Categoría: <span>Noticias</span>

SEXISMOAREN AURREAN, RAP FEMINISTA

Musika modu oso anitzetara bizi dezakegu; proposamen ezberdinak sortzeko eta adierazteko gaitasuna dugu. Baina MTV edota 40 principales-en jartzen dituztenbideoklipak aztertzen edota irrati komertzialetako musika entzuten badugu, konturatuko gara oso patroi zehatzak erreproduzitzen ditugula behin eta berriz. Mutilek askoz ere protagonismo gehiago izaten dute musikari bezala, onarpena jasotzen dutenak dira. Musika industriak  neskei, aldiz,oso rol zehatzak ezartzen dizkie. Edo abeslariarena, gozoa eta maitasunaz, soilik, hitz egiten duena. Edo objektu sexualarena. Etiketak, topikoak eta estereotipoak erabiltzea oso ohikoa da, errealitatea sinplifikatzen dutelako eta, ondorioz, jendartearen gehiengoarengana heltzen garelako. Ez dute ezer berririk proposatzen, ekarpen berririk sortzen. Sexismo guzti hori salatzen du Señoras que hablan de música, emakumeek egindako musika bistaratzea eta pop kulturaren sexismoa kritika feministatik aztertzea xede duen bloga.

Zeren eta, egon badaude emakume apurtzaileak, musika proposamen oso interesgarriak egiten dituztenak, letra interesgarriak egiten dituztenak, rol eta ekarpen apurtzaileekin, gitarra edo bateria jotzen dutenak… Eta zergatik, ordea, ematen zaie hain protagonismo gutxi gure irrati eta kontzertuetan? Horretaz guztiaz oharturik eta emakumeen musika ekarpenak indartzeko eta plazaratzeko Emarock proiektua sortu zen 2012an: “Emarock proiektu bat da, Euskal Herrian batez ere, musikan aritzen diren emakumei protagonismo eta espazio bat ematea du helburutzat. Hala nola, emakumeak bultzatzea esparru hau jorratzera, musikarena hain zuzen eta eszenatoki baten gainean bada askoz hobe. Emakumeen presentzia geroz eta handiagoa bada ere, oraindik hutsune asko daude, denborarekin hori aldatzea espero da. Beti ere errealitatea zein den isladatuz eta gendearen hausnarketa bilatuz”. 

Rap eta hip-hop mundua, esaterako, oso sexista da eta matxiruloez beteta dago.Baina badaude ere, matxismoari eta sexismoari aurre egiten dioten rapera oso kañerak ere. Geroz eta emakume errebelde gehiago dira musikarekin adierazten direnak patriarkatuari aurre egiteko. Beraien presentzia eta letrekin ezbaian jartzen dituzte patriarkatuaren hainbat ideia.

http://www.youtube.com/watch?v=RLQ35WB2pDQ

Calala Fundazioak FEMCEES Flow Feminista proiektua sortu du. Rap munduan dabiltzan emakume kañerak bildu nahi izan ditu, ozeano atlantikoko bi aldeetako 13 emakume raperak, horien artean «La Furia». Proiektu kolektibo honekin, rap munduan dauden ahots eta gorputz feministak bistaratzeaz gain, emakumeen eskubideen aldeko baliabideak jaso nahi dira crowdfunding-aren bitartez. Calala Fundazioak emakumeen aldeko solidaritate politikoa eta ekonomikoa indartzen ditu eta rap bilduma honekin crowdfunding bitartez jasotako diru guztia emakumeen eskubideen alde lan egiten dute sare feministetara zuzenduko da.

Sexismoaren aurrean, rap feminista!!


11/11/14

BB TOPAKETAKO TAILERRAK-TALLERES DEL ENCUENTRO BB

Zertaz doaz BB Topaketako tailerrak? Zer egingo dugu horietan? Hona hemen tailerreko begiraleen azalpen txiki bana. Irakurri eta aukeratu zeinetan hartuko duzun parte!

¿De qué van los talleres del Encuentro BB? ¿Qué es lo que haremos en ellos? Aquí encontrarás un poco de información. Vete pensando en cuál vas a participar!

