Categoría: <span>Bloga</span>

DESIRA TAILERRAK BASAURIN

AnitzERA Proiektuak hurrengo ekintzak antolatu ditu Basaurin. Beraien hitzetan, «oporrak bukatu eta berriro DESIRARI BUELTAKA jarriko gara».

Desira_tailerra_iraiala_abendua

NOIZ? / ¿CUÁNDO?

Irailak 24, urriak 29 eta azaroak 26an. Hilabetearen azken ostegunak.

24 de Septiembre, 29 de Octubre y 6 de Noviembre. Los últimos jueves de cada mes.

NON? / ¿DÓNDE?

Marienean. Kareaga Goikoa, 54. Basauri

En Marienea. Kareaga Goikoa, 54. Basauri.

ZE ORDUTAN? / ¿A QUÉ HORA?

19.00etan

A las 19.00

NON APUNTATU NAHITEKE? / ¿DÓNDE PUEDO APUNTARME?

sexune@gmail.com

Telefonoa: 900101709

Eta bestalde.. agendan apuntatzeko beste data bat proposatzen digute:

 

Azaroak 7 eta 8. Klown Kabaret taillerra eta ikuskizuna. Aurrerago informazioa!
Eta ez ahazteko…

Argazki/Irudi erakusketa martxan jarraitzen du zure argazkian helbide honetara (sexune@gmail.com) bidali ahal dituzu eta datorren urtean Argazkilariarekin saio gehiago egiteko aukera izango duzue!! Azken honi buruz informazio gehiago nahi duzula? Jarraitu irakurtzen!

Sexu Aniztasuna pertsonen ezaugarri distiratsuena da, beldurra ahal diozu zure distirari? Ilunpean utziko? Desiren mundu honetan, sentitzeko, gozatzeko eta izateko modu berezi eta anitzei aparteko esparrua eskaini nahi diegu, bertan plazerra eta desirak bultzatuta ibiliko gara…

La diversidad sexual es la cualidad más brillante de las personas, pero vivimos en una sociedad que todavía teme a la purpurina… ¿y tu? ¿pretendes ocultar al mundo tus destellos o ponerles flash? Queremos dar un espacio mayor que el territorio íntimo a todas esas formas tan diversas y peculiares de desear. Un lugar en el que caminar y recreándonos desde los deseos y los placeres. ¿Y por qué no?

ARGAZKI SAIOA ETA ERAKUSKETA / SESIONES FOTOGRÁFICAS Y EXPOSICIÓN

Argazki irudiekin gure desira berezienak azaltzeko proiektua da hau. Argazki Tailerretan aurreritziak, morala eta lotsak alde batera utzi ditugu.

La exposición es el resultado de Talleres Fotográficos, en los que nos hemos destapado de la moral, el prejuicio, el pudor más que la ropa. Y además ofrecer un lugar público a los deseos.

PARTE HARTU / PARTICIPACIÓN

Erakusketan parte hartu nahi baduzu zure marrazkiak eta argazkiak bidali ahal dituzu, egingo diren tailerretan parte hartu edo lagunen artean tailerra sortu. Erakusketa edo argazki saioa eskatu nahi baduzu gurekin harremanetan jarri.

Si quieres participar en la exposición puedes enviarnos dibujos y fotos, participar el los próximos talleres o montar el taller entre amigxs.  Si quieres pedir la exposición y/o organizar una sesión fotográfica ponte en contacto con nosotras.

INFORMAZIOA / INFORMACIÓN

Tl. 900101709 / 946124102

sexune@gmail.com

 


07/09/19

NO ES AMOR, AUNQUE SE EMPEÑEN EN DECIR QUE SÍ…

Y después de conocer algunos de los mitos románticos que condicionan nuestra manera de sentir, de vivir las relaciones (ya sea con mi ligue, mi pareja, mi amiga, mi amigo… Ya sean relaciones hetero o relaciones homosexuales…), llegamos a un mito al que queríamos dedicarle un post aparte… es aquel que dice que los celos son parte del amor, esos que dicen que son pruebas de amor. “Si está celosa o celoso, es porque te quiere, porque le importas. Sentir celos es normal cuando se está enamorada o enamorado”. ¿En tu cuadrilla no ha pasado alguna vez que alguien haya contado una historia sobre celos y salte otra persona con estas frases o justificaciones?

DANGER! DANGER!

https://www.youtube.com/watch?v=01GInCaEh-U

Como dice la psicóloga Ianire Estébanez en su blog “Mi novio me controla lo normal”: Los celos, son un sentimiento que como tal, puede ser normal que experimentes… Vamos, que si la chica o el chico que te mola, con el que estás tonteando, o estás saliendo, o lo que sea, tontea con otra persona… ese sentimiento es un sentimiento normal o común… Los llamamos celos pero en realidad son inseguridades que tenemos, miedos a que la otra persona deje de vernos como queremos, desconfianza… Pero eso son temas que tenemos que tratarnos nosotras y nosotros. Son nuestras inseguridades y desconfianzas las que empiezan a trabajar, y tendríamos que pararnos y no darles bola. Vale, ya sabemos que es muy fácil decirlo…

EL AMOR NO ES CONTROL

Coral Herrera Gómez nos dice que Los celos son un claro síntoma del egoísmo del amor romántico. Nos ponemos celosos y celosas cuando nuestro objeto de amor desvía su foco de atención de nosotros a otra persona o actividad. Y no solamente nos ponemos celosos o celosas de la persona que nos mola, también de nuestra ama, de nuestro aita, de las y los colegas… Así que ya vamos poniéndole nombre. No hablamos de amor cuando hablamos de celos o de egoísmo o de posesión. Pensar que una persona es tuya.

