Gaietan sartu baino lehen goazen Nazioarteko egun honen ospakizunaren zergaitia ezagutzera .
Zergaitik ospatzen da Ekainaren 28a?
New York hiria, Greenwich Village auzoa, 1969ko ekainaren 28an, larunbata, gaueko 1.20ak, Stonewall Inn taberna. Ez zen lehenengo aldia gay, lesbiana, transexual eta trabestiek sarri joaten ziren taberna horretara polizia sartzen zela. Oraingo honetan esku artean zuten alkohol salmenta ikertzeko baimena aitzakia zuten. Benetako asmoa bestelakoa zen, gay, lesbiana, bisexual eta transexualak jazartzea, gogoratu behar baitugu garai haietan, homosexuala izatea burutik sano ez egotea zela, zigortua zegoen, gaixotasun bat zen eta ezin zen harreman homosexualik izan kartzela zigorra edota tratamendu psikiatrikorik pairatu gabe.
Hipotesi desberdinak daude han, gau horretan gertatu zenari buruz. Esan bezala, ez zen lehenengo aldia bertan polizia sartzen zenik eta atxiloketak egiten zituela.
Baina gau horretan zerbait desberdina gertatu zen. Barruan zeuden hainbat lagun identifikatu eta kanpora aetera zituzten atxilotzeko, baina haietako batek, eta hemen hasten dira hipotesi guztiak dantzan, gazte, lesbiana edo transexual batek, jasatzen ari zen indarkeriari aurre egin eta muturreko (hostiko ) batez erantzun zion. Bapatean polizia joka hasi zenean, kanpoan zegoen jendartearen haserrea piztu zen, Stonewall gertarakariei hasiera emanez. Kaleak poliziaz bete ziren, eta egunak behar izan zituzten amorruak, nekeak, nazkatuta zeuden gay, lesbiana, eta transexual guzti haiek mendean hartzeko.
Gertakari hauen ondorioz, norberaren sexu joera harrotasunez bizitzeko txinparta ere piztu zuen. Handik hilabete batera New Yorkeko komunikateak GLF (Gay Liberation Front) sortu zuen. Eta urtebete geroago, istiluen urteurrenaren harira, manifestazio bat antolatu zuen, Ekainaren 28an, urtebete lehenango istiluak gertatu ziren egun berean. Eta orainarte
Hauxe da gau hartan poliziek eta han bildutakoek entzundako abestia:
We are the Stonewall Girls/ We wear our hair in curls/ We wear no underwear/ We show our pubic hair/ We wear our dungarees/ Above our nelly knees (Stonewall-eko neskatilak gara/ ilea kizkirtuta daramagu/ ez daramagu azpiko arroparik/ eta pubiseko ileak erakusten ditugu/ gure emakume belaunen gainetik
https://www.youtube.com/watch?v=fMN_YpOT_ko
Hauxe da Nigel Finch-en filma Stonewall (1995). Ikustea gomendatzen dizuegu gertatutakoa ezagutzeko.
Otra peli que se ha estrenado recientemente y muy recomendable es PRIDE (2014), una película de Matthew Warchus, que nos enseña que las luchas que se unen se hacen más fuertes!
Beste (h)istorio batzuk .
LGTBI banderaren historioa
Jatorrizko bandera Gilbert Baker-ek diseinatu zuen eta 1978ko Ekainaren 25an erabili zen lehen aldiz, San Francisco-ko Harrotasun Jaialdirako. Esan omen da Baker Judy Garlandek abestutako Over the Rainbow abestiak inspiratu zuela. Garai hartan banderak zortzi kolore zituen, bakoitza bere esanahiarekin:
1978ko azaroaren 27a, Harvey Milk-en hilketaren ondoren, ortzadarraren banderaren salmenta haunditu zen. Eskaerari aurre egiteko, banderaren bertsio berri bat egiten hasi ziren, arrosa kolorea kenduz.
1979an banderak berriro aldaketa bat jasan zuen. Bandera San Francisco-ko argi-zutoietan jartzen zirenean, erdikaldean zeuden koloreak ez ziren oso ondo nabarmentzen edo ezberdintzen, beraz, turquesa kolorea kendu zen, horrela gaur egunean dugun bandera sortuz.
Bazenekien kontatu dizugun guzti hau? Orain historio apur bat ikusi dugula, goazen beste gaien inguruan hitzegitera, generoak dantzan jartzera binarismoarekin, normaltasuna apurtzera kuestionatu hutsarekin, armairuak apurtzera Kuxkuxeatu ere historia gehiago interneten!!!
Badago esaldi bat esaten duena Aipatzen ez dena, ez da existitzen. Beraz goazen guzti honetaz hitzegitera!