Categoría: <span>Noticias</span>

BELDUR BARIK AUTOBUSAK AMURRIORA JOATEKO PREST!

AUTOBUSAK DOHAINIK AMURRIOKO BELDUR BARIK TOPAKETARA JOATEKO.

Azaroaren 28an jai handia ospatuko dugu Amurrion, Beldur Barik Lehiaketako lan irabazleak ezagutzeko. Baina ez pentsa hori bakarrik egingo dugunik… Tailer interesgarri eta dibertigarrietan parte hartuko dugu: gure gorputzak astinduko ditugu, artisaktibistak bihurtuko gara, maskulinitate eredu berriak ezagutuko ditugu, erasoen aurrean nola erantzun dezakegun ikasiko dugu, danborren hotsa gure gorputzen barnean sentituko dugu… Eta baita luntxa, ikuskizunak, kalejira… izango ditugu. Gehiago jakin nahi duzula? Irakurri post hau. Beti diogun bezala, aukera paregabea izango da elkar ezagutzeko, indarkeria sexistaren inguruan elkarrekin hausnartu, eta horri aurre egiteko sareak eraikitzeko!

Guzti hau bizi eta gozatzeko, Amurriora hurbiltzeko doako autobusak izango dituzue, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik. Zer egin autobusetan zure eserlekua erreserbatzeko? Hurrengo galdetegiari erantzun!

 

autobus-galdetegia-inicio

captura 1 captura 2

Azaroaren 25a arte duzu izena emateko. Gogoratu! Adin txikikoa bazara (eskuineko irudiaren kasuan), webgunean aurkituko duzun baimena deskargatu behar duzula, eta zure guraso zein tutore legalek sinatu behar dutela, eta noski, autobusera ekarri behar duzula Topaketa egunean.

 

ELKAR IKUSTEKO IRRIKITAN GAUDE! ANIMATU ETA AMURRIORA HURBILDU!

BELDUR BARIK AUTOBUSETARA IGO!

 

 


18/11/15

BELDUR BARIK TOPAKETAREN TAILERRAK… Bigarren partea

Azaroak 28an hitzordua dugu Amurrion, ez ahaztu!

Orain dela bi aste Topaketan izango ditugun zenbait tailerrei hitzegiten genuen, eta aste honetan gainontzekoekin gatoz! Guztiek gure Beldur Barik Jarrera agertzen, sendotzen, aberasten lagunduko digute!

Hona hemen!

Tenemos una cita el 28 de Noviembre en Amurrio, ¡no lo olvidéis!

Hace un par de semanas os contábamos algunos de los talleres que tendríamos en la Topaketa, y esta semana venimos con el resto. ¡Todos ellos nos ayudarán a mostrar, fortalecer, enriquecer ese actitud Beldur Barik!

¡Aquí los tenéis!

 

Sokolé. El poder de la percusión.

Sokolé taldeak esperientzia izugarria, hunkigarria, dibertigarria eta ahalduntzailea eskeintzen digu perkuzio eta musika tresnen bitartez. Afrikako perkuzioa gertutik ezagutu, gure beldurrak, mugak, oztopoak gainditu eta ez jakintasunetik Afrikako mendebaldeko perkuzio tradizional baten erritmoak interpretatu!

Baina hoberena bideo hau ikustea da…

El grupo Sokolé nos proporciona una experiencia increíble, emocionante, divertida y empoderante a través de la percusión y los instrumentos. Conocer de cerca la percusión africana, superar nuestros miedos, límites y barreras y ¡llegar a interpretar, desde el desconocimiento, un ritmo de percusión tradicional de África del oeste!

Pero lo mejor es ver este video…

 

Clown desahalduntzailea Mutilentzat: Galtzen ikasi

Jolastu, parte hartu…. eta galtzera prest zauden mutila bazara… hauxe da zure tailerra! Mutilek ditugun garaile, garaipen eta euskor paperari buruz hausnartzen saiatuko gara.