armatucoso-no-son-celos-2089165

Y  bueno, es algo que tenemos que gestionárnoslo nosotras y nosotros (esos miedos o inseguridades), pero el problema grande que tenemos es cuando ese malestar celoso se convierte en control, en empezar a vigilar mensajes, a cambiar hábitos de esa persona, a hablar mal de sus amistades… y todo eso se hace en nombre del amor. Porque si tu me quisieras como yo te quiero a ti, no te importaría hacerlo… poner en el centro de tu vida a esa persona, perder el espacio que tienes con tus colegas, dejar de ser tú para ser tú+la otra persona. Como decíamos al principio del post.. eso no es amor, ¡es una obsesión!

whatsapp-celosa

Y ahora estaréis pensando… ¿entonces mejor no creer en el amor? ¿Enamorarse es malo? Os respondemos con un NOOOO enorme y absoluto. Lo malo es que tu vida deje de ser tu vida, para convertirse en la vida de otra persona, centrarlo todo en alguien, olvidándote de ti. Para nosotras y nosotros enamorarse es… sentirse especialmente atraído y a gusto, cómoda o cómodo con alguien ¿Qué es para tí?

Amor y amor romántico NO es lo mismo, aunque suenen parecido o parezcan sinónimos. Dejemos las relaciones tóxicas que nos limitan de lado y vamos a crear relaciones libres y sanas. Relaciones que tienen actitud Beldur Barik!!

Queremos que nos contéis vuestras experiencias, vuestras opiniones, vuestras reflexiones sobre este y todos los temas. Animaros a participar, y sobre todo…¡quereros mucho, y quereros bien!


09/07/19

FOREVER IN LOVE, LOVE, TO LOVE, WITH LOVE…

Hilabete erdia eman dugu iadanik maitasun erromantikoen mitoei buruz hizketan, eta oraingo honetan, beste batekin gatoz: maitasuna exklusibitatea eta jabetza da. Bai lagunok, maitasun erromantikoa betiko izango den maitasuna izango da, bestela ez da maitasun erromantikoa, edo benetazko maitasuna, esango dute hortik. Jeloskorrak izan behar gara gure harremanean, bestela ez da benetako maitasuna izango. Maite banau, ezin ditu gustoko izan beste pertsona batzuk… eta betirako izango da gure maitasuna! Eta maitasun heterosexuala benetazko maitasuna dela ere esango digute… kar kar kar! Maitasun gay edo lesbikoetan mito erromantikoetan eroriko ez bagina bezala… (gogoratzen Andrea Momoitok duela urte batzuk idatzitako artikulu hau? Berriro irakurri nahi baduzue, hemen klik egin).

Imajinatu, egun guztiak, elkar ezagutzen duzunetik pertsona bat, desio berdina izan behar duzula. Eta elkar oheratzeko gogoak beti hor daudela, eta pasioaren suaren indarra beti mantentzen dela, itzali gabe. Bai zera! Egunak izango ditugu, eta desioa beti ez da berdina izango, eta horrek ez du esan nahi gutxiago maite duzunik pertsona bat. Lagunekin ere egon nahi badut, ez da ere gutxiago maite zaitudala. Maitasunaren izenean asko dira esaten direnak… ikusiko dugu beste post batzuetan hobeto. Jarraitu dezagun gure mitoekin. Mitoak ezagutu deuseztatzeko, hori da ideia! Baina arnasa hartzeko, eta desioaren ikuspuntu bat ikusteko, iadanik ezagutuko duzuen bideo bat. Adi tipoak esaten duena whatsapp-eko ikonoei buruz!

Bazen aspaldi telesail bat, eta telesailari hasiera ematen zion abestiak “mi vida eres tu, y solamente tú” zioen. Denbora pasatu den arren, abesti askotan mito honi buruz hitzegiten da. Eta bakarrik abestea izango balitz… Askotan, maitasunaren izenean, gu garena, galtzen dugu. Hau da, maitasuna ulertzea norberaren “esentzia”ren galera bezala, momento horretan, garrantzitsuena beste pertsona horrekin osatzen duzuna delako. Ni izateari, interes pertsonalak izateari, hobby batzuk izateari, iragan bat izaterari… guzti honi uzten diot beste pertsona eta ni izateko. Zer deritzozue honi buruz? Imajinatu lagunak, senideak, taldekideak, pertsona guzti hoiekin dituzun harremanak alde batera utzi, zaintzeari utzi.. Bakoitzaren esparruak, gustuak, hobbyak errespetatu eta ezagutu behar dira.

sin-ti-soy-yo

Maitasun erromantikoa, betiko maitasuna da. Txikitako ipuinetan “y vivieron felices y comieron perdices” deritzoguna. Neska izanda ezin zara zer desio duzun hortik bueltaka bilatzen aritu behar, El Arrebato-k esaten duen bezala “búscate un hombre que te quiera, que te tenga llenita la nevera”. Mutil edota neska desberdinekin ligatzea tarte batean ondo dago… baina maitasun erromantikoa, maitasun biribila, asetzen zaituen maitasuna pertsona bakarrarekin izango da, eta ligatzeko bide hori helburu bakarra izango du, benetan maite zaituen, benetan maite duzun pertsona aurkitzea… Laranja erdia! Eta mutila bazara, ba beno, horrela da lagunok kontatu digutena, zuk lasaitu, ondo pasa eta gero gerokoak, baina amodioa bilatu gabe. Maitasun erromantikoak ere bereak egin ditu mutilen paperan, nork jarri nahi du printze urdinaren jantzia?

princesas

Pasa den urtean honela genion, eta berdin pentsatzen jarraitzen dugu!

