Categoría: <span>Autodefefensa feminista</span>

AUTODEFENTSA FEMINISTA TAILERRAK DONOSTIAN!

Eraso sexisten aurrean… AUTODEFENTSA FEMINISTA!

 

DONOSTIAN Emakumeentzako AUTODEFENTSA FEMINISTA tailerrak antolatu dituzte. Beldurrak gurekin jai duelako! Ekin Autodefentsa feministari! Hona hemen informazio guztia.

 

cartel-autodefensa-v3-print

Bi saio egongo dira, bata erderaz eta bestea euskeraz. Aitzakirik ez dago!

Erderazko saioa Uztailak 16an izango da. 10.00etatik 14.00etara eta 15.30etatik 19.30etara. Maitena Monroy-k emango du tailerra eta apuntatzeko epea Uztailak 13an amaitzen da. Doanik. Aitzakirik ez…

Euskarazko saioa Uztailak 23an izango da. 10.00etatik 14.00etara eta 15.30etatik 19.30etara. Emagin Elkartearen esku. Izena emateko azken eguna uztailak 20 da. Eta saio hau ere doanik da.

Aitzakirik gabe gelditu zara… Informazioa eta izen ematea non egin dezakezun? Gerturatu Donostiako Emakumeen Etxera (Okendo 9). Edota 943 483 464 telefonora deitu. Edo email bat bidali berdintasuna@donostia.eus helbidera…

Informazio guztia www.donostia.eus/berdintasuna web gunean aurkituko duzu!

ERASOEN AURREAN… AUTODEFENTSA FEMINISTA!!!

 

 

Guardar

Guardar

Guardar


06/07/16

INDARKERIA SEXISTARI BELDUR BARIK JARRERAREKIN AURRE EGIN!

Uztaila heldu orduko festa giroa somatzen da gure gorputzetan, gure giroetan, gure inguruan… abestiak dioen moduan… FESTA IS IN THE AIR…

Eta ozen genion ondo pasatu nahi dugula, festak lasai bizi nahi ditugula, ze demontre!

Uztailean mikromatxismoei buruz hitzegin genuen…

Hona hemen adibide batzuk…

Juerga ondoren, etxerako bidean, milaka aldiz atzera begiratzen baduzu, beldurra baduzu norbait azalduko delakoan… mikromatxismoa da.
Zure Gaztetxe, lokalean, mutil batek zu hizketan zauden bitartean mozten bazaitu, mutil horrek bere iritziak garrantzitsuagoak direla uste du.
Zure etxean, neba, aitak… aurresuposatzen badute zuk jarri behar prestatu behar duzula mahaia jateko, edota etxekolanak egiten badituzu, baina ez zure nebak… mikromatxismoa da.
Ozenago hitzegiten baduzu, neska izanik, zakar hutsa zarela esango dute, baina mutila bazara, zure iritzia modu ozenean ematen duzula esango dute… mikromatxismoa da.
Autobusean bazoaz, eta zure hankak itxi behar badituzu berak lekua okupatzen duelako… mikromatxismoa da.
Norbaitek lodia, argala, ipurdi ederra… duzula esaten badizu… eta zuk ez baduzu zure gorputzaren inguruko iritzirik eskatu… mikromatxismoa da
Norbaitek nahi ez duzun zerbait egitera behartzen bazaitu… indarkeria da!
Kaletik joatea, eta piropoak entzutea, txistu egitea,

Identifikatzearen garrantzia ikusi genuen, horretaz ere hitzegin genuen. Behin identifikatzen baditugu, aurre egin dezakegulako.

Identifikatzen lagundu digun bideo bat Faktoria Lila-k egindako bideoa da:

Iraultza egiteko, bakarrik beste lagun baten beharra dut. Eta kuadrila galanta bildu gara sare sozialetan! Sare sozialak indarkeria sexistari aurre egiteko leku aproposak eta estrategikoak bilakatu dira! Ekimen bakar batzuk gogoratu nahi? Sartu gure web gunera eta uztailean idatzitako post hau irakurri… ziur zuek ere ekimen gehiago ezagutzen dituzuela, partekatu gurekin! Eta berri bat sortu dezakegu…

Indarkeria sexista identifikatu eta aurre egin. Eta feminismoak irakatsi digun leloa aurrera eraman, gurea egin ¡si nos tocan a una, nos tocan a todas! Indarkeriaren aurrean eman behar dugun erantzuna, erantzun kolektiboa izan behar delako, erasotzaileen jakin dezaten gutariko bat ukitzen badu, guztiok ukitzen gaituztela. Eta guztiok diogunean ere mutilak, homosexualak, transexualak, lesbianak, beste jaioterriko jendea… indarkeria sexista edonon ematen delako… eta aurre egiteko gertu egon behar garelako! Ekimen ezberdinak ezagutu genituen, gogoratu nahi badituzu, sartu post-era, baina haietako bat aukeratu behar badugu, hona hemen arrisku puntuen inguran egindako bideoa:

Arrisku puntu hauek zeintzuk diren jakitea ondo dago, erantzun bat emateko. Erraminta eta ekimen bikaina da. Baina autodefentsa feminista ere oinarrizko erraminta bat ere izan behar du. Autodefentsa feminista zer den ba al dakizu? Autodefentsa feminista tailerretara joan zara? Ezetza bada erantzuna… Denborarik ez galdu eta apuntatu! Isa Bernal-ek oso ongi azaldu zigun zer den autodefentsa feminista! (irakurri post hau)

Eta hainbat herrietako jaietan Beldur Barik Gunea ezagutu genuen. Beldur Barik programatik sortutako erraminta indarkeria sexistari aurre egiteko. Intuizioa, ekartasuna, konplizitatea, ligoteo sanoa… guzti honi buruz hitzegin genuen Beldur Barik Gunea aurkeztu genuenean.

Hona hemen herrietan banatu genuen gida.

Eta beti entzuten dugun galdera… eta mutilok zer egin dezakegu…. Hona hemen erantzuna!

