Categoría: <span>Noticias</span>

Topaketan mutilentzako feminismo tailerra!

Mutilak eta feminismoa gai konplexuak izan dira beti. Sexismoaren gaiarekin arduratuta gauden mutilok nola lagundu dezakegu horrekin amaitzen? Galdera zaila da eta askotan, nahiz eta asmo onez izan, ez ditugu erantzunik egokienak ematen, hain zuzen ez garelako galderaren konplexutasunaz ohartzen.

Tailer honen bitartez, era parte hartzailean eta gure esperientzietatik abiatuz, mutil izendatuak izan garenok feminismoari egiten diogun ekarpenaz eta egin ahalko geniokeenaz hausnartu nahi dugu. Sexismoak sortutako edo baldintzatutako hainbat egoera abiapuntu hartuz, gure parte hartzea, gure erreakzioak eta gure jokabideak aztertuko ditugu.

Tailerraren helburuen artean sexismoaren eta indarkeria sexistaren gure ikuspegia ahal den beste ireki eta sakontzea da, eusten duen egituran kokatzea eta denen arteko aliantzak (neska zein mutil) aztertzea da, esentzialismotan erori gabe.

Jokin_azpiazu_CarballoJokin Azpiazu Carballo soziologoa da. Genero eta ikerketa feministak masterra burutu zuen EHUn 2011/2012an, eta «Gizon taldeak eta maskulinitateen inguruko diskurtsoak» tesina aurkeztu zuen 2012an. Urteak daramatza sexismoaren eta homofobiaren gaia lantzen akademian zein bertatik kanpora. Besteak beste, LGT mugimenduan jarduten du Soraluzeko «Komite Arroxa» kolektiboan, eta baita herri mugimenduen inguruko hainbat ekimenetan, Joxemi Zumalabe Fundazioan nagusiki. Egun bere tesiari hasiera ematen ari da Herri Mugimenduak eta heteronormatibitatearen inguruan.


29/11/13

Topaketan autodefentsa feminista tailerra egongo da!

Tailer honek, emakume GUZTIEK gure burua defenda dezakegula hartzen du oinarritzat. Ikuspegi honetatik abiatuta, egunero inguruan ditugun mikro-matxismoak aztertuko ditugu, eta elkarrekin gur errealitateari egokitutako erantzunak landu eta sortuko ditugu, baita gure arteko segurtasun eta laguntasun sareak indartu ere.

El taller será impartido por Isa Bernal, Psicóloga Feminista, experta universitaria en malos tratos y violencia de genero (UNED 2011), que durante mas de una década lleva impartiendo y desarrollando las estrategias  metodológicas del taller AUTODEFENSA FEMINISTA en diferentes ámbitos (escuelas, universidades, ayuntamientos, colectivos…)

Helburuak:

  • Genero indarkeria ezabatzeko lehenengo pausu lez, gure egunerokoan agertzen diren jarrera eta portaera sexistak identifikatzea gure inguruan nola iraunarazten eta transmititzen den antzemanez.
  • «Biktima-objetu»ren rola «pertsona-sujeto»aren rolaz trukatzea tresna psikologiko eta fisikoen bidez, GU GEU erantzun berriak sortuz.
  • Eraso fisikoetaz babesten ikastea, bai indibidualki bai kolektiboki ikasteko oso errazak eta eraginkorrak diren tekniken bidez.
  • Eraso sexisten aurrean prebentzio eta alderatze estrategia kolektiboak sortzea eta indartzea.

ad2

Metodología:
Bloque Psicológico y bloque Físico: Método WENDO

 

 


29/11/13

Topaketan sexualitate tailerra!

ojos

Gorputz sexualitate tailerra.