Bikotea izateari sekulako garrantzia ematen diogu. Ematen du bikoterik gabe hutsaren hurrengoa zarela, porrot egin duzula bizitzan. Izan ere, bikotea omen da gehien maite izango zaituena, gehien zainduko zaituena, hobetoen ezagutuko gaituenak.
Ados zaudete? Pertsona bakar batek emango digu behar dugun guztia? Bestelako harremanek eta gure bizitzako proiektuek edota aspektuek ez gaituzte asetzen? Gure lagunek, txikitatik gurekin dauden pertsona guztiek ez al gaituzte ondo ezagutzen ala, ez dira gutaz arduratzen?
Maitasuna ulertzeko oso modu zurruna eta exigentea da. Exklusibitatean oinarritzen da. Hau da, eskatzen da pertsona bakar batekin garatzea gure afektibitatea eta sexualitatea. Eskatzen dugu, gainera, guztiaren gainetik jartzea, bai lagun-harremanen gainetik, bai norberaren espazioaren gainetik. Eskatzen da guztia ematea, sakrifikatzea eta, ondorioz, gure bikotea den pertsona hori  jabetza bezala ikusten bukatzen dugu. Uste izaten dugu bikotearen izenean, edozer gauza egiteko eta eskatzeko eskubidea dugula: gurekin egoteko momentu oro, maitasuna erakusteko (maitasun probak)…  Eta azkenean kontrolean eta neurri gabeko eskakizunetan oinarritutako harremanetan bilakatzen dira, non zeloak diren maitasunaren adierazle garrantzitsuenak.

Eta gustokoa dugun gai batera heldu gara… zeloak, jeloskortasuna… baina guzti honi buruz hurrengo post-ean hitzegingo dugu… Zer deritzozue orain arte hitzegin dugunari buruz?

Ostegunerarte… Puro Luego-ren Moñerias kanta utzi nahi dizuegu! ¡¡¡Si tu no fueras tan tan tú, y yo no fuera tan tan yo!!!!


15/09/15

MAITASUN ERROMANTIKOAREN MITOAK ABESTEARI UTZI NAHI?

Bale, onartzera noa, guztion aurrean. Hurrengo esaldiak nire ahotik irten dira: “burua galtzen ari naiz, inork ez bezela maite zaitudalako”, “si tu no estás aquí…”, “no puedo vivir sin tí, no hay manera…”, “I’m mad about you…”. Onartu behar dut, ahotsa galdu arte abestu ditut hauetako asko. Kalean, lagunekin, parrandan, dutxan… Maitasun erromantikoaz zipriztindutako kantak edonon daude. Edonoiz eraso egiten dute. Erne egon behar gara beraien aurrean!

Aurreko post-ean maitasun erromantikoen mitoen inguruan bi mito ikusi genituen… hobeto musika bidez ikusten baditugu…

Contigooooo… Quiero ser lo que nunca he sido… Nire bizitzako gauzarik onena zurekin egotea da… beti… zurekin… Zurekin guztia egitea… Imajinatzen duzue? Sanoa al da zurekin etengabe eta bakarrik egon nahi duen pertsona batekin egotea? Komunera joaten bazara? Bera berarekin doa? Zelako paranoia! Imajinatu! Hau ez da batere sanoa! Lagunekin bakarrik egotea sanoa da, aizu! Beraz… kantari letra aldatuko diogu… ¡QUIERO ESTAR CONMIGO! ¡Y contigo a ratos! Biok nahi dugunean, ondo datorkigunean, presiorik gabe, Beldur Barik!

Nondik hasi… printze eta printzesen kontua ligatzeko ez da batera berria motel! Berriro ni printzea, bera printzesa… Eta biak printzesa izan nahi badugu? Biak printzipe? Ai ama! Horretarako ez daude horrelako kantak! ¿Por qué estás tan sola? Esaldiaren aurrean bakarrik gauza bat esan dezakegu…

Meme ligoteo sano 1

Kantuei kontu honi neurria hartu diogu, beraz jarraitu dezagun… Beste mito batekin topo egingo dugu. Maitasunean erabat eman behar duzu zure burua. Sekulako lana baita maite duzun norbait eta maite zaituen norbait aurkitzea, beraz… guztia eman behar duzu.

Askotan entzuna izan dut hurrengo esaldia “neska jatorra ematen du, bikoterik ez izateak arraroa da, zerbait gertatuko zaio”. Milaka gauza! Pentsatu al duzu ez beharbada pertsona horrek ez duela bikoterik nahi, lagunekin ondo pasatzen duela, ez zaizkiola mutilak (neska bada) edo neskak (mutila bada) gustatzen? Beste istorio bat, mitoekin oso harremanean dagoena hori delako… zergaitik aurreritzi behar da harreman guztiak heterosexualak direla? Eta gustokoa dudan beste esaldi bat: Pertsona bat behar du bere alboan, bestela, ez da zoriontsua izango . Ezer gutxi esatera noa… irakurri aspaldi idatzitako post hau!

