Categoría: <span>Bloga</span>

Idatzi ez duzun erromantizismoaren gidoia ez interpretatu!

gidoia

Konfesatu behar dut. Erromantzisimoaren biktima bat naiz ni ere. Nik ere bakarrik geratzeko beldurra dut, eta mutiloi erakutsi digute neskalaguna izan behar dugula, hori dela normalena, baina gutxi esan digute bakardadeari buruz, suposatzen da gu beti gaudela ondo, gure kabuz ondo moldatzen garela. Baina gero, ai, bikote harremanetan mamu berdinak agertzen zaizkigu: ez dugu nahi bakarrik egon, beste denak norbaitekin daude eta ni ez…

Eta nola antzerkiaren gidoia horrela idatzita dagoen, ba pentsatzen dugu bakarrik ez egoteko modurik onena gidoia jarraitzea dela. Gure bikoteei eskatzen diegu guretzako izatea atentzioa. Gurekin egitea gauza bereziak eta haien denborarik preziatuenak guri eskaintzea. Pentsatzen dugu gurekin baldin badaude ba ez dutela zertan beste batzuekin ere aritu, “zu niretzako zara eta ni zuretzako” esatea maitasun froga bat dela, eta gainera gehien gustatzen zaigun partea lehengoa da: “zu niretzako”. Gero nik egiten dudana… Bueno, hori ikusiko dugu.

Eta hortik aurrera gidoiak gauza zehatzak eskatzen dizkigu: pentsatzea jeloskorra izatea maitasuna dela. Pentsatzea gure bikotea non dagoen eta zertan dabilen uneoro jakitea maitasuna dela. Pentsatzea jendea konplementatu egiten dugula, eta gu gabe bera ez dela ezer, ezin duela bere kabuz hau edo bestea egin… Zertarako emango dizkizuet detaileak. Badakizue zertaz ari naizen, leku denetan ikusten dugun horretaz, pelikuletan, lagunekin dauzkagun elkarrizketetan. Eta badakigu oso oso oso erreala den arren, gidoi bat dela.

Bikote harremanak hori dira azken finean: harremanak. Eta harreman guztiek bezala hori eskatzen dute: errespetua. Eta errespetuak esan nahiko luke ez kontrolatzea. Ulertzea parekoaren askatasuna nahi duena egiteko beste denaren gainetik dagoela. Eta garrantzitsuena elkar errespetatzea dela eta ez jende guztiaren begietan super normala eta erromantikoa izango den harremana izatea. Errespetuz, komunikazioaz, zintzotasunez eta berdintasun nahiaz lortzen dugulako bakarrik ez egotea guk idatzi ez dugun erromantizismoaren gidoia interpretatu nahian.

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


06/07/17

No more happy endings

Igandea da, bihar berriro eskolara, institutura, unibertsitatera, lanera joan behar dut. Ze azkar pasatzen den asteburua! Igandero pentsamendu bera dut: eta asteburua bi egun izan beharrean buelta emango bagenio eta 5 egunetara pasatu? Gero ezinezkoa dela konturatzen naiz eta errealitatera buelta. Eta pentsamendu hori bakarrik ez… gauza arraroa gertatzen da igandetan ere. Ea zuei ere gertatzen zaizuen. Igande arratsaldea da eta nahiz eta bakarrik egon, nahiz eta lagunekin gelditu, pelikula bat ikusteko gogoak ditugu. Eta bapatean, denak aho batez “zer moduz erromantiko hoietako bat ikusten badugu?”. Ez dakit zer pasatzen den, zergatik igandeak maitasun erromantikoaz betetzen ditugun. Eta honek arrisku handia du… bai, lagunok, guk badakigu maitasuna ez dela pasa den urtean aurkeztu genizkizuen mito hoiek, ez dela laranja erdiaren kontua… baina igandetan gure burmuina biguntzen da eta maitasun erromantikoz betetako mezuak sartzen dira gure baitan. Filtroak kentzen ditugu? Kontuz! Maitasun erromantikoaz hitzegiten duten pelikulak osasunerako kaltegarriak baitira!

