Categoría: <span>Bloga</span>

NAHI DUDANA EGITEKO GAI NAIZ. NIRE GORPUTZA BELDUR BARIK JARRERAREKIN BIZI!

Lost telesaila ikusi zenuten? Bertan bazegoen Locke-k entzun ezin ez zuen esaldi bat: Ezin dezakezu hori egin. Askotan esandako esaldia da hau. Askotan entzundakoa. Gehiegitan. Alde batetik gure egiteko grinak itzaltzen dituelako. Zertarako zerbait egiten saitu lortu behar ez badut? Eta bestetik esaldi honek bere baitan kontraesanak dituelako… Lasai, bagoaz hau azaltzera…

Txikitatik izan dut loditasunareko joera. Ze demontre! Nolako hizkera da hau? Txikitatik lodia izan naiz. Eta dantzara apuntatu nahi nintzenean hauxe zen askotan entzuten nuena… ezin duzu egin… lodia zaude…

Lodia zaudenez kirola egiten baduzu bakarrik kiloak galtzeko izango da…

captura-de-pantalla-2016-10-25-a-las-9-46-59Sakatu irudian bideoa ikusteko

Eta lodia izanez egin nezakeen gauza bakarrenetariko bat nire gorputza aldatzea zen. “Badago loditasuna onartzeko ezintasun bat” Onintza Enbeitiak esaten duen moduan (artikulua irakurri nahi baduzu sakatu hemen).

Eta nire gorputza aldatzeko zer egin? Dieta. Eta dieta egin eta argaldu, eta berriro igo. Eta etengabe lortu ezin den gorputz bat izatera moldatu. Gure gorputza moldatu, gure bizitza moldatu. Edertasun eredu batzuetara mugatu. Irune Alfonsok dioen moduan “Txikitatik ezartzen digute nolakoak izan behar dugun eta horrelakoak ez bagara, oso gaizki pasatzen dugu” (Elkarrizketa osoa ikusi nahi baduzue sakatu hemen).

IRMO taldeak oso argi esaten digu nola nahi gaitu gizarte honek: Kilorik, granorik eta ilerik gabeak! Ba goazen gure kiloak erreibindikatzera! Goazen gorputz anitzak daudela ohiukatzera! Bomba Estereo taldearen bideoan agertzen den neska bezala… Irainen aurrean goazen NEU NAIZ esatera!

Eta elkartzen bagara, eta indarkeria sexistari guztiok aurre egiten badiogu, loditasun mugimenduaren inguruan sortu diren bi talde aurkeztu nahi dizuegu! Bata, sare sozialetan mugitzen dena, Facebook-en hain zuzen ere: Lodifobiarik ez! Taldea.

Facebook: @Lodifobiarik ez

Horrelako gauza indartsuak, ahalduntzaileak, ederrak, ikusgarriak ikusi ditzazkezue bere orrialdean:

lodifobiarik-ez

Eta beste alde batetik, Las Ramonas taldea. Ezagutu nahi dituzue? June Fernandez idazle eta kazetariaren “10 ingobernables. Historias de transgresión y rebeldía” liburuan kapitulu baten protagonistak dira!

06-ramonak_largeSusanna Martin-ek egindako ilustrazioa

Haragia bihurtu den komunitate digitala da Ramonak taldea, liburuan esaten digun bezala. Kapitulu honetan beraien esperientziak, bizipenak, hausnarketak eskeintzen dizkigute. Beraien bizitza konplikatu eta edertasun eredu batzuk aldera utzi eta beraien gorputzekin gustora daudenak dira Ramonak!

Oso erreza da esatea gure gorputzak maite egin behar ditugula. Ez diogula jaramonik egin behar besteek esaten dutenari. Edo hori ezin dugula egin esaten digutenei. STOP!

Guardar

Guardar

Guardar


07/09/19

HILEROKOA BELDUR BARIK JARRERAREKIN BIZI!

hilerokoa

Askotan ekarri dugu web gune honetara hurrengo esaldia: “izendatua ez dena ez du izanik”. Gauzak identifikatu eta ikusiak izateko izendatuak izan behar dute. Hauxe da askotan esan dizueguna lengoiai sexistari buruz, adibidez. Baina gaurkoan ez gatoz gai horrekin. Gaurkoan beste batekin gatoz. Hilerokoarekin. Eta zergaitik diogu izendatua izan behar dela? Ez da txantxa! Nire amak adibidez hilerokoarekin nagoela galdetzeko gaixorik nagoen galdetzen dit. «Gaixorik? Ez, bakarrik hilerokoarekin nago, ama». Aspaldi entzun nituen bestelako hitzak ere. “Moskuko lehengusina” bezalako eufemismoak. Zergaitik eskutatu? Zergaitik gure gorputzean hilabetero gertatzen den zerbait misterioz, nazkaz, lotsaz bete?