Hurrengo post-ean azkenengo mito erromantikoari aurre egingo diogu… Baina astea ondo amaitzeko… hona hemen gure #BBplaylist ean dagoen kanta bat…

Gehiago ezagutzen duzue? Maitasun istorio sanoak kontatzen dituzten kantak? Kontatu!

 


09/09/15

ZU GABE… NEU NAIZ! OSORIK DAGOEN NEU BAT!

Mitoekin jarraitzen dugu, bai. Ziur oraintxe bertan astunak garela pentsatzen ibiliko zaretela… “Badakigula rollo guzti hau”, “laranja erdia ez dudala bilatzen”, “nire harremana, sanoa da”… eta hainbat eta hainbat esaldi… Orduan, zergaitik batzutan, gauzak behin eta berriz errepikatzen ditugu?

Bakarrik gogoratzearren zeintzuk diren mito hauek….

https://www.youtube.com/watch?v=RyaNfRhF7WI

Goazen banaka zeintzuk diren mito hoiek aztertzen…

MAITASUNA MUNDUKO GAUZARIK HAUNDIENA ETA AHALGUZTIDUNA DA

“Benetako maitasuna bada, bere burua aldatuko du”, oso entzuna den “los polos opuestos se atraen”, “benetazko maitasunak guztia barkatu eta aguantatzen du” “sufrimendurik gabe ez dago benetazko amodioa”…  Eta banpiro batean bilakatu behar badut nire bizitza, lagun guztiak galdu, nire mundua erabat aldatu… maitasunaren izenean egingo dut! IN THE NAME OF LOVE! Bale, burua galdu dugu… Crepúsculo pelikulako Bella-k bezala… Esaldi politen artean hurrengo hau azpimarratu zuen neska batek foro batean:

Andrea escribió

chicas, para mí una de las frases más lindas de los libros, se encuentra en amanecer, al comienzo del libro, es preciosa y para mi encierra todo lo ke el amor es capaz de hacer y la frase es: “… Siendo la persona que estuviese matándote, alguien a quien amaras, no tendrías más opción que seguir. ¿Cómo podrías correr, cómo podrías luchar, cuando al hacerlo lastimarías a tu amado? Si tu vida fuera todo lo que tuvieras que darle a tu amado, ¿Cómo podrías negársela? ¿Si fuera alguien a quien realmente amaras?”

Nahi baduzu, irakurri Ianire Estebanez-k aspaldi idatzitako post hau. Benetan zoragarria!

 

LARANJA ERDIA

Hor kanpoan, nonbaiten, badagoela gu osatu behar gaituen pertsona bat, laranja erdia garen heinean, beste laranja erdia bilatzea izango da gure helburua. Badakizu nondik datorren mito hau? Adi! Greziara egingo dugu salto, Platon filosofoaren garaira, bertan Platonek bere “Banketea” obran , Aristofanes-en ikasketak erakusten zituen eta hasiera batean, giza arrazak perfektoak zirela esaten zuen: “Gizaki guztiek forma biribilak zituzten, sorbalda eta saihetsak biribilean osatuta, lau beso eta lau hankekin, fisionomia bi elkarrekin lotuta lepo biribil batean, eta modu perfektu batean antzekoak. Buru bakarra, eta bertan kontrakoak ziren bi aurpegi, bi belarri eta beste guztia proportzio berdinean”. Gizaki hauek hiru motatakoak izan zitezkeen: bata, gizona eta gizonaz osaturik; bestea, emakume eta emakumeaz osoturik; eta azkena, emakumena eta gizona, “androginoa” deitutakoa” Aristofanes-ek zionez, “gorputzak indartsuak ziren, eta haien bihotza adoretsua, beraz, zerua eskalatu eta jainkoekin borrokatzea erabaki zuten. Eta ausarkeri horren aurrean, Jupiterrek, kabreatuta, baina gizakiak birrindu nahi ez zituenez, konponbide bat aurkitu zuen, banantzeko, zentzudunagoak egiteko eta beraien indarrak gutxiagotzeko: bitan banatu». Arazoa beranduago etorri zen… “banaketa hori eman ondoren, erdi bakoitzak beste erdiaren bila ematen zuen bizitza eta bertan galtzen zituen indar guztiak; eta elkartzen zirenean, besarkatu eta elkartzen ziren, eta horrela ematen zuten denbora, beraz goseak edo gelditasunak beraiekin bukatzen zuten, ez bait zuten bata bestea gabe ezer egin nahi”

Ikusten duzutenez, laranja erdiaren mitoa ez da oso ondo hasten… Baina hala eta guztiz ere, oraindik gure artean jarraitzen du. Pertsona batekin ez bagaude, oraindik gure laranja erdia ez dugula aurkitu. Norbaitekin harremanak ez badu funtzionatzen, gure laranja erdia ez zelako. Guzti honek bakarrik frustazioa eragiten du! Demontre! Pertsona osoak garela, demontre! Gogoratu pasa den urtean argitaratu genuen post hau. Bertan, Coral Herrera-k pertsona osoak garela ikusteko hainbat gomendio ere ematen zizkigun .

media naranja

 

 

Hona hemen hobeto maitatzeko Nerea Sancho psikologoa eta sexologoak emandako gomendio batzuk Gaztezulo aldizkari digitalean:

 

Maitasuna modu osasuntsuagoan bizi dezakegu honakoa kontuan hartzen badugu:

Maitasuna ez da bat-batean sortzen. Bat-bateko maitemina erakarpena da, ez maitasuna. Patua deitzen dugun hori guk egindako aukera besterik ez da, tentazioak edo gogoak bultzatuta harreman bat hasteko dugun jarrera edo borondatea.

