Categoría: <span>Bloga</span>

MIKROMATXISMOAK IDENTIFIKATU ETA AURRE EGIN BELDUR BARIK JARRERAREKIN!

Zenbat aldiz entzun duzue esaldi hau: “Ez zaitez horrela jarri… broma bat izan da… txantxetan izan da… goraipamen bat besterik ez da izan…“.  Zenbatetan? Eta nolakoa izaten da gure erantzuna? Nola erantzuten dugu eraso hauen aurrean? Bakarka zein taldeka erantzuten badugu ere, askotan hitz berdina errepikatzen da erasotzaile edo ingurukoen ahotan: “paranoikoak jota zaude!”. Paranoia. Berriro ere neskak paranoikoak edo histerikoak garela esaten. Berriro ere homosexualak paranoikoak garela esaten. Berriro ere arabiarrak paranoikoak garela esaten. Berriro ere aniztasun funtzionala dugunok paranoikoak garela esaten. Beltzak garenok paranoikoak, gitanak garenok paranoikoak…

Guzti honen harira Mari Kazetariaren aspaldiko artikulu bat ekarri nahi genuen berriro ere web gune honetara (sakatu hemen albistea irakurtzeko).

Artikulu honetan zenbait mikromatxismo zerrendatzen dira: kaletik doazen neskek lisunkeriak (batzutan norbere familiak botatakoak) entzutea, ipurdia ukitzea, kotxe batean jarraitzea, lorpenak gutxiestea “nesken asuntoak” direlako… Eta bazegoen ere amankomunean ematen zen zerbait. Askok ez zuten ezer esan, ez zioten inori kontatu, garrantzia kendu zioten… bitxikeria edo anekdota bezala hartua izaten da eta heteropatriarkatuaren erruz (tamalez esatea ez baita egokia erruduna bait daukagu) neskak eta zapalduak diren beste kolektibo batzuk pairatzen dituzte horrelako erasoak. Eta horrela genion aspaldi:

“ Horregaitik da hain garrantzitsua guzti honi buruz hitzegitea, horrelako gertakariak ez direla normalak gogoratzea, ez ditugula zertan isildu beharrik, ezta kulpa sentitzerik, ezta guganako dudak edo mesfidantzak izan beharrik (ez da hainbesterako, esajeratzen ari gara…). Guzti honi izena jarri, jakin eta ezagutu daitezen, beraiei aurre egiteko lehenengo pausua da.

Zer iruditzen zaizu guzti hau? Horrelako erasorik jasan duzu? Nola sentitu zara? Animatu zaitez zure lagunekin gaia ateratzen. Ikusiko duzu ez zaudela bakarrik, zuri gertatutakoa askori gertatzen zaigula, gizarte matxista honen isla bat dela eta beldur barik salatu behar dugula.

Mutilek ere badaukazue zer egin: horrelako erasoen aurrean (zure lagun batek neska bati ipurdia ikutzen badio, esaterako) ez ixildu, erasotzaileari esan jarrera hori onartezina dela. Lagun batek neska bati astakeriak esatera animatzen bazaitu, ezetz esan agi eta garbi. Zure neskalagun batek halako zeozer gertatu zaiola esaten badizu, elkartasuna adierazi, ez esan ez dela hainbesterako edota agian bere irudimena izan dela.”

Berriro diogu… horrelako egoerarik jasan duzu? Nola sentitu zara? Horrelako egoerak erasoak bezala identifikatzen dituzu? Edo garrantzia kentzen diozu?

Lagundu mikromatxismoen zerrenda bat egiten, guztion artean identifikatu eta izena jartzeko. Ez direla bakarrik hitz soilak, erasoak direla, eta gure egunerokotasunean gertatzen direla. Eta hain dira sutilak duten garrantzia eman behar dizkiogula!

  • Hoien nesken kontuak dira esaten dutenean. Edo mutilen kontuak.
  • Neska izanda mutilak atsegin ditudala aurresuposatzen dutenean.
  • Mutila izanda neskak atsegin ditudala aurresuposatzen dutenean.
  • Kaletik zoazenean zuri buruzko iritziak entzun behar dituzunean (eskatu ez direnak).
  • Nenaza deitzen didatenean lagun bati aurre egin diodalako eraso bat egon denean.
  • Zuk nahi duzunarekin oheratzen zarenean puta deitzen dizutenean edo makina deitzen dizutenean.
  • Bikotea eduki, ezkondu, haurrak izan… neska izanda zure desioak izan behar direla aurresuposatzen dutenean…

Askoz gehiago daude… badakigu! Zerrenda betetzen joango al gara elkarrekin?