Gogoratu dezagun Erika Irusta-k zioena gure web gunean:

¿PORQUÉ TANTA NEGATIVIDAD EN TORNO A LA MENSTRUACIÓN?

La regla es motivo de vergüenza y mofa para muchxs. En casa y en el insti nos lo habrán explicado con más o menos detalle pero la verdad es que no apetece nada tener que ser tan diferente (diferente con respecto al otro, a los chicos). Tener la regla provoca una serie de cambios que ni sabemos manejar ni nos explica nadie. Nuestras hormonas se “vuelven locas” nos dicen y ya. Nada más. ¡Ah! ¡Sí! Que nos podemos quedar embarazadas así que ¡cuidado! Todo son, de nuevo, definiciones de un cuerpo genérico de mujer definido… ¿adivináis quién lo define? Sí, lxs otrxs: expertxs, profes, libros de ciencias, anuncios de compresas, … Hablar de la regla nos suele dar vergüenza y es mejor que no se note ni nadie se entere porque siempre puede haber un comentario que toque mucho la moral. Todo esto, además, puede venir con fuertes dolores y con la angustia de imaginarse años y años así. Cuando nos viene la regla la carta de presentación es un desastre y aprendemos que esto es lo que nos toca por ser mujeres. Así que ser mujer es un asco. Pues sí, en esta sociedad definida por el otro, lo es. Sobre nosotras caerá la responsabilidad de cuidarnos en lo que a sexo se refiere (cuando cuidarse y ser cuidada es la base de todas las relaciones sexuales), de tener una buena higiene, de hacer que ni se note ni se vea. Nuestro cuerpo, de nuevo, como algo sucio, algo incontrolable, algo traicionero. Esto hace mucho daño. Tanto que comenzamos a ocultarnos, a no  querer que nadie nos vea así, a buscar gustar al otro para, al menos, gustarnos más (o disgustarnos menos) a nosotras mismas.

Berriro elkarrizketa osoa irakurri nahi baduzu, sakatu hemen.

Erikaren hitzak irakurtzean gogora etorri zait nire aitak esandako lehenengo hitzak: kontuz mutilekin. Momentu hortara arte ez zidan inoiz mutilen inguruko arriskurik kontatu. Bapatean agertu ziren. Odola hasi eta arriskua sortu. Berriro ni erantzule zerbait gertatzen bazen. Kontuz ibili mutilekin… Ni berriro besteen erantzule izan behar al dut?

https://youtu.be/8Q1GVOYIcKc

Eta pixkanaka ikasten duzu (baina, horrela irakasten dizutelako) hilerokoaren kontu hori mitoetaz ere inguratuta dagoela. Ezin zarela bainatu, ezin dezakezula kirolik egin, maionesa egiten baduzu mozten dela… Horrelakoak entzun ditut, bai! Kar, kar! Eta bainatzearena? Ze demontre da hori? Zelako presioa… ezin naiz bainatu baina ez da nabaritu behar hilerokoa dudala eta kolonia usaina daukaten konpresez mozorratzen dut nire hilerokoa, ez nabaritzeko. Ezin baita nabari hilerokoaren zaudela. Ba Erika Irustan esaten duen moduan, oso garrantzitsua da zure hilerokoaren usaia ezagutzea ere, infekzioak izan ditzazkezu eta.

hilerokoa-korrikalaria

Odola da bakarrik. Gure gorputzak izuritako odola, gure gorputzaren parte den odola. Gure gorputzak maite behar ditugula esan dugu askotan, ba gure gorputza maite dugun bezala, gure hilerokoa ere maite behar genuke. “¡Yastalalista!” Esango dute batzuk. “Min ikaragarria ematen didan zerbait maite behar al dut? Hori ez da maitasun sanoa! ;-]”. Ba bai, maite. Azkenean gure baitan dagoelako, eta ezagutu behar dugulako, hilerokoak gure gorputzaren inguruko informazio asko ere ematen digulako. Eta maite ez badut, behintzat, berarekin ondo eraman. Eta badakigu batzutan zaila izan daitekeela.

hilerokoa-nazka

Zergaitik ematen du hainbeste nazka orduan? Odola ez digu nazkarik ematen, egia esanda. Ikusi al duzue Sense 8? Hilerokoaren gaia bitan ekarri dute lehenengo denboraldian. Batean Litok pairatzen zituen hilerokoaren sintomak Sun-ek hilerokoarekin ere zegoelako. Ondo legoke beste baten lekuan jartzea, beste batek sentitzen duena sentitzea. Enpatia pixka bat izatea azken finean… Baina hilerokoak ematen duen nazkarekin jarraituz beste egoera gogoratu dut. Amanitaren amaren etxean daude Nomi eta Amanita bera. Bapatean FBI, CIA, edo denadelakoa agertzen da etxean eta Nomik ospa egin behar du. Amanita ere atxilotua izan daiteke. Komunean sartzen da, polizia bat ate joka duen bitartean. Merkromina hartu, tanpoia hartu, eta hilerokoarekin dagoela antzezten du poliziaren aurrean “Ey! Tanpoia aldatzen nengoen!”. Atea botatzeko begirunerik izan ez duen pertsona bat odoleztatutako tanpoi baten aurrean joaten da! Kar kar kar! Eta gero Quentin Tarantinoren pelikulak arazorik gabe ikusten ditugu… Beldurra berriro, ezezagunari, desberdinari beldurra. Mitoz ingurutu behar da ezagutzen ez dena. Berriro emakumeen gainean inposaketak jartzeko. Gure gorputzea geurea ez dela berriro esateko… Ba, sentitzen dugu (egia esanda ez dugu batere sentitzen) jaunandreak… gure gorputza geurea da, eta nire hilerokoa neurea da!

Post hau Erika Irustaren hitzekin amaitu nahi dugu (Erika Irustaren El camino rubí web gunea irakurri hilerokoaren inguruko informazioa jaso nahi baduzue).

Chicas,

Vuestro deseo y vuestro cuerpo es vuestro. De nadie más. Descubridlo, conocedlo, gozadlo y compartidlo con gente que os guste y os cuide y os aporte algo chulo, único. Apoyaos, cuidaos y protegeos las unas a las otras. Nosotras estamos aquí para vosotras. No estáis solas.

Eta zuen hilerokoa hobeto ezagutzeko… Hona hemen antolatu diren bi ekintza!

Ermuan:

ZIKLOAN BUELTAKA tailerra. Informazio gehiago ezagutzeko sakatu hemen.

Basaurin:

ERREGELARIK GABEKO ERREGELA ikastaroa. Informazio gehiago ezaguteko sakatu hemen.

 

Eta Guardar

Guardar

Guardar


07/09/19

NIRE GORPUTZEAN GERRA ISILA DAGOELA USTE DUT

nazka-beldurra

Emakumeen gorputza gudu zelaia dela entzun nion behin feminista bati. Gorputzean inprimatzen zaizkigula desberdintasunak, zapalkuntzak, begiradak. Batzuetan uste dut nire gorputzean gerra isila dagoela. Zarata handia egiten duen gerra isila ordea.

Oso gaztea nintzenetik hasi nintzen sentitzen besteen begirada nire gorputzean. Mutil indartsua izan behar nuen, eta ez nintzen, nahiz eta batzuetan sentitzen nuen nire gorputza ez zela gai neukan indar guztiari eusteko.  Argala izan behar nuen, baina ez argalegia. Nire besoek giharra erakutsi behar zuten, zer da ba mutil indartsu bat ezin badu indar hori lau haizetara erakutsi? Nire sabelak zapala izan behar zuen. Nire hankek arinak eta nire hankarteak ikusgarria izan behar zuen nahi eta nahiez, boterea zakilaren tamainarekin neurtzen baita, hala uste dute askok. Gorputz horren indar erakustaldiarekin dator, gainera, ahuldadea erakusten duen neskarekin elkartu beharra. Kontuz emakume indartsuekin, zure indarra zalantzan jartzen dute.

Nire gorputza ez da ia inoiz horrelakoa izan, ezta nire desioa ere. Telebista pizten dudan bakoitzean sentitzen dut mandatuaren indarra. Ederra denaren ideia horrek nire-nirea sentitzen dudan irudimena ere konkistatua duela dirudi. Eta aldagelan sartzen naizen bakoitzean igartzen dut begirada zuzentzailea. Esango nuke begirada horren hotza sentitzen dudala, sutan jarri nazakeena. Eta hala ere nire gorputzari begiratzen diot. Nire gorputza erakusten dizuet, hemen dago nire gorputza eta badakit jakinmina sortzen dizuela. Badakit onartu ez arren desioa ere sortzen dizuela. Badakit nazka ere ematen dizuela.

Ez dizuet esango beti erraza denik, ez baita horrela. Baina nik nire gorputzari begiratu ahal diot, nire gorputza erakutsi ahal dizuet. Zuek, zuen nazka erakutsi ahal didazue batzuetan, baina gai zarete zuen nazkari parez pare begiratzeko? Gai zarete nazkaren atzean zuen zein beldur dagoen galdetzeko?

Guardar

Guardar


07/09/19

RAP FEMINISTA DONOSTIAN!

Sekulako hitzaldia eta kontzertua Donostian! Ezin duzue galdu! Rap-a, hip hop, feminismoa, Rebeca Lane, Gata Cattana, Celia Okon… ezin duzue galdu!!!!!!!

Rap feminista IS IN DA HOUSE! In da house of Donostiko Emakumeak!

 

eflyer-rap-feminista


07/09/19

GURE GORPUTZAK MAITE, BELDUR BARIK JARRERAREKIN BIZI!

12473910_1699642533604289_2103452638920688508_o 12514050_1700361446865731_5964334069238023618_o 12593469_1699992950235914_5311468731895534929_o 12593996_1702010796700796_645350431302170722_o 12605502_1700863050148904_5552808471948234498_o 12615179_1699642520270957_3704401866547017914_o

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

«Vivimos en una sociedad obsesionada con los cuerpos de las mujeres: los exhibe y los tapa, los sexualiza y los degrada, los adora y los teme. Se nos ha enseñado a idolatrar los cuerpos ficticios y a despreciar, ridiculizar y censurar los cuerpos reales. Las revistas «femeninas» nos exigen que nos queramos tal y como somos mientras que nos indican amablemente que somos demasiado gordas, o demasiado flacas, o demasiado planas, o demasiado prominentes, para que nadie nos quiera nunca. Sólo se nos permite aceptarnos si cumplimos patrones que, antes de pasar por photoshop, no existen.
Ante esta anulación de nuestros cuerpos, nosotres nos reivindicamos diverses y reales. Frente a la imposición imposible de lo que deberíamos ser, de lo que deberíamos mostrar y de lo que deberíamos ocultar, hemos decidido manifestar con esta campaña el derecho de todos los cuerpos y de todas las personas a existir sin culpas.
Porque nuestro cuerpo es real, los estereotipos no.»

Feminismo Unizar

Entzutea oso garrantzitsua da. Gure burua entzutea, gure gorputza entzutea. Ez aldiz iragarkiek, aldizkariak, estereotipoak esaten digutena. “Oso erreza ematen du… jarri zaitez zu institutuaren pasiloaren erdian esanez zure gorputza entzun nahi duzula, eta zure gorputzak esaten dizula lodia egoteagatik, ez nagoela gaixorik, argala egoteagatik ez naizela anorexika bat, gurpildun ahulki batean egoteagatik ez nagoela gauzak egiteko ezindua, mutila izanda makilatzeagatik ez naizela nenaza edo marikoia (eta hau banaiz ez dela zure asuntua horrela ez badut nahi)…”. Zerrenda luzea da, jakin badakigu.

Iritziak. Gure gorputzen gaineko iritziak. Edonor dago iritziak emateko baimendua.

Neska bazara, suposatzen da iritziak jasotzeko bizi zarela, oso txikitatik irakasten digute gure gaineko iritziak jasoko ditugula, eta ring batean egongo baginen bezala, ondo jaso behar ditugula. Hau da, ez diogula aurre egin behar… Nazkaturik gaude! Hona hemen Locas del coño diotena beraien publikazio batean:

«En este sistema patriarcal, todas somos cosificadas y valoradas por nuestro cuerpo; la mujer es tratada como un objeto de deseo a merced del hombre, sujeto de poder. Se nos exige permanecer deseables según el canon de belleza establecido. Se entiende pues, que nuestro cuerpo siempre puede ser modificable, perfeccionado, para alcanzar reconocimiento social a través de la mirada masculina. Todas, absolutamente todas, recibimos comentarios malintencionados, valoraciones no demandadas, palabras obscenas o palabras de desprecio por nuestro cuerpo, consejos sobre como ser y estar. La mujer gorda es juzgada como una persona incapaz de perder peso, una vaga que no se mantiene saludable. La hipótesis de una posible depresión justifica su realidad corporal. A la mujer delgada se le aconseja coger algo de peso y se le insinúa padecer alguna enfermedad o anorexia. Del mismo modo, se le atribuye la incapacidad de comer saludable y la posibilidad de ser inestable emocionalmente (porque como ya sabéis, las mujeres somos todas unas histéricas).»

Horrelako publizitarearen inguruan, publizitate inklusiboa deitzen dutena, Klitto aldizkariak egindako hausnarketa utzi nahi duzuegu ere. Hemen sakatu.

Loditasun kontua ez da bakarrik nesketan ematen, egia esanda. Izan zaitez zu gelako “gorditoa”. Baina egia de ere neskek neska izateagatik jasaten dugun presioa kanon eta edertasun eredu batzuk betetzeko ikaragarria da.

Gure buruari esaten diogunak maite dugun pertsona bati esatea ze nolako ondorioa izan dezake?