 

GURE GORPUTZEN JABE: HILEROKOAK BIZITZEKO MODUAK//DUEÑAS DE NUESTROS CUERPOS: FORMAS DE VIVIR LA MENSTRUACIÓN – MIREN GUILLO

Hilerokoari buruzko tailerra

Tailer teoriko-praktiko honetan, gure gorputzekin dugun harremanaz eta osasunaz hausnartuko dugu, hilekoarekin dugun esperientzietatik abiatuz. Gure bizipen, kezka eta kuriositateetatik abiatuko gara, zikloa eta gure gorputzetan gertatzen diren prozesuak hobeto ezagutzeko. Hilekoa ongi bizitzeko moduak eta baliabide desberdinak aztertuko ditugu (bai hilekoa bera, minak edota odola kudeatzeko baliabideei dagokienez), gure gorputz eta ongizatean arakatuz, eta plazerretik gorputz jabekuntza prozesuei bide emanez.

Con este taller teórico-práctico reflexionaremos acerca de la relación que tenemos con nuestro cuerpo y nuestra salud, partiendo de nuestra experiencia con la menstruación. Nos centraremos en nuestras vivencias, preocupaciones y las curiosidades que tengamos, para poder entender mejor el ciclo y los procesos que se generan en nuestro cuerpo. Conoceremos, al mismo tiempo, formas de entender mejor nuestra menstruación y analizaremos los diferentes recursos que existen (recursos para gestionar la regla, los dolores y el sangrado). Indagaremos en nuestros cuerpos y nuestro bienestar,  para que desde el placer se genere nuestra conciencia corporal.

 

AUTODEFENTSA FEMINISTA-ISA BERNAL

Emakume guztiok daukagu gure buruak defendatzeko gaitasuna, eta hori da, hain zuzen ere, tailer honek bilatzen duena. Denon artean, bakoitzaren errealitatera egokitzen diren erantzunak landuko eta sortuko ditugu. Horretaz gain, gure egunerokoaren parte diren mikromatxismoak identifikatuko ditugu, eta guztion artean, segurtasunerako eta babeserako sareak ehunduko ditugu.

El taller nace con el convencimiento de que TODAS las mujeres podemos defendernos, partiendo de esto, trabajaremos y crearemos juntas diferentes respuestas adaptadas a nuestras realidades, identificaremos los micromachismos con los que convivimos día a día y tejeremos redes de seguridad y apoyo entre nosotras.

Autodefentsa feminista tailerraDESIRAREN TAILERRA// LABORATORIO DEL DESEO-SAIOA HERNANDEZ ETA GAIZKA TOVAR

Zentzumenen, jokuen eta hitzen  bidez ulertuko dugu desioa elkarbanatutako zerbait dela beti. Desioak pertsonak berdintzen ditu, elkar-ezagutza errazten du. Askatasunean disfrutatzeko ahalmena dugu, estereotipoetatik zein pertsonen sexualitatearen inguruko kontroletik kanpo. Hau dena deskubrituko dugu tailer honekin.

A través de los sentidos, los juegos y las palabras comprenderemos que el deseo siempre es compartido. El deseo iguala a las personas, hace que nos reconozcamos y disfrutemos libremente, dejando fuera los estereotipos y el control sobre la sexualidad de otras personas.

DESIRARENLABORATEGIA

 

RAP FEMINISTA-LA FURIA

Tailer teoriko-praktiko honekin rap-a ezagutu ahal izango dugu, denuntziarako erabili izan den estilo musikala. Bere historia aztertuta, gainera, erreferente feministak bilatu eta aurkituko ditugu. Horrela, eragin egiten gaituzten mekanismo sexistak identifikatu ahal izango ditugu, askotan normalizatuak ditugunak. Hausnartuko dugu zeintzuk diren gure baldintzak ikuspegi feministatik. Rap-arekin modu erraz eta aske batean adierazteko tresnak gureganatuko ditugu, ninongo zensura eta formalismorik gabe.

Este es un taller teórico-práctico en el que, por una parte, tendremos la oportunidad de conocer mejor de qué va el rap, un estilo musical que ha servido para denunciar las desigualdades sociales. Buscaremos y encontraremos, al mismo tiempo, referentes feministas. De esta forma, podremos identificar los mecanismos sexistas que nos afectan y que a menudo tenemos normalizados. Reflexionaremos y veremos cuáles son nuestras circunstancias desde una mirada feminista. A través del rap, conoceremos una manera fácil, liberadora para nuestra expresión, sin censuras ni formalismos. 