Mikromatxismoen aurrean, Beldur Barik Jarrera!

Erantzun eraso sexistei!

Ez isilik gelditu!

Zure Beldur Barik Jarrera agertu!


07/09/19

ERASO SEXISTEN AURREAN, BELDUR BARIK JARRERA!

Eta horrela, konturatu gabe, uztaila dator eta batzutan (Euskadi Tropikala hala baita) beroa dator, eta berarekin eguzkia, eta horrekin batera ongi pasatzeko, dibertitzeko, askatzeko, gure gorputzak mugitzeko… gogoak datoz. Urte osoa eman baitugu ikasten edota lan egiten… beraz, ondo pasatzea ongi merezita dugu! Eta nahi duguna egiteko! Bakarrik dantzan banago, pistaren erdian ez naitezen egon atentzioa deitzen nagoelaren ideian pentsatzen; nire lagunari gustatu ez zaidan broma sexista, arrazista, translesbohomofobikoa entzuten badiot, ezer esan gabe aguantatu behar izatea bestela festarekin amaituko dudalako; gaur kamiseta hau jartzea erabaki badut, ez dela ezerreri gonbidapena; ez dizudala zertan elkarrizketarik eman beharrik nahi ez badut; ez ditudala zure hitzak, iritziak entzun behar eskatu ez baditut… Hau da, kaleak, gauak, festak, egunak gozatu nahi ditugula LASAI ASKO. Eta edozein motatako erasoaren aurrean, erantzuna emango dudala, hori argi eduki.

Hilabete honetan mikromatxismo eta mikroindarkeriei buruz hitzegingo dugu ere. Badakigu pasa den urtean bueltak eman genituela gai honen inguruan, baina berdinean jarraitzen dugu… Pasa den urtean genion bezala: “Eraso fisiko edo bortzaketa ez dira bakarrik indarkeria sexista. Baita ere marruskadurak, baimenik gabeko musuak, komentario edo begirada lisun eta babosoak… eta matxismoaren dosi txiki hauetan indarkeria sexista dago, jasangarriagoak diruditen hoietan, gure gorputzaren poro guztietatik sibilinoki sartzen diren hoiek”.

Ligoteo sanoari buruz ere hitzegingo dugu. Aurreko bideoan norbaitekin ligatu nahia azaltzen da eta zer gertatzen den pertsona horrek «amaitu da, banoa» pentsatzen duenean. Ez dago zertan mila aitzaki eman beharrik. Nirekin ligatu nahi duela? Primeran, baina hona hemen lehenengo araua: Baietz diodanean baietz da, eta ezetz diodanean… ezetz. Erreza, ez? Beno, ligoteo sanoaren lehenengo pausuak gogora ekartzeko soilik… Eta gogoratu nahi dizuegu ere gaur bertan hasten den lehiaketa, post honetan kontatu genizuena (sakatu hemen). Zein da zure esaldirik gogokoena ligatzeko? GORA LIGOTEO SANOA!

Kaleko jazarpenari buruz ere hitzegingo dugu. “Vamos juntas” ekimena ezagutzen duzue? Elkarrekin ikusiko dugu. Eta hona hemen bigarren araua… kaletik ikusten banauzu eta nahi duzuna esateko eskubidea duzula pentsatzen baduzu… bi gauzatxo esango dizkizut… ez dizut zure iritzirik eskatu, eta ez pentsatu nire autoestima igotzen ari zarenik….

Eta jaiak datozenez, eta kaleetan, kontzertuetan, berbenetan, tabernetan, parkeetan… lasai asko egon nahi dugulako, indarkeria sexistarik gabeko esparruak sortu nahi ditugu, horregaitik,  Beldur Barik Gunea izango duzue zuen herri batzuetako kaleetan. Adi! Oso gertu egon daiteke!

BBG guia-agresiones-NUEVO copia-1Sakatu irudian eta Beldur Barik Guneari buruzko informazi gehiago irakurri

Eta dantza eta musika gustokoak ditugunez… sexista ez den musika ere entzun nahi dugu, Beldur Barik Jarrera duen musika. Horregatik, ostiralero gure #BBplaylist ean dagoen abesti bat aurkezten dizuegu. DANTZATU BELDUR BARIK JARRERAREKIN!

danceabilitySakatu iruduan eta #BBplaylist a entzun!