Mutilen parte hartzea ezineztekotzat hartzen dute Zipriztintzen-Grupo de Hombres por la Igualdad taldeak, eta tailer honetan, zenbait dinamiken bidez, zenbait gaietaz hitzegin eta hausnartuko dugu: luma heterosexuala, asanblada mixtoetan parte-hartzea, gauetan kaletik lasai ibiltzeko pribilegioa, esparruaren okupazioa, protagonismoa… eta guzti hau clown eta umorea erabilita.

Si eres un chico dispuesto a jugar, participar… y perder… ¡éste es tu taller! Intentaremos reflexionar sobre el papel de ganadores, triunfadores y acaparadores que tenemos los chicos.

Para Zipriztintzen-Grupo de Hombres por la Igualdad la participación de los chicos en la lucha feminista es necesaria, y en este taller, a través de diversas dinámicas, hablaremos y reflexionaremos sobre varios temas: la pluma heterosexual, la participación en asambleas mixtas, el privilegio de caminar por la calle de madrugada, la ocupación del espacio y el protagonismo…

Macho-maris

Zipriztintzen elkarteak Macho-Maris ikuskizuna aurkeztu du hainbat udalerrietan, Zure udalerrira etorriko diren jakin nahi? Hemen sakatu.

 

FeministAktiArte. Mugarik gabe.

Aktibismo feminista adierazpen artistikoaren bitartez sustatzeko tailerra da. Kalean gure aldarrikapenak adierazteko era anitz dago eta askotan ez ditugu forma desberdinak probatzen, eraginkorragoak izan arren. Instalazioak, antzerkiak, abestiak, irudiak… hamaika modu dago nahi duguna adierazteko eta hauen inguruan hausnartuko dugu eta lehen ariketak egin. Lehenengo, esperientzia ezberdinen adibideak ikusiko ditugu, gero prestatzeko kontuan izan beharreko aspektuak ikusi eta praktikaren bitartez, ekintza bat prestatu eta praktikan jarriko dugu.

Se trata de un taller para promover el activismo feminista a través de la expresión artística. Hay múltiples manera de llevar a cabo nuestra reinvindicaciones en la calle, y a menudo no probamos otro tipo de maneras o caminos, aunque puedan ser más efectivos. Instalciones, teatros, canciones, imágenes… hay mil maneras de llevar a cabo nuestras manifestaciones y reivindicaciones, así que reflexionaremos sobre todas ellas y haremos algunos ejercicios. Primero, veremos diferentes ejemplos de experiencies, luego veremos los diferentes aspectos que hay que tener en cuenta en la preparación, y a través de la práctica, prepararemos una acción y ¡¡¡la pondremos en práctica!!!

 

IMG_20141129_193003

 

Orain bakarrik zu falta zara tailer hauetan… zein aukeratuko duzu? Zure Beldur Barik Jarrera zabaltzeko aproposak dira guztiak! Zein aukeratu?!?!?!?

Ahora sólo faltas tú en estos talleres… ¿cuál elegir? ¡Son todos idóneos para difundir tu Actitud Beldur Barik! ¿Cuál eliges?

 

Gogoratu Topaketara etortzeko autobusak jarri ditugula! Sartu gure web gunean eta izena eman galdetegian! Amurrioko Beldur Barik Topaketa gertu da! Azaroaren 25a arte duzu epea zure izena emateko! Beldur Barik autobusetara igo!

Recuerda que tenemos autobuses gratuitos para ir a la Topaketa. Entra en nuestra web e inscríbete en el formulario. La Topaketa de Amurrio está muy cerca! Tienes hasta el 25 de noviembre para darnos tu nombre! ¡Sube a los autobuses de Beldur Barik!

Gaur post bikoitza izango duzue! Autobusen galdetegia nola bete kontatuko dizuegu!!! Gero arte orduan!

 


18/11/15

SEXISMORIK EZ KONTSUMITU!!!

Edonora begiratzen badugu, hantxe aurkitu dezakegu… goizean goiztik, ikastolara, institutu, unibertsitate edo lanerako bidean, gure begien zirrikituetatik sartu eta hortxe gelditzen da. Publizitareari buruz hitzegiten ari gara, hain zuzen ere. Eta nola publizitateak ere, ez bakarrik emakume eta gizonak nola izan beharko luketen esaten digun… baita ere nolakoak izan behar diren gure familiak, nortzuk bete behar dituzte heroi paperak, nortzuk zainketa paperak, nortzuk jolastu dezaketen panpinekin edota futbolean. Publizitate sexistaz ari gara.

