Orain arte kaleko mehatxu eta erasoi buruz asko hitz egin dugu, baina autodefentsan adituek beti gogoratzen dute eraso gehienak ez direla kalean gertatzen, baizik eta gure ezagunek eragiten dituztela. Esceptica.org blogean post ikaragarri bat aurkitu dugu.Neska batek kontatzen du ezagun batek etxera lagundu zuela eta bortxatu zuela. Parrafo hau erabakigarria da:
Ahora es cuando empiezas a pensar que la culpa es tuya. La culpa es tuya por ir
borracha, por confiar en extraños, por llevar los hombros descubiertos, por aceptar ayuda, por sonreír. Por dejarle subir a tu casa. Van a pensar que no es una violación a ver cómo lo cuentas en la comisaría. Hubiéramos tenido sexo casi con seguridad, pero es que NO. Le dijiste que NO. Eso es una violación, es un delito y es culpa del delincuente.
Lee el post entero
Oso interesgarria iruditzen zaigu, askotan erasoen aurrean burura etortzen zaizkigun hainbat ideia toxiko aipatzen dituelako:
- Txarto egin nuen edateagatik
- Ez nuke ezezagunekin ibili behar
- Janzkera sexy-a badaramat, probokatzen nabil
- Ez naute sinistuko
- Laburbilduz: nire errua da
Eta horren aurrean, postaren egileak gauzak argi eta garbi uzten ditu:
- Bortxaketa bat ez da biktimaren errua, baizik eta bortxatzailearena
- Ez ez da
- Bortxaketa bat delitua da eta salatu behar da.
Argazkiak Esceptica blogean ere erabiltzen dira, eta ‘This is not an invitation to rape me’ (Hau ez da ni bortxatzeko gonbidapen bat) kanpainia britainarretik atera ditugu.
Postean bortxaketa baten ondoren jarraitu beharreko pausuak gomendatzen ditu, baina zera azpimarratzen du: batez ere mezuak erasotzaileei zuzendu behar direla! Kartel bikain honen bidez azaltzen du: