OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Zenbat pisatzen du gure desirak?

Zenbat pisatzen du gure desirak? Lodifobia gure ohean ere sartzen da

 

Etzazue galdu artikulu hau!!

 

Lodifobia gure bizitzetako arlo desberdinetan dago presente, bai, gure oheetan baita. Hilabete honetan sexualitateaz mintzatuko gara, deserosotasunetik, kuirretik eta loditik. Beldurraren, gorrotoaren eta gorputzarekiko lotsaren gainetik maitatzera ausartuko den  harrotasun lodi batean pentsatzeko. 

 

Lodifobia gure bizitzako aspektu guztietan dago presente,  gure ohean baita. Hilabete honetan sexualitatearen inguruan hitz egingo dugu, deserosotasunetik, loditasunetik eta kuirretik. Loditasunaren harrotasunean pentsatu dugu, beldurraren, gorrotoaren eta lotsaren  gainetik maitatzen ausartzeko.

Lodia naiz eta badakit nire gorputzak gauza asko esan nahi dituela, aukeratuko nituzkeenak baino askoz gehiago. Zaintzen ez naizela esan nahi du, ez naizela nire osasunaz arduratzen, ez naizela kontrolatzeko gai, borondatea falta zaidala, eta, ez daukadala maitasun propio askorik. Guzti hauetatik bat ere egia ez den arren eta nirekin zerikusirik ez daukaten arren, pertsona lodiei jarraitzen gaituzten estereotipoak dira. Sozialki erreproduzitzen ditugu eta gurekiko biolentzia eta diskriminazioa sostengatzen dute sinesmen eta mitoen multzoa hauek. Baina ez dira bakarrak, gehiago daude: adibidez, nerabe nintzenean ikasi nuen lodia izatea mutilen gustuko ez izatea esan nahi zuela, inork ez ninduela maitatuko edota nirekin larrutan egin nahiko. Urte luzez lodi bezala sozializatze honek nola harremandu behar eta ahal dudan dioten ideien mantu bat sortu dute nigan.

Lagunik onena izan “behar-ahal” dut (“Izan ere, zu ez zara gainerako nesken bezalakoa”)

Maitagarria izan “behar-ahal” dut (“Zuk bai ulertzen nauzula”)

Alaia izan “behar-ahal” dut (“Ai neska! Ze xelebrea zaren!”)

Ezin naiz mutilen gustukoa izan (“Nori gustatuko zaio neska lodi bat?”)

Ezin naiz kexatu (“Isildu puta gorda”)

Ezin dut nahi dudana jan (“Ze neska, ezin zara kontrolatu ala?”)

Iritsiko ote da jendea gu maitatzera ausartuko den eguna? Eta jada iritsi bada eta ez baldin badakigu ikusten? Eta lodifobiak horrenbeste okupatzen badu, non ez duen maitasunarentzat lekurik uzten?

Onak diren mutilek ez dituzten neska lodiak maite. “Elegidas” kontakizunak (Sacrificios Humanos liburuan argitaratua) Maria Fernanda Ampueroren eskutik iruditegi bat oparitzen digu non emakume lodi eta txiroek distantziatik mutil eder, zuri eta aberatsak behatzen zituzten. Emakume hauen fantasia mutil hauekin harremanak izatea da eta azkenean fantasiak burutzen bukatzen dute, baina,  hilerrian mutilen gorpu hilekin dantzan eta larrua joz:

“Iritsiko zen eguna, bai jaun guztiak gugan fijatuko zirenak eta esango zutena entzun dezakeenari: “maita ezazuz”. “Maita ezazuz”, mandato horrek lurra rekorrituko luke. Egun hori iritsiko zen: gure malko bakoitza eta guztiak garbitzeko eguna.

“Maita ezazuz” … Iritsiko ote da jendea gu maitatzera ausartuko den eguna? Eta jada iritsi bada eta ez baldin badakigu ikusten? Eta lodifobiak horrenbeste okupatzen badu, non ez duen maitasunarentzat lekurik uzten?

