Categoría: <span>Bloga</span>

SEXU ANIZTASUNA ZER DEN? ONDO ERAKUSTEN DIGUZUE ZUEK ZUEN BELDUR BARIK BIDEOETAN!

Oraindik ekainean gaude, baina baliteke iadanik, Beldur Barik Lehiaketa 2017ra aurkeztu behar duzuen bideoan pentsatzen egotea… Zeri buruzko bideoa egingo dut? Indarkeria sexista, gizarte matxista honen tentakuluak hain dira luzeak gizarte eta bizitzaren esparru guztietara heltzen direla. Nire gorputza nolakoa izan behar duen ezartzen didatenean, nolakoak nire desioak, halakoak nire harremanak afektibo-sexualak… Norekin den normala ligatzea eta enroilatzea eta norekin ez. Normaltasuna berriro ere, arauak eta arauak. Heteroarauak. Ondo dakigu zertaz ari garen, ez?

Eta lelo batek (oso gaizki hartzen dut normala ematea) dioen moduan… Urtero zuen lanekin normalak, edo heteronormalak, izateari uko egiten diogula ikusten eta ikasten dugu, oihukatu nahi dugu, zabaldu nahi dugu!

Hona hemen sexu aniztasunaren inguruko zenbait bideo. Zuen pentsamenduak, zuen hausnarketak, zuen ekintzak sexu aniztasunari dagokionez. Zuen Beldur Barik Jarrera!

Errausmin

Ipuinei buelta ematea gustatzen zaigu. Errausmin, beti esperoan, beti ahizpak hobeto tratatuko dutelakoan, beti printzipea aurkituko duen esperoan… Bizitza hobeago baten esperoan, horrela etortzen da Euskadira. Eta aurkitzen duen egoera ez zaigu ezezaguna egiten. Beste egun batean sartu gaitezke honetan… Printzipe urdina aurkitu, eta printzipea Errausminetaz maitemintzen da… Nola uko egin printzipeari? Tira… ba hementxe dago Errausminen erantzuna: Zure arrebarekin noa. Hor konpon Printzipe cañón!

Zertan desberdindu

Google ireki, homosexualitatea bilatzailean sartu. Zer da ateratzen dena? Sendatu daitekeen gaixotasuna, estereotipoak… Homosexualak edo heterosexualak izanik gure barruan ditugun galderak… Zergaitik gara heterosexualak lehenetsiz eta ez norberaren erabakiz? Izan gaitezen geure buruaren jabe!

STOP Lesbofobia

Guztiok heterosexualak garela pentsatzearen ondorioak baino gehiago. Mutila izanda, gustatzen zaigun neska lesbiana dela jakitean, nazka sentitzea, horren kontra egitea… Baina ez al da erreza? Neska batzuk mutilak gustokoak dituzte, beste batzuk neskak, beste batzuk paso egiten dute, beste batzuk neskak eta mutilak, beste batzuk pansexualak dira… Hainbeste aukera ditugu! Bat hartu nahi badugu, primeran, eta bat baino gehiago hartzea ez dago txarto ere ez!

https://youtu.be/URAtR_s_mdw

Familia guztiak berdinak dira

Hainbat familia eredu daude… Familiak dauden adina! Garrantzitsuena maitatzea da, aurreritziak ahaztuta! Familia guztiak berdinak dira, beraien desberdintasunekin! Imajinatzen duzu guztiok berdinak izango bagina? Zelako aspertasuna!

BB2016_AUSARTU, BELDUR BARIK!

 Zergaitik ere epaitzen dugu jendea ezagutu gabe? Zergaitik ez gara beste pertsonen azalean jartzen? Zergaitik sexu aukera batzuk ontzat,naturaltzat, normaltzat hartzen ditugu eta beste batzuk ez?

STOP LESBOFOBIA!

Eraso lesbofoboen aurrean, Beldur Barik Jarrera! Hona hemen erantzun kolektiboa! Erasoen aurrean, erantzunkizuna denona da!

Sexu aniztasuna askatasunean bizitzea Beldur Barik Jarrera da. Eraso translesbohomofobiko baten aurrean erantzutea, nire erantzunkizuna hartzea, konplize ez izatea, Beldur Barik Jarrera izatea da. Gure web gunean sexu aniztasunari buruzko bideo gehiago aurkitu dituzu (sakatu hemen). Gogora ekarri nahi dugu berriro ere Inondik Inora bideoaren zati bat. Duela gutxi proiektua Verkamin aurkeztu zutela komentatu genizuen. Ba helburua lortu dute eta lanean jarriko dira! Zorionak! Bitartean, hona hemen beraien lana!

Datorren astean Ekainak 28 izango da, Sexu Askapenerako Nazioarteko eguna, LGTBIQ Nazioarteko eguna… eta Euskadin ditugun ekitaldien berri emango dizuegu!

Gora sexu aniztasuna eta gora gure Beldur Barik Jarrera!


07/09/19

Zein da nire arazoa ba?

Nire lagun eta gertukoekin mutilak gustatzen zitzaizkidala komentatzen hasi nintzenetik ematen du dena dagoela horren bueltan biraka. Are gehiago, ematen du nire bizitzan dudan arazo bakarra hori dela: nork daki “zure kontu hori”? Kontatu diezu lagun denei? Zure familiako denek dakite? Zure amamak imaginatzen du agian baina ez diozu ezer esango zer bera bai agian disgustatuko dela eta asko maite duzu?

Nire inguruko mutil gehienek, neskak gustuko dituzten (edo omen dituzten) horiek, ez dute halako arazorik, hala ematen du. Ustez normalak diren mutil horiek, hain ondo kokatuak daudenak, hain guapitoak haiek (haietakoren bat gustatzen zait, baina soilik apur bat, soilik apurtxo bat), hain ziur guztiaz, eta gainera inork ez die galdetzen ea jendeak badakien “beraien kontu hori”. Seguru badituztela haiek ere “kontuak”.