BBG-guia-agresiones-sexuales-euskera-14

Eta esan dugun moduan, uztaila jaiez beteriko hilabetea da. Udaren hasiera, gorputzak astintzeko gogoekin gatoz, dantzarako prest, gustora jaigiroak bizitzeko prest. Eta jaiak indarkeria sexistarik gabeko esparruak izan behar dute. Ez bakarrik jaiak, baita gustura egon behar garen esparru horietan ere, indarkeria sexistak ez du lekurik!

Ligoteo sanoari buruz ere hizketan eman genuen uztaila. Zer den sanoa eta zer ez den sanoa. Guztia balio ez duela, ez ezetz dela… oso garbi dugulako!

https://youtu.be/FSleY0yTrM4

Eta ligatzeko dekalogoa ere gogoratu genuen. Berriro irakurri nahi baduzu, sakatu hemen.


05/01/16

HIZKUNTZA SEXISTARI… AURRE EGIN!!!

Izendatzen ez dena ez da existitzen, izendatu nazazu nitaz ere hitzegiten baduzu.

Gogogoratzen pasa den urteko bideo hau?

Lengoia sexista erabiltzen dugu, eta jakin, badakizu! (Julio Iglesias-ek esango zigun moduan). Zer den lengoai sexista? Genero bat (eta kasualitatez emakumeoi tokatzen zaigu) ikusgai egiten ez dugunean. Gazteleraren kasuan nabariagoa da lengoai generizatu bat delako, baina euskeran hitz batzuekin gertatzen da. Los hombres hicieron el fuego. Emakumeak kobazuloan imaginatu ditzazkegu, gizonezkoentzat mantak egiten… Gizonen historia. Emakumeok ez dugu historiarik… Bai lagunok, lengoaia sexista da. Edo ez? Lagunekin gaude, nahiz eta guztiak neskak izan, nahiz gure artean mutilen bat egon… gehien entzungo dugun esaldia izango da.. Chicos, ¿qué quereis?

Beno, egia esanda, lengoaiak euskera eta gaztelera kasu, bizirik dauden hizkuntzak dira eta egiten dugun erabilera sexista dela esan dezakegu, eta ez hizkuntza bera. Amelia Barquin-ek dioen moduan “Euskara ez da sexista. Erabilera da sexista”. Beraz, euskera queer da? Ameliaren iritziz bai!  ”Gazteleraz edo frantsesez ez bezala, ez dago genero markarik. Testu oso bat irakur daiteke protagonistaren generoa zein den jakin gabe”.

Beraz, esan genezake berez euskera ez dela sexista, generorik gabeko hizkuntza baita… baina gure imaginarioarena beste gauza bat da. Adibidez, gaztea esatean, zer etortzen zaigu burura? Ba orokorrean mutil gaztea (egin froga). Generizatua ez dagoen hitz bat generizaten dugu. Oso ondo… Hemen askamakizun bat….

Euskera generizatu gabeko hizkuntza dela esan dugu. Beno, orain doka edota nokari buruz hitzegin dezakegu… baina ETBko programa honetan aurkezten duten bezala ere, bi generoak izendatzeko modua ere badugu gure artean… beste gauza bat erabiltzearena da… Programa osoa duzue ikusgai, pena merezi baitu!

Hizkuntzaren erabilera ez sexista bat egin dezakegulako, bai gazteleraz, bai euskeraz… gazteleraren kasuan ikusgai egin behar dugulako argiago ikusgaitza bilakatzen duguna, erabilitako hitzak zaindu behar ditugulako (ez goaz orain asmatu behar ez dutela esanahi berdina zorro eta zorra, golfo eta golfa… edota zergaitik esaten dugun coñazo eta cojonudo), guztiok izendatuak, guztiok barne gaituen hizkuntza bat erabiltzea posiblea da. Eta gainera, euskera hizkuntza ez binarista da! Hika erabilia ere… Hizkuntzaren erabilera ez sexista egin zank!!!

Hauxe da hilabete honetako azken post-a! Hurrengo astearterako Beldur Barik Jarrera! Lehiaketako irabazleak zeintzuk diren ezagutuko ditugu… Azaroak 28, Amurrioko Topaketa ospatuko dugu… Eta Lehiaketa lokalen eta irabazleen txanda izango da! Eta 2016ko Beldur Barik Jarrera! Lehiaketa gertuago izango dugu!


26/11/15

INDARKERIA SEXISTAREN AURREAN… ERANTZUN KOLEKTIBOA! AZAROAK 25. MOBILIZAZIOAK

Bihar Azaroak 25, Emakumeen indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da. Aurreko post-ean udalerriek antolatutako ekimenak kontatu genizkizuen (zuen herrietako agenda ikusteko, hemen sakatu). Gaurko honetan, talde feministek antolatutako ekintzekin gatoz… Baina lehenik eta behin… badakizue zergaitik ospatzen den egun honetan? 1981eko ekainean, Bogotán ospatutako Latinoamerika eta Karibeko Lehehengo Topaketa Feministan sortzen da emakumeen kontrako indarkeria ezberdinen hausnarketa eta denuntzia egiteko beharra sortzen da. Data honetan, baina 1960. urtean, Dominikar errepublikan, Rafael Leonidas Trujillo diktatoreak, Patricia, Minerva eta María Teresa Mirabal ahizpak hiltzeko agindua ematen du. 1999ean NBEk Nazioarteko Egunean bilakatu zuen.

Historia apur bat zuekin partekatu nahi genuen… eta orain, gaur eguna, biharko eguna, mobilizazioz beteta. Badakigu egun bakarra dela egutegian, egunero egin behar diogula aurre indarkeria sexistari… badakigu! Baina biharko egunean ere garrantzitsua da kalera ateratzea eta gure #BeldurBarikJarrera agertzea.

Hona hemen zenbait udalerrietan antolatutako ekimenak:

BASAURI

12247955_864494150335873_285055095810133423_o

HERNANI

12250168_1648299142100050_8649804420891876005_n

BILBAO

CULkQB3XIAEssOK.jpg_large

ZARAUTZ

12243031_1052575584775045_7899860608349538528_n

LEKEITIO

CURAuXKXIAAoKKJ

ZESTOA

emakume

PASAI-ANTXO

12239723_881548201923602_5940818169545171652_n

HIRIGUNEAK

CUhrgkoWcAEt8NC

Ikusten duzuen bezala hitzorduz beteta dator #Azaroak25 egun hau. Kalera atera eta #indarkeria_sexista ren aurka agertu eta zure #BeldurBarikJarrera agertu!!!