Orain ohartzen naiz nire nerabezaroko esperientziak nire lagun transen, bolleren edo desgaitasuna dutenen esperientziekin askoz antzekotasun gehiago dutela nire institutuko lagunen esperientziena baino.

Nire nerabezaroak antz gehiago dauka Maria Fernandaren ipuineko protagonistena, garai haietan aldizkari, serie, edota telebistan kontatzen zituzten historiena baino; La Bravo, la Superpop, la Vale, Al salir de clase, Compañeros, Nada es para siempre eta Un paso adelante besteak beste. Nire nerabezaroa, lagunez, liburuz, fantasiaz…beteta egon zen, baina baita “nik inoiz”… jolasetako isiluneez, norbaitek egia-musua-ausardia jolasa proposatzen bazuen sentitzen nuen izuz, norbait nigana begirada jostalariz gerturatzen bazen sentitzen nuen sorpresas eta elkartze sexualen aukeraren aurrean sentitzen nuen harriduraz. Nire nerabezaroak ez dauka garai hartako nire lagunenaren antzik. Lagunak ginen, gela berera gindoazen, auzo berdinean bizi ginen, baina gure esperientzia eta sentipenak oso desberdinak ziren.

Orain ohartzen naiz nire esperientzia nire lagun trans, bollera edo desgaitasuna dutetenenen askoz antzekoagoa izan zela, nire institutuko lagunena baino. Beti sentitu izan nuen ez nengoela kunplitu behar nuenarekin kunplitzen, ez baitnintzen soilik neska, neska lodi bat baizik.

Badakit, badakigu, zapalkuntzak ez direla neurtzen, alderatzen ezta hierarkizatzen. Emakumea naiz, lodia naiz, eta askoz gauza gehiago naiz. Eskerrak. Baina nire kasuan, loditasuna mundura ateratzeko sarrera atea izan zen eta orain naizenaren parte handia eraikitzen du. Txirotasunak eta prekarietateak ezer ez botatzen eta gauzak gordetzen erakutsi zidan, era berean, jaki gozoak gordetzen ikasi nuen badaezpada, azkena izango zelakoan edo. Eta berdina zen galtzerdi eta kulero apurtuekin, hauek janzten nahiz eta berriak eros ditzakedan. Lodifobiak nire desira ez erakusten erakutsi zidan, izkutatzen ere bai irrigarri ez geratzeko, eta,  nire imaginazioan bizitzen nire gorputzean bizi ordez.

Esperientzia hau, ordea, ez da soilik pertsona lodiena. Alana S. Porterok antzeko zerbaitetaz hitz egiten du “La mala costumbre”- n:

“Nire armairua sortzen zuen oinarrizko estrategietako bat, bizitzeko irrikitan nengoen esperientzien aurrean gogogabetasuna erakustean zetzan. Gogoz eginez gero, bereziki maskulinoa ez zen izadia agerian jarriko baitnuen. Ilusioa kontrolatzea edo hau antzeztea da neska trans batek ikasten duen lehen gauza, ia berak bereizten ez duen arte noiz den egia eta noiz ez. Ingurua bere kausaren aurrean etsaia denean, bereziki, guztia intuiziora murrizten denean, zer den jakin aurretik.

Beste modu batera izan arren, nik ere,  humiliazio aukeren aurrean nire desira zigortzen eta ukatzen ikasi nuen, eta burlazko irri posibleak prebenitzeko nire pasioak ezkutatu nituen. Ze sexualitate izan genezake ridikulorako eta zigorrerako beldurrez bizi izan garenok? Erantzunik ez daukadan arren, badakit min hau konpondu ahal dela eta horrela egin behar dugula, eta horretarako, gure historia errekonozitzea dela egin behar dugun lehen gauza.

Niretzat sexualitatea beti izan da deserosoa eta lotsaz betea. Urte luzez, ikusle bezala bizi izan dudan zerbait, eta ez protagonista bezala. Hau dela eta, obsesiboki galdetzen diot jendeari nor duen gustuko, harremanen detaileak eskatzen ditut, erromantze bakoitzaren aurrean emozionatzen naiz: zer gertatu zen?, zer egin zenuten? zer esan zizun?... gainerakoen sexualitatearen inguruan asko dakit, baina, zer gertatzen da nireaz?

Nire desira eta nire harremanak lodifobiak gurutzatua daude, nireaz eta inguratzen nautenenaz, eta badakit hau desegitearen eginkizuna kolektiboa dela.

Nire desira eta nire harremanak lodifobiak gurutzatzen ditu, nireak eta inguratzen nauenak, ez dela gutxi. Lodifobia aurpegi askoko prisma bat da: osasuna, diskriminazio laborala, toki publikoetako biolentzia edo bullying-a… besteak beste. Aktibistok ez gara salatzeaz nekatzen. Baina ikusteko zaila den eta honetaz gutxi hitz egiten dugun aurpegi bat dago: sexualitatea. Gehienetan nirea bezalako gorputzenganako ukapenetik eta gorrototik eraikia den sexualitatea, errepresentaziorik gabea, eta daukanean, txiste edo parodia bezala adierazten denean. Lotsa ematen duen sexualitate bat. Sonya Renee Taylor-ek dioen bezala, lotsa partekatua eta ulertua denean, lotsa izateari uzten dio, beraz, hemen nago partekatzen, badakidalako ez dela soilik nirea, eta gorputzaren inguruko lotsa desegitearen egitekoa, kolektiboa dela.

Gorrotozko urte asko izan dira, gure gorputzak gaizki zeudela entzuten, inork maitatuko ez gintuela ikasten…gutariko askorengan gorputzarekiko lotsa sentsazio bat sortu dute eta sentsazio hau gurekin dator bai kalean, baita, ohean. Honakoa idazten du Renée Taylor-ek Tu cuerpo no es una disculpa-n:

“Gure gorputzekiko lotsa iraganeko oroitzapen goiztiarretan idazten hasiriko kapituluez eraikiriko historia da.  Gorputzarekiko lotsa ez da emozionatzen duen eta irakurtzeari utzi ezin diozun nobela bat, baizik eta, lotsaz, epaiz eta doluz beteriko testu bat. Gure historiak sekula maitasunik izango ez genuela sinestarazi zigun, sekula ez ginela nahikoak izango, beti ukatuko gindutela, alegia. Hamarkada bat geroago, oraindik buxadura berean aurkitzen gara, gure buruetan buklean dabilen gorputzarekiko lotsaren historia batekin. Baina, ez daukagu zertan historia hori mantendu.”.

Magda Piñeyrok Stop gordofobia y las panzas subversas liburuan planteatzen duen bezala:  Nola sentituko naiz libre ohean nire gorputza kartzela bat bailitzan bizi badut? Nola desiratu irekita eta aktiboki, maitatua izango ez naizela ikasi badut? Nola komunikatuko dut guzti hau lodifobiaren eta honek gugan duen eraginaren inguruko tabu erraldoi bat baldin badago?

Aurreko urteko Harrotasun Kritikoaren manifestazioan (2023), Madrilen, honako hau oihukatzen zuen ahots lodiak:

Lodiok ez gara maitasuna merezi duten pertsona bezala kontsideratuak. Ez desiratuak, ezta ondo tratatuak. Eta, hona harro gatozela esatea gustatuko litzaiguken arren, oraindik orain kalean gorrotoa jasotzen dugu, medikuarenean diskriminazioa jasotzen dugu, baita lanean eta familian, eta ez gaude harro, jakin badakigulako oraintxe bertan, hitz hauek entzuten eta buruarekin indarrez baietz egiten zaudeten askok, ez zenuketela jasango gurea bezalako gorputza edukitzea.