Ikus dezagun…

Gizartean arrakasta lortzen dugu bikotean gaudenean… Bai, ni oso horretatik gu biok izatera pasatzen garenean… Gogoratzen Pretty Woman adibidez? Edota Nunca me han besado?

https://www.youtube.com/watch?v=BM6cAlmCk3A

Horrelako zenbat amaiera ikusi ditugu? Azkenengo irudia musua da, neska eta mutilaren arteko musua, happy ending, zoriontsuak betirako, y comieron perdices ideia azpimarratzen dutenak. Zoriontasuna bakarrik bikotean aurkitu dezakegu.

Ikusi duzue “Grace eta Frankie” telesaila? Imajinatu, betirako izango dela uste duzun harremana bapatean apurtzen dela eta zure bizitza berriko eraiki behar duzula. Horrelakotan lagunak premiazkoak dira… Baina ez dago adinik ohartzeko gure burua zaindu behar dugula, nahi duguna egiteko gai garela, gure bizitzaren protagonistak gu geu garela!

Eta «perdices»-ei buruz hitzegiten gaudela… betirako, bizitzatik harago, Buzz Lightyear esaten duen moduan “hasta el infinito y más allᔠmaite egingo zaitut. Ba ez, lagunok, gauzak amaitzen dira. Berriro ikusi lehen aipatu dizuegun telesaila… aspertu gara Crepusculo, Ghost… bezalako pelikulekin. Maitasuna betirako eta “más allá de la muerte” bezalako ideiekin, nola ez dugu gaizki pasatuko, zerbait gaizki egin dugula ideiarekin ibiliko, harreman bat amaitzen denean? Hori esan nahi bait digute. Adi mezuari! Betirako maitasunaren ideia sartu nahi digute, sufritu behar duzunaren ideia, eta harremanak amaitzen badira, porrotak bezala biziko ditugu. Bizitzaren parte dira, gauzak hasi eta amaitu daitezke, edo ez, baina ez dago zertan sufritu beharrik amaitu ez daitezen edo luzatzeko. Ikusi duzue “La Chica danesa” bertan Gerda Wegener-ek gustokoa dugun maitasun eredu bat agertzen digu: zure ondoan egongo naiz, zurekin, baina nirekin ere, nire bizitza eginez.

Beno, gure osasunerako onuragarriak ez diren ezaugarri gehiago aurkitu ditzazkegu maitasun erromantikoari buruz hitzegiten diguten pelikula eta filmetan. Emakumeen mendekotasuna, heteronormatibitea, monogamia, mutilek eman behar dutela aurreneko pausua, mutilentzak garrantzitsuena kopurua dela (zenbatekin enroilatu zara) eta neskentzat kalitetea (benetakoa aurkitu, printze urdin hori)… ezaugarri gehiago ikusten dituzue?

Peli bat gomendatu nahi duzuegu… iadanik ikusia izango duzue, baina bertan maitasun erromantikoaren ondorioak ikusi ditzazkegu. Zeri buruz doa? Ikusi dezagun… neskei zer irakatsi digute? Lana eta guzti hori ondo dagoela, baina bizitza oso bat izateko, bikote bat izan behar dugula, behin bikotea izanda, ezkondu behar garela, eta horrela, lehen genion arrakasta soziala lortuko dugula. Eta gainera, indarrean dagoen “edertasun” ereduaren barruan ez bazaude, esfortsu gehiago egin beharko dituzula. Bada garaia estereotipoetaz barre egiteko!!!

Zeintzuk dira zuretzat harreman sanoak, libreak erakusten dituzten pelikulak eta telesailak? Maitasun erromantikoa osasunerako kalteagarria delako, goazen #BeldurBarikJarrera rekin harremanak eraikitzera!!!!

 


13/09/16

Maitasun erromantiko abestien aurrean… Beldur Barik Jarrera!

abestiak3

Bale, onartzera noa, guztion aurrean. Hurrengo esaldiak nire ahotik irten dira: burua galtzen ari naiz, inork ez bezela maite zaitudalako”, “si tu no estás aquí…”, “no puedo vivir sin tí, no hay manera…”, “I’m mad about you…”. Onartu behar dut, ahotsa galdu arte abestu ditut hauetako asko. Kalean, lagunekin, parrandan, dutxan… Maitasun erromantikoaz zipriztindutako kantak edonon daude. Edonoiz eraso egiten dute. Erne egon behar gara beraien aurrean!