Publizitatea sexista da…

– Neska eta mutilen rol tradizionalak mantentzen dituenean. Hau da, neska umeen zaintzailea, etxeko garbitzailea… denean eta mutila, aldiz, etxeko zereginetan parte hartzen ez duenan, edota bere papera aktiboagoa bada… zenbatetan ikusi dituzue horrelako irudiak?

juguetessexistas480-300x175

– Bizitza honetan arrakasta izateko ederra izan behar duzula esaten digutenean… Hau da, edertasun estereotipo batzuk ezartzen dituzte arrakasta izan nahi baduzu.

– Perfektuak ez diren gorputzak zeintzuk diren ezartzen dute eta hoien aldaketa beharrezkoa dela esaten digutenean… gogoratzen Inma Cuesta antzezlearen kasua?

– Lengoai sexista erabiltzen duenean…

– Emakumeak botere harreman batean beheko maila batean jartzen dituenean, gizonen menpekoak bailira bezala…

– Emakumeeak erabakitze esparruetatik at uzten dituenean…

– Gorputzak objetu sexual gisa hartzen direnean…

– Emakumeak emozioarekin eta gizonak arrazoiarekin lotzen dituztenean…

Milaka aldiz ikusi ditugu horrelako irudiak, beraiekin hazi eta hezi gara. Kontsumo moduak aldatu dira baina mezuak modu berdintsuan jarraitzen dute eta guk badakigu gauzak egiteko beste modu asko daudela!

Horrela kontatu ziguten pasa den Beldur Barik Lehiaketan parte hartu zutenek:

Publizitatea egiteko beste modu bat posiblea da!!!

– Emakumeei buruz hitzegiten badigu (gazteak, zaharrak, altua, baxuak, argalak, lodiak…), ez emakume eredu bakarrari buruz.

– Indarrean dauden genero errolekin apurtzen badute. Emakumeak beti sukaldean irudikatzen baditugu, edota menpekotasun harreman batean… naturaltzat hartuko ditugu horrelako portaerak. Edota mutila beti etxetik kanpo…

– Gazteleraren kasuan neskak eta mutilak kontutan hartzen baditugu, lengoia inklusibo baten alde!

Beldur Barik Jarrera ere publizitatean agertu daitekeelako, eta egileek agertzen ez badute, guk ere sexismoa identifikatu dezakegulako. Eta ez bakarrik neska eta mutilek agertzen duten ereduari buruz, baita ere hitzegin genezake familia ereduei buruz (ama eta aita), harreman ereduei buruz (heterosexualak). Non dago aniztasuna? Aniztasunak ez al du saltzen? Salmenta baino garrantzitsuagoa da publizitatea egiten dutenek, ohartu behar direla ereduak, ideiak, bizimoduak ere saltzen dituztela… erantzunkizun bat dutela ere, ze demontre!

Ze adibide gehiago ezagutzen dituzue?

Datorren post-ean Azaroak 25aren inguruko informazioa luzatuko dizuegu. Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Ziur zure udalerrian, edota hortik gertu, ekintza, solasaldi, aldarrikapen bat izango duzula. Gerturatu eta indarkeria sexistari aurre egin Beldur Barik Jarrerarekin!

 


17/11/15

Becoming a Forever Family

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Phasellus sagittis semper tortor. Quisque non felis elementum augue ullamcorper laoreet. Nam porta leo ut felis suscipit, vel semper lectus vehicula. Nulla vitae porta leo. Class aptent taciti sociosqu ad litora torquent per conubia nostra, per inceptos himenaeos. Fusce bibendum arcu in lacinia condimentum. Aenean id nunc quis ex congue facilisis. Proin non tempus arcu. Donec dictum elementum ex et aliquet. Praesent at pulvinar augue, ut ultricies mauris. Nulla congue nulla in semper cursus. Sed auctor condimentum sem a tincidunt. Duis rhoncus maximus varius. Nullam imperdiet imperdiet massa vel lacinia. Nam auctor odio velit, at ultricies nisi dictum quis. Vestibulum tempus tellus nec leo malesuada, in tempus quam vehicula.