Pertsonen arteko afinitatea eta predestinazioa ez dira gauza bera.

Harremanak aurrera egiteko oztopo asko izateak ez du maitasun sentimendua benetakoa denik frogatzen. Zailtasunak edo elkarrekiko desberdintasunak gainditzeko modukoak diren edo ez ikusi beharko dugu (distantzia geografikoa, jada ezkondua egotea…).

Pertsona perfektuaren bila aritzeak bakardadera eraman gaitzake. Harreman onak sortu eta horiek mantentzeak on egingo digu, maitasuna harremanean gaudenekin eraikitzen baitugu.

Bizitzan ez dago, halabeharrez, maitasun bakar bat. Maitasun harreman guztiak dira autentikoak, bukatzen direnak ere bai.

Maitatzen dugun horren maitasuna galtzeak ez gaitu baliorik gabeko pertsona bihurtzen.

Jeloskortasun sentimenduak eta horrek eragindako jokabideek ez digute maitasunaren neurria adierazten. Segurtasun gabezia, konfiantza falta edo berekoikeriaren ondorio izan daitezke, besterik gabe.

Norbait maitatzea, batzuetan, hartutako erabakia ere bada.

 

 

Oraindik bi mito gehiago ditugu… ez pentsa hemen bukatu dugunik!!! Baina gaurkoz irakurri, hausnartu eta eztabaidatzeko lan galanta dugu… Galdera sinple bat… nola egin maitasun erromantikoan ez erortzeko? Nola modu osasuntsu batean bizi zure harremanak? Eta arau hauetatik kanpo bizi badituzu, nola egiten duzu? Datorren post-a arte!

 


08/09/15

LOVE IS IN THE AIR…

“Love is in the air”, “Love is all around”… abestiek arrazoi osoa dute… maitasuna edonon dago… baita ere gure blogean… askotan hitzegin dugu maitasunari buruz, maitasun erromantikoaren ideiari buruz eta hori gainditu eta harreman berriak eraikitzeko irizpideak, ideiak, burutazioak, gomendioak… eman ditugu. Eta bertan jarraitzen dugu aurten ere.

Maitasuna ondo dagoelako, ez gara gu orain maitasunari uko egingo diotenak! Maitasuna beharrezkoa da mundua martxan jartzeko, eta baita ere gu geu martxan jartzeko! Baina irakatsi diguten maitasuna… beste kontu bat da. Betirako maitasuna, bi pertsonen arteko maitasuna, heterosexuala bada hobeto, kontrolatu ezin den sentipen bat, zuretzako egina dagoen beste pertsona bat hor kanpoan dagoela, nonbaiten, ezagutu behar duzula.. batzutan presatuko zaituzte hori aurkitzeko eta beste batzutan, itxaron beharko duzu… Itxoiten… abestiak dioen bezala… “miro la vida pasar”.

Eta guzti hau ez zaigu guri bapatean bururatzen… Izan ere , txikitatik ondo irakatsi digute zer imajinatu behar dugun maitasuna hitza esaten digutenean. Eta noski, sistema guztia era ezberdinean antolatuta dago neska edo mutila bazara. Hemen Mari Luz Esteban-ek dioena Maite Asensiok egindako elkarrizketa batetan:

Gizonek eta emakumeek desberdin maitatzen dugu?

Seguru asko emakumeen artean desberdintasun handiak daude, eta gizonen artean ere bai. Egia da emakumeok erdigunean jartzen dugula maitasuna, dena okupatzen duela, eta aditu bihurtzen garela; gizonek, aldiz, oso ondo ikasten dute euren proiektuak baloratzen, eta hori oso ondo dago; gero maiteminduta egon daitezke, baina dena batera doa.

Sekulako lana daukagu, batzuk maitasuna erdigune horretatik ateratzen, beste batzuk, erdigunerantz bideratuz, baina guztiok harreman eredu positibo, osagungarriak eraiki behar ditugula argi edukiz. Sekulako lana! Esan bezala, maitasunak imaginario izugarria du bere atzean.

Pelikuletan…

lehen begiratuan izan behar du, gure maitasunak aldatzeko botereak izan behar ditu, benetako maitasuna bada… oztopo guztien gainetik egon behar du, itsua da, badagoela gaizki pasatuko duzularen kutsu bat, baina hala ere, onartzen duzu, maitasuna guztiaren gainetik dago… Ai ama! Idatzitakoa irakurtzean ez al duzue musika entzuten? Gure laranja erdia aurkitu al dugu? Non dago? Gure “alma gemela”, gure… ASKI DA!!! ASTINDU PENTSAMENDU HOIEK! Baina zaila da horrelako istorioak egunero ikusten ditugunean telebistan, zinemetan…

Literaturan…

Ziur Federico Moccia ezagutzen duzula… Tengo ganas de ti (ba nik nire beharra dut, «apáñatelas») , Perdona si te llamo amor (barkatuta zaude, motel!), Perdona pero quiero casarme contigo (hainbeste barkamen, moskeatzen hasia naiz) , Esta noche dime que me quieres (bai! Zuk nahi duzunean ezan beharra dut, ez dugu besterik)…

Haur ipuinetan…

Horrela genion pasa den urtean: “Txikitako printzipe eta printzesen istorioetan, printzesari beti gertatzen zitzaion zerbait (madarikazioren bat) eta printzipea zen edota maitasun istorioa bera dena konpontzen zuena («benetako maitasunezko mosua», printzipeak salbatzen zuen amaordearengandik…). Baina mezu horiek ez al dute eragiten nesken dependentzia emozionala? Zergatik istorio horietan ez dira neskak beraien zoriontasunaren arduradunak eta jabe? Zergatik itxaron berez aldatzera (maitasunak aldatzea) edota norbaitek aldatzea gure egoera(printzipea)?”

