
Hona hemen Hernaniko lan irabazleak! Zorionak! Orain… guztiok Eibarrera gure Beldur Barik Jarrera zabaltzera!!!
1go kategoria (12-17 urte).
Lan irabazlea: Ta lixto!
Joana Tolaretxipi Errazti, Nora Urbe Muxika, Ainhitze Oyarbide Molina, Malen Gasamanes Goizburu, Eider Goikoetxea Salazar, Laia Etxandi Loyarte, eta Alaitz eta Naia Barenetxea Irastorza dira egileak, eta mezu argi bat helarazi dute egindako lanean: «ez bazaizu gustatzen, ez begiratu eta lixto!».
2. kategoria (18-26 urte)
Lan irabazlea: Itzal Morea
Egileak dira Irati Argiñariz Perez de Larraya, Lur Zabala Urgoiti, Karen Muñoz Etxebeste, Amaia Errazkin, Lierni Roteta Artuzamunoa eta Ainhoa Plagaro. Azken honek egindako kantuan oinarrituta, emakumeek gainean sentitzen duten itzalaren berri kontatu dute lanean, baina mezu indartsu bat helaraziz: «ilunaren bukaeran morea ikusten dut nik». Itzal ilunari kolore morea jarrita, egiten diote aurre emakumeenganako indarkeriari.
Zorionak guztioi! Eta mila esker parte hartu duzuen guztioi ere! Orain… goazen Eibarrera gure Beldur Barik Jarrera zabaltzera!