Nik behintzat baditut nire kontuak, eta ez dira gutxi. Jendeak pentsatzen du gay izatea dela zure burua onartzea eta listo, hortik aurrera dena ondo doala. Ba ez, lagunok. Horren ostean, beste edozeinek bezala, sexuaren eta maitasunaren inguruko beldur eta zalantza denak datoz, eta gainera gure kasuan, aukera gutxi dago galdetzeko, apenas inoiz esplikatu dizute ezer: nola izan harreman seguruak? Esplikatu ziguten behin klasean, baina dena zegoen esplikatua neska/mutil harremanei begira. Gustatuko al zait sexua? Gogo handiak ditudan arren askotan ematen du dena mingarria eta zakarra izango dela. Topatuko al dut gustuko nauen inor? Bat gustatzen zaidan bakoitzean neskak gustatzen zaizkio! Nire adineko jenderik ba al dago ambienteko lekuetan ala sartzen naizenean gizon nagusi piloa izango ditut begira eta besterik ez? Eta nagusiago bat gustatzen bazait?

Jarraitu nezake, baina ez zaituztet galderekin aspertu nahi. Momentuz erantzun bakarra aurkitu dut: beldur barik aritzea, lagunekin hitz egitea nire kontuez, ahal dudanetan galdetzea, gertuan edo elkartean (informazio asko duten elkarte ugari daude! Gure web guneko Antolatu sailean -sakatu hemen ikusteko- batzuk daude, baina gehiago ezagutzen badituzu, bidali email bat komunikazioa@beldurbarik.org helbide elektronikora!), nire burua maitatzea eta besteekin elkartzea zarata egiteko, kexatzeko, ondo pasatzeko, maitatzeko.

Nire arazoa ez naiz ni, mundua da. Ba aldatu dezagun mundua elkarrekin.


07/09/19

ETA ZU ZERGATIK EZ ZARA LESBIANA?

Zeintzuk dira  neska bikote bat kaletik helduta ikusten denean ematen diren erreakzioak? Zer da xuxurlatzen dena bi neska autobus-geltokian elkar musukatzen ikusten direnean? Zertara datoz mutil heterosexualen partetik neska lesbianei hirukote bat egitearen proposamenak? Nola irakurtzen ditugu lesbianak? Zergaitik pizten du jakin-mina beraien harremanak izateko modua? Indarkeri sexista eta eraso lesbofoboak leku askotan ematen dira, eta hoietako bat, jai esparrua izaten da. Hilabete honetan, Ekainak 28ko ortzadarra gurekin dugula, tamalez normalizatu egin diren zenbait kontzeptu kuestionatu nahi ditugu. Prest?

Lesbianismoa, emakumeak emakumeekin oheratzea alegia, betidanik existitu izan den zerbait da. Baina zer ari gara esaten? Zuk hau badakizu! Are gehiago, emakumeak emakumeekin oheratzen direla eta harreman afektibo erotiko sexualak dituztela pentsatzea, ez zaizu arraro egiten, zuk oinak lurrean dituen biztanle informatu, ireki, moderno eta aurrerakoia zarelako. Baietz?

Demagun filme bat ikusten ari zarela. Demagun bikote bat agertzen dela. Eskuarki, telebistan edo zineman erakusten dizkiguten bikoteen ereduak heterosexualak izaten dira. Hau ikusita, beste planeta batetik extralurtar bat etorriko balitz, pentsatuko luke ez dagoela beste bikote posiblerik. Hau posible da??? Zeeer???!!!! Baina 2017.urtean nork demontrek ez du ezagutzen bikote homosexualen bat? Zure auzokoa, zure amamaren laguna, zure gelakidea, zure ingelerako irakaslea, autobuseko gidaria, udako abesti horren abeslaria, zure filme gogoko horren antzezlea, zure herriko alkatea edo zu zeu! Homosexualitatea kultura orotan eta garai guztietan eman, ematen eta emango den zerbait da eta nahiz eta jendartean oraingoz heterosexualitate presuntzioz tratatzen gaituzten, heldu da momentua zuk honen aurrean planto egiteko. Planetako pertsona guztiak ez gara heterosexualak eta orokortze hori egiten ez diogu inori mesederik egiten.

KLITXEAK

LESBIANA ZARA EZ ZARELAKO MUTIL KATXARRO BATEKIN EGON!

Izenburu hau idatzi dugu, baina hau baino ergelagoak diren komentarioak ere entzunda dauzkagu. Baietz? Zuk ere memelokeri galantak entzun dituzula gai honi buruz? Eta? Zein da zure erreakzioa? Guk ikaragarrizko sorpresa eramaten dugu. Eta ez onerako. Benetan? Beeeenetan jendeak honelako txorakeriekin jarraitzen duela?? Honen inguruan beste bi galdera: nola dakizu munduko lesbiana guztiek ez dutela erlazio heterosexualik izan eta zergatik demontre ez dira gizon heterosexualak homosexualak orduan??? Mutil katxarro batekin ez garelako egon??? Aitaren, semearen eta espiritu santuaren izenean…ez dugu uste honelako falazietan gehiegi luzatu behar garenik, azken finean gauza bera askotan errepikatzeak ez baitu egi bihurtzen. Lesbianak lesbianak gara, beste emakume batzuek erakartzen gaituztelako eta haiekin sexu harremanak, erlazioak edo bizitza partekatuak izan nahi ditugulako. The end. Galderarik? Ez genuen uste. Next!

NOR DA NESKA ETA NOR MUTILA?

6FB43bZ

Barkatu? Ea nor den… zeeer? Oraindik gabiltza horrela??? Beneeeeeeeeeeeeeeeeetaaan??

Hasteko goazen ziurrenik guk baino hobeto ezagutuko duzun binarismoari buruzko ikastaro express bat ematera: genitalek ez gaituzte definitzen. Baina hau zuk badakizu, ez dizugu gogorarazi behar. Gauza bat zure genitalak dira, eta beste gauza ezberdin bat zure identitatea. Honen inguruan askotan hitzegin dugu, bakarrik gogora dezagun mesedez eta faborez, generoak (sailkapenen helburua hori izaten da) mugatu egiten gaituen kategoria bat dela, eta emakume edo gizonak izateko miloika era daudela. Planetan dauden pertsonek erabakitzen dituzten beste era, hain zuzen ere. Emakume eta gizon klasifikazioak eraikiak dira, hau da, jaiotzen garenetik koloreak, jostailuak eta gustuak nolabait iradokitzen/inposatzen dizkigute. Hala ere, gure ustez, inor ez da neska edo mutila kontzienteki erabakitzen duen arte. Eta badaude neskak edo mutilak ez direnak! Pertsona neutroak! Agian jendarteak gizona zarela pentsatzen du, baina zu zara azkenengo hitza daukana, eta emakumea zarela badakizu, emakumea zara eta ez dago zuk duzun identitateari ezer gehitzerik. Gogoratu, honez gain, medikuak batzutan erratzen direla ezin direlako zure buru barnean sartu eta jaiotzan egokitzen dizuten generoarekin identifikatzen ez diren pertsonak daudela. Beraz, alua daukaten emakumeak eta gizonak daude. Zakila daukaten emakumeak eta gizonak daude. Gauza bat genitalak dira, eta beste bat identitatea. Honaino denak gaude ados, ezta? Generoa kontrolpean daukagu. Bikain!