Bai lagunok, horrelakoa izaten da maitasun erromantikoaren kontua… irratia piztu, tabernan pote bat hartzen gauden bitartean, gure etxean, gure kuadrilan (entzun duzu ezdakitnoren azkenengo kanta? Nire hitzak dira hoiek… nire sentimenduak hain ongi isladatzen dira…), kontzertuetan (kontzertuzalea naiz ni, eta maitasun erromantikoaren kontua edozein musika eredu edo generoan ematen da)… Beti aurkituko ditugu horrelako abestiak. Pasa den urtean batzuk ekarri genituen gure web gunera. Gogoratzen? Sakatu hemen aurreko urteko post-a berriro irakutzeko.

Beno, ba nazkatu egin gara. Bai, neskak beti menpekotasun egoeran abestietan, mutilak beti aurreko pausua eman behar dutela, neskak bakarrik beti esperoan, itxoiten, neskak-mutilak harremanak, beti sufritzen uzten gaituztelako, utzi nahi dugulako, beste batekin dagoelako, beste batekin maitemindu naizelako, zu ez zarela, ni naizela…

Akabo! Gure kantak egitera goaz! Berriak sortu eta daudenak moldatu! Hori bai dela Beldur Barik Jarrera!

Maitasuna ondo dagoelako, maitatzea ondo dagoelako, baina modu libre, aske, batean! Rebeca Lane-k esaten duen moduan, “gertu, baina hezirik gabe”.

Viruta FTM dioen moduan, «Nirea baino ZUREA beti izanez».

La Otra abeslariaren hitzetan, «libre nahi zaitut eta nire burua zurekin ere libre».

Ziur abesti gehiago daudela… gehiago ezagutzen dituzue? Gure #BBplaylist ean gehitu ditzazkegu! Animatu eta bidali zuen maitasun sano eta askearen abestia!

Dauden maitasun abestiak birmoldatzea beste aukera da, Beldur Barik Jarreraz beteriko aukera gainera! Hemen dituzue zenbait adibide!

Ester eta Judit Ferré Iurretatik bidali ziguten pasa den urtean bideo izugarri hau. Maitasun erromantikoaren himnoetako bat hartu eta bere musikarekin SOMOS ESTUPENDAS abesten eman dugu urte osoa!

Abesti honek askorako ematen du… Las insumisas taldeak ere horrelako abestien aurrean bere asperdura agertu du. Taldearen hitzetan “Sin ti chica sana, Que ya esta completa , Como una manzana”.

Beraz,  matxismoz, sexismoz, heteroarauaz… beteriko abestiak hartu ditzazkegu eta gure erara egin! Maitasun erromantikoarekin bukatuz eta maitasun harreman sano eta libreak sortuz!

BELDUR BARIK JARRERAZ BETE MUSIKA! BELDUR BARIK JARRERA DUEN MUSIKA ENTZUN, SORTU!

 

Guardar


08/09/16

BERRIRO MAITASUNAREKIN BUELTAKA…

Maitasuna guztia suntsitzen duen urakan bat da… mundu osoa kolokan jartzen duen lurrikara… Tira, zenbat aldiz entzun dituzue horrelako esaldiak? Nik milaka aldiz…. eta gero ohiko esamoldeak datoz: «beno, hori maite zaituelako da, maitasuna delako, benetako maitasuna, maitasun maitasuna». Bai noski, zure mundua kolokan jarri behar dela esaten duen maitasun hori (orain bikote moduan pentsatu behar duzu), baita zure lagunak (orain nor maitatu behar duzula, hor jarri behar dituzu indar guztiak, zure bikotean, eta lagunak alde batera utzi ditzazkezu… eta benetako lagunak badira, ulertuko dute), zure sentimenduak ere (ez izan berekoia, zure sentimenduak beste pertsona baten osagarriak dira), zure sexualitatea (bakarrik pertsona horrekin harreman intimoa izan dezakezu, eta pertsona bakarrarekin, eta neskak mutilekin eta mutilak neskekin… ai ama beste pertsona bat gustatzen bazaizu…)… Lista zabaldu dezakegu, baina ideia guzti hoiekin apurtu nahi dugu, maitasun erromantikoaren inguruan darabiltzaten mito guzti hoiekin. Baita gure inguruan, zorabiatzen gaituztenekin ere!

