.

Gorputz ezinezkoak jartzen dizkigute helmugan. Baina, jakin badakigu, iragarkietako gorputz horiek photoshoparekin guztiz manipulatuta daudela. Gezurretazkoak dira, plastikozkoak. Eta fikzio hori salatzeko, “La rueda invertida”  kolektiboak honako ekimen hau burutu zuen:

“Modeloen irudiak neurri gabeko mugetara arte exageratzen dira, bizitasun guztia kentzera arte, beraien azalak plastikoan bilakatu arte. Ekintza honekin publizitateko argazkiak, benetako emakumeekin alderatu nahi izan ditugu. Plastikoa azalaren aurrez-aurre, errealitatearekin oso zerikusi gutxi duen modelo estetikoaren ideala».  Aldatutako irudi guzti horiek gure inguruaren eta gorputzen inguruko gure pertzepzioa alteratzen dutelako!

Iragarkiek hainbat produktu saldu nahi izaten dizkigute gorputz ezinezko horietara heldu ahal izateko. Sinistarazi nahi digute horietara helduz gero, arrakasta izango dugula, zoriontsuak izango garela. Printzipe urdina “lortuko”dugula, guztion inbidia izango garela. Aspaldiko post honetan eskakizun horiei barre egiten zioten hainbat ekimen ematen genituen ezagutzera:

2011ko Beldur Barik lehiaketara aurkeztutako «Garena» lana.

Baina eskakizun guzti horiei erantzun behar izanak ez digu uzten gure edertasuna ikusten, bizitzako plazerrez gozatzea. Film batek zioen bezala, benetazko emakumeek kurbak dituzte. Eta baita estriak ere, eta zelulitisa… Benetako gorputzak, bizitza errealekoak, kaleetan ikusten ditugunak, ez dute zerikusirik telebistetan zein aldizkarietan ikusten ditugunekin, gorputz paisaia oso anitza delako. Proyecto Khalo web-guneak “Mujeres Tigre” post-a argitaratu zuen orain dela 2 aste eta modu natural batetan erakusten zuten, estriak zerbait ohikoak direla eta horregatik, gorputzek ez diotela ederrak izateari uzten. Ez dago akatsik. Gure «inperfekzioek» aparteko zerbait bilakatzen gaituztelako, besteengandik ezberdintzen gaituen zerbait. Utz diezaiogun gorputz uniformeak izateari, plastikozko manikiak izateari. Eta aniztu dezagun  gorputz paisaia!

Elkarbanatu gurekin, berezi egiten zaituen gorputzeko parte hori! Bialdu argazki bat edo komentatu idatzita gurekin, zer den gustatzen zaizuna, zergatik…


Las Crudas taldearen «Gordas» abestia


07/09/19

NOLA BIALDU PIKUTARA GURE GORPUTZEN INGURUKO HAMAIKA MILA MEZU HORIEK?

 

edertasuna
Edertasuna: aukera edo inposizioa?

Gure gorputzen eta itxuraren inguruan ohikoak izaten diren mezuak pil-pilean daude behin uda helduta. Bai, “operación bikini”-az ari gara, neska eta mutiloi «gorputz perfektuak» lortzeko irenztarazten dizkiguten mezu pila horiez. Mutilei indartsuak izatea eskatzen zaie, igerilekuko “katxas”-a, gorputzeko muskulu guztiak guztiz perfilatuta izatea, horretarako, gimnasioan hamaika mila ordu sartu behar badituzte ere, eta negu osoa arroza eta oilaskoa jaten egon behar badute ere. Neskei helarazten zaizkien mezuak pixka bat kontraesankorragoak, eskizofrenikoagoak dira. Batzuetan eskatzen zaie , moden hileroko tendentziatara egoteko, beti guapa joateko, makilatzeko, janzkera zaintzeko, orrazkeraz aldatzeko hilero, ilerik ez izateko gorputz osoan… Eta, beste batzuetan, ordea, ez pasatzeko. Ea nolatan doazen horrela makilatuta, jantzita. Ematen duela «zerbait bilatzen» dabizela.

Mezu horiek edonondik datoz, gure familiarengandik, lagunengandik, auzokoengandik…  Iragarkiek ere, gorputz ezinezkoak saltzen dizkigute, uniformeak, plastikozkoak. Nor heltzen da horietara? Inor. Ez direlako benetazkoak. Baina siniztarazten digute horiek direla edertasunaren eta zoriontasunaren helmuga, nahiz eta heltzeko esfortzu amaigabean guztiz frustratuta eta zorigaiztoko sentitu.

Eta, berriz ere, galdera bera. Non dago muga? Zergatik eskatzen zaizkigu hainbeste gauza, batez ere, neskei? Zergatik, funanbulista bezala ibili beharra oreka bilatzen ezinezkoaren artean? Berdin da zer egin, nola jokatu, nola adierazi. Maitena Monroy-k bere autodefentsa feministarako ikastaroan esaten duen bezala, egiten duguna egiten dugula ere, beti izango gara kritikatuak. Noregandik? Kultura matxistarengandik, patriarkatuarengandik. Neska zein mutilei bidalitako mezu guzti horien helburua da, gorputz eta sexualitateak kontrolatzea, erregulatzea. Aniztasuna egon badagoela ukatzeko, pertsona izateko hamaika mila modu badaudela izkutatzeko.

Beraz, bidali ditzagun mezu guzti horiek pikutara! Eta egin dezagun gure gorputzekin sudur puntan jartzen zaiguna!Gozatu dezagun !

Txokorro-Bilboko Feminista Anitzen Gunea-k egindako bideoa.

Uztailan, zehar, gure gorputza, itxura, jarrerak… direla eta, jasotzen ditugun mezuen inguruan hitz egingo dugu eta horiei aurre egiteko ekimen desberdinak emango ditugu ezagutzera.  Elkarbanatu zuek ere zuen estrategiak gurekin! Nola bialdu pikutara?


 


07/09/19