Ederto! Sar dezagun beste faktore berri bat: preferentzia sexualak. Hau da, aurreko sailkapenean “zer zara/zer sentitzen zara” galderari erantzuten bagenion, oraingo honetan, “norekin gogoko duzu oheratzea” galdetuko genuke. (Pertsona asexualei buruz beste noizbait hitz egingo dugu, baina gogoratu hau ere sexualitatea bizitzeko edo ez bizitzeko beste era bat dela. Eta asexualitatea ez dela zertan finkoa izan: batzutan faseak izan daitezke). Emakumeekin, gizonekin, biekin, emakume edo gizonak sentitzen ez direnekin (ageneroak), egoeraren arabera gizon edo emakume sentitzen direnekin (genero aldakorrak)… You name it!

Beno, ba artikulu honetan lesbianismoari buruz ari garenez, emakumeekin oheratzea gogoko duten emakumeei buruz hitz egingo dugu. Ez? Orduan orain gure galdera hauxe da: zergatik galdetuko luke norbaitek ea mutila nor den, bi emakume dauden bikote batean? Horrelako galderak egiten ditugunean, benetan esaten ari garena, zera da: ez garela lesbianismoa zer den ulertzeko gai.

Erlazio heterosexual batean rolak klitxeak baino ez dira. Guztiok dakigu jarrera pasiboak eta aktiboak ez direla genitalen arabera ematen. Gainera, inor ez da erabat pasiboa edo aktiboa, ez garelako pertsona lau, unidimentsional sinpleak, eta jarrerak aldatzen ditugulako egoeren arabera. Honaino ados, ezta? Beno, ba bikote homosexualetan gauza bera, baina oraindik ere argiago: ezin ditugu erlazio heterosexualak eredutzat hartu, heterosexualak ez diren bi pertsonen erlazioak aztertzeko. Klasifikazioak ezin dira aplikatu, kasu ezberdinak direlako.

NAHIZ ETA HAURDUNALDI AUKERARIK EZ…EGON ZAITEZ SEGURU, ETA SEXU SEGURUA IZAN!

Harreman sexual lesbikoetan transmisio genitaleko gaixotasunak ere eman daitezke. Zergatik ez ditugu transmisio sexualeko gaixotasunak deitzen? Ba lehen adostu dugulako, zuk erabakitzen duzula sexua zer den, eta klamidia edo gonorrea, printzipioz, ez direlako kutsatzen zure bikotearen belauna mihazkatzen. Egia da, erlazio heterosexualetan antikontzepzioari buruz asko hitz egiten dela, baina akontzepzioa, hots, kontzepzioarekin zerikusia ez daukaten hainbat praktika daudenez, zergatik mugatu dena sexu koitzentriko genitalizatura berriz ere? Irakurri gure aurre post-a zertaz ari garen jakiteko! Sakatu hemen.

Guk badakigu, sexuari buruz milaka gauza daudela interesgarriagoak bere “arriskuei” buruz hitz egitea baino. Badakidu guztiok ezagutzen duzuela “babesteko” hesi metodoen existentzia (kondoia, latexeko eskularruak etab) . Gauza da, nahiz eta oso astunak izan gai honekin, gogorarazi behar dizugula, sexu anala daukagunean, sexu orala daukagunean edo gorputz jarioen inguruan mugitzen garenean, (baginako fluxua, semena edo odola adibidez) alarmistak izan nahi ez dugun arren, komenigarria dela adi egotea. Alu, ipurdi, aho, zakil hori norekin egon da zurekin egon aurretik? Testak egitea beti da komenigarria eta latexa ez da horren garestia… Erabili! Dena den, dohainik egin daitekeena sexu imaginatibo eta kreatibo ez koitozentriko genitalizatua da, hau da, innobatu eta zuen gorputzak aztertzea praktika ikaragarri dibertigarria dela ikusiko duzu!!!!

NON DAGO ZURE PLAZERRA? NOLA GOZATZEN DUZU ZUK?

Lesbian+sex_6b4d70_6070582

Honi buruz aurretik hitz egin dugu, baina berriro diogu, agian ez dugulako argi utzi. Ahoan muxu ematea, belarriak mihazkatzea, lepoan koska egitea, bularrak heltzea, bizkarra marratzea, sabela ilearekin laztantzea, oinetan masajeak ematea, belaunekin jolastea, joku erotikoetara jolastea, leku ezberdinetara joatea … sexua ez da soilik zerbait bagina barnean sartzea edo klitorisa estimulatzea. Milagarren aldiz errepikatzen dugu: sexua zer den zuk zeuk erabakitzen duzulaaaa!!! Beraz, betidanik “preliminarrak” deitu izan diren praktika horiek, txortan egitea dira! Ez zaitzatela konfunditu!!! Zuk erabakitzen duzu zer den zuretzat sexua, eta besteek diotena zuri bost axola! Pentrazioa ez da bide bakarra.

did-you-know-that-lesbians-use-scissors-when-they-have-14927878

ORGASMOAK. EDO EZ!

BAAAAAI, orgasmoAAAAKKKK!!!! Pluralean! Ongi irakurri duzu! Zergatik konformatuko zara orgasmo batekin zazpi izan ahal badituzu!! Zergatik izango da orgasmoa praktika sexualaren epizentroa, agian beste gauza batzuk experimentatu nahi dituzunean! Telebistan agertzen diren klimax osteko siestak eta frustrazioak lesbianon artean fikzioa dira. Gogoratu: zergatik bat, zazpi posible badira!!!? 😉

PORNOGRAFIA

Guk horrela laburtuko genuke: dagoena gustoko ez baduzu, sortu ezazu zuk zeuk!

Medeak Tranfeministak taldeko kidea den Nagore Iturriozek artikulu bikain hau (sakatu hemen) idatzi zuen honen inguruan.