Sed nec blandit nibh. Pellentesque commodo suscipit gravida. Sed sit amet ex sed mi dignissim elementum in ut quam. Vivamus laoreet non mauris eget mattis. Nam turpis orci, consectetur vel accumsan sed, condimentum at sapien. Nunc ut egestas neque, eu hendrerit lacus. Suspendisse fermentum congue dui nec fringilla. Duis volutpat nunc lectus. Suspendisse potenti. Suspendisse egestas venenatis nunc. Donec at laoreet lacus.


15/11/15

MILA ESKER ZUEN BELDUR BARIK JARRERA ZABALTZEAGATIK!!!

Bueltan gara, bideo-bolada izugarriaren ondoren, Beldur Barik Jarrera zabaltzen jarraitzeko prest! Mila esker parte hartu duzuten guztioi. Eta barkamenak ere denboratxo bat eman dugulako zuen bideoak gure web gunera igotzen. Asteazkenean amaitu zen epea zuek lanak entregatzeko eta badituzue guztiak gure web gunean ikusteko prest! (Sakatu irudian lan guztiak ikusteko)

banners-lateral-trabajos

Lanak gure artean ditugula, baloratzea gelditzen zaigu. Lau sari mota ditugu. Zeintzuk diren gogoratu nahi? Sakatu hemen eta sariak zeintzuk diren oroitu!

Lehen hiru sariak epai-mahaiak aukeratuko ditu eta herri saria web-gunean egingo den bozkaketarekin aukeratuko da.

Lanak baloratzerako orduan, gogoratu, kontutan hartuko dugun irizpide nagusia Beldur Barik Jarrera adieraztea dela. Zer da Beldur Barik Jarrera? Indarkeria sexistari (bere adierazpen desberdinetan) modu enpoderatzaile eta positiboan aurre egiten dioten jarrerak. Neska eta mutilen arteko harreman parekideak adierazten dituztenak. Genero mandatoak apurtzen dituztenak. Biktima papela erreproduzitzen ez dituzten neskak, autonomia dutenak, askeak direnak. Sexismoarekin bat egiten ez duten mutilak eta beraien papera, gertaera honetan, modu aktiboan kuestionatu eta aurre egiten diotenak.

Herri sariari dagokionez, Beldur Barik Jarrera dituzten lanak jarriko ditugu web gunean azaroaren 21 eta 25 bitartean, zuen ustez, jarrera hori ondoen adierazten duten lana aukeratzeko. Ostiral honetan, Azaroak 20, post baten bidez azalduko dizuegu nola burutuko den bozkaketa.

Eta gogoratu, Beldur Barik Topaketa ere oso gertu dugula, Azaroaren 28an, ospatuko dugu Amurrion! Informazio gehiago nahi duzu Topaketaren inguruan? Irudian sakatu!

 

banners-topaketa-lateral

Eta azkenik, gogoratu nahi dizuegu Topaketara gerturatzeko baduzuela gure web gunean galdetegia, autobusak dohanik jarriko ditugula Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik! Epea azaroaren 12an ireki genuen eta tartea duzue azaroaren 25a arte! Animatu eta Topaketan elkar ikusiko dugu, Lehiaketaren irabazleak ezagutzeko! Sakatu irudian galdetegia betetzeko.

banner-autobus-lateral

Berriro ere, mila esker eta jarraitu zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen!


15/11/15

ITXOITEARI UTZI… IPUINA GUREA EGINEZ, BELDUR BARIK JARRERAREKIN!

Negu Gorriak taldearen kanta etortzen zait burura printzesei buruz hitzegiten dugun bakoitzean… Ezagutzen al duzue “Itxoiten” kanta?