Vitoria-Gasteizen grabatutako bideo honekin utzi nahi zaituztegu!

 


24/11/15

AUTODEFENTSA TAILERRA ABADIÑON!

Murala-2

AUTODEFENTSA FEMINISTA TAILERRA ABADIÑON!!!

 

Tailerraren abiapuntua da onartzea emakume guztiok gauera gauza geure burua defendatzeko. Hortik hasita, gure errealitateari egokitutako erantzunak landu eta sortuko ditugu elkarren artean, eguneroko bizitzan inguratzen gaituzten mikromatxismoak identifikatuko ditugu, eta gure arteko segurtasun eta babes sareak ehunduko ditugu.

NOIZ?

Abenduak 12, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 19:30etara.

NORENTZAT?

16 urte gorako emakumeentzat.

NON?

Txanporta Kultur Etxean

NOREN ESKUTIK?

Isa Bernal

IZEN EMATEKO EPEA

Abenduak 2

INFORMAZIOA ETA HARREMANA

berdintasuna@abadiano.org

 

ERASOEN AURREAN, EKIN AUTODEFENTSA FEMINISTARI!!!

 


23/11/15

AZAROAK 25 NOVIEMBRE, EKAMUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Datorren asteazkenean, azaroak 25 Emakumeengako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Bagenekien data hori zuen agendetan idatzita edukiko zenutela. Egun garrantzitsua kalera ateratzeko eta ozen esteko ez dugula emakumenganako indarkeriarik onartzen. Kalera atera salatu eta aldarrikatzeko. Emakume taldeek, talde feministek eta instituzioek hainbat ekintza antolatzen dituzte indarkeria sexistaren inguruan sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko.

Urte osoan zehar lanean ibili gara emakumeen eskubideen alde eta indarkeria sexistaren aurka lanean, batzuetan pankartaren atzean, batzuetan gure inguru jendearekin hausnarketak egiten… esan bezala, gaur da gure ahotsak, egindako lanak elkartzeko eguna.

Urte hauetan, zuen bideoen mezuetan ere ikusi dugu, jakin badakigula eraso eta portaera sexistak ez direla indibiduo batzuen jarrera isolatuak, mundu osoan indarrean dagoen jendarte antolaketa baten ondorio baizik. Emakumeek beraien bizitza osoan zehar, hainbat neurritako jarduera oldarkor eta matxistak jasan behar izaten dituzte, beraien osotasunari, askatasunari eta gaitasunari eragiten dietenak. Zoritxarrez, oraindik ere, emakumeen aurkako erasoak baimentzen eta legitimatzen dituzten jarrera eta portaera ugari antzematen dira gizartean. Horregatik oso garrantzitsua da emakumeenganako indarkeriaren aurrean gure jarrera argi erakustea.

Post honetan zuen herrietan Azaroak 25a dela eta, udalek antolatu dituzten ekintza desberdinen inguruko informazioa luzatu nahi dizuegu, ekintzetan parte hartzeko, bertara hurbiltzeko eta indarkeria sexistaren aurrean gure Beldur Barik Jarrera agertu eta zabaltzeko!

 

ETXEBARRI

AZAROAK 21, LARUNBATA:

o   TRATU ONEN TAILERRA (Tarrasta Topagunean)

o   ANTZERKIA + SOLASALDIA. 18:00-20:00 Kultur Etxean

AZAROAK 25, ASTEAZKENA: 17:00-21:00 Udaletxeko plazan (euria egiten badu Frontoian egingoa da)

o   17:00-19:00 UMEENTZAKO TAILERRAK

o   17:00-19:00 INFORMAZIO GUNEA

o   17:00-19:00 EMAKUMEAK HISTORIAN ARGAZKI-ERAKUSKETA

o   17:00-19:00 BELDUR BARIK BIDEOEN EMANALDIA

o   18:00 KONTZENTRAZIOA

o   18:15-19:00 PERKUSIO AFRIKARRA (emakume taldea)

o   19:00 ELKARTASUN MANTAREN ZOZKETA

o   19:00 TXOKOLATADA HERRIKOIA

 AZAROAK 27, LARUNBATA:

o   CLOWN ANTZERKIA. TALKA GAZTEGUNEAN . 19:00etan

ABANTO-ZIERBENA

AZAROAK 25. 18.00 ETAN. BELDUR BARIK LEHIAKETA SARI BANAKETA

SALÓN DE ACTOS CASA CULTURA GALLARTA. Acto Institucional 25 de Noviembre Día Internacional contra la Violencia hacia las Mujeres y Acto de entrega de premios concurso local Beldur Barik Lehiaketa 2015.

27 NOVIEMBRE

CON VOZ DE MUJER. 18:00. Toda la población. BIBLIOTECA GALLARTA. Lecturas de relatos contra la violencia y a favor de la igualdad escritos por las mujeres participaentes en el Taller de Escritura Creativa.

GUÍA INFATIL Y JUVENIL DE LECTURA NO SEXISTA

0-18 años. Difusión en centros escolares. Libros en euskera y castellano que promueven valores como la igualdad y la equidad y que ayudan a superar barreras impuestas por determinados roles o patrones de conducta atribuidos a chicas y chicos.

23-29 NOVIEMBRE. EXPOSICIÓN: ABANTO ZIERBENA. VIDAS DE MUJER (1839-1975).

Sala de exposiciones Haritzalde de las carreras. Homenaje al trabajo de las mujeres de Abanto Zierbena.

 

ZARAUTZ

KARTEL OROKORRA

Azaroak 17, 24 eta Abenduak 1. 18:00-21:00

Mundu Zabaleko Emakumeak- Hitzaldiak

Magreb, Latinamerika eta Afrika Beltza

Azaroak 25. 19:00. Performance- Nirekin dantzatu nahi. Barren plazan

Azaroak 26. 19:00 “Ez gara palestinaz ari” (bertsoak eta musika). Modelo zineman

Whatsapp-eko sexismoaren tailerra hilean zehar. Zarauzko ikastetxeetan. DBH3 ETA DBH4.