Eta heldu da amaiera, gaurkoz bukatutzat emango dugu post esplikatibo hau. Zer ikasi duzu??? Ez dakigu zer gogoratuko duzun esan dugunetik, baina zure buruari galderak egiteko balio izan badizu, gu pozarren! Gogoratu ez dugula zertan entzuten duguna sinestu eta kritikoak izatea oso oso oso ona dela! Zuk zeuk erabaki zer uste duzun gai guztiei buruz! Hau sexuari dagokionean, eta zure bizitzan orokorrean!! Pentsatu eta gozatu! Biak batera badoaz, hobeto! Beldur barik jarrera hori delako: informazioa oinarri izanda, mundutik beldurrik gabe joatea!!!

Ez ahaztu: zure gorputza, zure erabakiak!

 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


07/09/19

PENTSATZEN, EZTABAIDATZEN ETA… SINGING WITH BBLGTBIQ JARRERA!

Goazen zerbait frogatzera. Gure web gunean erreferenteak bilatuko dugu. Baduzue iadanik emaitza? Ez dago batere gaizki… ez da zenbaki makala. Gauza bat argi dugu, erreferenteak behar ditugu. Horretan gabiltzala… ez bakarrik erreferenteak, gure bizipenak, gure bizitzak, gure gorputzak, gure nahiak beste batzuk isladaturik dauden bezala egotea nahi dugu. Eta beste batzuk diogunean, «normala» suposatzen denari hizketan ari gara, heteroarauari buruz, heterosexualitatea aukera bakarra denari buruz hizketan gaude. Neska izanda mutilak gogoko behar ditugula esaten digun musikarekin hazten gara, edo mutila izanda, neska gustatu behar zaigula. Eta baita ere nire desioak nola sortu behar ditudan esaten digute, nola izan behar den zure jarrera mutila edo neska bazara… azken finean, gizarteak zutaz espero duena. Ba jarrai dezatela esperoan, ni dantzara noa!

Gure #BBPlaylist aren barruan (sakatu hemen) sexu aniztasunari buruz hitzegiten diguten abesti pilo bat aurkitu ditzazkezu.

Zer axola inori nik sentitzen dudana… Nori?!

Nork esaten digu zer den normala izatea? Zer da normaltasuna? Nork inposatzen du?

Nahi dudana izateko aukera dudala.

Ausartu behar badut, ausarta izan behar badut… Izango naizela! Baina esaten dugun bezala, ez dut ausarta sentitu nahi, libre baizik!

Neskok ez dugula bakarrik sexu gozoa, leuna… erderaz «sexo vainilla» deritzona… Sexuari buruz hitzegiten dugunean ez dela bakarrik ukitzea edo besarkatzea… Baina guzti honi buruz lasaiago hitzegingo dugu osteguneko post-ean…

Black Mirror telesaila ikusi duzue? Imajinatu nire etorkizuneko nia gurekin kontaktuan jartzen dela. Ziuraski guztia iluna ez dela esango digu, argi txinpartak guk geuk sortzen ditugula, gu garela argia bera… gu distiratzen dugula!

Edozein eraso translesbohomofobikoaren aurrean zutituko garela, aurre egingo diogla, ez garela geldirik geldituko. Ez gara sexu aniztasunaren kontra egiten duten txiste, zurrumurru, jarreren aurrean konplize izango…

Nire desio, nire nahi, zer jartzen nauen bero, zer maite dudan… Ea enteratzen garan… Ez nabilela zure onarpena eskatzen. Ez, ez… Errespetua nahi dudala! Errespetua exijitzen nagoela! Eta ez dudala inolako lotsarik sentitu behar nire sentimenduak horrela direlako edo egiten dudana hala delako!

Eta begira zer egitera noa zure irainekin… Dantzarekin, musikarekin aurre egingo diet! Ezin baitut dantzatu, ez delako nire iraultza!

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


07/09/19

LET’S TALK ABOUT SEX

Hilabete honetan, aniztasun sexualaren hilabetea da, eta horregatik iruditu zaigu aitzakia ona zela zenbait puntu konkretatzeko.

Gaian sakontzen hasi aurretik, egin nahiko genizukeen lehenengo galdera honako hau da: ZER DA SEXUA? Hau da, zer ulertzen duzu ZUK , bai, zuk zeuk, lerro hauek irakurtzen dituzun horrek, sexua diotenean? Askotan, erlijioak gehi gure hezkuntzak eta sozializatuak izan garen lekuak sortu dizkigun ideiengatik, sexua diogunean, emakume eta gizon bat ohean imaginatzen ditugu. Nolakoak dira pertsona hauek? Nor egoten da gainean? Nor egoten da azpian? Zer gertatu da horren aurretik? Zer gertatuko da horren ostean? Zarata edo soinuren bat entzuten al da? Bi persona horiek pozik ikusten dituzu? Barre egiten al dute? Elkarren gorputz osoa ikutzen dute? Biluzik daude? Non daude? Aurpegia gorritzen zaie? Izerditan hasten dira? Kondoia erabiltzen dute? Zein da filmetan behin eta berriro agertzen den irudia? Sortzen diguten imaginarioa? Lagunekin batu eta komentatu ezazu edo idatzi orri batean!

Tik tak tik tak… bukatu duzu? Bitartean… gure #BBPlaylist aren abesti bat…

Zer esan diozue elkarri? Zer idatzi duzu? Lasai, motel, ez didazu esan behar: bi persona argal, zuri eta aniztasun funtzionalik gabeak agertu zaizkizu zure irudian. Gizona gainean eta emakumea azpian elkarri begira. Aurretik ez dakigu zer gertatu den, baina asko jota musuren bat eman diote elkarri sexu koitozentrikoan (koit… WTF? lasai, geroago komentatuko dugu) hasi aurretik. Gizonak ez du zaratarik egiten, emakumeak aiene diskretuak bota ditu. Pertsonak ez daude bereziki pozik, ez dute barrerik egiten. Ez zaie gorputz osoa ikusten maindireekin estaltzen direlako, horregatik ez dakigu biluzik dauden, baina ohean daude edo asko jota sofan. Bertatik irtetzerakoan ez zaie gorputza ikusten, ez dirudi kondoia erabili dutenik, inor ez dago izerditan, inork ez dauka aurpegia gorri… asmatu dugu???