 

Gure desirak nola eraikitzen ditugun ere ikusiko dugu. Goazen froga egitera… gure inguruan gure neska, mutil… idealari buruz galdetzen badugu. Zein da jendeak ematen digun deskribapena? Ziur ezaugarri asko errepiktzen direla… Gure desioen imaginarioa zabaldu behar dugu!

Edozein indarkeri edo eraso sexisten aurrean, ezin gara geldirik gelditu. Ezin dugu beste leku batera begiratu. Erantzunkizun bat dugu eta edozein erasoaren aurrean erantzun behar dugu. Ezer ez egitea, konplize bilakatzen gaituelako. Norbaitek komentario matxista bat egiten badu, “ez dit graziarik egin eta ez da barregarria” esan; zure lagun batek neska batekin olagarroarena egiten ari bada, eraman hortik, ez bere ekintza txalotu, ez begiratu beste aldera.

Ostegun honetan bertan hasiko gara mikromatxismoei buruz hitzegiten. Indarkeria sutilak dira, eta identifikatzen baditugu, lehenengo pausua da gelditu eta aurre egiteko.

Mikroindarkeriarik ez erantzunik gabe. Mikromatxismoen aurrean, Beldur Barik Jarrera.

 

Guardar


07/09/19

LOOKING FOR LGTBI PELIKULAK

Ekainak 28, LGTBI eta sexu askapenaren aldeko nazioarteko eguna pasatu da. Beno, herenegun bertan Euskadiko hainbat herrietako manifestazio, konzentrazio, ekitaldietara joan ginen sexu aniztasuna aldarrikatzera. Indarkeria sexistari aurre egitera gure pankarta edo kartelekin. Sexualitate ez “normala” dugunok indarkeri sexista hoiek egunero jasaten bait ditugu. Mikromatxismoak bezala, hain sutilak dira… beno, mikromatxismoak dira azken finean ere.

Baina hilabeteari umore eta ironia pittin batekin amaiera eman nahi diogu. Emma Goldman-ek “Ezin badut dantzarik egin, ez da nire iraultza” zioen. Guk zerbait gehiago gaineratuko diogu “Ezin badut barrerik egin, ez da nire iraultza”. Eta barrearen kontu hau beste kontu batekin lotu nahi dugu. Erreferenteak izatearekin, hain zuzen ere.

16mex0

Nahasketa arraroa, esango duzue. Umorea eta erreferenteak? Baina oraindik ez duzue ulertu normaltasuna ez datorrela bat gurekin? Beno, goazen harira.

Erreferenteak ezinbestekoak direla esan dizuegu askotan. LGTBI erreferenteak garrantzi izugarria dute, eta non bilatzen ditugu askotan erreferente hoiek? Pelikuletan. Eta umorearena? Gure sexualitateari buruz galdezka hasten garenean askotan erreferente hoiek pelikuletan bilatzen ditugu. Eta bi gauza bitxi gertatzen dira LGTBI zinemaren inguruan. Bata, zaila dela pelikula positiboak aurkitzea (lesbianen pelikulak askotan drama izugarriak dira…) eta positiboak direnak, oso normatiboak dira, Jokin Azpiazu-k dioen moduan. Hau da, neska puskak beste neska puska ezagutzen du, klaseko kirolariak ikaskidea duen nerd horrekin liatzen da eta azkenean betaurrekoak kentzen dituenean mutil puska bat da… Beno, ba hemen duzue erronka bikoitza. Barre batzuk botatzea eta normatiboak ez diren pelikulak ikustea… Erronka bikaina hilabeteari amaiera emateko!

Zenbait pelikula gomendatu nahi dizkizuegu:

But I’m a Cheerleader. Megan (Natasha Lyonne) bere mutil lagunak eta gurasoek lesbiana izatea leporatzen dioten animatzaile bat da. Eta zergaitik diote lesbiana dela? Lesbianei aurresuposatzen zaizken estereotipo barregarriak dituelako: tofu-a jaten du eta Melissa Etheridge-ren poster bat du bere logelan. Ez goaz esatera ere beste munduko gauza denik, baina asko eskertzen da ondo pasatzea pelikula bat ikustean…

Fucking Amal. Ai ama institutuko garaiak… arraroa sentitzea, edo sentiarazten zaituzten jendea egotea, ikaskide duzun neska gustatzea… baina dudarik gabe, #BeldurBarikJarrera rekin erantzutea!!!