Halaxe da printzesa baten mundua… beti printzipearen esperoan, beti zerbaiten esperoan, bere kabuz ezer egin gabe, bakarrik itxaron beharra. Eta printzipeari buruz hitzegiten badugu… berak ere berea du! Dragoien kontra borrokatu beharra, sorgin gaiztoa akatu beharra… gustorago joango zen printzipea kartetan jolasten edo dantzatzera joaten dragoiarekin printzesa etengabe bilatzen egon beharra baino…

Esan bezala, beti esperoan, beti edertasuna izanik neska batek duen ezaugarririk nagusiena, beti umeak ondo portatu behar direlaren baldintzarekin, bestela zerbait txarra gertatuko zaie… Nork ez zuen jokatuko Hansel eta Gretel bezala? Plazerraren autokontrola… lan zaila!

Ipuinak kontatzeko beste modu batzuk daudelako… Txanogorritxu oraingo honetan, Emma Gascó-ren ilustrazioari esker, badakielako zer egin…Emma Gasco-kaperucita katana

 

Emakume indartsuen bizitza, kontakizunak, ipuinak… kontatu nahi baditugu ez dugulako dena imajinatu behar… Benetazko Antiprintzesak izan ditugu gure artean! Begiratu zure ingurura!

ANTIPRINCESAS

Eta printzesa, edo printzipe izan nahi badugu… estereotipoak apurtzen dituzten printsesak edo printzipeak izan gaitezke!!! Hona hemen bideojoko bat, non takoiak kentzea da onena ahalik eta lasterren joateko, arnasteko korserik gabe askoz hobeagoa den… non inork ez dio ezer esan behar nola jantzi behar den!

VIDEOJUEGO PRINCESAS

Beraz… ze ezaugarri izan behar ditu sexista ez den ipuin batek?

Horrela dio Emaisia Elkarteak bere txosten batean.

  • Sexuari lotutako genero rolak errepikatzen ez dituztenak. (Ama beti etxekoandrea eta aita beti kanpoan lanean).
  • Genero estereotipoei erantzuten ez dietenak. (Neska esanekoak eta zintzoak dira eta mutilak ausartak eta indartsuak).
  • Generoari dagozkion bestelako baloreak bultzatzen dituztenak, hau da, balore positibo guztiak (generoa kontuan hartu gabe).
  • Gure bizitzara eramateko eredu berri bat luzatzen dutenak.
  • Gizarteko ekitatea bultzatzen dutenak. Pertsona guztientzako aukera berdintasuna bultzatuz, desberdintasunak eta berezitasunak errespetatuz, gizarte justuago bilakatzeko.
  • Pertsona moduan, gaitasun anitzak bultzatuz, osotasunean garatzeko laguntzen dutenak.
  • Irudietan eredu berriak eta anitzak eskaintzen dutenak.

Goazen ba gure ipuinak, gure istorioak kontatzera. Ipuin tradizionalei buelta ematera, sortutako ipuin berriak erabiltzera!!!

Datorren post-ean publizitateari buruz hitzegingo dugu… bai… laister gure artean gabonak dira eta data hauetan publizitatearen hatzaparrak oso luzeak dira… Nolako esterotipoak isladatzen dira? Ezberdintasunak ikusten al dituzue neska eta mutilei zuzendutako publizitatean?

Bitartean… zer deritzozue jaso ditugun bideoi buruz? Ez dituzuela ikusi… http://beldurbarik.org/2015-lanak/

 


10/11/15

Never Be Alone Again

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Sed ultrices ipsum non mattis pharetra. Integer laoreet non felis sit amet pharetra. Integer mollis eget felis non finibus. Nullam nibh mauris, fermentum vitae felis vehicula, aliquam bibendum sapien. In euismod velit vitae neque rhoncus congue. Aliquam luctus, sapien in consectetur cursus, quam urna euismod magna, sed pellentesque massa libero eu lorem. Aenean rhoncus gravida nisl vel pretium. Nam ac nisl non ipsum vestibulum vehicula vulputate sagittis magna. Aenean est nisl, convallis volutpat tempor ac, tempus ac ante. Class aptent taciti sociosqu ad litora torquent per conubia nostra, per inceptos himenaeos. Fusce rhoncus sodales tempor. Nunc pretium tortor felis, eget cursus magna accumsan a.