Pasa den urtean mitoei buruz hitzegin genuen. Baten bat ahaztu genuen? Horrela bada… esaguzue!

Berriro hemen maitasun erromantikoaren gaiarekin jarraitzeko. Aurten ere nola maitatu behar dugun irakatsi diguten ikusiko dugu, ideia hori deuseztatu eta GURE MAITAZEKO ERAK sortzeko. Bai, horrela, letra haundi eta pluralean.

Musikaren bitartez…

Pelikula eta telesailetan…

Ipuinen bitartez…

Maitasun erromantikoaren kontu honetan neskak gure papera dugu… eta baita ere mutilok…

Rocio Salazar
Rocio Salazar

Pentsatu, eztabaidatu eta ausnartu egin dugu… eta bidali diguzuten bideoetan ere ikusi dugu. Eta laister, berriro ikusteko aukera izango dugu, Beldur Barik Lehiaketa 2016 gertu baita…

Inposatu dizkiguten rol hoietatik aldendu nahi dugu…

tumblr_njqc8068sC1unan3co1_400

Osasungarria den modu batean maitatu eta maitatuak izan nahi dugulako… kanpora harreman toxikoak!

relaci-C3-B3n-t-C3-B3xica-636x423

Eta maitatzeko beste modu batzuk ere ezagutu nahi ditugu, adibidez, hainbestetan entzun dugun poliamor kontu hori…

https://www.youtube.com/watch?v=R5q6X7J4R_c

Kurtsoari hasiera ematen diogu maitasun kontuarekin. Baina maitasun kontzeptu zaharkitu horrekin amaitu nahi dugu. Maitatza sufritzea dela esaten digun ideia horrekin, nor maitatu eta noiz maitatu esaten digun maitasun horrekin… guk sortu nahi ditugu maiuskulak. Gure burua maitatu eta gure ingurukoa, baina zainduz, askatasunean… Rebeca Lane abeslariak dioen moduan «gertu baina hesirik gabe», Viruta FTM kantuan bezala «Nirea baino ZUREA beti izanez», La Otraren hitzetan «libre nahi zaitut eta nire burua zurekin ere libre»… Neska eta mutila nola izan behar dugun irakasten diguten bezala, nola maitatu behar dugun irakasten diguten… Eta guk erramintak hartzera goaz, eta irakatsi diguten guztia deuseztatzera goaz benetan maiuskulak dituen maitasun bat sortzeko. Laguntzerik nahi al duzu? Beldur Barik Jarrearekin maitatu!

Guardar

Guardar


06/09/16

BELDUR BARIK JARRERA DUTEN PELIKULAK NAHI DITUGU!

Bale, badakit aspaldiko filma dela… baina abuztua aprobetsatu dut berriro saga guztia ikusteko… Hondartzara joatea primeran dago, baina goizetan ezer egiterik ez izatea ere ondo dago… gure tartea ere edukitzea garrantzitsua delako. Gurean pentsatzeko eta gure gauzak ere hausnartzeko, irakurtzeko, pelikularen bat ikusteko… Beno, sarrera guzti hau  “Los juegos del hambre” saga ikusi dudala berriro esateko. Igual aspertu naiz hainbeste gorputz perfektuekin, igual aspertu naiz neskek pelikuletan duten ereduekin, igual aspertu naiz beti mutilak liderrak diren irudiarekin.

Egia esanda, amaiera ez zitzaidan asko gustatu… ups! Ez noa orain spoiler-a egitera… Ikusi ez baduzue (jende gutxi izango zarete) ikusteko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Eta zu ere nesken eta mutilen eredu estereotipatuekin aspertu bazara, post honen amaieran pelikula feministak biltzen dituen web gune bat aurkituko duzue.