50 ways  of saying fabolous. Gure desioak, gustatzen zaiguna oso ondo ez dakigunean baina jakinminak probatzera eramaten gaituenean. Eta homosexuala bazara Zelanda Berriko herri batean, lotsatia, lodia… gure desioak ezagutzea are eta zailagoa baina era berean entretenigarriagoa egiten du dena…

Tomboy. Orain dela bost urteko filma da hau. Generoa erabat moldagarria da eta pelikula honetan ondo ikusi dezakegu. Laurie edo Michael. Laurie eta Michael. Zergaitik bat aukeratu behar?

 

Hilabeteari amaiera eman diogu… sexu aniztasunaz hitzegin dugu, normaltasun kontzeptuaz, heteroarauaz… gure sexualitatea Beldur Barik Jarrerarekin bizi, heteroarauarekin apurtu, nola maitatu behar duzun, nola bizi behar duzun zuk zeuk erabaki! Eta harro egon!

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


07/09/19

HETEROARAUAREKIN APURTZEKO ZURE HITZORDUA AUKERATU

Ortzadarrarez beteta dator urtero data hau. Ekainak 28. LGTBI harrotasun eguna, askapen sexualarako nazioarteko eguna, transbollomari nazioarteko eguna… izen anitz, helburu bera: heteroaraua suntsitzu, heteropatriarkatuarekin amaitu.

Eta hemen dituzu gaurko hitzorduak!

 

28J ermua

ERMUA

 

CARTEL ANITZERA 28J

BASAURI

28j gasteiz

GASTEIZ

28jbilbao

bilbao sare

BILBAO

 

28j eibar2

28J eibar

EIBAR

lgbtifobia-hiltzailea

DONOSTIA

 

Pasa den urtean ikusi genuen bezala, dantza ere Beldurrak Astintzeko balio du. Eta baita heteroarauarekin apurtzeko:

 

Eta kontuz… zirrikituetatik heteroarauarekin apurtu nahi dutenekin… «que se cuelan…»

Zure Beldur Barik Jarrera kalera atera! Heteroaraua apurtu! Sexu askatasunaren alde! Zure sexualitatea nahi duzun moduan bizitzeko eskubidea duzulako! Beldur Barik Jarrerarekin bizi zure sexualitatea!

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


07/09/19

LGTBI Harrotasun Eguna Basaurin

LGTBI Harrotasun eguna ospatzen dugu Ekainaren 28an. Ekintza asko egongo dira gure herri eta hirietan. Ez zarela enteratu? Zuen herri eta hirietako taldeen sare sozialak sutan egongo dira! Mania dela, antzerkia dela, tailerra dela… «Smartphona hondatu egin zait… ezin naiz enteratu…» Tira! Aitzakirik ez! Kaleetako hormetan ere ikusi ditzazkezu kartelak!

Beno, aitzakirik gabe gelditu zara, eta Basaurin bizi, pasatu, egon… bazara, ezin duzu egitarau hau galdu!

 

CARTEL ANITZERA 28J

 

EKAINAREN 20tik aurrera «AnitzEra Martxan Erakusketa».

EKAINAREN 28an, danok Bilboko LGTBI eskubideen aldeko manifestazioara!

EKAINAREN 30ean… Egitarau ederra!

  • 19.00etan, «Desira Tailerra»
  • 20.00etan kabaret Histeria antzerki taldearen ikuskizuna: «Este cubo me lo como yo» .

 

Aitzakirik ez duzu! Animatu eta LGTBI ihardueretan parte hartu!

Heteroarauarekin apurtu!

Beldur Barik Jarrera zabaldu!

 

 

 

Guardar

Guardar

Guardar


07/09/19

Ligatzera aterako naiz

Ekaina da eta sexu askapenaz idatzi nahi nuen. Badakizue, ekainak 28an gay, lesbiana, trans, bisexual eta ingurukook gure askapen eguna ospatzen dugu. Guri bakarrik ez, jende askori beteko zaio ahoa gaiarekin, ze toleranteak garen, zenbat errespetatzen ditugun aukera guztiak eta ze gaizki iruditzen zaigun LGTBfobia eta diskriminazioa. Eta nik ere idatzi nezake honi buruz, baina egia esan gaur ligatzera aterako naiz, ea nola doan asuntoa. Ez delako hain erreza.

LGTB pertsonok leku propioak behar ditugu momentu askotan. Nahiko genuke beste edonor bezala jardun munduan, baina seguru egon gaitezkeen lekuak ez dira hainbeste. Edo esango didazue jada ez dela gertatzen beste mutil bati muxu emateagatik begirada txarrak, hitz zatarrak, kolpeak ere jasotzea? Uste dut ekainak 28ko manifestazioaren ostean jai bat dagoela, gerturatuko naiz. Jendea ezagutzera, bai. Lagunak egitera, noski. Ospatzera. Eta aber ligatzen dudan apurtxo bat.