Azken urteetan Madrileko bloke gorde- k (ekintza zuzeneko loditasunaren kolektibo autonomoa eta auto gestionatua) aktiboki hartzen du parte Harrotasun Kritikoaren deialdian eta plataforma interkolektiboan. Ez da kasualitatea horrenbeste antzekotasuna izatea transekin, desgaitasuna dutenekin, kuirekin edo eroen kolektiboekin. Espainiar Estatuko lodien kolektiboak gehienbat bollerez, asexualez, ez binarioz, bisexualez, marikaz eta transez eratuak daude. Gainera, askotan bizi dugun biolentziak desgaitasuna duten lagunenekin bat egiten du (“Begira zein lodi dagoen, ezin ditu eskailerak ongi igo”, “osasun arazo bat da, ez duzu ikusten ezin dela atera mendira oinez egitera”) eta eroekin (“autoestimu arazoa daukalako jaten du gaizki”, “psikologora joango balitz, argalduko litzateke”). Bi kasuetan gure gorputzetik eratorriak diren auziak arazotzat hartzen dira, ez direnean.

Gure grasak, gugandik espero diren gorputzaren mandatuaz apurtzen du, kilo bakoitzak, estria bakoitzak, txitxi berri bakoitzak, gorputz kapitala murrizten digu. Lanera sarbidea edukitzeko, arropara, garraiora eta bereziki maitasunera sarrera edukitzeko geroz eta beharrezkoagoa den kapitala hain zuzen. Guzti hauek, sistema barruan bizirauteko elementu esentzialak eta ezarriak dira. Modelo arrazistatik, bitarretik, patriarkaletik, heterosexualetik, eta kapitalistatik inposatzen zaigun gorputz hegemonikoa, argaltasunak gurutzatua dago. Zuria argala da, aberatsa argala da, heteroa argala da, produktiboa argala da, osasuntsua argala da. Lodia txarra da eta gure grasa mundutik aldentzen gaituen barrera da, Albert Pla-k dion bezala bizitzaren alderdi basatienean uzten gaitu.

Virgie Tova-ek azaltzen du nola eragiten dien gizon lodiei titiak edukitzeak (berez izan beharko ez luketenean) edota sabelak zakila eta testikuluak  izkutatzeak.

Bizi naizen mundu honetan argaltzen saiatzen ez den emakume lodia izateak emakume txarra izatea esan nahi du. Argaltasuna ezinbestekoa den betekizun bihurtu da guretzat. Lehen ama onak izatearen, etxeko zaintzaile izatearen, sukaldari edo emazte izatearen presioaz borrokatzen bagenuen, orain osasuntsuak, ederrak eta desiragarriak izatearen mandatua gehitzen zaio. Zaintzen ez den emakume bat ez da emakume desiragarri bat, ezta ere ama ona, emakume lodi bat ez da emakume ona, zigortua eta seinalatua izan behar duen emakumea baizik. Honela dio Roxxane Gay-k bere Hambre liburuan:

Nire grasa pertsonalak gainerako pertsonak nire generoa ezabatzeko gaitzen ditu. Emakumea naiz, baina ez naute bat bezala ikusten. Askotan gizon batekin nahasten naute. Niregana “jauna” bezala gerturatzen da jendea, nire gorputzak okupatzen duen espazioaz jabetzen baita soilik, nire aurpegia alde batera utziz, nire orrazkera, nire bular oparoa eta gainerako kurbekin batera.