Rap_feminista


07/11/14

ERASO SEXISTEN AURREAN, ERANTZUN KOLEKTIBOAK!

Hainbat dira gure egunerokoan gertatzen diren eraso sexistak, batzuk modu nabarian gertatzen dira, eta beste batzuk ia oharkabean pasatzen zaizkigu. Izan ere, askotan uste izaten dugu eraso edo indarkeria sexista soilik dela komunikabideetan azaltzen dituzten kasuak: bikote harremanetan ematen den indarkeria fisikoa. Baina kasu horiek izebergaren punta dira. Gure egunerokoan kultura matxistak emakumeengan ortzen dituen hainbat eta hainbat egoera bizitzen ditugu, ezberdintasun eta indarkeria egoera.  Zer da kultura matxista? Gizon izateko modu bati ematea pribilegioak, batez ere, emakumeen desbalorizazioan oinarrituta, hauengan desabantailak eraginda. Eta botere desoreka hori bermatzeko gure kulturak hainbat ideia, sinismen eta  balore igortzen ditu emakumeen desbalorizazioa bultzatzen dutenak.

Por ejemplo, los medios de comunicación siguen representando a las mujeres, sobre todo, como objetos sexuales. En los videoclips,  anuncios etc. se utiliza el cuerpo de las mujeres (un tipo) como adornos para vender productos. En los programas y series de televisión, se representan formas de ligar y de relacionarse que dan a entender que las chicas tenemos que dejar de lado nuestro espacio vital para que la relación de pareja tenga el protagonismo absoluto en nuestras vidas. La sexualidad de los chicos aparece hipersexualizado y las chicas, en cambio, como pasivas. Los chistes sexistas que recibimos a diario a través del whatsapp refuerzan los tópicos sobre chicas y chicos, y promueven la desvalorización de las mujeres. Es decir, que en vez de tratarse de igual forma  a chicas y chicos, estamos reforzando la idea de que somos diferentes en derechos. Y eso hace que, culturalmente, se justifique la violencia hacia las mujeres.

Beraz, indarkeria sexistarekin bukatu nahi badugu gure kultura eta jendarte antolaketa aldatu behar dugu. Matxismoaren balore eta sinismenak erreproduzitzeari utzi behar diogu. Eta hori ez da gutxi batzuen lana. Guztion ardura da. Indakeria sexistarekin amaitzeko ezinbestekoa dugu denon konpromisoa.

El día 25 de este mes celebramos el Día Internacional contra la Violencia hacia las Mujeres. Es un mes para la sensibilización y concienciación, en el que se visibiliza y cobra protagonismo todo el trabajo realizado durante todo el año para terminar con la violencia sexista. Es por ello, que este mes nos queremos centrar en dar a conocer diferentes iniciativas que hacen frente al sexismo de forma colectiva.

Eta guztion artean, indarkeria sexistaren aurrean Beldur Barik Jarrera osotzeko, abesti erreibindikatzaileen playlist bat osotzea proposatzen dizuegu. Bialdu zuen proposamenak, post honen beheko aldean duzuen tartean. Edo bidali elkarbanatu Twitter edo Facebooken: #indarkeria_sexisateren aurrean #BeldurBarik_Jarrera mezuarekin batera. Hona hemen abesti erreibindikatzaile bat!

http://www.youtube.com/watch?v=IklBXOdRUPQ


07/11/14

NOLA EMAN IZENA LEHIAKETAN?//¿CÓMO OS INSCRIBÍS EN EL CONCURSO?

Egin duzue lana. Grabatu duzue, editatu eta dena. Baina zalantzak dituzue. Nola eman izena? Non? Zeintzuk dira, zehazki, jarraitu beharreko pausuak? Hona hemen argibide batzuk!

