Mutilak, identitatea eta sexualitatea tailerra azaroaren 18an Zornotzan!

cartel 2017-imprenta

  • Heteropatriarkatuan oinarritutako sexu eredu hegemonikoaren izaera androzentrikoaren inguruko gogoeta egin.
  • Desioaren eta plazerraren eraikuntza heterosexistaren inguruan eztabaidatu eta honek harreman sexu-afektiboetan dituen ondorioak aztertu.
  • Tratu onetan eta harreman paritarioetan oinarritutako eredu berriak eskaini.

Hauexek dira tailer honetan lortu nahi ditugun helburuak. Ez da proposamen makala…

Nola harremantzen gara mutilok? Ba al dakigu gure behar sexu afektiboak transmititzen? Nola ligatzen dugu? Bikote iraunkor baten bila gaude? Zergatik uste dugu soilik mutilak masturbatzen direla? Ba al dakigu indarkeria identifikatzen? Tailer honetan identitate maskulinoa, sexualitatea eta harremanak mutilak nola bizi dugun aztertzeko eta konpartitzeko aukera izango dugu. Batzuetan informazio ezagatik edo gehiegizkoagatik galduta eta presionatua sentitzen baitagar; eta beste batzuetan zuzenean “burutik jota” gaudelako.

Guzti honen inguruan Ibai Fresnedorekin hitzegingo dugu!

Tailerra 12-18 urte arteko mutikoei zuzenduta dago eta 4 orduko iraupena izango du (10:00-14:00).

Noiz izango da? Azaroak 18.

Non? Zelaieta zentroan.

Izena ematea.  Gazte informazio bulegoa edo Gaztetxokoan. berdintasuna@amorebieta.org. Gogoratu! Azaroaren 17ra arte duzue izena emateko!!!

Guardar