Web gune honetara askotan ekarri dugu normala hitza. Bizi garen sistema heteropatriarkal honek ezartzen du zer den normala izatea eta zer ez. Zer den perfektua izatea eta zer ez. Neska perfektua izatea bilatu behar dugula (eta gainera hori lortzeko erramintak eskaintzen dizkizugu). Mutil perfektua izatea ez dela hain garrantzitsua… Hori bai, mutilak beti mutil. Normaltasun kontzeptu horretaz ateratzen den guztia, ezberdina den guztia gaizki ikusia izan ohi da. Desberdinari beldurra. Horixe bakarrik da. Eta kasu honetan, beldurra aldez aldatu daiteke (hitzegiteko modu bat da hau). Edo hobeto esanda… beldurrarekin amaitu, Beldur Barik gure gorputzak maitatu.

Guardar


07/09/19

BELDUR BARIK JARRERA DUTEN GORPUTZAK

Irailan maitasun erromantikoari buruz hitzegiten egon gara. Espero dugu gauza bat argi geldtitu izana. Urte, mende askotan hurrengoa inposatu digute (bale, heteropatriarkatua izan da, neskak egoera pasibo batean mantendu nahian, desira objetuak, pazienteak… eta mutilak aktiboak, desira eta botere sujetuak, pazientzia gutxikoak…): nolakoa den benetako maitasuna, maitasun ona. Erromantikoagoa izan ezin den hori. Ondo dagoelako erromantikoa izatea… Guzti honen aurrean hurrengoa bakarrik esatea gelditzen zaigu… Harrapatu zaituztegu! Eta ez gara maitasun erromantikoaren sareetan eroriko…

Norbera izateko modu espezifiko baten inposaketan eroriko ez garen bezala (gure generoari dagokionak eta norma eta arau batzuek esaten dutena nola izan behar duen), ezta gorputz eredu espezifiko bat izatean. Gure la lagun batek esaten duen moduan… nazkatuta gaude hainbeste inposaketekin, izan beharrezko moduekin… Garena izatea desiatu nahi digu, gure burua atsegin, gurekin harreman sano bat ezarri, gure gorputzekin, gure perferktuak ez diren gauzekin,

https://www.youtube.com/watch?v=aAVFCH9x7Og

gure ileak eta ez ileak maite,

gure hilerokoak,

https://www.youtube.com/watch?v=8Q1GVOYIcKc

gure sabela eta ildaskak,

12593996_1702010796700796_645350431302170722_o

desberdina izatea maitatzea, ezberditasuna ikusgarri egitea, askotan esan dugun bezala… ezberdintasunari beldur hutsa da…

 

Jakin badakigu oso erreza dela «maitatu zure burua» esatea. Ahaldundutak egon gaitezke gure gorputzei dagokionez, baina egunero jasotzen dugun bonbardaketa izugarria da eta edonon gertatu daiteke: kalean, institutuan, ginmasioan, supermerkatuan, familian, lagun taldean, komunikabideetan, musikan, publizitatean… Non stop.

Zure eskola, institutu, uni, laneko pasilloan gelditu geldirik momentutxo bat. Zure ingurura begiratu. Pertsona guztiok gorputz berdina al dugu? Hainbeste gorputz daude… pertsonak adina. Zergaitik uste duzue batzuk zigor gehiago jasaten dituztela? Edertasuna subjektiboa al da? Desira eraikia al da? Badakigu galdera hauen erantzunak zuen buruan bueltaka daudela. Goazen pixkanaka. Goazen disfrutatzera pasilloan barreneko ibilbideaz.

Goazen ametsetan egitera. Ez litzaizueke gustatuko mundu batean non gorputz guztiak desiragarriak diren? Zure gorputza iraina izan ezin den mundu batean? Bueltatu gaitezen pasillora.

Zoritxarrez guzti hau oraindik utopia bat da. Ziur momentu honetan etorri direla indarkeria hauen protagonistak izan zareten oroimenak. Bai jasan dituzuelako, bai, agian modu inkontziente batean sortu dituzuelako. Ez ikaratu.

Hilabete honetan bereizketa hoiei buruz hitzegingo dugu, disekzionatu egingo ditugu eta antzemateko, denuntziatzeko, aurre egiteko pistak ematen saiatuko gara ere. Aniztasunaren, gorputz disidentzien garrantzia azpimarratuko dugu eta horrela, guztion artean gorputzak askatasun eta gozamenerako guneak izan daitezen mundu hori sortuko dugu!

Gozatu dezagun! Goazen gure gorputzak Beldur Barik Jarrerarekin bizitzera!

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


07/09/19

LOVING WITH BELDUR BARIK JARRERA!