Ya está. Ya habéis terminado de grabar, de editar el trabajo que queréis presentar. ¿Cómo os inscribís? ¿Dónde? ¿Cuáles son exactamente los pasos a seguir? Con este post os damos algunas indicaciones:

  1.  Igon lanak ikus-entzunezkoen plataformara//Subid los trabajos a una plataforma audiovisual

Gogoratu, bi plataforma hauetara igo: Youtubera edo Vimeora. Lanak igotzen dituzuenean plataformak link bat sortuko dizue. Link hori erabili beharko duzue izena emateko.

Recordad que tenéis que subir a alguna de estas dos plataformas: Youtube o Vimeo. Cuando subís los trabajos a las plataformas, éstos os generan un link. Ese link lo vais a necesitar para inscribiros al concurso. 

  1. Izena eman//Inscríbete

www.beldurbarik.org web-gune honetan dagoen formularioan izena eman. Non dago, zehazki, izena emateko  formularioa? Ikus beheko irudian:

Inscríbete en el formulario que tenéis en esta página web.¿Dónde está exactamente este formulario? En el margen izquierdo de esta página. En la imagen que os adjuntamos viene indicado con una flecha.  

izen_ematea

Bertan eskatzen diren datu guztiak bete beharko dituzue. Gogoratu, adin txikikoak bazarete baimena atxikitu beharko duzue. Adin txikikoak eta talde bezala aurkezten bazarete (Gaztelekutik, ikastetxetik…) talde bezala horrelako gauzetan aurkezteko baimena atxikitu beharko duzue. Oinarrietan hau dena azaltzen dugu.

Tendréis que rellenar todos los campos que vienen recogidos en ese formulario. Recordad que si sois menores de edad, tendréis que adjuntar un permiso. Si sois menores de edad y os presentáis como grupo (Gazteleku, centro escolar…),tendréis que adjuntar el permiso de grupo. En las bases viene recogido todo esto.

Dena betetzen baduzue, jarraian, email bat jasoko duzue, esanez, zuen lana jaso dugula. Emailean baliogarria izango zaizuen informazioa ematen dizuegu

Si habéis rellenado todo bien, recibiréis, al instante, un email dónde se os comunica que hemos recibido el trabajo. En ese email se os explicará lo que viene a continuación.

Zalantzarik baldin baduzue,irakurri oinarria. Oraindik ez bazarete argizen, idatzi jarrera@beldurbarik.org emailera. Zorte on!

Si tenéis alguna duda, leeros las bases. Y si todavía no os aclaráis escribid al email jarrera@beldurbarik.org. ¡Buena suerte!


05/11/14

BELDUR BARIK TOPAKETA-PROGRAMAZIOA

programazioa Beldur Barik topaketa

Azaroaren 29an Beldur Barik Topaketa ospatuko dugu Urola-Garaian. Urola-Garaia Gipuzkoako bailara bat da eta lau udalerriz osotuta dago: Ezkio-Itsaso, Legazpi, Zumarraga eta Urretxu. Herri txikiak baina oso aktiboak beraien BB Jarrera adierazten. Azaroaren 12an Legazpiko puntu itsu batetan bildu ginen bailara osoko gazteak lehiaketa eta topaketa aurkezteko, eta #BB_murala margoztuz gure ,#BB_Jarrera adierazteko.

Ese día, por lo tanto, conoceremos, cuales son los trabajos premiados por el jurado. Los premios se darán a conocer en el Salón Labeaga de Urretxu a partir de las 20: 30 de la tarde Recuerda que tenemos diferentes premios. Un primer premio y una mención en las dos categorias, un único premio para la mejor producción audiovisual y un único premio del jurado (que se elige por votación popular a través de la web). En este post os explicamos mejor lo de los premios.

Baina hori baino lehenago, ekintza interesgarri, sortzaile eta dibertigarri pila batetan parte-hartzeko aukera izango duzue. Tailerrekin, giro atseginean gai desberdinen inguruan hitz egin eta gure bizipenak elkarbanatu ahal izando ditugu. Baina, gainera, arratsalde osoan zehar sorpresa, ikuskizun eta ekintza ugari izango ditugu. Ez dira faltako barre eta algarak! Horrela, BB-en parte hartu dugun pertsona guztiak elkar ezagutzeko aukera izango dugu. Jende berria ezagutzeko!