Fiuuu fiuuu fiuuuu (saiatu naiz… sinsajoraren soinua egiten, lortu al dut?) Katniss Everdeen, ohikoa ez den akzio pelikuletako protagonista. Nolakoak izango dira akzio pelikuletan agertzen diren neskak? Bi taldetan banatu ditzazkegu, alde batetik, erabat sexualizatuak dauden neskak, beraien arma askotan beraien gorputza delarik. Eta beste alde batetik, sexualizatuak ez badira… berez maskulinoak diren armak ematen zaizkie, mendeku nahiez beteak, botere grinaz itsutuak… Beno, ba Katniss ez da horrelakoa. Katniss borrokalari bat da, baina baita ahizpa, laguna… Eta gainera ez du batere interesik maitasun harreman batekin. Hor dago Gale, gustokoa duena, baina ez du inolako konpromesurik nahi. Eta hor dago ere Peeta ere. Katniss-ek badaki oso ondo zeintzuk diren “maitasun erromantikoaren” kodigoak, eta ondo erabiltzen ditu, bere onurako baino gehiago, bizirauteko!

Katniss-ek familiaren betebeharrak bere gain hartzen ditu (esan dezakegu aita-ren papera hartzen duela, hau da, mutilen papera), ez zaio maitasuna interesatzen eta araututa dagoen feminitatean ez da erortzen… Horregaitik gustatzen zaigu Katniss. Eta borrokan berarekin aurrera egiteko gogoak sartzen zaizkigu (beno, gero jokuak ikusten ditugunean ez hainbeste…). Katniss neska indartsua da, genero ereduekin apurtzen duena, maitasun erromantikoan erortzen ez dena, edertasun ereduekin bat egiten ez duena… Beldur Barik Jarrera duen neska da!

Pelikula ikusi duzue? Zer pentsatzen duzue guzti honen inguruan? Kritika ere egin dezakegu… niretzako pelikula gauza askorekin apurtzen du, baina heteroaraua ez da haietako bat… neska-mutila harremanak al dira guztiak etorkizun batean dauden harreman bakarrak? Eta lehen esan dizuedan amaiera ere… zer pentsatzen duzue guzti honen inguruan?

Laburbilduz, esan dezakegu Los juegos del hambre Beldur Barik jarrera isladatzen dutela. Baina baita, Bechdel test-a gainditzen dutela ere! Zer den Bechdel test-a? Hiru arau bete behar ditu pelikula batek test hau gainditzeko.

  1. Gutxienez bi neska agertu behar dira.
  2. Beraien artean hitz egin behar dute.
  3. Mutilekin zerikusirik ez duten gaien inguruan.

Alison-Bechdel-Rule-Dykes-Watch_EDIIMA20160223_0585_1

Test hau gainditzen duten pelikula gehiago ikusi nahi badituzu… hona hemen Peliculas feministas web gunea (Hemen sakatu).

Egunerokotasunean sortzen dira/ditugu erreferenteak, pelikuletan, telebistan, kiroletan… Erreferente positiboak behar ditugu, bai kirolean, bai oholtza gainean, bai irakurtzera goazenean… Beldur Barik Jarrera duten pelikula, kirolak, gorputzak nahi ditugu!

 

Guardar


31/08/16

Gola sartuko diot nitaz espero denari

19cxq0

Futbolista izan behar nuen. Aita, ama, arreba eta familia osoa mixeriatik aterako zituen pitxitxi berria. Saiatu nintzen, nahiz eta ez nuen gogo handirik. Ez zuen funtzionatu. Ez naiz pitxitxi izan, ez dut inor mixeriatik atera, are gehiago, futbolerako zapatila bereziak erosi nituen eta, bi aldiz besterik erabili ez ditudala ikusita, esan dezakegu nire bizitzako inbertsio txarrena izan direla.

Gero saskibaloiarekin saiatu nintzen. Ez du horrenbeste famarik, baina tira. Gure artekoa ezinezkoa izan zen: etorkizunik ez nuela zioten batzuk, baldarra nintzela besteek. Nik esaten nuen bakarra, ez zitzaidala hain erropa zabala gustatzen.

Etorri ziren atzetik eskubalioa eta, ai ene, esku-pilotan jokatzeko saiakerak. Erropak oso ondo geratzen zitzaizkidan, euskal dantzetarako neuzkan praka berberak erabiltzen nituen gainera (nahikoa gastatua nuen jada kirolari aparta izateko nire saiakeretan). Ez nenbilen gaizki, baina larregizko txapa zen: asko entrenatu behar duzu hona edo hara heltzeko.

Nazkatu naiz apur bat kirolaren kontuarekin. Ariketa apur bat egin eta ondo pasatzeko ondo dago, baina susmoa hartu diot hori baino gehiago dela. Aber zein den onena. Ea nor dagoen argalen eta zeinek dauzkan muskulito gehiago. Harro eta pozik egon daitezela ingurukoak mutikoa kirolaria delako, hori bai mutilen asuntoa, hori bai gauza normala.

Ba ez lagunok, ez naiz hortik pasako. Hainbeste gustatzen zaizkidan marrazketa artistiko klaseetara joango naiz, ahal badut lehen baino gehiagotan. Kirolari aparta naizen edo ez jakin nahi duenak etortzea dauka dantzalekura gurekin asteburuetan, ikusiko du zer den izerdia botatzea. Eta bestela, nesken futbol taldeko animatzaile taldea sortuko dut, ze demonio. Gola sartuko diot nitaz espero denari.


23/08/16

Ez zaigu ezer gertatuko beti lehen lerroan ez egoteagatik, eta horrela agian egunen baten denok batera egin dezakegu dantzan

A ze uda pasatzen ari garen. Egia esatea nahi baduzue ez-dakit-nongo hondartzara joan baino edo auskalo-zenbat-izarretako hotelean egon baino nahiago dut hemen geratu. Euskal Herrian oso ondo egoten da udan eta, batik bat, ez da falta zer eginik. Jaiak izaten dira hiriburuetan, Iruñetik hasi, Baiona, Gasteiz, Donostia, Bilbo… eta zer esanik ez herri txiki eta auzoetan. Nik ez dut aspertzeko tarterik hartzen.

Bereziki musika gustatzen zaigunontzat aukera asko egoten dira, eta gure aukera hori da hain zuzen ere, uda osoa kontzertuz kontzertu pasatzea. Belako, adibidez, lau aldiz ikusi ditut jada! Gero eta neska gehiago ikusten ditut eszenatokian, edozein instrumentu jotzen, edo DJ mahaien atzean (a ze dantzak Las Tea Partysekin!). Lagun batek aurrekoan erakutsi zidan Emarrocken web orria, hor daude argazki piloa, egia esan ezin nuen sinistu gure inguruan hainbeste emakume musikari zeudenik.

Duela ez hainbeste kontzertu batean taldeko abeslariak esan zuen “neskak, etorri lehen lerrora, mutilak, segi atzeko lerrora”. Kuadrilako neska batzuk berehala joan ziren lehen lerrora, eta inoizko kontzerturik onena bizi izan zutela diote, ez zegoela lehen lerroan beti bezala bultzaka dantza egiten zuen mutil kuadrilarik eta musika hain gertutik bizitzea ikaragarria izan zela esan ziguten gero. Han geuden mutilon erdiari memelo aurpegia geratu zitzaigun. Egia esan ez nuen inoiz hala ikusi, baina gero pentsatu nuen: zenbat aldiz egon naiz kontzertuetan, lehen lerroan, eta beti mutilez inguratua eta oso neska gutxi zeudela (kuadrilako pare bat ta kitto, askotan)? Zenbat aldiz esaten dute kuadrilako neska hauek lehen lerroetan giroa oso “matxiruloa” dela? Zenbat aldiz sentitu naiz ni neu ere gogaitua hainbeste bultzada eta errespetu gabeko jarrerarekin?

Ba agian ez da hain ideia txarra mutilok lehen lerroetatik urruntzea. Denbora larregiz izan da gurea eszenatokia, eta eszenatoki azpikoa ere. Ez zaigu ezer gertatuko beti lehen lerroan ez egoteagatik, eta horrela agian egunen baten denok batera egin dezakegu dantzan.


19/08/16

BELDUR BARIK JARRERA BERTSOTAN

bertsotan

Bizitza musikarik gabe ez dut imajinatzen. Izugarri gustatzen zait musika. Ahal dudan musika guztia entzuten eta disfrutatzen saiatzen naiz. Cumbiarako egunak ditut, baina baita pop, rock, rap… egunak ere. Eta kontzertuetara joatea ere izugarri maite dut. Taula gaineko taldearen abestia abestuz, burua mugituz, gorputza soinuaren uhinek mugituta. Eta bapatean nire kontzientzia feminista piztu eta taula gainean zelako taldeak diren, zelako letrak entzuten ditudan, nire inguruan dagoen jendea nolako portaera duen analisatzen hasten naiz. Ai ama, kontzientza feminista bihurrikeritan. Eta taula gainera begiratuta beti dago pentsamendu hau nire buruan… zenbat emakume daude momentu honetan taula gainean? Edota heteroarauaren barruan sartzen ez diren gorputzak? Musika festibaletara joatea ere atsegin dut, eta kartela begiratzean beti egiten dut zenbaketa berdina… zenbat emakume edo gorputz ezberdinak… imajinatuko duzue erantzuna.

Eta lan horretan berdin du heavy, rap, udalerriko jaietako kontzertu, gaztetxeetako kontzertu, indie, pop, reaggeton… den ala ez. Bertsolaritzan ere. Ez goaz hemen ezer berririk esatera.

Beraz… musika eredu guztietan gertatzen bada, leku guztietan…ezin du kasualitatea izan.. Ez da kasualitatea!

Eta kasualitatearekin jarraitzen dugu… kasualitatea al da ere bertsolarien %15a bakarrik emakumezkoak izatea?

Amaitzeko bideo hau utzi nahi dizuegu. Lasaitasunarekin ikusi, entzun… Uxue Alberdi-k umoreaz, lotsagabekeriaz, neutrotasuna, panpinei… buruz hitzegiten digu.

Bertsolaritzan ere nolako bertsolaritzan emakume ereduak dauden azaldu digu Uxue Alberdi-k bideo honetan. Emakume izatearen kontzeptu hori eraikia izan denez… deseraiki dezakegu! Beraz, goazen berri bat berreraikitzera!!!

Bertsolaritzan ere Beldur Barik Jarrera agertuz!

 

 


18/08/16

BAKARKA, BINAKA, TALDEKA…BELDUR BARIK JARRERAREKIN BIDAITU!

BBbidaia

Gogoratzen duzue Negu Gorriak taldearen Itxoiten kanta? Noizbait gure artera ekarri dugu gure web gune honetan (sakatu hemen Itxoiteari utzi… ipuina gurea eginez Beldur Barik Jarrerarekin! post-a).

Bidaiatu nahi dugunean askotan ere besteek zer egingo dutenaren zai gelditzen gara, itxoiten. “Beno, motxila hartu dezaket eta bakarrik joan naiteke”. Askotan izan dugu burutazio hori. Baina zaila da askotan ere aurrera eramatea. Gure hegalak ez dira zabaltzen bestetan bezala. Arriskuak, beldurrak, kontuz ibili beharraren ideia uneoro… Argi dago neskentzat esparru batzuk debekatuak izan ditugula. Pasa den urtean genero eredu hoiekin apurtu zuten emakume bidiariak ezagutu genituen (sakatu hemen berriro irakurtzeko).

Neska hoiek bakarrik bidaiatzea erabaki zuten. Bale, badakigu beste garai batzuk zirela. Baina imajinatu zelako oztopoak aurkituko zituzten beraien bidean. Ez bakarrik bidean, baizik eta bidaia hasi aurretik! Entzun beharreko guztiak… “nola konponduko da emakume bat bakarrik munduan zehar… neskek ezin dute bakarrik bidaitu…”. Horrelako esaldi batzuk gaur ere entzungo genituen ziur aski… Tira, ba Beldur Barik Jarrera izango dut bidailagun, bidaia Beldur Barik Jarrerarekin egingo dut. Neuk bakarrik. Eta fijo bidean Beldur Barik Jarrerarekin bidaitzen duten beste neska askorekin topo egingo dudala. Eta bakarrik esan beharrean, hobeto litzateke esatea nirekin bidaiatzen dudala. Bidairik zail eta hoberena!