Baina lodifobia ez da emakumeei esklusiboki eragiten dien arazo bat. Feminismoen parte bat lodifobia eta biolentzia estetikoa binkulatzen saiatzen den arren  (alde batetik haratago ikusteko gaitasunagatik, eta bestetik, dirulaguntzak jasotzeko biolentziaz hitz egitera behartzen duen logika instituzionalagatik), lodifobia generotik haratago doan diskriminazio sistema da, sustraiak arrazakerian, kolonialismoan eta kapitalismoan ezarririk dituelarik. Gizonezkoei, grasak, femeninorantz gerturatzen diela dirudi eta honek bere kostua dauka, homofobiaren eta patriarkatuaren arteko aliantza misoginoak erakusten dizkigu, gizon bati gertatu ahal zaion gauzarik txarrena emakume baten antza izatea delarik. Presio gutxiagorekin den arren, gizonezkoak gutxiago gizon dira zenbat eta grasa gehiagok inguratu beraien gorputza. Pablo Motosetik Pedro Sanchezeraino ikus dezakegu, Espainiako lurraldean osasuna eta indarraren inguruan eraikitzen direla maskulinitatearen modeloak, alegia, zaintzen ez den gizon bat ez da gizon arrakastatsua, ezta desiragarria.

Loditasuna generoaren eraikuntzan barrera bat da, generoa gorputzean performatzen delako eta bai gorputz maskulinoa bai femeninoa edota ez bitarra argala inposatzen delako. Internet grasaren eta estrogenoen arteko erlazioaz mintzo diren artikuluez gainezko dago (hormona femeninoak”), ez ordea argaltasuna eta testosteronaren  (“hormona maskulinoa”)inguruko artikuluz: zenbat estrogeno gehiago, orduan grasa gehiago eta zenbat testosterona gehiago orduan indar eta sendotasun gehiago.

Virgie Tovar- ek Tienes derecho a permanecer gorda- n azaltzen du nola eragiten dien gizonezko lodiei bularrak izateak “berez ez luketenean izan beharko” edota nola eragiten dien sabelaz zakila eta testikuluak izkutatzeak. Gizon gay-engan ezartzen den gorputz indartsuak eta argalak izatearen presioan ere pentsatzen dut, edota cis passing-ak argaltasuna inposatzen pertsona transetan.

Lodia bazara, lodifobiak zeharkatuko zaitu cis, trans, bollera, heteroa edo asexuala zaren kontuan izan gabe. Gorputz lodiek molestatu egiten dute, eta hau, txiki txikitatik ikasten dugu. Orain bai, beste edozein bazterkerirekin gertatzen den bezala, norberaren esperientzia bakarra da eta azalean poroak beste matiz izan ditzake kasu bakoitzak. Lodifobia gure harremantzeko moduan txertatzen da (lodi egotea edo ez) badakigulako gure gorputza bizitzeko eta disfrutatzeko modua eta gure harremanek gurekin daukaten harremantzeko modua  asko aldatuko dela lodi bagaude edo ez. Izan ere, oraindik, pertsona askok uste dugu argal baldin bagaude izango garela ondo maitatzen eta beste aldetik, pertsona asko soilik gorputz argalak maitatu eta desiratzen ausartzen dira. Gure harrotasuna loditzearen ikasgaia daukagu pendiente, txitxas bete eta lodi bilakatzearen ariketa. Batzuentzat zaila da hetero bezala posizionatzea, baita lesbiana edo kuir bezala, ezin izan genuelako gure desira askatasunez bizi, ez genuelako gustoko genuen hortan pentsatzeko aukerarik izan. Eta nola egin nire desira beti besteen desiraren baitan egon baldin bada?

Izkutuko eta lotsaz beteriko desira bizitzen urte asko izan dira lotsaz beteriko eta ezkutuko desira bizitzen. Bide luzea geratzen zaigu ikaspen hauek eraldatzeko, daukagun lodifobiari aurpegiz behatzeko ausardia eskatzen duen ikasketa, gure espazio intimoetan nola sartzen den eta gure desiratzeko eta maitatzeko moduari nola eragiten dion ikasteko, horrela beste gorputz batzuk desiratzera ausartzeko eta gure desiran lotsari lekua egitera ausartzeko.