Etiam eu molestie eros, commodo hendrerit sapien. Maecenas tempus leo ac nisi iaculis porta. Sed sapien tortor, aliquet a velit ut, lacinia molestie velit. Maecenas ornare consequat massa ullamcorper dapibus. Aliquam auctor, sapien sit amet accumsan facilisis, enim enim aliquet arcu, tincidunt pellentesque justo turpis id neque. Duis eleifend nunc sit amet mi dapibus ornare. Suspendisse vel libero sem.

Sed nec blandit nibh. Pellentesque commodo suscipit gravida. Sed sit amet ex sed mi dignissim elementum in ut quam. Vivamus laoreet non mauris eget mattis. Nam turpis orci, consectetur vel accumsan sed, condimentum at sapien. Nunc ut egestas neque, eu hendrerit lacus. Suspendisse fermentum congue dui nec fringilla. Duis volutpat nunc lectus. Suspendisse potenti. Suspendisse egestas venenatis nunc. Donec at laoreet lacus.

Pellentesque habitant morbi tristique senectus et netus et malesuada fames ac turpis egestas. Aliquam quam elit, mollis at odio gravida, ultrices pulvinar justo. Vivamus eleifend mollis dolor, et ornare turpis vehicula in. Pellentesque auctor ac enim sit amet euismod. Ut eu accumsan nunc. Nam ultrices, orci a volutpat molestie, ipsum magna posuere ex, vel lobortis dolor purus tristique purus. Integer arcu libero, feugiat non eros vel, aliquet sodales justo. Aliquam lobortis efficitur velit, vel tempor dui iaculis non. Mauris non ullamcorper leo. Nulla consectetur arcu eget condimentum auctor. Aliquam sagittis dictum augue. Duis fringilla nec augue eu laoreet.


10/11/15

Story About Hope

Sed nec blandit nibh. Pellentesque commodo suscipit gravida. Sed sit amet ex sed mi dignissim elementum in ut quam. Vivamus laoreet non mauris eget mattis. Nam turpis orci, consectetur vel accumsan sed, condimentum at sapien. Nunc ut egestas neque, eu hendrerit lacus. Suspendisse fermentum congue dui nec fringilla. Duis volutpat nunc lectus. Suspendisse potenti. Suspendisse egestas venenatis nunc. Donec at laoreet lacus.

Pellentesque tristique nisi justo. Mauris quis risus luctus, suscipit dui et, fermentum purus. Donec dui magna, sollicitudin nec malesuada in, porttitor eu augue. Cum sociis natoque penatibus et magnis dis parturient montes, nascetur ridiculus mus. Pellentesque non est sollicitudin, luctus lacus quis, rhoncus sapien.

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Sed ultrices ipsum non mattis pharetra. Integer laoreet non felis sit amet pharetra. Integer mollis eget felis non finibus. Nullam nibh mauris, fermentum vitae felis vehicula, aliquam bibendum sapien. In euismod velit vitae neque rhoncus congue. Aliquam luctus, sapien in consectetur cursus, quam urna euismod magna, sed pellentesque massa libero eu lorem. Aenean rhoncus gravida nisl vel pretium. Nam ac nisl non ipsum vestibulum vehicula vulputate sagittis magna. Aenean est nisl, convallis volutpat tempor ac, tempus ac ante. Class aptent taciti sociosqu ad litora torquent per conubia nostra, per inceptos himenaeos. Fusce rhoncus sodales tempor. Nunc pretium tortor felis, eget cursus magna accumsan a.

Etiam eu molestie eros, commodo hendrerit sapien. Maecenas tempus leo ac nisi iaculis porta. Sed sapien tortor, aliquet a velit ut, lacinia molestie velit. Maecenas ornare consequat massa ullamcorper dapibus. Aliquam auctor, sapien sit amet accumsan facilisis, enim enim aliquet arcu, tincidunt pellentesque justo turpis id neque. Duis eleifend nunc sit amet mi dapibus ornare. Suspendisse vel libero sem.


