ETA MUTILENGAN BA AL DAGO PRESIO ESTETIKORIK?

Ba al dago mutilei zuzendutako edertasun eredurik? Iragarkiek, telebistak, filmek… sortzen al dute presio estetikorik mutilen gorputzen inguruan? Ba ematen du baietz: telebistetako serie eta  programak, iragarkiak…baino ikusi ez dago, ikusteko eredu oso zehatz bat bultzatzen dela: katxas-a, tabletaduna, sorbalda zabalekoak baina gerri estukoak… Muskuluak milimetrikoki formatuak. Azala guztiz beltzarandua eta tatuajeren bat edo beste tartekatuta.  Ilea ere, perfektuki domestikatuta: leku batzuetan ugari eta beste batzuetan ezer ere ez. Tatuaiak, prakak erdi jauzita.   Esan liteke, jada, ez dela eramaten orain dela urte batzuetako eredu «iberikoa». Bai, mass mediak ohartu dira, mutilen gorputzak ere negozio bat direla.

Izan ere, publizitateko iragarkiek (moda, estetika, lurrinak) idealizatutako edertasun kanonak erabiltzen dituzte. Saltzeko, atentzioa deitu eta interesa sortzea bilatzen dute estereotipoak erabilita. Biztanleriaren proportzio oso urri batek dituen proportzio eta neurriak erabiltzen dituzte modelo bezala. Eta, modu horretara, ideal estetiko irreal eta helduezinak  sortzen eta inposatzen dituzte, edertasunaren ideal horiek aurkeztuta, nolabait, derrigortasunean bilakatzen dituztelako.

Ze eredu bultzatzen dute mass mediek mutilekin? Batetik, fitness eredua erabiltzen dute: gimnasioko gorputz muskulatuak eta ondo

Iragarkiek mutilekin inposatzen duten edertasun eredua
Iragarkiek mutilekin inposatzen duten edertasun eredua

eskulpituak, handiak, puztuak. Kirolariak erabiltzen dira horren erreferente nagusi. Eta, aldi berean, beraien itxura eta estetika zaintzeko eskatzen zaie: gorputz beltzaranak izateko, lurrina emateko, ondo janzteko… Baina pasatu gabe: ez doa bat birilitate ereduarekin. Zeren eta bere burua gehiegi zaintzen duen mutilak badauka etiketa bat: metrosexuala. Aspaldiko post honetan genioenez  homofobiaren pisuak eragiten du horretan.  Orain arte, bere burua zaintzen zuen gizona (moda gustatzen bazitzaion, kremak erabiltzen bazituen, depilatzen bazen…) maritxu bezala epaitua izateko arriskuan zegoen. Eta orain metrosexualaren etiketa zabaldu da.

Beraz, mutilen inguruan sortutako edertasun estetiko ideal horrek bi eskakizunei aurre egin beharra finkatzen du. Zeren eta, giro batzuetan, mutilen artean, isekak eragin ditzake, eta beste batzuetan, ordea iletsua edota  Azkenean gaur egun mutilen artean, giro batzuetan depilatzeak isekak eragin ditzake, eta beste girotan berriz iletsua izateak.

Ezabutzen al duzue presio mutilekin lotutako etiketa, estereotipo eta mezu guzti horiei aurre egiten diten ekimenik? Bai? Elkarbanatu gurekin! Elkarbanatu Beldur Barik jarrera!