Liburutengian hilean zehar, orri-markatzaileak banatu.

Herriko urbanoetan pegatinak hilean zehar, puntu lila.

Herriko tabernetan eta dendetan pegatinak. Puntu lila banatzea.

 

UROLA-GARAIA

AZAROAK 20. KOMIKI MUNDIALA

16-21 NESKAK. ZUMARRAGA-URRETXU.

Zumarragako leku bat bereganatuko da mural baten bitartez.

AZAROAK 24. 18.30

HITZALDIA “NERABEAK ETA TEKNOLOGIA BERRIAK (WHATSAPP, FACEBOOK, TWITTER): IKUSTEN EZ DUGUN GENERO INDARKERIA”. Gurasoentzat. Zelai Arizti. Sandra 943725642

ABENDUAK 11. 17.00 A 19.00, Legazpin.

UROLA GARAIA TOPAKETA. Miss Ovarios 33 antzezlana, Sari Banaketa. Aurkezpena, Plataforma Tirante

 

ARTZINIEGAnoviembre lila

Azaroaren 17 eta 19a.  18:00

Mikromatxismoei eta indarkeria sinbolikoari buruzko tailerra, Hiriska elkartearen lokalean.

AZAROAK 22. 18:00

Antzerki –obra “Belinda”. Etnografia Museoan

AZAROAK 25.

12.00 Hiriska emakumeen elkarteak gonbidatu egiten zaituzte indarkeria matxistaren ondorioz hil diren emakumeen oroimenez euritako bat zabaltzera eta “Ni ere tratu txarrak jasan dituen emakumea naiz” kanpainan parte hartzera, frontoian.

18:00 Herritarren elkarretaratzea. Emakumeenganako indarkeriaren aurka, frontoian.

AZAROAK 27. 19:30.

“Silencios” liburaren irakurketa. Etnografia Museoan, Elo Urrutikoetxea idazlearen eta Betaurreko Moreak elkartearen eskutik.

EIBAR

A25N

Azaroak 21 TERTULIA LILA 21 de noviembre

Bortizkeria matxistari buruzko TERTULIA LILA sobre la violencia machista ANDRETXEAn: 18.00

Azaroak 25 EKITALDI DESBERDINAK / VARIOS ACTOS 25 de noviembre

INFORMAZIO KARPA “AZAROAK 25 ETA GENERO INDARKERIA”

CARPA INFORMATIVA “EL 25 DE NOVIEMBRE Y LA VIOLENCIA DE GÉNERO”

UNTZAGA PLAZAn: 10:00-13:00 eta 16:00-19:30

* Antolatzailea, Asociación de Mujeres, Mujeres al Cuadrado, organiza

KONTZENTRAZIOA / CONCENTRACION UNTZAGA PLAZAn19:00

ANTZERKIA / TEATRO “LA MÁQUINA DEL DUEÑO”, Plataforma TIRANTEren eskutik / con Plataforma TIRANTE

PORTALEKO ARETO NAGUSIAN, / SALÓN DE ACTOS DE PORTALEA:20:00

Azaroak 27 PRESENTACIÓN / AURKEZPENA 27 de noviembre

“VIAJE AL CENTRO DEL CORAZÓN” liburuaren aurkezpena / presentación del libro UDAL LIBURUTEGIAN, PORTALEAN / EN LA BIBLIOTECA MUNICIPAL, PORTALEA: 19:00

Azaroak 28 EIBAR BELDUR BARIK JAIALDIA 28 de noviembre

EIBAR BELDUR BARIK JAIALDIA / FESTIVAL EIBAR BELDUR BARIK PORTALEKO ARETO NAGUSIAN /SALÓN DE ACTOS DE PORTALEA: 19:00. Beldur Barik Lehiaketara Eibartik aurkeztutako bideoak ikustea eta Eibar mailako sari banaketa. Visualización de los videos presentados en Eibar al concurso Beldur Barik y entrega de los premios locales.

Azaroak 28 BELDUR BARIK JAIALDIA AMURRION 28 de noviembre

BELDUR BARIK JAIALDIA / FESTIVAL BELDUR BARIK Beldur Barik lehiaketa. Amurrioko Topaketan sari banaketa. Entrega de premios en la Topaketa de Amurrio

 

ARRIGORRIAGA

Programa 25-11_Pa?gina_2

AZAROAK 16-30 NOVIEMBRE.

Emakumezkoen sexu-organuen erauzketaren prebentzioaren erakusketa. Munduko Medikuak.

Exposición sobre prevención de la mutilación genital femenina. Médicos del mundo

Ayuntamiento

AZAROAK 22 NOVIEMBRE

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako VI. Herri martxa.

VI marcha popular contra la violencia hacia las mujeres

12.00 Centro Sociocultural de Abusu

AZAROAK 23 NOVIEMBRE

Madalen eta Sial emakume elkartekoek PUNTO MOREA banatuko dute.

11.00-12.00

Zine-foruma: “50 sombras de Grey” Sam Taylor-Johnson, 2015.

17:00. Centro Sociocultura de Abusus

AZAROAK 24 NOVIEMBRE

Emakumeenganako indarkeriaren berri emateko Tailerra, Izaskun Landaidaren eskutik EMAKUNDEko Zuzendaria.

18:00 Centro Sociocultural de Abusu

AZAROAK 25 NOVIEMBRE

Emakumeenganako indarkeriaren konzentrazio eta erakunde adierazpenaren irakurketa.

12.00 Ayuntamiento

2015eko ARRIGORRIAGAko BELDUR BARIK TOPAKETA.

17:30 Ayuntamiento

AZAROAK 28 NOVIEMBRE

BELDUR BARIK TOPAKETA OROKORRA, Amurrion

 

BILBAO

AZAROAK 21. 11:30-14:30

Emakumeen Azaroaren 25eko Plazan

ANDRE TA JABE: KALEKO EKINTZA

EHUko ikasleen parte hartzearekin. Arte Ederretako ikasleek, World Kafe ekintzatik ateratako ondorio eta ideien inguruan bertan, arte ekintza bat garatuko dute. Era berean, ondorio eta ideia berdinen inguruan, Gizarte Zientziak eta Komunikazioako ikasleek aurretik egindako lanen erakusketa egingo da.

AZAROAK 25 NOVIEMBRE

Azaroaren 25eko Deklarazioa

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioareteko Egunean, adierazpen institucional irakurtzea.

ELBURGO

 

AZAROAK 21, LARUNBATA / SÁBADO 21 DE NOVIEMBRE

TALLER SOBRE EL PUNTO LILA / LILA PUNTUARI BURUZKO TAILERRA

HAREMOS NUESTRAS PROPIAS CHAPAS / GURE TXAPA PROPIOAK EGINGO DITUGU

A LAS 18.30 HORAS 18.30ETAN

EN EL GAZTELEKU GAZTELEKUAN

 

ORTUELLA

PUNTO MORADO - Carteles Igualdad 5 definitivo_Pa?gina_1

Azaroaren 22an, igandean, 10:00etatik 13:30ra

GORBEIAN ARETOAN.

GIZON ETA EMAKUMEENTZAKO DEFENTSA PERTSONAL IKASTAROA.

“Asociación de Filosofia y Artes Marciales Chan Wu Wei”-k antolatuta.

Azaroaren 23an, astelehenean, 18:00etan,

OKEN.

GAURKO NERABEAK; GURE ALDEAN HAIN DESBERDINAK DIRA?

Ianire Estabanezarekin topaketa.

Azaroaren 25ean, asteazkenean, 12:00etan

UDALEKO ENPARANTZAN. ELKARRETARATZEA: URTEAN ZEHAR HILDAKO EMAKUMEEN OMENEZ.

Azaroaren 28an, larunbatean

AMURRION. VI.BELDUR BARIK JAIALDIA (Informazio gehiago www.beldurbarik.org)

Azaroaren 29an, igandean. ZIERBENAN

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO MEATZALDEKO XIII. IBILALDIA.

Autobusa: 10:00etan BBKren aurrean.

Abenduaren 2an eta 9an, azteazkenetan, 17:00etatik 20:00etara.

OKEN.

“AMODIOA EZ DA LAOSTIA” TAILERRA

Isabel Bernalek emandakoa

 

LASARTE ORIA

Azaroaren 17tik 26ra“Diruaren sexu ezkutua” erakusketa. Erakusketaren inaugurazioa eta “Larre Motzean” dokumentalaren proiekzioa azaroaren 17an, asteartean, arratsaldeko 18:00etan Antonio Mercero erakusketa aretoan.

Dinamizatzailea: Haurralde fundazioa

Erakusketaren ordutegia:

Astegunetan: 17:30tatik 19:30tara

Asteburuan: 12:00tatik 13:30tara eta 17:30tatik 19:30tara.

Haurralde fundazioa eta Malen Etxea elkartearen eskutik

 Azaroak 20 ostirala

Lasarte-Oriako Beldur Barik lehiaketaren sari banaketa arratsaldeko 19:00retan Manuel Lekuona kultur etxeko auditorioan.

Azaroak 25 asteazkena

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dela eta, arratsaldeko 17:30etan Lasarte-Oriako Okendo plazan puzgarriak banatuko dira eta guztion artean puntu more handi bat osatuko da.

Ondoren haurrentzako ipuin-kontalaria (4-5 urte bitartekoentzako). 18:00etan, Manuel Lekuona Kultur Etxeko Liburutegian.

Ipuin kontalaria: Pello Añorga

*Kulturako departamentuaren laguntzarekin

Azaroak 27, ostirala

Helduentzako antzerki emanaldia, “9 mosaiko infinitu”. 19:30etan,   Manuel Lekuona Kultur etxean. Sarrera: 3€

Antzerki taldea: Makelur, Sexuen arteko bizikidetzarako emakume zentroko Interpretazio taldea.

 

DEBA

Azaroak 20, ostirala 20 de noviembre, viernes
“BELDUR BARIK” LEHIAKETA ´15
Sari banaketa ekitaldia eta ondoren luncha. 20:00etan, Agirre jauregiko Ispiluen gelan.
CONCURSO “BELDUR BARIK ´15”
Acto de entrega de premios del concurso y a continuación lunch. A las 20:00 en el salón de los Espejos del palacio Agirre.

Azaroak 21, zapatua 21 de noviembre, sábado
“Dantza eta Gorputz adierazpen tailerra”
Emakumeei zuzendutako tailerra. 10:30tatik 13:30tara, Agirre jauregiko dantza gelan.
Dantza Mugimendu terapeuta: Uxue Pascual Esnaola
*Izena emateko epea: azaroaren 19ra arte (Udal bulegoetan edo 943192840 telefonoan)
“Danza y expresión corporal”.
Taller dirigido a mujeres. De 10:30 a 13:30, en la sala de baile del palacio Agirre.
Terapeuta de Danza Movimiento: Uxue Pascual Esnaola
* Plazo de inscripción: Hasta el 19 de noviembre (Ocina del Ayuntamiento o en el teléfono: 943192840)

Azaroak 25, asteazkena 25 de noviembre, miércoles
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako agerraldia
19:00etan Plaza Berrian.
Concentración en contra de la violencia hacia las mujeres
A las 19:00 en la Plaza Berria.

Azaroak 26, osteguna 26 de noviembre, jueves
Hitzaldia; «Zer egin emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean?”
19:00etan, Agirre jauregiko Ispiluen gelan.
Hizlariak: Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta hobea emateko Debako erakundeen arteko koordinaziorako mahaia.
Charla; «¿Qué hacer ante la violencia contra las mujeres?
A las 19:00 en el salón de los Espejos del palacio Agirre
Ponentes: Mesa de coordinación interinstitucional para la mejora en la atención a mujeres víctimas de violencia machista de Deba.

BALMASEDA

23 Noviembre:

Jornada de Sensibilización (reparto del Punto Lila, pegatinas y marca-páginas) en la Casa de la Mujer.

 24 Noviembre:

17:00 h. Video-Fórum en la Casa de la Mujer. Película “7 mujeres”. Entrada libre

25 Noviembre: DIA INTERNACIONAL CONTRA LA VIOLENCIA HACIA LAS MUJERES

Acción colectiva para decir NO a la violencia contra las mujeres. Se invita a todos los vecinos y vecinas de Balmaseda a colocar en las ventanas de sus hogares el cartel con el punto lila que pueden recoger en la Casa de la Mujer, que simboliza el apoyo a la lucha contra la violencia hacia las mujeres.

“Da la cara contra la violencia de género” en los Centros escolares con el marco “Geuk Emakumeenganako Indarkeriari Ez”, dirigido a jóvenes de ESO y BACHILLER

18:00 h. Concentración de protesta en la plaza San Severino

18:30 h. Taller “Enfrentando el sexismo en el Whatsapp” en la Kultur Etxea, dirigido a Jóvenes de 12 a 17 años. Apuntarse en el Gaztezer.

26 Noviembre:

18:00 h. Teatro en el Klaret Antzokia “El Camino de Belinda” (Entrada gratuita)

27 Noviembre:

17:00 h. Taller sobre “La violencia contra la Mujer en la Literatura” en la Casa de la Mujer

Como en años anteriores se realizarán Talleres de Buenos Tratos para la Educación en Igualdad en los Centros Escolares

Durante los meses de octubre, noviembre y diciembre se realizarán todos los viernes Talleres de Autodefensa

 

TOLOSA

A25eko-kartelak

Azaroaren 19an, osteguna, 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. HITZALDIA: MARTXAN.Todas y todos en marcha contra las violencias machistas. HHI/EPAn. Hizlaria: Lorea Undagoitia. Mugarik Gabe

Azaroaren 25ean, asteazkena, 20:00etan: Kontzentrazioa, udaletxearen aurrean»Indarkeria sexistarik gabeko herri baten alde».

Azaroaren 27an, ostirala, 20:30etan: Difret. Zine emanaldia Leidorren.

Azaroaren 28an, larunbata, 12:00etan. Flashmoba: Maixa eta Ixiarren «Emakume jaio nintzen» trikitixa kantarekin.

12:45etan. Batukada Feministaren emanaldia: Tolosako Jabetze eskolako ikasleak.

13:00etan: Manifestazioa, «Hau ez da gure bakea, Autodefentsa feministaz erantzun» lelopean, Bilgune Feministak deituta.

Azaroaren 28an, larunbata, BELDUR BARIK TOPAKETA AMURRION. Tailerrak, luntxa, kalejira eta sari banaketa.

TOLOSATIK AUTOBUSA ATERAKO DA. Egun batzuk lehenago komunikabideen bidez eta sare sozialen bidez jakinaraziko diogu Tolosakoen informazioa.

 

DURANGO

AZAROAK 25 DURANGO

MUNGIA

cartel2015

PASAIA

Azaroak25Kartelapasaia

25 NOVIEMBRE: DIA INTERNACIONAL EN CONTRA DE LA VIOLENCIA CONTRA LAS MUJERES

CONCENTRACIÓN: ¡FUERA DE NUESTROS CUERPOS!
HORA: 19:30
LUGAR: Antxo (Zumardia)
Trintxerpe: (Tenencia de Alcaldía)
ORGANIZAN: BEKOZ BEKO, HARREMANTXO Y TOPAKETA

Ikusten duzuen bezala, azaroa indarkeria sexistaren aurkako ekintza, tailer, antzerki… beteta dator, ekintza bakoitzarekinindarkeria sexistari aurre egiteko eta emakumeen eskubideen alde gure Beldur Barik Jarrera zabaltzeko erramintak bereganatuko ditugu! Parte hartu antolatutako ekintzetan! Ekin!


25/11/15

SEXISMORIK EZ KONTSUMITU!!!

Edonora begiratzen badugu, hantxe aurkitu dezakegu… goizean goiztik, ikastolara, institutu, unibertsitate edo lanerako bidean, gure begien zirrikituetatik sartu eta hortxe gelditzen da. Publizitareari buruz hitzegiten ari gara, hain zuzen ere. Eta nola publizitateak ere, ez bakarrik emakume eta gizonak nola izan beharko luketen esaten digun… baita ere nolakoak izan behar diren gure familiak, nortzuk bete behar dituzte heroi paperak, nortzuk zainketa paperak, nortzuk jolastu dezaketen panpinekin edota futbolean. Publizitate sexistaz ari gara.

Publizitatea sexista da…

– Neska eta mutilen rol tradizionalak mantentzen dituenean. Hau da, neska umeen zaintzailea, etxeko garbitzailea… denean eta mutila, aldiz, etxeko zereginetan parte hartzen ez duenan, edota bere papera aktiboagoa bada… zenbatetan ikusi dituzue horrelako irudiak?

juguetessexistas480-300x175

– Bizitza honetan arrakasta izateko ederra izan behar duzula esaten digutenean… Hau da, edertasun estereotipo batzuk ezartzen dituzte arrakasta izan nahi baduzu.

– Perfektuak ez diren gorputzak zeintzuk diren ezartzen dute eta hoien aldaketa beharrezkoa dela esaten digutenean… gogoratzen Inma Cuesta antzezlearen kasua?

– Lengoai sexista erabiltzen duenean…

– Emakumeak botere harreman batean beheko maila batean jartzen dituenean, gizonen menpekoak bailira bezala…

– Emakumeeak erabakitze esparruetatik at uzten dituenean…

– Gorputzak objetu sexual gisa hartzen direnean…

– Emakumeak emozioarekin eta gizonak arrazoiarekin lotzen dituztenean…

Milaka aldiz ikusi ditugu horrelako irudiak, beraiekin hazi eta hezi gara. Kontsumo moduak aldatu dira baina mezuak modu berdintsuan jarraitzen dute eta guk badakigu gauzak egiteko beste modu asko daudela!

Horrela kontatu ziguten pasa den Beldur Barik Lehiaketan parte hartu zutenek:

Publizitatea egiteko beste modu bat posiblea da!!!

– Emakumeei buruz hitzegiten badigu (gazteak, zaharrak, altua, baxuak, argalak, lodiak…), ez emakume eredu bakarrari buruz.