Para poder acudir a este evento que nadie se lo querrá perder, tendréis autobuses gratuitos desde las tres provincias (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba). Colgaremos toda la información de los autobuses en la web: recorrido, horarios, modo de apuntarse…

Hemen uzten dizuegu topaketaren programazioa. Datorren astean, tailerren inguruan sakonduko dugu, zehaztuko dizuegu zertaz doazen!


07/11/14

NONDIK HASI IKUS-ENTZUNEZKOA MONTATZEN(II) ¿Cómo empezar a montar el audiovisual?

Ya tenéis pensado más o menos, de qué queréis hablar en el trabajo que vais a presentar al concurso: en torno a qué tema os vais a centrar, qué expresión vais a utilizar para ello (una historia, una canción, una coreo…). Y es hora de empezar a montarlo. ¿Por dónde empezar?

 

3. IDATZI GUTXI GORA BEHERAKO GIDOI BAT-ESCRIBE UN GUIÓN

Escribe, define qué es lo que vais a contar, cómo se va a estructurar. ¿Tiene un inicio, un desarrollo y un final? ¿Cómo se va a contar, hay protagonistas, van a tener un diálogo? El guión es donde se describe lo que vais a contar.

4. STORYBOARD BAT OSOTU- COMPLETA UN STORYBOARD

El storyboard es una técnica que nos ayuda a ordenar y definir todas la ideas. ¿En qué consiste? Definir mediante dibujos y texto todo aquello que necesitáis definir y decidir antes de empezar a grabar algo. Nos ayuda a visualizar el guión y a ser más realistas con lo que vamos a hacer, a ordenar todas esas ideas que tenemos en la cabeza teniendo en cuenta las limitaciones con las que nos podemos encontrar. ¿Cómo se hace?

Decidís cuantos planos va a tener vuestra historia: el comienzo que es donde se contextualiza, el desarrollo de la historia en en no sé cuantos planos y el plano final. Cada plano será un cuadrado y vais escribiendo los detalles de cada uno: qué personaje aparecerá, cómo se colocarán en cada plano, cuál va a ser el decorado, la luz, cómo se une con el plano anterior y la siguiente, la duración de cada plano, la música… El storyboard nos ayuda a tomar un montón de decisiones antes de empezar a grabar.

storyboard(4)

 

 

5. GRABACIÓN

Ya habéis desarrollado la idea inicial y habéis tomado las decisiones más importantes: las secuencias, los tiempos, el decorado, la composición de cada plano (decorado etc.), los diálogos (si es que los hay)… ¡Ahora nos toca ponerlos en práctica!¡Mucha suerte y a disfrutar!

Recordad que en diferentes municipios se han organizado talleres donde se enseñan cómo grabar (Durango, Arrigorriaga, Basauri…). Entra en la pestaña Zure Herria e infórmate.


09/07/19

NONDIK HASI IKUS-ENTZUNEZKOA MONTATZEN? (I)

Lehiaketara aurkeztu nahi duzue, baina ez dakizue zeren inguruan egin lana. Ez dakizue nondik hasi. Ideia pilla dituzue baina aldi berean, bat ere ez. Ez dakizue oso ondo zerekin lotu, zer den zehazki adierazi nahi duzuena, zein adierazpen motaren bitartez… Zerbait sortu behar dugunean,  ez dakigu ezta nondik hasi ere. Jarraitu pausu erraz batzuk.

1. MEZUA PENTSATU

Mezuak, bai edo bai, indarkeria sexistaren aurrean dugun Beldur Barik Jarrera isladatu behar du. Honako post honetan definitu genuen nola ulertzen dugun. Jarrera hori zertan datzan hobeto ulertzeko gure web-guneko hainbat atal bisitatzeagomendatzen dizuegu . Batetik, «Gaiak» atala: bertan, hilero-hilero indarkeria sexistarekin lotutako gai zehatz bat jorratzen dugu. Alegia, gai horrek indarkeria sexistarekin duen lotura eta horri aurre egiteko alternatibak plantetatzen ditugu. Bestetik, «Lehiaketa»  atala bisitatuta aurreko urteetan aurkeztutako lanak eta horietatik zeintzuk izan ziren sarituak ikusi ahal izango duzu.