Ez al da bitxia, guztiok edukitzea sexua bezain pertsonala den zerbaiten irudi bera? Zer dago honen atzetik? Nondik hartzen ditugu sexuari buruz dauzkagun ereduak? Zer dela eta ematen zaizkigu eredu konkretu horiek eta ez beste batzuk? Nori edo zeri komeni zaio guk eredu hauetatik kanpo ez aztertzea? Testu liburuetan erreprodukzio aparatuak edo anatomian gorputzak erakusten dizkigutenean, agertzen al da emakumeon plazerrerako sortua dagoen organo bakarra? Zer da klitorisa? Non dago? Jakingo zenuke marrazten? Zergatik ez du inork klitorisari buruz hitz egiten?

Pikara magazine-tik hartutako bideoa. Artikulu osoa irakurtzeko sakatu hemen.

Baina tira, demagun guzti hori ahaztu dezakegula: has gaitezen hasieratik… Zer behar da sexua izateko? Guk dakiguneraino, gogoak, pertsona bat edo gehiagoren gorputzak eta adostasuna. Bai ala ez? Hau horrela izanik, esan ahalko genuke, sexua edonork izan lezakeela, ez? Beraz, gorputza eta gogoak izanez gero… Aurrera! Baina noski, hemen ere tolesdurak daude… ezagutzen duzu zure gorputza? Zer iruditzen zaizu? Beti berdin al dago? Aldatu egiten da? Nola? Zergatik? Zer aldatzen da? Nondik daukazu ilea? Nondik ez? Zergatik? Begiratu dituzu zure genitalak ispiluan? Zer ikusten duzu? Gogoko dituzu? Zure genitalak ez diren zein beste gorputzeko atal erabili dezakezu sexua izateko? Beste hainbat galdera ere bururatzen zaizkigu: posible al da gorroto duzun gorputz bat izanda gozatzea? Zein da ezjakintasunak, lotsak edo konplejoek sexu harremanetan duten influentzia? Zuk zure gorputzarekin ze erlazio daukazu? Zure gorputza maitatu gabe pozik bizitzea posible dela uste al duzu?

Eta praktikei dagonionez… entzun duzu inoiz koitozentrismo hitza? Koitozentrismoa, koitoan, hau da, pentrazioan enfasisa eta protagonismoa jartzen duen sexu praktika da. Koitozentrismoa, falozentrismoarekin estuki erlazionatuta dago, erlazio heterosexual gehienetan, harreman sexualek beti daukatelako helburu bera: gizonen eiakulizazioa. Badirudi hau ez gertatzekotan, sexua ez dela osoa, bukatua edo benetazkoa? Baina nola izan liteke hau posible? Zer deritzozu zuk? Ados zaude sinesmen honekin? Zer gertatzen da penetrazioa ez diren beste praktika guztiekin? Zer gertatzen da gizonik gabeko sexu harremanetan? Aztertzeko modukoa da, eta sakonduko dugu honetan beste noizbait. Orain goazen gure gaiarekin jarraitzera…

Ez izan sexu harremanik ezkondu aurretik, koitozentrismoa eta falozentrismoa beti ardatz, ez komentatu lagunekin gertatu zaizuna, orgasmoak ez badituzu arraroa zara, orgasmoak izatearen plantak egin itzazu zure bikotea pozik egon dadin, askorekin oheratzen dena ez dago burutik sano, ez hitz egin sexuari buruz zure bikotearekin xarma galduko duzuelako, bikote sexual bakarra baino ezin daiteke eduki, hilerokoarekin ez da sexurik praktikatu behar, masturbatzen bazara granoak aterako zaizkizu, genitalek arrain usaina daukate….. nork ez du noizbait honelako txorakeriaren bat entzun, eta baita sinestu ere!? Ziur gaude, zuk kontzientzia kritikoa daukazunez eta oso azkarra zarenez, gai zarela jakiteko lelokeria hauek gure bizitzak konplikatzeko betidanik esan izan diren komentarioak baino ez direla, inondik inorako arrazonamendu logikorik gabe. Gauza da, gure aitona-amonen garaietan,  slogan demodé hauek behin eta berriz errepikatzea normala zela, baina XXI.mendean zer esan nahi duten ez birplanteatzea, guretzat, arduragabekeri bat izango litzatekela. Eta zu planeta honetako hiritar arduratsua zarenez, entzuten duzuna zalantzan jartzea gogoko duzu, zure adimenarentzat gimnasia delako. Goazen elkarrekin hausnartzera!

Prest????

Guardar

Guardar


07/09/19

SEXU ANIZTASUNAREN INGURUKO POST-AK ETA BALIABIDEAK!

Pasa den astean horrela esan genizuen… one monografiko, one boletin! Eta hitzeko jendea garenez… hementxe dituzue urteetan zehar sexu aniztasunaren inguruan publikatu ditugun post interesgarrienak, erabili ditugun bideoak, abestu eta dantzatu dugun musika, hunkitu eta parrez lehertu arazi dizkigun pelikulak… guzti hau post batean, boletinean bihurtuko den post bat!

 

Beldur Barik Musika

Benny- Little Game

Viruta- Normal es un programa de mi lavadora

Hollysiz- The light

Mike Tompkins- Stand up

Viruta- Peras y manzanas

Chocolate remix- Lo que las mujeres quieren

 

BBJarrera duen musika gehiago gure Spotify-ean aurkituko duzue!

Jarraitu Beldur Barik BBdj gure profila!

Jarraitu #BBPlaylist-a!

 

Beldur Barik Post-ak

Ba al dago armairu heterorik?

http://beldurbarik.org/eu/2016/06/ba-al-dago-armairu-heterorik

Boterezko harremanak dira bullying-aren oinarri

http://beldurbarik.org/eu/2016/06/boterezko-harremanak-dira-bullying-aren-oinarria

Lesbiana gazteen istorioak

http://beldurbarik.org/eu/2012/06/lesbiana-gazteen-istorioak-salir-del-armario-en-la-adolescencia

Ekainaren 28aren inguru historia pittin bat

http://beldurbarik.org/eu/2015/06/ekainaren-28aren-inguru-historia-pittin-bat

Hetero=Normala? ¿Y si lo raro fuera ser heterosexual?

http://beldurbarik.org/eu/2012/06/heterosexualanormala-%c2%bfy-si-lo-raro-fuera-ser-heterosexual

Estereotipoak gaindituz, tabuak apurtuz, ez gaitasuna gaitasuna bilakatuz

http://beldurbarik.org/eu/2015/06/estereotipoak-gaindituz-tabuak-apurtuz-ez-gaitasuna-gaitasuna-bilakatuz