– Indarrean dauden genero errolekin apurtzen badute. Emakumeak beti sukaldean irudikatzen baditugu, edota menpekotasun harreman batean… naturaltzat hartuko ditugu horrelako portaerak. Edota mutila beti etxetik kanpo…

– Gazteleraren kasuan neskak eta mutilak kontutan hartzen baditugu, lengoia inklusibo baten alde!

Beldur Barik Jarrera ere publizitatean agertu daitekeelako, eta egileek agertzen ez badute, guk ere sexismoa identifikatu dezakegulako. Eta ez bakarrik neska eta mutilek agertzen duten ereduari buruz, baita ere hitzegin genezake familia ereduei buruz (ama eta aita), harreman ereduei buruz (heterosexualak). Non dago aniztasuna? Aniztasunak ez al du saltzen? Salmenta baino garrantzitsuagoa da publizitatea egiten dutenek, ohartu behar direla ereduak, ideiak, bizimoduak ere saltzen dituztela… erantzunkizun bat dutela ere, ze demontre!

Ze adibide gehiago ezagutzen dituzue?

Datorren post-ean Azaroak 25aren inguruko informazioa luzatuko dizuegu. Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Ziur zure udalerrian, edota hortik gertu, ekintza, solasaldi, aldarrikapen bat izango duzula. Gerturatu eta indarkeria sexistari aurre egin Beldur Barik Jarrerarekin!

 


17/11/15

ITXOITEARI UTZI… IPUINA GUREA EGINEZ, BELDUR BARIK JARRERAREKIN!

Negu Gorriak taldearen kanta etortzen zait burura printzesei buruz hitzegiten dugun bakoitzean… Ezagutzen al duzue “Itxoiten” kanta?

Halaxe da printzesa baten mundua… beti printzipearen esperoan, beti zerbaiten esperoan, bere kabuz ezer egin gabe, bakarrik itxaron beharra. Eta printzipeari buruz hitzegiten badugu… berak ere berea du! Dragoien kontra borrokatu beharra, sorgin gaiztoa akatu beharra… gustorago joango zen printzipea kartetan jolasten edo dantzatzera joaten dragoiarekin printzesa etengabe bilatzen egon beharra baino…

Esan bezala, beti esperoan, beti edertasuna izanik neska batek duen ezaugarririk nagusiena, beti umeak ondo portatu behar direlaren baldintzarekin, bestela zerbait txarra gertatuko zaie… Nork ez zuen jokatuko Hansel eta Gretel bezala? Plazerraren autokontrola… lan zaila!

Ipuinak kontatzeko beste modu batzuk daudelako… Txanogorritxu oraingo honetan, Emma Gascó-ren ilustrazioari esker, badakielako zer egin…Emma Gasco-kaperucita katana

 

Emakume indartsuen bizitza, kontakizunak, ipuinak… kontatu nahi baditugu ez dugulako dena imajinatu behar… Benetazko Antiprintzesak izan ditugu gure artean! Begiratu zure ingurura!

ANTIPRINCESAS

Eta printzesa, edo printzipe izan nahi badugu… estereotipoak apurtzen dituzten printsesak edo printzipeak izan gaitezke!!! Hona hemen bideojoko bat, non takoiak kentzea da onena ahalik eta lasterren joateko, arnasteko korserik gabe askoz hobeagoa den… non inork ez dio ezer esan behar nola jantzi behar den!

VIDEOJUEGO PRINCESAS

Beraz… ze ezaugarri izan behar ditu sexista ez den ipuin batek?

Horrela dio Emaisia Elkarteak bere txosten batean.

  • Sexuari lotutako genero rolak errepikatzen ez dituztenak. (Ama beti etxekoandrea eta aita beti kanpoan lanean).
  • Genero estereotipoei erantzuten ez dietenak. (Neska esanekoak eta zintzoak dira eta mutilak ausartak eta indartsuak).
  • Generoari dagozkion bestelako baloreak bultzatzen dituztenak, hau da, balore positibo guztiak (generoa kontuan hartu gabe).
  • Gure bizitzara eramateko eredu berri bat luzatzen dutenak.
  • Gizarteko ekitatea bultzatzen dutenak. Pertsona guztientzako aukera berdintasuna bultzatuz, desberdintasunak eta berezitasunak errespetatuz, gizarte justuago bilakatzeko.
  • Pertsona moduan, gaitasun anitzak bultzatuz, osotasunean garatzeko laguntzen dutenak.
  • Irudietan eredu berriak eta anitzak eskaintzen dutenak.

Goazen ba gure ipuinak, gure istorioak kontatzera. Ipuin tradizionalei buelta ematera, sortutako ipuin berriak erabiltzera!!!

Datorren post-ean publizitateari buruz hitzegingo dugu… bai… laister gure artean gabonak dira eta data hauetan publizitatearen hatzaparrak oso luzeak dira… Nolako esterotipoak isladatzen dira? Ezberdintasunak ikusten al dituzue neska eta mutilei zuzendutako publizitatean?

Bitartean… zer deritzozue jaso ditugun bideoi buruz? Ez dituzuela ikusi… http://beldurbarik.org/2015-lanak/

 


10/11/15

KALERA ATERATZEN GARENEAN, PATRIARKATUA BELDUR DA

 

Cartel-movilizacion-celebrara-sabado-Madrid_EDIIMA20151102_0754_5

 

Indarkeria sexistarik gabeko kaleak nahi ditugu, behar ditugu, lortuko ditugu. Azaroaren 7n kalera aterako gara berriro ere, eta Madrileko 7Nko antolatzaileek esaten duten bezala “Emakumeok kaleak gureak egiten ditugunean, patriarkatuak dar-dar egiten du”. Atera gaitezen orduan kalera, ez bakarrik Azaroaren 7n, baizik eta urte osoan zehar, gure ahotsak entzun behar direlako.