Hartu dituzue hainbat ideia eta orain zure mezua definitu behar duzue. Horretarako, ideia zaparrada bat egitea proposatzen dizuegu. Hartu orri zuri bat eta idatzi erdigunean Beldur Barik eta hasi lotzen kontzeptu horrekin burura datozkizuen ideia nagusiak: indarkeria sexista, beldur barik jarrera… Eta ondoren, pentsatu zein aspektu lotzen dituzun ideia nagusi bakoitzarekin. Eta horrela, azpi-ideia guztiekin. Azkenean, kontzeptu-mapa bat lortuko duzue non ideia guztiak isladatzen diren. Esaterako, honelako zerbait: BeldurBarik lehiaketa

 

Beraz, badaukazue mapa bat non isladatzen den zuen ikuspegia. Hori erabiliz definitu dezakezue zein gai den zuen ustez garrantzizkoa: zuen egunerokoan bizi duzuelako, mezu zehatz bat bidaltzea garrantzizko ikusten duzuelako… Mezua zehaztuta hasi pentsatzen nola adierazi nahi duzuen, zein izango den tonua: erreibindikatzailea, salatzailea, probokatzailea, positiboa…

2. MEZUA ADIERAZTEKO KONTUTAN HARTU BEHARREKO HAINBAT ASPEKTU

Behin mezua erabakita, gutxi gora behera, berau montatzen hasteko, hartu kontutan hainbat aspektu:

2.1. Zein formatotan adieraziko duzun mezua: istorio bat, abestia, koregografia, fotomuntaia, stop motion (objektu estatikoen mugimendua irudikatu)… Gogoratu! Edozein adierazpen aukeratu dezakezu baina ikus-entzunezko formatoan aurkeztu behar diguzu.

2.2. Pertsonaia(k): Pertsonaia bakar bat agertuko da, neska edo mutila izango da, zein jarreratan agertuko da…? Edota talde bat azalduko da? Pertsonai konkreturik gabe, off ahotsa erabilita? Zuen lanean agertuko den petsonaia ondo aukeratzeak garrantzia handia dauka, batez ere, zein jarreratan azaltzen den: jarrera positibo edo indartsua, ezezkorra?

2.3. Baliabide teknikoak: Nola grabatuko duzue? Bideo kamararekin, mugikorrarekin…? Eta musikarik erabiliko duzue edo ez? Zein abestik edo musikak osotzen du ondoen zuen mezua? Gogoratu erabilera libreko abestiak izan behar direla!

2.4. Fotografia: Non kokatuko duzue zuen istorio edo mezua? Espazio ireki edo itxietan?  Zein izango da dekoratua? Protagonisten(baldin badaude) janzkera edota orrazkera…

Hurrengo pausua istorioa eta ikus-entzunezkoa montatzen hastea da. Baina hori datorren ostiralean. Badaukazue,nondik hasi. Eman pare bat buelta aste honetan, definitu zuen mezua. Datorren ostiraleko post-ean, istorioak nola garatzen eta osotzen diren azalduko dizuegu (ideia batetik nola garatu beste guztia) eta grabaziorako hainbat gomendio tekniko ere emango dizkizuegu. Ez galdu gure hurrengo ostiraleko post-a!

 


17/10/14

BELDUR BARIK LEHIAKETA 2014 BASAURIN

Aurten, berriro ere, Beldur Barik lehiaketa antolatuko dugu Basaurin. Lehiaketako sari orokorrez gain, herriko  500 euroko sari bana jaso ahal izango dute kategoria bakoitzera aurkeztutako lanek.

Saritutako lanak ezagutzera emango ditugu Abenduaren 4an arratsaldeko 19:00etan Basauriko Marienean-Emakumeen Etxean antolatuko dugun Topaketan.

Informazio gehiagorako… Klikatu hemen //jo Marieneara ( Kareaga Goikoa 54)// deitu honako telefonora 94 612 41 00 (Marienea)


09/03/20

NORTZUEK AUKERATUKO DITUZTE SARIAK?