Aniztasuna lantzeko eta aniztasunean bizitzeko erramintak behar ditugulako eta baditugulako

http://beldurbarik.org/eu/2015/06/aniztasuna-lantzeko-eta-aniztasunean-bizitzeko-erramintak-behar-ditugulako-eta-baditugulako

Trans, transexuala, transgenero

http://beldurbarik.org/eu/2015/06/trans-transexuala-transgenero

 

Beldur Barik Elkarrizketa

El entorno mas crudo para salir del armario sigue siendo la escuela-Lala Mujika, Aldarteko psikologoari elkarrizketa

http://beldurbarik.org/eu/2012/06/el-entorno-mas-crudo-para-salir-del-armario-sigue-siendo-la-escuela-lala-mujika-aldarteko-psikologoari-elkarrizketa

Aniztasun sexualaren inguruko bideoak

TRANSEXUALITATEA

Chrysallis. Menor y transexual

Limbo

Zorionak. Chysallis

Ponte en mis zapatos. Trans.

El test de la vida real

Maskarak

 

GENEROAK DANTZAN

Sistema binarista

¿Eres hombre o mujer?

Jolasten gara

Genderpoo

King

La mente en pañales

Estereotipoak hausten

 

EZ GAITASUNA GAITASUNA BILAKATU

Corto sobre sexualidad en discapacidad

Diversidad e inclusión. No etiquetas

 

BULLLYING TRANSLESBOHOMOBIKOA

Levántate. No permitas el bullying homofóbico

Stand up for your friends

 

ARMAIRUAK TXIKITU

Diversidad sexual. Salir del armario

Jóvenes sin armarios

Ellen Page sale del armario

Reacción de una madre cuando su hija le dice que es gay

http://www.gaystraightalliance.org/

 

HETEROARAUA SUNTSITU!

Reacciones cuando alguien no es hetero

Homosexualek heteroek esaten dituzten tontakeriak esango bazituzten

HetERO

 

SEXU ANIZTASUNA BB JARRERAREKIN BIZI!

Diversidad y 26Abril. Día de la visibilidad lésbica

Convivencia en centros educativos

El mueble de las fotos

 

Aniztasun sexuala lantzeko pelikulak

But I’m a cheerleader

Vestido nuevo

https://youtu.be/JMakydi0p7o

Stonewall

Flores en el parque

Pride

No quiero volver solito

Yolk

Margarita with a Straw

Fucking amal

50 ways of saying fabolous

Tomboy

 

Aniztasun sexuala BB bideoak

Inondik inora

Behatu+Hausnartu=Eraldatu

Komun komunak

Prakagona

 

2016eko lehiaketan sexu aniztasuna jorratzen zituzten bideoak ikusi nahi badituzu, hemen sakatu!

http://beldurbarik.org/eu/category/2016-lehiaketa/gaiak/sexu-aniztasuna-eu/

Hementxe duzu boletina pdf formatuan deskargatzeko ere!

 

BOLETIN ANIZTASUNA

 

Guardar

Guardar

Guardar


07/09/19

BELDUR BARIK JARRERA BUELTAN? EZ GARA INOIZ JOAN ETA!

We are back! Bueltan gara berriro! Beno, Beldur Barik Jarrera urte osoan zehar zabaltzen dugu, gurean dugulako, gurea delako, eta Beldur Barik Jarreraz beteak ditugulako ere eguneko orduak, minutuak, segunduak… Beldur Barik Jarreraz betea izango da gure egunerokotasuna ala ez da izango!

Beno, bagatoz berriro gure monografikoekin, eta hilabete honetan, aniztasun sexualari buruz hitzegingo dugu. Jakin badakigu urtero, ekainean, gai honekin gatozela, eta iadanik kontzeptu asko ikasiak ditugula. Urteetan zehar heteroaraua, transexualitatea, transgeneroa, sistema binarista, LGTBIQ… bezalako kontzeptuak entzun, ikasi eta barneratu ditugu.

Horregaitik, hilabetero publikatutako post-en boletin bat egitea pentsatu dugu. Horrela artxibo bakar batean izango dituzue albisteak, bideoak, Beldur Barik Lehiaketetara aurkeztutako lanak… Hilabete bakoitzean monografiko bat lantzen dugu (egitan oraindik ez zarela ohartu? Kar kar kar! Lasai, konturatzen joango zara!)… beraz… one monografiko… one boletina! Datorren astean gure web gunean ikusteko aukera izango duzue!

1q3c1t

Baina ez da aurten izango dugun berrikuntza bakarra… Aurten sexualitateari buruz hitzegingo dugu pila bat… Baita ligoteo sanoari buruz… Interesatzen zaigulako gaia, gure gorputza ezagutu eta maitatu nahi dugulako. Ligatu nahi dugulako, baina ligatzerako orduan, ondo jakin behar dugulako ezetzak onartzen, baina baita ezetzak ematen ere. Ezetza zeri? Eta nola eman ezetz hori? Guzti honi buruz hitzegiteko Jokin Azpiazu, Itsaso Blazquez eta Ibai Fresnedo izango ditugu! We like ligoteo sanoa…

ligoteoa-head

… and Beldur Barik Jarrera duen musika ere atsegin dugu, beraz, gure #BBPlaylist-a hartu eta sexu aniztasuna jorratzen dituzten abestiak ere ezagutuko ditugu! Dantzatu nahi ditugu! Ezin badut dantzarik egin… ez delako nire iraultza!

Nola bizi dugu guk aniztasun sexuala? Zerk eramaten gaitu gure desioak “normalak ez” direla pentsatzera? Zergaitik? Nola ikusten dugu aniztasun sexuala? Genero sistemak? Sistema binaristak? Zuek emango diguzue, eta ematen diguzue guzti honen erantzuna zuen bideokin!

Ekainaren 28an Sexu askapenaren aldeko nazioarteko eguna ospatzen da. LGTBIQ Askapenerako Nazioarteko Eguna. Euskadin burutu behar diren ekintzak ezagutu nahi ditugu. Zein da aukeratutako hitzordua?

Eta badakigu ere aniztasun sexuala jorratzen duten pelikula eta serie asko daudela. Gogoan dituzue Fer eta David eta beraien drama? Ama… eta hori askotan ere gertatzen da lesbianen inguruko filmekin… Drama bolleroa deitzen dena… Ba drama hoietatik haratago bizitza dagoela ikusi nahi dugu, eta Beldur Barik Jarreraz beteriko filmak ere ezagutu nahi ditugu!