Ados, badakigu orduan maitasun erromantikoaren kontuarena saldu diguten pelikula bat dela. Beti esperoan egoteko, beti pasiboa, gure ametsak bikotea izatea-ezkontzea-familiabatosatzea izanik. Gure laranja erdia aurkitzea. Edota aktiboak izan beharra, beti lehenengo pausua eman beharra. Beti salbatzaileak. Inoiz ez ahultasuna azaldu. Ezkontzearena azkenengo gauza munduan izan behar du, gure laranja erdia, edo gure nahiak aseko dituena bakarrik aurkitzean. Ez goaz ez dakizuen ezer ez kontatzera…

Ba gauza pilo bat ditugu kontatzeko! Hori beti! Maitasun erromantikotik atera gaitezkeela kontatu nahi dizuegu… bakarrik alternatibak zeintzuk diren jakin behar da, zer da harreman osasuntsu hoiena, harreman askeak. «Beno… nik iadanik egiten dut nahi dudana…» Batzutan bai, bestetan ez. Askotan maitasunaren irudi desitxuratu bat dugu, beste pertsonak behar edota nahi duenaren ingurukoa. Besten gustokoa izateko beharra, gure burua eta geu garena ahaztuz. Eta horrela, ez garen pertsona edo pertsonaietan bihurtzen saiatzen gara. Ikusi duzue Easy telesaila? Bertan, kapitulu (Printzesa begana) batean argi ikusten dugu zer den aldetzearen hori beste pertsonaren gustokoak izateko.

fotograma-easy

Izan zaitez zu zeu! Harreman osasuntsuak ezartzeko honela genion pasa den urtean. Sakatu hemen post-a berriro irakurtzeko.

Gure burua maiatzea, baloratza, ahalduntzea, zoriontsua izateko beste pertsona batekin egon beharrik ez dugula jakitea, «bakarrik geldituko naiz» esaldia trola bat dela… Jende pilo bat digu gure inguruan! Bale, bikote bat izan beharraren presioaz ere hitzegin genezake. Ez da eramateko batere erreza. Bikoteak sortzen direnean askotan jendea desagertzen da! Eta norberaren jarrera, izaera ere aldatu edo desagertzen da askotan. Beno, horretarako… lehen esan dizuegun post-a beriro irakurri! Coral Herreraren hitzan irakurtzea beti dago ondo!

Eta behin, bakarrik egotea ez dagoela txarto, ez dela arraroa, ohartzen garenean eta gurekin gustura sentitzen garela… harremanak ezartzeko edo finkatzeko modu asko azaltzen dira! Mendekotasun, jeloskortasunak, osagarritasunean… eta baita monogamian ere. Poliamor terminoa ezagutzen duzue? Ziur baietz, aspaldian sare sozialetan dabilen hitza da… Poliamor edo polimaitasuna pertsona ezberdinekin harremanak (ezarri eta nahi direnak) ezartzean datza. Harreman batean bagaude, gure bikoteak jakin eta ondo iruditu behar zaio beste pertsonekin egotea. Honek ez du esan nahi beste pertsonekin enroilatu naizela besteak jakin gabe. Hauek adarrak jartzea da. Eta polimaitasuna ez da hori. Ezta harreman ireki bat… Beno, honen inguruan beste batean hitzegin dezakegu. Momentuz kuxkuxeatu pixka bat!

Eta orain polimaitasuna zer den dakidala, halabeharrez polimaitalea izan behar al naiz? Ezta pentsatu ere! Bakoitzak ezarri behar ditu nahi dituen harremanak, bakoitzan jakin behar du non, nola eta noiz eroso sentitzen den… aukeratzen dugun edozein harreman askatasunean, osasunean, zintsotasunean oinarritu behar da. Azken finean guzti hau Beldur Barik Jarrera da. Eta aukeratzea ere, Beldur Barik Jarrera da!

Hilabetea maitasunari buruz hitzegiten pasa dugu. Orain zuen txanda da maitasun erromantikoaren desmuntaiaren inguruko lanak bidaltzeko. Zabaldu zure Beldur Barik Jarrera maitasun erromantikoaren aurrean Beldur Barik Lehiaketa 2016an!

 

 

Guardar

Guardar


29/09/16

ROMAN

Ikasbidaian maitemindu nintzen. Roman. Noski, lagun batek dio hori normala dela, Roma alderantziz “amor” delako. Eta ez bazara “amor” deitzen den hiri baten maitemintzen ba ez zarela maiteminduko. Baina Roma “amor” da alderantziz eta agian ni ere alderantziz maitemindu nintzen. Roma oso erromantikoa izan zen, itxura, ni oso gustora nengoen berarekin eta bera ere antza nerekin, eta besteek esaten zidaten, Ander, enamoratuta zaude. Eta nik ez nekiela zer zen hori.