08/11/15

Beldur Barik Lehiaketan PARTE HARTZEKO GALDETEGIA NOLA BETE

Listo! Bideoa pentsatu, gidoia egin, lokazioak erabaki, pertsonaiak banandu, grabatu, editatu eta muntaia egin duzue. Bideoa prest duzue Beldur Barik Lahiaketan parte hartzeko! Zeintzuk dira jarraitu beharreko pausuak orain? Guzti hau azaltzera gatoz, zalantzaren bat baduzue argitzen ahaleginduko gara post honetan.

  1. Igo lanak ikus-entzunezkoen plataformara.

Gogoratu bi plataforma hauetara igo behar dituzuela: Youtube edo Vimeora. Guzti hau nola egin behar duzuen kontatu genizuen aurreko post batean. Gogoratu nahi baduzue, sakatu hemen. Plataformetara igotzen dituzuean link bat sortzen du.

  1. Sartu gure Beldur Barik web gunera.

Galdetegira ailegatzeko, bi modu dituzue:

inicio

Sakatu edozeinetan eta… listo! Galdetegia betetzeko prest zaudete!!!!

Formulario

Adinaren arabera kategoria aukeratu.

Proiektuaren bideoaren izenburua idatzi, eta gero plataformek sortutako link-a itsatsi hurrengo eremuan. Proiektuaren laburpentxo bat idatzi (zeri buruzko bideoa egin duzuen). Iraupena eremua bete (gogoratu gehienez 5 minutuko bideoak direla).

Proiektua ze hizkuntzatan dago? Eta kontuan hartu zuen proiektua beste hizkuntza batean baldin badago, azpitituluak izan behar dituela euskeraz edo gaztelaniaz.

Hurrengo pausuan proiektua nola aurkezten dugun azaldu behar dugu, norbanako bezala edo talde bezala.

Norbanako bezala aurkezten badugu…

Norbanako proiektua

Norbanakoren proiektua bada, galdetegiko eremu guztiak bete behar ditugu. 18 urte baino gutxiago badituzu, banakako baimena behar duzue. Hemen deskargatu dezakezue eta gero Examinar botoia sakatuz, baimena gure ordenagailuan bilatu eta aukeratuko dugu.

Norbanako-proiektua-baimena

Beste eremu guztiak bete eta Helbide eremura joan, baina itxoin, lehenik taldeko proiektua bada galdetegia nola bete behar den ikusiko dugu.

Esan bezala, Taldeko Proiektua bada, hurrengo kuadroa izango dugu:

Taldeko proiektua

Izena, adina eta sexua eremua beteko dugu. Bertan proiektuan parte hartu duten kide guztien datuak idatzi behar ditugu. Bigarren eremuan, lehiaketan lehenago parte hartu baduzue, bai talde bezala, bai taldeko norbait, hementxe jarri.

Eta azkenik, 18 urte baino gutxiago badituzue, baimenak bidaltzeko bi modu daude. Alde batetik taldeko baimena ikastetxe baten bidez parte hartzen baduzue. Gazteleku gisa edo bestelako gazte, kultur, kirol edo gizarte elkarte gisa parte hartuz gero, elkarteak banako baimen guztiak batera bidaliko ditu.

Taldeko-proiektua-baimenak

Beraz, beheko partean markatu zein baimen mota den, deskargatu baimenak eta gero Examinar botoia sakatuz, zuen ordenagailuan bilatu eta igo. Ez ahaztu kontakturako pertsona baten datuak ere eman behar dituzula!

Amaitzear gaude! Azkenengo partea bakarrik falta zaigu gure proiektua bidaltzeko!

formulario3

Kontakturako jarri dugun pertsonaren helbidea, udalerria, probintzia, sakeleko telefonoa eta emaila eremuak bete, eta nahi edota izanez gero, esaiguzue zein den zuen web gunea, Facebook eta Twitter perfilak zein blog-a dituzuen.

Beldur Barik Jarrera Lehiaketaren berri nola izan duzun ere interesatzen zaigu. Eta azkenengo eremua izanik garrantzi gutxiagorik ez duena… Azaroaren 28an Amurrion egingo den Beldur Barik Jarrera Topaketara etorriko zaretela jakin nahi dugu! Eta hantxe ikusi nahi zaituztegu! Topaketaren inguruko informazioa pixkanaka ari gara ematen…Orainarte emandakoa gogoratu nahi? Sakatu hemen.