Eta bukatzeko, aurkezpen bat egin nahi dizuegu… gure Telegram Kanala! Telegram aplikazioa duzue? Sartu Beldur Barik kanala bilatu eta… jarraitzaile bihurtu! Edota jarraitu hurrengo link-a jarraitu https://t.me/beldurbarik. Horrela ez duzu ezer galduko eta zure telefono mugikorrean jaso ditzazkezu notifikazio guztiak! Gure monografikoak, gure memeak, gure irudiak, pelikulak, bideoak, lehiaketaren inguruko informazioa, topaketa… guzti hau zure mugikorrean zuzenean!

Zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzeko prest? Goazen ba!

Guardar


07/09/19

BELDUR BARIK?

beldurra

Betidanik beldur handia izan diot beldurra izateari. Beldurra ematen didaten gauzen zerrenda tinta ikusezinaz idatzi dut beti, beldurra izateak baino beldur handiagoa ematen didalako beldurra dudala esateak. Baina sinitsidazue, badago tinta ikusezinarekin zerrenda luzeak idaztea ere, eta nire beldurren zerrenda luzea da.

Beldurra diot bakarrik geratzeari. Ez dut bat gehiago izan nahi, baina ez dut bakarrik gelditu nahi . Mutila zarenean horrek esan nahi du barre egin behar duzula barre egitea tokatzen denean, norbaitek neska bati buruzko komentarioak egiten dituenean “ya te digo” batekin erantzun behar duzula, eta ez besterik. Nahiz ta komentarioak ez izan zure gustukoak: Ane apur bat puta da, Mariak titi erraldoiak dauzka, potola da ez-dakit-nor, zure ama histerika bat da, zure arreba txikia tonta da “Soy Luna” ikusten dituelako.

Gustatzen zaizkidan gauzak gustatzeak ere beldurra ematen dit. Ez zaidalako gustatzen beti gustatu beharrekoa. Futbolak askotan aspertzen nau, bestetan ez. Beldurra ematen dit pentsatze hutsak mutil bat gustatzen zaidala, edo ondo sentiarazten nauela berarekin egoteak bederen.

Beldurra ematen dit nire burua ezeren erruduntzat hartzeak. Nahiago dut pentsatu ez doala nirekin, ni ez naizela izan. Norbaitek matxismoaz edo arrazakeriaz hitz egiten didanean, nik badazpada esaten dut ni ez naizela horrelakoa, oso gaizki iruditzen zaidala gainera… Hori bai, tinta ikusezinean ondo gordeta dudan papertxo batean idatzita daukat: “bai, zu ere bazara”.

Beldurra ematen dit alboan dudana lagun bezala ulertzeak. Neskekin parez-pareko harremanak izateak, errespetuzkoak. Nahiago dut era ixilean kolaboratu gauzek antzera jarraitu dezaten, gu goian, besteak, azpian-edo. Beldurra ematen dit pentsatzeak batzuk beldurra galtzen ari direla, ez dut pentsatu ere egin nahi hemen begiak itxita nagoela, goian mantentzen gaituen eskailera dardara bizian dagoela, azpitik ostikoka ari zaizkiolako, indarrez.

Beldurra, beldurra, beldurra. Beldurra galdu behar dut beldurra dudala esateko. Esku batean beldurra hartuko dut eta bestean egoera hau aldatu behar delako konbentzimentua. Eta oinak martxan jarriko ditut, nagoen lekutik mugitzeko, eta bidean nire gizontasunarekin topo egiten dudanean, ostikadatxoa emago diot, harri koskorra bailitzan.


29/11/16

Nalua taldeak indarkeria sexistaren aurrean beraien Beldur Barik Jarrera zein den agertzen digute.

Esatera goazena ez da berria: Iraultza bati ekiteko beste lagun bat besterik ez duzu behar. Indarkeria sexistari aurre egiteko ere, beharrezkoa da norberak aurre egitea, baina baita ere erantzun kolektibo bat eman beharra dago. Indarkeria sexista ez da bakarrik, modu indibidual batean ematen den zerbait. Eta indarkeria sexistari aurre egiteko mobilizatu, elkartu, sareak sortu, ohikatu egin nahi dugu. Horixe da Eibarko Nalua taldekideek pentsatuko zutena? Elkarrizketa honetan beraien Beldur Barik Jarrera zein den agertzen digute.

tynho1wp

Noiz sortu zenuten taldea?

Nalua talde moduan orain  dela 2 urte eta erdi  (gutxi gora-behera) hasi zen martxan; aurreko talde feministari errelebua hartuz (Atakapa). Herri mailan, gazte ekintzaile asko zeuden eta baita emakume elkarteak ere. Baina ez zegoen, gazte feminista talderik.

Ze nolako helburuarekin? Edo ze nolako beharrizanak ikusi zenituzten taldea antolatzeko?

Orokorrean, Eibar feminismorantz bideratzeko asmoarekin. Gure herritarrak sistema matxistarekiko sentsibilizatzeko, eraso sexista ezberdinak identifikatzen ikasteko eta hauei erantzun bat emateko.

Hortaz aparte, Eibarko neska gazteei erremintak eman nahi dizkiegu (informazioa, kanpainak, eredu anitzak, kontzertuak, ahalduntzeko ikastaroak…) euren bizitza modu autonomo eta libre batean eraikitzeko, hau da azken finean feminismoaren helburu nagusienetariko bat.

Nola egiten diozue zuek aurre indarkeria sexistari?
Bide ezberdinak erabiltzen ditugu (gure energia mailaren arabera, noski)

Orain adibidez, azaroaren 25erako kanpaina bat martxan jarri dugu: Plaza Bete Zapata lelopean. Honen bidez, emakumeok egunero gure azalean bizi ditugun eraso mota ezberdinak plazaratu eta ikustarazi nahi ditugu.

Beste alde batetik, ikastaroak eta  barne formakuntzak antolatzen ditugu.

Askotan feministak haserre eta protestan irudikatzen gaituzte eta irudi kolektibo horren aurrean, erakutsi nahi dugu borroka egiteko beharrezkoa dela festa, umorea, musika, dantza, alaitasuna… Hori dela eta, otsaila aldera jaialditxo bat prestatzen hasi gara.