Oraindik ere ez dakit ziur maiteminduta nagoen edo ez. Nere lagun batek dio hala izango balitz oso haserre egongo nintzatekeela Marta Bilboko jaietan tipo batekin liatu zelako. Baina nik begiratzen dut nire barruan eta haserrea, haserrea, ez dut topatzen. Nire arrebak dio ez dela haserrea, baina ziur aski minduta egongo naizela. Eta nik mina-mina, ez dut larregi sentitzen. Agian munstroa naiz? Agian ez nago prest maitasunerako, eta oso gaztea naizenez oraindik ez dakit benetan zer den jeloskor sentitzea? Jakin izan banu maitasuna hain sentimendu antolatua zela, agian beranduagorako utziko nuke Romara bidaia.

1bgkl1

Marta eta biok ederto pasatzen dugu, hori bai. Gure artean konfiantza dexente dugu, elkarrekin egotean barre algarak dexenteak dira, sexu harremanetan ondo pasatzen dugu ia beti, nahiz eta beti ez dugun gogorik… Bueno, batzutan kostatzen zaigu elkar ulertzea, baina ari gara horretan ere, denbora eskatzen du, elkarrizketa luzeak eta buruhausteak, baina igual elkarrekin egotea hori ere bada, ez?

https://youtu.be/ZVOTPDDdGPQ

Noski elkarrizketa luzeak izan ditugu beste kontu horren inguruan ere. Martak Bilboko jaietan izan zuen lige horretaz, eta beste batzuetaz. Eta egia esan nahiko lasai gaude momentuz. Ez gara sentitzen bestearen bizitza kontrolatzeko gogoz eta horregatik, momentuz, Bilboko jaietara joaten gara nahi dugunean, bakarrik, lagunekin edo elkarrekin. Eta horregatik, segun eta nori galdetzen diozun, gure artekoa ez dela maitasuna esango dizute. Ba ez, gure artekoa maitasun aldrebesa da, alderantzizkoa. Hori da Roman maitemintzearen abantaila agian.

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


29/09/16

MAITASUN KONTUETAN ZURE BELDUR BARIK JARRERA ZABALDU!

Luze hitzegin dugu maitasun erromantikoaren inguruan. Bere mitoak ere ezagutu ditugu: laranja erdia, betikotasuna, esklusibitatea, zeloen kontua, kontrolaren kontua, sufritzearen kontua, beste norbaiten osagarria garelaren kontua… Kontuak direlako. Irakatsi dizkiguten kontuak, eta guk oso ondo ikasi ditugunak eta gure bizipen eta bizitzetan egokitu ditugunak. Baina ikasi ditugun heinean ahaztu ditzazkegu. Ahaztu baino gehiago, «desikasi», hitz hau existitzen bada…

Bapatean maitasun erromantikoaren kontu honekin hurrengoa gertatu daiteke. Bale, identifikatu ditugu maitasun erromantikoaren kontu hoiek, baina ez dakigu nola jokatu, nola maitatu «hasta las trancas» ez bada. «Zelorik ez badut jendeak esango du ez dudala maite..» MEC! Ai ene bozina bat izango bagenuen gure burmuinean, eta patriarkatuak irakatsitako edozein norma gogora ekartzean joko balu! Lehenengo momentuetan baliteke zarata asko izatea, baina pixkanaka zarata hori kenduko litzateke, eta patriarkatuak ezarritako traba, sama guztia gainetik kenduko genuke… Barkatu, pentsamenduetan korapilatzen garela… Zeloei buruz ari ginen. Besteek esaten duten horretan. Besteen ustetan. Besteei begira. Ikasi behar dugu besteetaz paso egiten, horrelako adierazpenak badira, behintzat. Askotan, taldetik aldantzea edo taldea ez jarraitzea zaila baita…

Badakigu oso lan haundia egin behar dugula maitasun kontu honekin. Ikusi dugun bezala ez bait gara gu bakarrik, inguruak ere maitasun erromantikoaren eredua ondo finkatzen laguntzen du (pelikulak, telesailak, musika, irudiak, publizitatea…). Beno, gure lana egiten goaz, ez? Harreman toxikoak identifikatzen goaz, maitasun erromantikoaren azpijokoa ere ikusi dugu… hurrengo pausua harreman sanoak eraikitzea da! Lan hori egiteko prest?

Hauxe dira 2014 eta 2015. urteetako Beldur Barik Jarrera Lehiaketen edizioetan maitasun erromantikoari buruz egin zenituzten lanetako batzuk.