Honetan pentsatzen hasi orduko konturatzen naiz ez dela hain erraza izango. Berehala burutik pasa zait: eta inork ez banau gustoko? Ez banago nahikoa argal, edo argalegi banago? Edo ez banaiz ikusi ditudan web eta blogetan agertzen diren mutil gay estilokoa? Uff. Beldurra. Heteronormatibitateak nire egokitasuna zalantzan jartzen du, eta hori gutxi balitz, kondizio batzuk bete behar ditut LGTB mundutxoan onartua izateko. Jope, nik ere nire rollitoak izan nahi ditut.

Burua bueltaka hasi zait, ezkerreko eskuaz nire buruari masaileko bat eman diodan arte. Nire gorputza egokia den edo ez pentsatu ordez hobe dut nire burua hobeto eta gehiago maitatzen ikasi. Beldurra izan ordez hobe dut irekia izan eta ahal dudan lasaien bizi. Dexente lasaitu naiz, badakit ez dela erreza nire burua onartzea, baina askoz zailagoa da, ezinezkoa, izaera eta itxura zehatz bat izateko gogoz nirea aldatzea. Saiatu arren, ez da aterako, eta gainera… ez dut nahi! Kuadrilako Mireni entzun nion behin hori, eta arrazoia zuen, noski baietz.

Han joan gara manira, lagun kuadrilatxo bat. Eta osteko jaira gerturatu ere. Dantza egin dugu txoroen pare, hitz egin, kanpoan jarrita egon gara tarteka, gure kontuez hitz egiten. Azkenean ez dut ligatu. Bueno, hurrengoan, ez da munduko inportanteena ere. Jaiko ederrenak izan gara, zalantza gabe, eta baimenik eskatu gabe.

50ways of saying fabulous

Guardar


07/09/19

Boterezko harremanak dira bullying-aren oinarria

Pasa den post-etan normaltasunari buruz hitzegin dugu, baita ere pertsona batzuek duten “mania” ikusarasteko beraiek dituzten harreman eredu eta jokatzeko moduak egokiak direla eta zureak ez. Nor da inor zuri esateko egiten duzuna, zure identitate sexuala, zure generoa.. egokia ez denik?

Nolako harremanak sortzen ditugu gure artean? Nork hartzen du boterea, nola ematen diogu boterea pertsona bat edota batzuei talde batean gaudenean? Zergaitik? Nork erabakitzen du zein izango den gure ardura talde batean? Gu al gara? Aurreko post-ean genion bezala, azkenean uzten digutena gara askotan. Horretan gelditu behar al gara?

Begiratu zure ingurura, nola ezartzen eta eraikitzen dira gure harremanak? Nork esan du aurrean dugun tipa edo tipoak esandako guztiei jaramon egin behar diogula txintik esan gabe? Nola hartzen du boterea pertsona horrek? Azkenean ingurukoak ez al diogu utzi ere ez dugulako hitzegin edo erantzun eraso bat egon denean? Eta ez du zertan eraso fisiko bat izan beharrik. Norbaitek txantxak egiten dituenean norbaiten portaera, irudi fisiko, identitate sexuala, ezgaitasun baten inguruan… eta hortxe dago talde guztia lurrera begira… Konplize izateari utzi behar diogu! Erasoen aurrean erantzun bat eman behar dugu! Erantzun kolektibo bat! Ez ditugula eraso gehiago jasango, etortzen diren lekutik! Akabo! Ezberdina denari erasoa beldur hutsa delako. Desberdintasunari beldur hutsa.

Eta desberdintasunari beldur hori askotan ez da bakarrik ematen besteengan. Batzutan norberaren baitan ere aurkitu dezakegu. Kanpotik etortzen da, gure barneetan sartu eta han bereak egiteari ekiten dio. Guk nahi duguna gure lagunekin egotea da, gure lagunak gu maitatzea, gurekin egon nahi izatea, gure burua aintzat hartzea… eta bapatean, neska izanda, neskak atsegin ditugulako, edota mutila izanda mutilak atsegin ditugulako, edota gure generoarekin ez dugulako bat egiten… boom! Gure barnean beldur hori ezartzen da. Beraiek bezalakoa ez banaiz gustokoa izango naute? Neska izanda, nesken gauzak egiten ez baditut… whatsapp taldean bromak egingo dituzte? Marimutila izango da nire ezizena? Gelan nire alboan eseritzen den mutila gustatzen bazait… ez naiz nire gelako mutilak bezalakoa… beraiek nesken gorputzen inguruko txisteak eta bromak egiten dituzte… desberdin sentitzen banaiz… zer gertatu daiteke? Desberdina banaiz… nola jarraitu beraiek ere egiten dutena?