Disney-ko printsesa hoiei gertatu zitzaiena, Ianire Estebanez-ek ongi kontatu zigun orain dela denboratxo bat bere blogean.

Eta abestietan…

batzuk harremanak nola izan behar duten gomendatzen digute… hobeto esanda, harremana aurrera egiteko, beharrezkoa da zenbait gauza aldatzea… eta hobeto isilik bazaude eta txaparik ez baduzu ematen…

beste batzutan, sufrimendurik gabe amodiorik ez dagoela, edota zeharo ezberdinak diren pertsonak erakartzen direla…

Ikusi dugun bezala… maitasunari buruz dugun ideia ez da nolanahi sortu, ez dugu guk asmatu, ondo ikasi dugu. Beraz… hona proposamena… laister Beldur Barik Lehiaketari hasiera emango diogu… Zergaitik ez animatu eta maitasun erromantikoaren inguruko bideo edo lan bat egin? Pasa den urtean Bilbotik bideo hau aurkeztu ziguten…

Ikasitakoa ahaztu! Berreraiki maitasun eredu berri bat! Maitasuna ez dadila erdigunean egon, baina ez egin uko ere! Hilabete honetan maitasun, harreman eredu berriak eraikitzen saiatuko gara. Laguntzerik nahi?

 


03/09/15

AMOR DEL BUENO… AMOR EN REALIDAD…

Seguro que no soy la única persona que lleva días tarareando en silencio ese clásico de Verano Azul que pone fin a las vacaciones y poniendo ojitos mientras mira un punto fijo y ve pasar un recuerdo tras otro, de ese maravilloso invento que es el verano. Siento mucho ser quien rompa ese mágico enmimismamiento pero… septiembre ha llegado y con él ¡¡VOLVEMOS A LA CARGA!! (como si alguna vez la hubiéramos dejado…)

Hemos vuelto fuertes y con ganas de meterle mano a un tema que nos vuelve y nos revuelve: el AMOR, en mayúsculas. El amor como experiencia, como experimento, como emoción, como encuentro, como desencuentro… Se nos ocurren miles de apellidos posibles que lo acompañen y os invitamos en los próximos post a trabajarlo, a desmoldarlo, a desmitificarlo, a moldearlo, a (de)construirlo, a significarlo…

Os proponemos un menú degustación cargado de sabores ácidos, amargos, salados y dulces que nos llevaran a educar el paladar en lo que a los afectos y deseos se refiere. Para ir abriendo boca os ofrecemos:

ENTRANTES FRÍOS:

¿Cómo hemos aprendido a amar? Ofrecemos un recorrido sobre referentes románticos a través de la música, el cine, las revistas, la literatura… Es a través de estos consumos culturales por donde asumimos la ideología hegemónica en forma de mitos, estereotipos y roles patriarcales que reproducimos en nuestras relaciones casi sin darnos cuenta y, lo que es peor, tomamos como modelo a seguir sin cuestionarnos si es lo que verdaderamente elegimos o nos hace felices.

https://www.youtube.com/watch?v=DNYYdnb6HUI

 

ENTRANTES CALIENTES:

Relación entre la mitología y el amor. ¿Qué hay de fantasía en los mitos y cómo se imprimen en nuestra manera de percibir el mundo? ¿Hay tantos mitos como culturas? ¿Hasta que punto los mitos son dañinos o destructivos?

Seguro que habéis oído hablar del mito de la media naranja. Aquel que dice que debemos encontrar a nuestra otra mitad para sentirnos completas/os. Veremos éste y otros mitos y descubriremos qué hay detrás de ellos y cómo podemos escapar de su lógica para construir la nuestra.

MITOS DEL AMOR ROMÁNTICOS

 

PLATO PRINCIPAL:

¿Creéis que el amor lo puede todo? ¿Se debe sufrir por amor? Veremos el mensaje oculto que hay detrás de estas ideas…. “Por amor” se pasan muchas cosas: situaciones de abusos, insultos, humillaciones… Sacrificarse por amor, darlo todo por la otra persona. Llevar al extremo ese “Sin tí no soy nada” que canta Amaral… ¡Pues no!

amor toxico

 

SEGUNDO PLATO :

Ya hemos visto que muchas veces ese “amor” no es amor. Porque hacen que vayamos anulándonos poco a poco… porque vamos perdiendo derechos… porque se llamarán de otra manera (necesidad, dependencia, miedo a la soledad…) pero desde luego no es amor. Así que es importante saber identificar qué es amor y lo que no es.

el amor romántico perjudica gravemente tu autonomía

POSTRES:

Gente, otra forma de amar es posible. Una forma en la que amar se convierta en un ejercicio de desear en libertad. Aquí mostraremos referentes de relaciones sanas y nuevos modelos de relación basados en el quererse bien.

 

sin ti soy yo

Bueno, como veis… ¡venimos con las pilas puestas! Y para empezar a abrir bocas… y cerrar otras… os dejamos con esta canción de La otra “Contigo”, que ya os habíamos enseñado, pero que nos gusta, porque nos enseña esa otra forma de amar de la que nos habla el feminismo… Contigo también #BeldurBarikJarrera!!

https://www.youtube.com/watch?v=ti56r5rKvWc


09/07/19

BAT, BI, HIRU, LAU… BELDUR BARIK MUSIKA!

