INDARKERIA MATXISTEI AURRE EGITEKO LANEAN JARRAITZEN DUGU!

 

Ekainaren hasieran Mugarik Gabek antolatutako topaketa batzuetarako gonbitea luzatu genizuen. Gogoratzen? Hona hemen egun hartan idatzitako posta.

Topaketa hoiek bukatuta, ateratako ondorioak antolatuta… lanean jarraitzen dute eta prozesu osoan aurreratutako lana ezagutzera eman nahi dute. Horretarako, hurrengo lotura eskeintzen digute www.mugarikgabe.org/rederradicacionviolenciasmachistas/primeros-pasos/ non topa ditzazkegu ibilibide horretan aurrera atera diren ondorio desberdinak.

Barcelona-300x225
Barcelona
Madrid-2-1024x576
Madrid
Euskal-Herria-Mugarik-Gabe-Foto-1d
Euskal Herria

Baina lana ez da hemen amaitu, eta lortutako materiala aberatsa dela jakinda, hurrengo irailean pausuak ematen jarraituko dute eta lortutakoarekin zer egiteko asmoa duten kontatuko digute. Horretaz gain, Bilboko topaketa laburtzen duen dokumentua argitaratuko dute, han landutakoa zabaldu eta denontzako baliagarria izan daiten! Mila esker!

Eta guztia ez dutelako beraiek egingo, eta indarkeria sexistaren aurrean ere, guztiok zeresan haundia dugulako, parte-hartzera deia egiten dute. Nola? Zure elkarte edo taldeak indarkeria matxistei aurre egiteko ekimenak eramaten baditu aurrera, heleraziz! Denon artean konpartitzeko, ezagutzera emateko! Orainarte lortutako espazio hori zabaldu eta denontzako baliogarria izango delako!

Beraz, indarkeria matxistei aurre egiteko dituzuen material, kanpaina, eragin politikorako proposamen edota mobilizazioak helerazi eta webgunera igoko dituzte denok ezagutzeko asmoz. Horretarako, INDARRAK BATUZ jartzen duen atalaera jo www.mugarikgabe.org/rederradicacionviolenciasmachistas/aprendiendo-de-otras/ eta datuak bete.

Animatu zuen ekimenak konpartitzera! Indarkeria matxistarekin bukatzeko zure, gure, beraien indarra eta ekimenak ezinbestekoak direlako!!!