Ezagutzen duzue Viajo Sola Facebook orrialdea? Bertan bakarrik bidaiatu nahi duten emakumeen esperientziak aurkituko dituzu. Pasatu zaitez beraien web gunetik ere. Bidai bat egitean pentsatzen ari bazara… ez da aukera txarra beraiekin hitzegitea! Eta beste neska batekin bidaiatzean ere ez pentsa estereotipoak ez direla erreproduzitzen…Begira zer dioten The patitas en el mundo-ko bidaiariak!

Eta bakarrik bidaitzeak ere ez du esan nahi “neska gixajoa, ez du inor berarekin bidaitzeko…”. Ezta pentsatu ere! Bakarrik bidaiatzean gure burua ere hobeto ezagutu dezakegu, bizipenak gehiago sentitu ditzazkegu, aurretik aipatutako estereotipoekin apurtu dezakegu.

Nolakoak dira bakarrik bidaitzen duten emakumeak? Begira zer dioen bakarka bidaiatzea atsegin duen Eli Zubiriak: Ausartak, femininistak, egunerokoak eta independienteak. Baita ere kuriositatea dutenak, urduriak, gauzak beraien begiekin ikusi beharra dutenak, moldea apurtzen dutenak. Eta baita, gure artean bat egiten dugunak.

Hau ez bada Beldur Barik Jarrera… Zer izango da orduan! Berriro diogu, hegalak astindu eta aireratu, bakarrik bidaiatuko dugu! Nirekin izango da bidai zail eta politena! Eta lekuak Beldur Barik ezagutu eta gozatuko ditut. Genero eredu guztiak niregandik usatuz. Astindu hegalak!

 

 

Guardar

Guardar


16/08/16

EZIN BADUT BELDUR BARIK JARRERAREKIN DANTZATU, EZ DA NIRE IRAULTZA!

dantzatu

Dantza egitea izugarri gustatzen zait. Musika jarri eta berehala hasten da nire gorputza dantzan. Nire burmuina ere astintzen hasten da musika entzutean. Erritmoarekin bat egiten dut. Bakarka zein taldeka dantza egitea gustokoa dut. Bakarrik nagoenean ni naiz erritmoa markatzen duena, nora jo edo ez erabakitzen duena. Gustora egiten dut dantza. Neurea egiten dut askotan “Dantzatu inor begira egongo ez balitz bezala” leloa. Baina ere gustokoa dut jendearekin dantzatzea, bikoteka edo taldeka. Eta une horretan… zas! Etortzen dira genero estereotipo guztiak gainera. Neska banaiz, neskari dagokion papera hartu behar dudalako (eta berdina mutila banaiz). Neska edo mutila izateagatik ezin dudala dantzatu zenbait dantza. Gurpildun aulki batean mugitzen banaiz ezin dudala dantzatu. Zuei ere gertatu zaizue horrelakoak? Erromerietan zuen genero papera mantendu behar al duzue? Mantentzen ez baduzue lelokeriak entzun behar ahal dituzue? Zerbait esan nahi duzuet… nik ere horrelakoak entzun ditut. Eta kokoteraino nago! Dantzaz gozatu nahi dut, aske, nire gorputza askea den bezala! Eta inork ez dit esan behar nire “papera” egokia den ala ez! Goazen Beldur Barik Jarrerarekin dantzatzera! Let’s dance!!!

Dantza feminismoz bete nahi dugulako…

Genero estereotipoekin amaitu nahi dugulako…

batekoo

Brasileko BATEKOO dantza mugimendu batean bihurtu da, bertan genero estereotipoekin apurtu eta gure ipurdia da hitzegiten duena. LGTBIfobia, arrazismoaren aurkako dantza. Move your ass! Do the twerking!

Zer egin dezakedan edo ez esaten diguten hoiei erantzun nahi diegulako…

Dantzan ere genero eredu zaharrei GAME OVER esango diegu. Datorren astean gure Beldur Barik Jarrera zabaltzen jarraituko dugu. Bidaian gurekin etorri nahi duzue? Astindu orduan hegalak aireratzera goaz eta!!!


11/08/16