Dinamizatzailea: Saioa Hernández Castro

Irudigilea: Catalina Grajales Sepúlveda

Herentzia sexuala

Helburua: emakumeen sexualitateari buruzko mezuen bateratze-lana, hiru kontzeptuekin erlazionatuta

  • Arriskugarritasuna
    • Debekuak: frankismoko lege eta errealitateak
    • Gaixotasuna: gaixotasun mediko eta psikikoak
    • Hitzarmen sexuala: bikote heterosexuala orden sozial onarentzako
    • Gorputz aratzak: gorputz osasuntsuak
    • Abusuak, bortzaketak eta jazarpenak: defentsarik gabeko emakumeak
  • Comercio sexual
    • Hipersexualización del cuerpo de las mujeres
    • Mujeres como objetos sexuales
    • Cuerpos superficiales, pornografía… consumir en vez de vivir la sexualidad
    • “Fuera o dentro del mercado”
    • Desencuentros eróticos
  • Hedonismoa
    • Autoezaguera eta autoerotika
    • Gozamena eta emakumeen arteko gozamena barruan eta kanpoan
    • Satisfakzio erotikoa erlazio heterosexualetan: sinergia, garaipena edo liskarra.
    • “Nahi” eta “izan” sexualaren arteko gurutzbidea.

Reflexiones actuales, la “con”ciencia feminista:

    • Diversidad e intersexualidad sexual
    • Despatologización
    • “Tu” propuesta
    • Nuevas “minorías eróticas”
    • Lesbianismo publico

Gorputza: adierazpen sexual askea bizitzea

Helburua: ukimen eta marrazketaren bidez gorputz femeninoa ezagutzea eta sentitzea.

En pequeños grupos acariciar de forma superficial a una compañera, hacer un repaso de la autoconciencia corporal, integrando los genitales y después, por parejas, dibujar el cuerpo de la compañera según sus sensaciones y percepciones.

 

Begirada

Helburua: Garena eta erakusten duguna jolas bat da. Beste pertsonen aurrean adierazpen sexualaz gozatzea eta esparru publikora eraman ahal izateko formatoan geratzea nahi da. Parte hartzaileek posatu edo euren berezitasun sexualak adieraziko dituzte eta talde-irudi batean argazkien edo marrazkien bidez erretratatuak izango dira.


29/11/13

Topaketara joateko autobusak!

Hilak 30ean Basaurira Beldur Barik Topaketara joan nahi baduzu, doan jarriko ditugun autobusetara apunta zaitezke. Hona hemen informazio guztia. Azaroaren 29an autobusen ibilbidea zehaztuko da, apuntatu diren pertsonen herritik pasa dadin. Web gune honetan informazio guztia emango dizuegu. Adi egon!! 😉

* Adintxikiak baldin bazarete gurasoen baimen bat eraman behar duzue sinatuta. Baimen orria deskargatu!

 buses_ok

 

Si quieres ir el sábado 30 de noviembre a la Beldur Barik Topaketa que celebramos en Basauri, puedes apuntarte a los autobuses gratuitos que estamos organizando.

El 29 de noviembre se definirá el recorrido, de forma que pase por los pueblos en los que haya gente apuntada. Os informaremos del recorrido en esta misma página web.

* Si sois menores, vuestra madre o padre tendrá que firmar un permisoDescárgatelo!

 

buses_ok


09/07/19

Topaketan «Klown» tailerra

Tailerraren izena «Humor  y empoderamiento: una iniciación al juego clown» izango da eta Oihulari Klown-eko Virginia Imaz izango da honen arduraduna.

Tailer honekin klown kodigoan barneratzeko esparru eta denbora bat proposatzen da. Humoretik abiatuta genero ikuspuntutiko jabekuntza pertsonala sustatzen duen eta gure emozioen kudeaketa osasuntsuago bat izateko gakoak ematen dituen berrezitze emozional batenganako gonbidapena luzatzen digute.

Se tocarán algunos conceptos básicos en el juego de improvisación clown como el aliento, la escucha, la disponibilidad, la confrontación con los errores propios y ajenos o la vulnerabilidad, a través de juegos de expresión, de confianza y de desinhibición que se irán alternando con momentos de reflexión teórica.

Foto Rivas Virginia


29/11/13

BERTSOTAN BELDUR BARIK 2

25/11/13

ZUGANBILA

25/11/13

Topaketaren programazioa hemen dugu!!!

Aurten Basaurin azaroaren 30an, larunbata, ospatuko dugun Topaketan zer aurkituko duzun jakinminarekin al zaude? Denetarik izango dugu: tailerrak, erakusketak, kalejira, janaria, sari banaketaez dugu aspertzeko momenturik izango!!

Dentro de poco os avisaremos de los autobuses que os llevarán a la topaketa. ¡No lo dudéis y animaos, seguro que disfrutaréis de la Topaketa y de todas sus actividades!

PROGRAMA_Topaketa_2013


09/07/19