Manifestazio hau indarkeri matxisten kontrako manifestazio bat da. Eta indarkeriei buruz hitzegiten dugunean, ez gara ari aurreko post-ean iceberg horren puntari buruz bakarrik hitzegiten, iceberg horren beheko partean ere gelditzen denari buruz. Eta ez gara ari ezta bikote barruan gertatzen diren erasoei buruz bakarrik, harreman guztietan gertatzen diren erasoei buruz ari gara…

Nork egiten du mani honen deialdia? Mugimendu feministak. Bai, horrela, hitz potolo hoiekin, Mugimendu femista, urte osoan zehar indarkeria sexistaren aurkako ekintzak antolatzen dituen mugimendu bera, lasaitasun eta atsedenik ez duena. Hemen duzue martxaren inguruko informazio guztia:

http://marcha7nmadrid.org/

Lucia Martinez Odriozola-k Madrilera gerturatzeko arrazoi mordo bat ere eskaintzen dizkigu:

http://www.eldiario.es/pikara/violencias-machistas_6_448015232.html

Eta guzti hau ikusi ondoren, baldin badago norbait emakumeen kontua dela esaten jarraitzen duenik, martxa horretan parte hartzea ez duena bere erantzunkizuna bezala ikusten… irakurri hurrengo post-a:

http://gizonduz.blog.euskadi.net/blog/por-que-y-como-iremos-a-la-marcha-del-7n-contra-las-violencias-machistas/

Joateko autobusak ere antolatu dira Euskaditik hainbat kolektibo, alderdi eta sindikatueatatik. Hona hemen antolatutako autobusak Arabatik, Bizkaitik eta Gipuzkoatik. Nonbaitetik gehiago antolatzen direla badakizu? Esaiguzu eta guztion artean informazioa zabalduko dugu! eta beti daukazue garraio publikoa erabiltzeko aukera ere.

GIPUZKOA A-7 INDARKERIA MATXISTEN AURKAKO MARTXA FB PERFILETIK ATERATAKO ARGAZKIAK

 

Indarkeria sexistari aurre egiteko gure aldetik egin dezakegu, baina bat eginda indartsuagoak gara!!! Indarkeria sexistaren aurrean… Madrilen eta edonon… erantzun kolektiboa!!!


05/11/15

ANTE LA VIOLENCIA SEXISTA… ¡RESPUESTA COLECTIVA!

La violencia sexista, la cultura machista, se da en nuestro día a día, aunque a veces, lo hace de una manera tan sutil, tan sibilina, que no nos damos ni cuenta…

https://www.youtube.com/watch?v=YRWpzQuW7NE

Hay un dicho que dice “El árbol no nos deja ver el bosque”. Pues bien, a veces se piensa que la violencia sexista sólo es aquella que vemos en las portadas de los periódicos, en las noticias de los medios de comunicación. Si, aquella violencia que ocurre dentro de la pareja y que es una violencia física. Pues esto solamente es el árbol que no nos deja ver el bosque, o mejor dicho, es la punta del iceberg, lo que vemos, pero que debajo del agua, ese iceberg está sustentado por toda una estructura basada en una sociedad patriarcal, machista y heterosexista.

https://www.youtube.com/watch?v=UyjLGQH45yI

¿Qué es la cultura machista? Es aquella cultura que otorga a los hombres unos privilegios que se basan fundamentalmente en la desvalorización de las mujeres, y así, se crean relaciones desiguales. Y para que ese reparto desigual de poderes se mantenga, el sistema tiene tan bien montado todo que impone y establece una serie de ideas, creencias y valores.

Bueno, lo tiene bien montado hemos dicho… pero eso no quiere decir que no podamos terminar con él. La clave está en transformar la sociedad, transformar los pensamientos, las creencias, esas ideas que se nos han impuesto generando todo tipo de desigualdades. Y eso no podemos hacerlo solas y solos… tiene que ser un cambio que hagamos entre todas y todos, es responsabilidad de todo el mundo cambiarlo. ¡Es un compromiso de todas y todos!

Por eso este mes veremos la próxima iniciativa que se ha creado a nivel estatal contra las violencias sexistas. Una cita que tendrá lugar el 7 de Noviembre en Madrid, que nos parece interesante destacar y a la que os animamos a que vayáis si se puede… sin olvidar que podemos también trabajar en nuestro día a día, en nuestro entorno… porque la transformación ¡puede empezar por muchos lugares!

Hablaremos de autodefensa, de la importancia de una respuesta colectiva a las agresiones sexistas, vengan de donde vengan y cuando vengan.

Cuando decimos que la transformación puede venir de cualquier sitio… ¿por qué no empezar con el lenguaje? Aquí un video que presentaron a Beldur Barik Lehiaketa desde Santurtzi.

Pronto vienen las navidades… y nuestros ojos se llenan, especialmente también en esta temporada, de publicidad sexista. ¿Quién impone estas diferencias en el y de consumo? Soy chica y tengo una predisposición por la moda, la belleza, el color rosa, los juegos que tienen que ver con el cuidado (muñecas, cocinas…). Soy chico y mis juguetes tienen que ser todos aquellos que supongan rivalidad, competición, agresividad (superhéroes, vehículos de todo tipo de ruedas, juegos donde mi fuerza es la que mandad…). Y no sólo eso, las mujeres aparecen principalmente como objetos sexuales, utilizando los cuerpos para vender, como si fueran adornos del árbol de navidad. En este caso, podriamos hasta decir que «el adorno del árbol de navidad no nos deja ver el bosque».

https://www.youtube.com/watch?v=cWUceBWlb5o

Noviembre es un mes lleno de actividades, reivindicaciones, manifestaciones, acciones… en torno al 25N, el Día Internacional contra la Violencia hacia las Mujeres. Los diferentes agentes que trabajan para que esa transformación sea realidad, para que la violencia sexista termine, tienen en torno a esta fecha actividades, programas, acciones… intentaremos hacernos eco de ellas. Si conocéis alguna, no dudéis en mandarnos un mail a komunikazioa@beldurbarik.org.

 

 Muestra tu Actitud Beldur Barik para terminar con la violencia sexista. ¿Preparadas y preparados para la transformación? ¡Transformemos nuestra sociedad, nuestras amistades, nuestros entornos y hagámoslos libres de violencia sexista! Y vamos a hacerlo entre todas y todos, ya que la respuesta colectiva, es la mejor respuesta a la violencia sexista.

 


09/07/19