Aurreko post-ean esparru publikoei buruz hitzegin genuen. Nola neska eta mutilak desberdin hezituak izan garen eta beraz, esparru publikoan gure portaera era desberdinean ikusia den eta modu ezberdin batean bizi dugun. Zergaitik? Neskoi ez zaigulako irakatsi publikoak izaten, publikotasuna gaizki ikusia izan da, “pasardesapercibida” izaera izatera, espazioak okupatzera, erdigunean protagonistak izatera…

Ahobero galantak garela burutik pasatzen bazaizue gure herri eta hiriak betetzen dituzten musika, bertso, antzerki… kartelak ikusi behar besterik ez duzue. Kartel batzuk ikusita… bi gauza pentsatu daitezke… nesken tokia mutilen banden barnean dagoela, eta askotan, objetu izatera mugatzen dela (nahiz eta abeslaria izan… gogoratzen post hau?). Eta beste aukera bat da musika nesken kontua ez dela pentsatu eta onartzea… Berriro ere entzun genezake kontzertuan hurrengo esaldia “neska izateko, ez du gaizki gitarra jotzen”.

Ba tira, hona hemen aho hoiek isilarazteko zenbait adierazgarri…

Las Tea Party Dj’s… ikuskarria beraien lana! Igo bolumena! Eszenatokia hartu! Dantzatu!!!

Punk musika mutilentzat dela… musika gogorra dela… adi hurrengo bideoari!

Ezin ditugu hemen neska talde guztiak ipini, eta jakin, badakigu, asko direla. Zerrenda betetzen laguntzerik bai?

Beno, esparruei buruz hitzegin dugu, eta hori, haurtzarotik irakatsi behar den zerbaita da, hots, neska izateagatik esparru publikoa debekatua dagoela, edo deserozo sentitu behar zaituela esparru publikoan egoteak. Horregaitik, MEFssst! Kolektiboak (pasa den urtean aurkeztu genizkizuen, gogoratzen? Irakurri hurrengo post-a)

Talde bera sortu zuten arrazoiagatik (rockaren munduan emakumeen presentzia normalizatzea) aurten Lou Rock Udalekua sortu dute. Aurtengoa pasatu da iada, baina horrelako ekimenak oso garrantzitsuak dira esparru publiko hoiek gureganatu eta nahi dugun moduan bizitzeko.

Oraindik musika gustokoa dugula ikusi ez baduzue… zerbait txarto egiten ari garenaren arrazoia izango da… Ostiralero gure #BBplaylist-a aurkezten dizuegu, eta bertan abestiak gehitzera gonbitea ere luzatu dizuegu behin baino gehiagotan! Animatu eta parte hartu!

Eta abuztua iadanik joan zaigu… mila esker zuen oporrak gurekin ere konpartitzeagatik… Irailean… We are back! Adi… gai berriak ekarriko ditugu, baina baita ere Lehiaketari hasiera emango diogu! Prest? 1… 2… 3… Aurrera! Beldur Barik!


26/08/15

Beldur Barik jarrera agertzen duten herri eta hiriak

Burua joan zaigula pentsatzen egongo zarete seguruenik. Gauza bat da pertsonek Beldur Barik Jarrera agertzea… baina nolatan agertu dezakete herri eta hiriek Beldur Barik Jarrera? Lagun maiteok… bai, halaxe da. Burua joan zaigula ez! Ez asko, bederen. Beldur Barik jarrera duten herri eta hiriak sortzeko beharrari buruz hitzegingo dugu post honetan.

Mugimendu feministak betidanik lelo bat izan du “Kaleak, eta gauak, gureak dira”.

Kalea eta gaua gureak dira

Baliteke lelo hau azkenaldian izandako gertakarien ondorioz gehiagotan entzutea. Ez da berdina neska edo mutilentzat herri eta hirietan mugitzea. Horregatik lelo hau, horregaitik herria eta hiria geureganatzeko beharra, azken finean, bertan bizi  bai gara, bertako kaleetan zehar ibiltzen gara, bertako garraioak erabiltzen ditugu. Ahal dugun heiean, gure herri eta hirietan bizi gara, bere deserotasunak, distantziak, gutxienezko (edo gehiegizko) esparru publikoak onartzen ditugu. Herriak eta hiriak askotan pertsonentzat eraikiak ez direla pentsatu dugu. Kanpokoaldean bizi banaiz, denbora asko ematen dut zentrura joaten, eta garraioan ere denbora asko galtzen dugu… gure mugimenduak mugatuak daude! Horrelakoak gertatzen zaizue? Noizbait pentsatu al duzue nola zuen herrri edo hiriek zuen mugitzeko era eta bizitza baldintzatzen duten?

la calle y la noche son nuestras

Zeresan haundia dugu herritar guztiok gure herri eta hirien diseinuan. Parke bat nahi dugula gure etxetik gertu. Primeran, baina parkearen eraikuntza eta diseinuan gauza asko begiratu behar dira… arrisku punturik ez edukitzea, guztiontzako erabilgarria den lekua sortzea… Guztio honi, urbanismoa genero ikuspegi batekin lantzea deitzen diogu, eta beraz… Beldur Barik Jarrera duten herri eta hiriak sortzea beharrezkoa ikusten dugu.