Aurreko post-ean komentatu genuen aurten ere, hainbat  sari egongo direla. Batetik bi kategorien araberako bi sari: 500€-ko sari nagusia kategoria bakoitzeko eta 300€-ko aipamen berezi bana. Bestetik, herria saria ere dugula komentatu genuen, 300 €-rekin baloratuta. Eta, azkenik, aurtengo nobedade gisa, ikus-entzunezko ekoizpen onena ere sarituko dugu: 300€-ko sari metalikoa jasoko du, eta, gainera, hainbat jaialditan hedatua izateko aukera.

Bi kategorietako sariak eta baita, ikus-entzunezko ekoizpen onenarentzako saria ere, Beldur Barik programaren antolaketa taldeak izendatutako epaimahaiak erabakiko ditu. Nortzuk osotuko dute? Proiektu honi lotutako erakundeen ordezkariek, eta sormenaren, kulturaren eta hezkuntzaren munduetako eta berdintasun politiken alde eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako borrokan aritzen diren emakume feministak izango dira. Epaimahaiaren eginkizuna bi kategorietan aurkeztutako lanei buruz eztabaidatzea eta proiektu irabazleak eta aipamen bereziak hautatzea izango da.

Herria saria, ordea, web-gune honetatik egingo dugun bozkaketa bidez aukeratuko dugu. Herriaren saria bi kategorietako edozeinetan aurkeztutako lanei ematen zaien saria da. Lan horiek Beldur Barik jarrera! lehiaketako antolatzaileek aurretik hautatu dituztenen artean egon behar dira. Bozkaketa azaroaren 21 eta 25 bitartean egingo da eta boto gehien dituen lanak jasoko du. Azaroaren 25ean gaueko 12:00etan puntuan itxiko da bozkaketa  eta jarraian erakutsiko dugu zein izan den boto gehien jasotako lana. Ez galdu aukera zure botoa emateko!!

Lehiaketan parte-hartu nahi baina ez dakizu zein gai edota zein adierazpen landu? Ez dakizula nola adierazi buruan dituzun ideia, emozio edota bizipenak?? Hurrengo ostiralean sormenerako eta horiek praktikan jartzeko hainbat argibide erraztuko dizkizuegu. Ez galdu gure hurrengo ostiraleko post-a!


10/10/14

ETA ZER DA LEHIAKETARA AURKEZTUTAKO LANETAN BALORATUKO DUGUNA?

Ikus-entzunezko lanen kalitate teknikoa baino gehiago, proiektuek igortzen duten mezua izango da kontutan hartuko duguna.  Indarkeria sexistaren gainean eta berau sostengatzen duen indarkeria matxistaren gainean egiten duzuen hausnarketa isladatu beharko dute, baina beti, horren aurreko Beldur Barik Jarrera adierazita. Alegia, nola bizi duzuen edota ikusten duzuen indarkeria sexista zuen egunerokoan, horren aurrean zer egiten duzuen, nola egiten diozuen aurre, nola apurtzen duzuen ohiko rol eta jarrerekin… Hau da, indarkeria sexistaren eta kultura matxistarekiko jarrera apurtzaileak isladatzea. Zehazki, honako mezu eta hausnarketak plazaratuta:

  • Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman libre, errespetuzko, parekide, anitz eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal edo kolektiboa.
  • Neskak ahalduntzeko eta beraien autodefentsarako gogoetak eta eztabaidak sortzen dituzten mezuak.
  • Mutilek, banaka nahiz taldean, ezberdintasunezko eta indarkeriazko egoeren aurrean jarrera aktibo eta konprometitua dutela erakusten duten mezuak.
  • Indarkeriaz hitz egiterakoan, estereotipoak gainditu behar dira. Hau da, ez da bikotekidearengandik edo bikotekide ohiarengandik datorren indarkeria fisikoaz bakarrik hitz egin behar.
  • Desberdintasuna eta kultura matxistak erabiltzen dituen indarkeria mota guztiak sendotzen dituzten faktoreak ikusgarri egitea.
  • Dramari ihes egin behar zaio, eta neskak eta emakumeak ez dira erakutsi behar ezertarako gai ez diren biktima gisa.
  • Originalak izan behar dira, bai tonuan, bai gaian, bai mezua emateko moduan.

Animatu, eta erakutsi zure Beldur Barik Jarrera!! Pentsatu, eztabaidatu eta ekin, Beldur Barik Jarrerarekin!


03/10/14