Beno, eta orain garrantzitsuena gelditzen da.. Bidali/Enviar botoiari eman!!! Zorionak! Zure lana bidean da!!! Galdetegia osorik bete bada, mezu bat azalduko da WEB gunean dena ondo joan dela esanez. Horretaz gain, erantzun automatikoa bidaliko da erreztutako email helbidera baieztatzeko lana jaso dela esanez

captura-participacion-enviada

Noiz arte dut guzti hau egiteko?

Irailaren 11an ireki genuen lanak jasotzeko epea, eta azaroaren 11an amaituko da… azkar! gutxi falta da eta!

Zalantzarik baldin baduzue,irakurri oinarriak. Oraindik ez bazarete argitzen, idatzi jarrera@beldurbarik.org emailera. Zorte on!
Hurrengo astean zuen proiektuak gure eskuetan izango ditugu… baina oraindik informazio eta pista gehiago emango ditugu lanen inguruan, herri bozkaketaren inguruan… beraz adi!


06/11/15

KALERA ATERATZEN GARENEAN, PATRIARKATUA BELDUR DA

 

Cartel-movilizacion-celebrara-sabado-Madrid_EDIIMA20151102_0754_5

 

Indarkeria sexistarik gabeko kaleak nahi ditugu, behar ditugu, lortuko ditugu. Azaroaren 7n kalera aterako gara berriro ere, eta Madrileko 7Nko antolatzaileek esaten duten bezala “Emakumeok kaleak gureak egiten ditugunean, patriarkatuak dar-dar egiten du”. Atera gaitezen orduan kalera, ez bakarrik Azaroaren 7n, baizik eta urte osoan zehar, gure ahotsak entzun behar direlako.

Manifestazio hau indarkeri matxisten kontrako manifestazio bat da. Eta indarkeriei buruz hitzegiten dugunean, ez gara ari aurreko post-ean iceberg horren puntari buruz bakarrik hitzegiten, iceberg horren beheko partean ere gelditzen denari buruz. Eta ez gara ari ezta bikote barruan gertatzen diren erasoei buruz bakarrik, harreman guztietan gertatzen diren erasoei buruz ari gara…

Nork egiten du mani honen deialdia? Mugimendu feministak. Bai, horrela, hitz potolo hoiekin, Mugimendu femista, urte osoan zehar indarkeria sexistaren aurkako ekintzak antolatzen dituen mugimendu bera, lasaitasun eta atsedenik ez duena. Hemen duzue martxaren inguruko informazio guztia:

http://marcha7nmadrid.org/

Lucia Martinez Odriozola-k Madrilera gerturatzeko arrazoi mordo bat ere eskaintzen dizkigu:

http://www.eldiario.es/pikara/violencias-machistas_6_448015232.html

Eta guzti hau ikusi ondoren, baldin badago norbait emakumeen kontua dela esaten jarraitzen duenik, martxa horretan parte hartzea ez duena bere erantzunkizuna bezala ikusten… irakurri hurrengo post-a:

http://gizonduz.blog.euskadi.net/blog/por-que-y-como-iremos-a-la-marcha-del-7n-contra-las-violencias-machistas/

Joateko autobusak ere antolatu dira Euskaditik hainbat kolektibo, alderdi eta sindikatueatatik. Hona hemen antolatutako autobusak Arabatik, Bizkaitik eta Gipuzkoatik. Nonbaitetik gehiago antolatzen direla badakizu? Esaiguzu eta guztion artean informazioa zabalduko dugu! eta beti daukazue garraio publikoa erabiltzeko aukera ere.

GIPUZKOA A-7 INDARKERIA MATXISTEN AURKAKO MARTXA FB PERFILETIK ATERATAKO ARGAZKIAK

 

Indarkeria sexistari aurre egiteko gure aldetik egin dezakegu, baina bat eginda indartsuagoak gara!!! Indarkeria sexistaren aurrean… Madrilen eta edonon… erantzun kolektiboa!!!


05/11/15