Eta azkenik, azpimarratu nahi dugu Sare Sozialen garrantzia. Azaro hasieran Facebokean 900 jarraitzaile lortu genituen! Momentu honetan primerako baliabideak dira gure ekintzen berri emateko eta guk ere kolektibo feminista ezberdinen berri jasotzeko.

15016217_1336583863019814_8232987377275863924_o 15016354_1336583876353146_6861948509730527138_o 15039668_1336583883019812_8530304547884061069_o

Nalua taldearen Plaza Bete Zapata kanpaina. Gehiago ezagutzeko, jo beraien Facebook perfilera (sakatu hemen)

Zergaitik uste duzue neska gazteak antolatu behar direla?

Sistema Heteropatrialkalaren estrategia bat da erakustea neskak gure artean arerioak garela. Honen aurrean, gure erantzuna bateratua izan behar da, elkarrekin indar gehiago daukagulako. Talde feminista bateko kidea izatea plazer handia da. Hain zuzen ere, gure beldurrak, bizipenak, hausnarketan elkarbanatzeko gune seguru bat delako; generoan oinarritzen den botore harremanik gabe.

Zer esango zenioketen beste neska gazteei?

Alde batetik, batzeko eta euren artean zaintzeko (ez da zertan talde feminista batean izan behar) eta bestetik erreferente  anitzak eta ezberdinak bilatzeko.

Eta mutil gazteei?

Euren espazioak sortzeko poliki-poliki (ez gureetan sartzea) dakaten botere eta  pribiligioen inguruan hausnartzeko.

Nalua taldearen » 11 emakume, 11 bizipen, borroka 1″ dokumentala

Zein da zuen mezua?

Momentu honetan, Euskal Herriko Mugimendu Feminista indartsu dago eta ezinbestekoa da gure artean sare potente bat sortzea. Berdintasunari dagokionez, beharbada arlo “teorikoan” lorpenak eman dira, baina egunerokotasunean eta praktikan, oraindik bide luze bat daukagu aurretik. Indartsu eta ilusioz beteta gaude eta espero dugu horrela jarraitzea.

Zein izan da Beldur Barik bezalako programa batean parte hartzearen aportazioa?
Gure azken bi urteei omenaldia izan da guretzako. Orain arte egindako lana eta ekintzak laburbiltzen dituen bideoa da. Eta eskerrak eman nahi dizkiegu izan ditugun Bidelagunei.
https://youtu.be/Xuu9KLxmrAE
Hona hemen Beldur Barik Lehiaketa 2016ean aurkeztu duten bideoa
Eibar feminista izango da… ala ez da izango! Mila esker Naluako taldekideei beraien Beldur Barik Jarrera zabaltzeagatik! Jarraitu dezagun indakeria sexistari aurre egiten, jarraitu gaitezen elkartzen, sareak egiten, hausnartzen, zaintzen… Jarraitu sistema heteropatriarkalari erantzuten. Heldu feminismoari eta gozatu bidaia. Hori bai…
Ezin badut dantza, alaitasuna, umorea, festa, musikaz… disfrutatu…. ez da gure iraultza!

 

Guardar

Guardar

Guardar


15/11/16

GUZTION ARTEAN DANTZAN INDARKERIA SEXISTAREN AURREAN

Orain dela urte asko ezaguna izan zen lehiaketa batetan egongo bagina bezala… “Indarkeria sexista, kultura matxistaren irudikapenak egunerokotasunean. Adibidez, izendatua ez izatea bertan egonda. Bat, bi, hiru… berriro erantzutera”.

Pixkanaka bagoaz sistema heteropatriarkalak saldu digun trukoa zein den ikusten. Sistema honek, kultura matxista honek gizonei pribilegio batzuk eman dizkio. Zeintzuk dira pribilegio hoiek? Etxerako bueltan beldurrik ez izatea, independienteagoa aurresuposatzea, independentzia gehiago ematea, autoestima zendotzea, espazio publikoan askeago mugitzea… Pribilegio hauen oinarria emakumeen gutxiezpenean datza, eta horrela, desberdinak diren harremanak ematen dira. Eta botere banaketa ezberdin hori mantentzeko, sistema hau hain da bihurria, ideia, sinesmen, balore batzuk ezartzen dituela. Ideia hoiek zeintzuk diren, edo hoietako batzuk zeintzuk diren, jakingo duzue honezkero.

Eta trukoa ulertzen goazela esaten dugu. Baietz! BAgoazela pixkanaka bide horretan! Jakin badakigulako normaltasuna, hala izan behar delaren itzalpean justifikatu diren ideia eta sinismen asko aldatu daitezkeelako. Buelta eman. Goazen burmuinak dantzan jartzera. Eta bakarrik egin dezaket dantzan, eta ondo, gustora gainera. Baina honelakotan, besteen laguntza nahi dut. Ondo ikusi dugu Beldur Barik Lehiaketara bidali dituzuen lanetan jakin badakizuela guztion artean egin beharreko gauza dela. Guztionak erantzunkizuna.

Beraz, hilabete honetan indarkeria sexistari aurre egiteko hainbat ekintza kolektiboak ezagutu nahi ditugu zuekin batera. Edota indarkeria sexistari modu kolektibo batean aurre egiteko esperientzia ezberdinak. Neska zein mutil izan. Guztiok bait dugu erantzunkizun bat. Ezin dugu paso egin. Ez dira txantxak. Es dira tontakeria. Mikromatxismoak gogoratzen al dituzue?

Indarkeria sexistari ere umorea, musikarekin ere egin diezaiokegu aurre…

Talde feministen eskutik ezagutuko dugu nola aurre egin indarkeria sexistari. Nola sistema eraldatu.

Eta lehen esaten genizuen moduan, guztiok gara konplize indarkeria sexista egoeren aurrean erantzuten ez badugu, mugitzen ez bagara, aurre egiten ez badiegu, zutitzen ez bagara. Zutitu bakarrik ez, ikasitakoa desikasi behar dugu, zaintzen ikasi behar dugu, baina benetan zaindu.

Azaroan ekintza, aldarrikapen, manifestazio… asko antolatzen dira Azaroak 25aren inguruan, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean. Ekintza guzti hauen berri ematen saiatuko gara. Eta baten bat ezagutzen baduzue, mesedez, bidali email bat komunikazioa@beldurbarik.org helbidera.

Indarkeria sexistaren aurrean… ERANTZUN KOLEKTIBO ZUZENA!


04/11/16