Eta argi izan behar dugu hurrengo guztia…

  • norbaiti “zuk ez dakizu” esaten diogunean…
  • norbaiti “zelako ilea, mutila ematen duzu” edo “neska ematen duzu” esaten diogunean….
  • norbaiti “zelako piura, normala bakarik egotea” esaten diogunean….
  • norbaiti, harean “hobebeharrez” nahi ez duen zerbait egitera bultzatzen diogunean…
  • norbaiti lodia, argala, “tabla”… deitzen diogunean…
  • norbaiti maritxu edo marimutila esaten diogunean…
  • norbaiten izenaren inguruan bromak egiten ditugunean….
  • Norbaiteri “zuk ez, zurekin ez…” esaten diogunean..
  • Norbaiten jaioterriari edo kulturari buruzko bromak egiten diogunean….

GUZTI HAU BULLLYINGa da! Guzti hau botere harremanak dira! Pertsona bat beste baten gainean dagoela pentsatzen duelako… bakarrik desberdina delako… esan dugun bezala, desberdintasun horri beldur hutsa delako. Eta inguruan dauden pertsona guztiek, beraien isiltasunarekin konplize bihurtzen dira.

Harremanak horrela sortu nahi ditugu? Nola eraiki nahi ditugu gure harremanak? Besteen gainetik, besteen menpean ala maila berdinean?

Pasa den astean ingurunean gotorleku bilakatzearen garrantziaz aritu ginen. Gotorleku bilakatu ditzagun gure inguruneak, sororitate eta elkartasun sareak sustatuz, aliantza berriak eraiki behar ditugu desberdintasun eta desorekak sortzen dituzten botere harreman hoiek deuseztatzeko!

Zure Jarrera eta portaerak berrikuzi! Beldur Barik Jarrera praktikan jarri!


07/09/19

Nor gara gu? Zer gara gu??

HARREMAN

Zenbat aldiz egin nion nire buruari galdera hau hamabi, hamalau, hamasei urte nituela. Egia esan galdera «zer naiz ni» izaten zen. Nire izateak galderak sortu zizkidan momentu batzutan eta arauez betetako inguru batean, eskolan, kalean, etxean, oso zaila zen arauak haustea. Mutilek mutilekin egon behar dutela, eta ni gehienetan neskekin gustorago egoten nintzen, lasaiago, ez nituen asko gozatzen mutilek egiten zituzten gauza gehienak, sortzen zen giroa. Beste lagun bat nuen, Joseba, esaten zuen ez zitzaiola gustatzen gelako mutilek nola tratatzen zuten elkar, ezta nola hitz egiten zuten nesken inguruan. Harekin ibiltzen nintzen askotan, baina nire lagunik onenak neskak ziren.

Hamabost urte nituela beste gelako mutil bat izugarri gustatzen zitzaidala konturatu nintzen. Eta hori esatea, mutila esanda, arazo puxka bat zen. Orduan hasi ziren galderak. Ez banaiz mutilen artean gustora egoten igual ez naiz erabat mutila? Mutil batek erakartzen banau gay izango naiz? Zer nahi dut izan? Baina gehienbat, zer izan naiteke? Tontakeria litzateke esatea «izan nintzela nik nahi nuena». Ez ba, izan nintzen (eta naiz) ahal izan nuena. Hasteko, alboko gelako mutilari esan nion gustoko nuela, eta ligatu ez genuen arren, oso ondo joan zen. Lagun handiak izan ginen handik aurrera. Nik behar nituen inguruneak bilatu nituen, lasai egoteko, babestua sentitzeko. Eta ingurune hartako asko gaur egun ere babesleku dira, eta asko hitz egiten dugu gauza hauetaz. A ze mobida batzuen ustez «ezberdinak» garelako hainbeste kontu eta komeri izatea: gure buruei etiketa jarri behar izatea, gay, lesbiana, trans garela; lagunekin sentitzen dugunari buruz kontatzeko kontuz ibili beharra, gure sexualitateen inguruan apenas deus entzutea sexu heziketaz hitz egiten denean ikasgelan…

Agian galdera okerra egin genuen. Kontua ez da zer garen gu, horrek ez du axola. Galdera ona da: nor da inor esateko bere harreman eredua eta portatzeko forma egokia dela eta besteena ez? Zuen sexualitateei buruz galdezka bazabiltzate, galdetu lasai, baina arazoa ez da zuena. Heterosexuala eta gizon/emakume «normala» izatea aukera bakar bezala jartzen digutenek dute arazoa, eta arazo hori gure arazo bilakatzeko pribilegioa, zoritxarrez. Eta horren aurrean ez gara munduko ausartenak izango, baina elkarrekin egon, lagun onen basbeslekua bilatu eta ahal dugun eta ondoen erantzungo ditugu buratzen zaizkigun galderak.


07/09/19

BA AL DAGO ARMAIRU HETERORIK?

47 urte pasa dira Stonewall-eko istiluetatik. Pasa den urtean, post bat idatzi genuen han gertatu zenari buruz (sakatu hemen), eta baita pelikula bat gomendatu genizuen lgtbiq mugimenduraen historia zein den jakiteko.

Gaurkoan armairuei buruz hitzegin nahi dizuegu. Bai, badakigu ere pasa den urtean honi buruz ere hizketan egon ginela, eta armairutik ateratzeko nazioarteko egun bat ere badela ezagutu genuela. Baina gaurkoan guzti hau gogora ekarri nahi dugu ere nolabaiteko omenaldia egin nahi diogulako Orlando-n gertatutakoaren ondorioz han hil duten jende guztiari, eta baita beraien lagun eta senideei. Orain dela aste batzuk ere lesbiana gazte batzuk bere buruaz beste egin zuten beraien gurasoek elkar ikustea debekatu zietelako… Ezin da ukatu heteropatriakatua izan dela guzti honen errudun. Translesbohomofobia dela hilketa hauen atzean dagoena. Desberdina den guztia, normaltasunean sartzen den guztiarekin amaitzeko desioa. Hona hemen gure erantzuna… inoiz baino ozenago… TRANS-AK GARA, LESBIANAK GARA, GAY-AK GARA… ETA HARRO GAUDE! Jarraitu dezagun generoak dantzan jartzen, jarraitu normaltasuna kuestionatzen, heteropatriarkatuarekin amaitzen! Stonewall gertu dugulako oraindik!

via GIPHY

Baina goazen orain berriro armairuei buruz hitzegitera… zer deritzozue armairu heterosexualari buruz hitzegiten badugu? Gogoratzen duzue Inondik Inora Beldur Barik bideoa?

Zergaitik heterosexualak ez dira armairutik ateratzen? Horren erruduna heteroaraua da. Suposatzen baita jende guztia heteroa dela “hasta que no se demuestre lo contrario” epaiketetan esaten den bezala. Normala dela heterosexuala izatea, beraz… normala banaiz, ez dut zertan armairutik atera behar.

Pasa den urtean Laudion homofobiaren kontrako herri lehiaketa egin zuten. Zergaitik zara heterosexuala lehiaketa. Nortzuk izan ziren irabazleak?

Maitane San Andrés López ,32 urte. Bilbao

Galdera honi erantzuteko honako galderei erantzun behar izan ditut:
-Noiz jabetu zinen heterosexuala zinela?
-Kostatu zitzaizun onartzea?
-Heterosexuala izategatik diskriminazioa pairatu duzu?
– Lanpostuan arazoak izan dituzu heterosexuala izateagatik ?
-Psikologoarenera joan zara heterosexuala utzi behar izateko?
-Zure lagunak jakinaren gainean daude?
– Gurasoei kontatu diezu?
– Zure arazo bera daukan inor ezagutzen duzu?
-Zer iritzi daukazu giro heterosexuala duten tabernei buruz?
– Genero ezberdineko bikote batek traumatu gabeko haurrak eduki ditzake? A ze nolako aita eta ama dauden!!
– Heterosexula izanik, HIES-a kutsatzearen beldur zara?
-Nola eta noiz izan zenituen zure lehengoko harreman sexualak?
-Zer iritzi daukazu Benedicto XVI-k heterosexualitatea bekatutzat hartzeaz?
-Zer iritzi daukazu Heterosexualak beste herritar legez eskubide berdinak izatea?
– Eraso heterofoborik sufritu dituzu?

Samuel Pasandin, 17 urte, Orozko.