ROMÁNTICO ES ANTIAMOR (2014. Egileak: Leyre Cenizo Arroyo eta David Ibáñez Baldomir. 2. Kategoria. Bilbao)

LEHEN URRATSA (2014. Egileak: Silvia Loscos eta Nerea Nievas. 2. Kategoria. Soraluze)

https://youtu.be/X5IS7WltuU8

HAU, EZ DA BAKARRIK JOLAS BAT (2015. Egilea: Ane Cenecorta. 1. Kategoria. Basauri)

https://youtu.be/yk1yp2zy5g0

SIN TI SOY YO (2015. Egileak: Ester Ferré García eta Judit Ferré García. 2. Kategoria. Iurreta)

SIN MEDIAS LARANJAS (2015. Egileak: Iraide Donaire eta Ester Ferré. 2. Kategoria. Durango)

NO SIEMPRE ES AMOR (2015. Egileak: Itsasne González,  Arrate Urbieta eta Tatiana Fernández. 2. Kategoria. Santurtzi)

Maitasun erromantikoa harrapatuta! Badakigu zeintzuk diren zure trikimailuak! Patriarkatua ez da hain azkarra… zirrikituak ezagutzen goaz, eta zirrikitu hoietatik atera gaitezke! Maitatzeko beste modu batzuk eraiki ditzazkegu! Modu sano, libreagoak! Eta horretan gabiltza! Zer da zuentzako harreman sano bat? Nola eraiki? Hilabetea ez da bukatu, ez da bukatu ere Lehiaketa. Maitasun erromantikoaren inguruan bideoren bat egin nahi baduzu… aurrera! Erakutsi zure Beldur Barik Jarrera maitasunaren aurrean!


06/07/17

HORI HALA BAZAN… SARTU DEZAGUN BELDUR BARIK JARRERA IPUINETAN!

Duela gutxi neskato batek, haunditan zer izan nahi zuen galdetzerakoan, printzesa erantzun zuen. “Egitan?” Pentsatu nuen. Egia esanda inoiz ez diot entzun mutil bati printzipea izan nahi duela. Printzesa izan nahi badu ere ez litzateke txarto egongo… Genero estereotipo eta heteroarauarekin ere apurtzen duelako. Baina egitan… printzesa? Nik txikitan seguruenik printzipea esango nuen, nahiz eta printzesa esateak guztia erreztuko zidan; badakizue, “arrarotzat ez hartzeko, taldean sartzeko”… Zenbat gauza egiten ditugu baztertuak ez izateko. Baina hori ere beste istorio bat da. Goazen ipuinen kontura. Behin batean…

Beno printze eta printzesaren kontuekin jarraituz, bale egia da,  printzesen kontua aldatuz joan da. Aldea dago Edurne Zuri edota Mari Errauskin, Mulan eta Brave pelikulako Merida printzesen artean. Hasierako printzesak esperoan zeuden, beti besteen menpe eta besteen zerbitzura, izan ipotxak, izan amaordeak edota sorgiñak. Oraingoak, aldiz, nolabait ahaldunduta daudela esan dezakegu. Egia esanda Brave-eko Meridak ezkontzeari uko egiten dio. Eta Elsa-k neskalaguna izateko aukera omen du… edo iadanik liatuta daude? Atera zaitez armairutik Elsa! Edo gelditu zaitez zu zeu zurekin, ez dago zertan printzipe edo printzesa baten beharrik! Zergaitik bikote baten beharra?

Ez goaz ezer berririk esatera. Ondo dakizue zuek zeintzuk diren maitasun erromantikoaren mitoak eta kontuak, nola funtzionatzen duen harremanen kontu honek: betirako (joe, hainbeste kostatu zait lortzea… orain betirako izan behar duela… bestela zer gertatuko da, bakarrik egongo naiz?), beti eder (ipuinen kontuekin jarraituz, nortzuk dira ipuinetan itsusiak diren pertsonaiak? Nola da posible beti printzesak hain lirain egotea? Kalabaza batean sartzea ez da erreza izan behar… Zazpi ipotxekin bizi naizen etxe bat garbitzean ez dut uste betiko piura mantenduko dudanik…), beti prest (beti esperoan, beti besteak aurreko pausua eman behar du)… Eta beti nire antzerako norbaitekin (zergaitik Edurne ez da liatzen ipotx batekin? Aniztasun funtzionalaren inguruan ere asko esan genezake…). Akabo. Amaitu dira ipuinak, ni neu nire istorioa sortzera noa.

Eta orain printzesa izango naiz. Bai,hala nahi dudalako. Baina erabakitzen duen printzesa bat, batzuetan Darth Vader izango naizena. Zergaitik aukeratu behar?

1ax9zr

Ezagutzen dituzue Faktoria Lilak ematen dituen “Desprincesamiento tailerrak”? Sakatu irudian.

taprincesa

Animatu eta ipuinen kontu honetan zuen Beldur BArik Jarrera zein den kontatu. Zeintzuk izan dira irakurri edota ikusi dituzuen ipuinak? Zelako mezua ekartzen zuten? Nolako harremanak ematen ziren bertan?

 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


20/09/16