Egin daitekeela jakin badakigu! Hona hemen esperientzia batzuk:

Col·lectiu Punt 6

Talde hau arkitekto eta soziologoak diren emakumeek osatzen dute. Herri eta hirien inguruko hausnarketak, lan-taldeak eta ihardunaldiak egiten dituzte, bertako biztanle guztiek (inklusio deritzon hori) berea sentitu eta bizi dezaten hiria.

Bi artikulu irakurtzea ere gomendatu nahi dizuegu gai honen inguruan gehiago jakin nahi baduzue eta Beldur Barik Jarrera duen Herri eta hiria izateko zer den beharrezkoa begiztatu nahi baduzue:

https://www.diagonalperiodico.net/global/26739-billete-ida-ciudad-feminista.html

https://www.diagonalperiodico.net/global/25760-es-posible-ciudad-pensada-para-personas.html

 

Jakin badakigu esparruaren eraikuntza berri batek gizartean hain barneratuak dauden botere harreman eta jokabideak ez dituela aldatuko. Baina esparru hoietan ez dira bakarrik desberdintasunak ematen. Baita ere desberdintasun hoiek errepikatzen dira, erreproduzitzen dira. Horregaitik da hain garrantzitsua gure herri eta hirietako diseinuan parte hartzea Beldur Barik jarrera duten lekuak sortzeko.

 

Lehenago galdetu dizuegu, baina berriro errepikatu nahi dugu… zer aldatuko zenukete zuen herri eta hirietan, aske izatea galerazten dizuen esparruak ba al daude?

Hurrengo post-ean musikari buruz hitzegingo dugu. Bitartean… #BBplaylist dantzatzeko esparru bat bilatuko dugu?


25/08/15

BOOM! BELDUR BARIK JARRERAREKIN GATOZ!

Maskulinitatearen atzaparrak oso luzeak dira… eta gure bizitzako eremu askotara heltzen dira. Eta komikigintzan, literaturan, baita antzerkian ere, urte askotan zehar, maskulinitateak bereak egin ditu. Baina badaude estereotipo eredu ezberdinak azaltzen dituzten idazle, komikilariak, antzerkilariak. Eredu zahar hoiei aurre egin eta beste motatako harremanak, pertsonaiak, lengoaiak sortu dituzte. Emakumeen papera kasu hauetan musa edo inspirazio objetua izateari utzi eta subjetu bilakatu dira, ekintzaren parte, istoriaren parte aktiboak bilakatuz.

Badakizu Shakespeare-ren garaian, emakumeek ezin zutela antzerki obretan parte hartu eta beraz, emakumeen paperak gizonek egiten zutela? Bale, urrun daude horrelako portaerak, baina erreferenteak izatea ezinbestekoa da…

Pertsonai bakar batzuei buruz hitzegingo dugun arren, interneten kuxkuxeatzea gomendatzen dizuegu… bertan erreferente eta adibide interesgarriak aurkituko dituzue. Baina Beldur Barik programatik, bi pertsonai aurkeztu nahi dizuegu. Bata klasiko bat, bestea, oraingo pertsonai bat. Biek Beldur Barik jarrera oso garbi aurkezten dutenak.

Batgirl

Batgirl – Barbara Gordon

Ziur aski Batgirl Batman-en neskalaguna zela esango duzue… Bere pertsonaiak aurrera egin du, eta pelikuletan ere aurkeztu diguten irudia erabat aldatu da. Bere papera Batman eta Robin laguntzen izugarri garrantzitsua da. 80.ko hamarkadan Guason pertsonaiak tiro bat bota eta bere egunak aulki batean eman zituen, baina denbora aprobetxatu zuen. Eta nola gainera! Gorputz edo funtzio aniztasun bat duten pertsonek ere zeresan haundia dutelako bai komikietan eta baita eguneroko bizitzan ere! Gure pertsonaiak superheroien zibernetika maisua da, informatikan aditu eta erreferente bat! Nola eraman dezakete Batman eta Robin-ek hainbeste tramankulu? Berari zor diogu! Mila esker Batgirl!

SheZow

Guy-SheZow

Aurkeztu nahi dizuegun beste pertsonai bat, askoren artean, zaila baita hautatzea… SheZow da. Guy, 12 urtetako mutil batek, bere izebaren eraztuna jarriz, superheroi batean bilakatzen dena, baina emakumezko superheroi batean! Transgenero pertsonai bat!

Eta eginbeharreko lan bakarra ez datza pertsonai indartsu, Beldur Barik jarrera duten pertsonaiak sortzean… Hona hemen komikiak gustoko badituzu galdu behar ez dituzun komikilariak:

Marjane Sartrapi
Marjane Sartrapi
Alison Bechdel
Alison Bechdel
Sonia Pulido
Sonia Pulido
Elodie Durand
Elodie Durand
Mireia Perez
Mireia Perez
Isabel Frank eta Susanna Martin
Isabel Frank eta Susanna Martin
Ainara Azpiazu "Ixpi"
Ainara Azpiazu «Ixpi»

Eta bukatzeko, gomendio batekin amaitu nahi dugu… Udan nahiz neguan erabat gomendagarria den Enjambre bildumarekin!

Enjambre bilduma
Enjambre bilduma

Ai ene! Literaturari ere hitzegingo genuela esan dizuegu… datorren post batean izan beharko du! Momentuz, gozatu irakurketa, pentsatu, eztabaidatu eta ekin! Eta hemen ikusi ez dituzuen gomendioak badituzue… esan eta guztion artean Beldur Barik komiki bilduma osatuko dugu!


20/08/15