Zergatik naiz heterosexuala? Ba nire ustez egun ez dugu gure sexualitatea askatasunez eraikitzen. Heteroarauak eragin izugarria dauka gurean eta gure heziketan. Generoa eta sexualitatea eraikuntza soziokulturala da eta kanpoko pilo bat faktore dute eragina eraikuntza horretan. Asko eta asko dut esateko gai honi buruz eta hausnarketa oso interesgarria da.

Maitanek galdera sorta ederra bota zituen… Normaltasun idea faltsu horren kontzeptuarekin apurtzeko arma bikaina da egoerei buelta ematea… Normaltasuna kuestionatzea, azken finean…

Datorren post-ean normaltasun hori kuestionatzen jarraituko dugu, nork esan behar digu zer atsegin behar dugun eta zer ez?

Heteroarauari Beldur Barik jarrerarekin erantzun!!!

 

Guardar

Guardar


07/09/19

TRANSEXUALITATEAK GENEROAK EZBAIAN JARTZEN DITU

Aurreko post-ean sistema binaristari buruz aritu ginen. Eta azpimarratu nahi genuen ideia zen nola sistema binarista honek bi eredu ezartzen dituela, neska eta mutila. Genero edo eredu hoietan sartzen ez den guztia “ez normaltzat” hartua izan da urte askotan, eta oraindik lan ederra daukagu aurretik egiteko. Trans pertsonak zapalkuntza horren adibide eta objetu dira. Askotan gizarteak ezin duelako ulertu nolatan genero aldaketa hoiek eman daitezkeen, nola gorputz bat jaio den sexuarekin ados egon ez daitekeen, eta baita, nola sistemak nolabait transizio hori onartzen duen, baina baldintza batzuekin… bale, neska ala mutila izan zaitezke, baina generoaren estereotipoak zureganatu behar dituzu. Ezin baitzara limbo batean bizi.

Limbo horren inguruan begiratu zelako antzerkia egin duten. Izugarri ona.

Trans, transexualitate, transgeneroaren inguruan pasa den urtean hizketan egon ginen. Gogoratu nahi? Sakatu hemen.

Trans izateko modu asko daude, bizipen asko, egoeraren arabera, adinaren arabera, ingurugiroaren arabera… Zuen eskoletan, institutuetan trans pertsonarik badago? Trans pertsonak zarete zuen eskola, institutu edo unibertsitatetan? Lehenengo eta bigarren kasuetan, elkarte bat aurkeztu nahi dizuegu: Chrysallis elkartea.

Eta orain dela gutxi, material didaktiko bat atera dutena: “Neskak eta mutilak. Identitatea eta gorputza”. Hementxe duzue deskargatzeko nahi baduzue (sakatu hemen).

Ikusten duzutenez, mila modu daude ere norberaren transito hori abian jartzeko, gauzatzeko. Trans ez den pertsona baten barnean mila galdera sortu daitezke. Nola deitu behar diot orain, neska izena ala mutil izenarekin? Femeninoan ala maskulinoan? Transizioaren ze momentuan egongo da? Hasiera eman dio hormonazio prozesu bati? Test de la vida real deritzon hori egin al du? Bufff… galdera pilo bat… Imaginatu orduan trans den pertsona baten buruan gertatzen den guztia…

Has gaitezen berez erreza ematen duen parte batetik… askotan aipatu dugun komunen erabilera binarista… ez al litzateke errezagoa izango guztia generorik gabeko komunak egingo bagenitu?

Sakatu irudian bideoa ikusteko

Eta bukatzeko, gomendio bat egin nahi dizuegu. Transito komikia, David Cantero eta Ian Bermúdez-ena. Transizioa nola egitearen garrantziari buruz hitzegiten digu komiki honek. Lagunak zelako garrantzia duten, medikuen papera funtsezkoa dela, eta horretarako, trans gaietan aaaaasko jakin behar dutela… Komikian horrela dio momento batean… ¡¡¡Faltan personas trans en el mundo médico!!!

comic transito

Eta berdintsu esaten du Teo Valls-ek bere “De Berta a Teo” dokumentalean ere, pertsona trans-entzako ginekologi protokoloak behar direla.

secuencia_docu_teo_final_settings_buenos.still009Sakatu irudian albistea irakurtzeko

Datorren post-ean armairuei buruz hitzegingo dugu… Ba al dago armairu heterosexualik? Hetereosexualak zergaitik ez dira armairutik atera behar? Armairutik atera, bai a la ez? Ai ama! Zenbat galdera! Goazen orduan #BeldurBarikJarrera duten erantzunak bilatzera!


07/09/19