NESKA NERABE ETA GAZTEEI ZUZENDUA
EMAGINek idatzitako testua
Gaua. Beldurra. Kalea. Bakarrik. Beldurra. Ezezaguna. Beldurra. Horixe da indarkeria matxistaren inguruan askok dugun iruditeria. Horrenbestez, Beldur Barik programak izenburu hori izatea ez da kasualitatea. Urteak darama Euskal Herriko Mugimendu Feminista esaten neska* eta emakume* gisa izendatu eta sozializatu garenok beldurrean heziak izan garela. Beldurrak emakumeon gorputzak eta bizitzak kontrolatzeko eta menperatzeko balio du. Hau da, txiki txikitatik harreman sozialetan zein espazio publikoaren erabileran kontuz ibiltzeko eskatzen zaigu, eta horrek gure buruak momentuoro babestu behar ditugula pentsatzera garamatza. Ondorioz, gure mugimenduak mugatzen ditugu, oztopoak antzematen ditugu bizitza sozialean parte hartzeko, beste pertsonekiko dependentzia harremanak garatzen ditugu, ez dugu geure buruengan konfiantzarik, ezezagunekiko mesfidantza dugu, erru sentimendu etengabea dugu gertakari desatsegin baten aurrean eta gure bizi esperientziari ez diogu zilegitasun nahikorik ematen. Ahulak garela eta arrisku etengabean gaudela sinesten dugu, eta gure inguruan ditugun instituzio, komunikabide zein inguru sozialek beste norbaiten babesa behar dugula adierazten digute.
Ez zaigu ezetz esaten irakatsi.
Gertatu al zaizu inoiz norbaitekin gustura eta goxo-goxo egon, ligatzen, baina une batean, gehiago jarraitu nahi ez izan eta errudun sentitzea, ez oheratzeagatik? Eginez gero, noren desioa gailentzen da? Noren nahia bortxatu? Ezetz esatea, bestearen beharrak ez asetzea eta adeitsua ez izatea da, irentsi ditugun feminitatearen arauen kontra doa, baina emakumeok gure beharrak ditugu, gure nahiak eta gure eskubideak. Eta horiek defendatzen ikastea da Autodefentsa Feminista.
Bakarrik ezin dut, lagunekin bai!
Argi dago: Autodefentsa feminista eta ahalduntze prozesuak ezinbestean kolektiboak behar dute izan. Beste emakumeen bizipenak entzuteak ispilu egiten dio norberari eta gertatzen zaigun hori ulertzeko eta izendatzeko balio izan digu. Ez gaude ero, ez histerika, ez da gure errua, ez da naturala eta ez dugu zertan normalizatu behar.
Sistema patriarkalak neskon arteko lehiakortasuna bilatzen du. Kritikatu izan dugu ondokoa bere janzkerarengatik, makillatuegia joateagatik edo lizuna izateagatik. Autodefentsa feministak hori guztia deseraikitzeko begirada ere ematen digu. Ez gara aske izango emakumeon arteko ahizpatasunik eta elkartasun-sarerik gabe. Elkarrekin indartsuagoak gara, armatu gaitezen feminismoz eta ekin diezaiogun autodefentsa feministari!
Beldurrak gurekin jai!
Artikulu osoa irakurtzeko: Autodefentsa feminista
Indarkeria matxistek eragindako eraso nahiz diskriminazio egoerak identifikatu eta hauei aurre egiteko estrategia indibidual eta kolektiboak landuko ditugu. Mugak jartzen ikasiko dugu. Emakumeon arteko elkartasunean oinarritutako espazio seguru bat sortuko dugu.
Trebatzailea: Emagin
Isa Bernalek honela esaten zigun….
Zer da Autodefentsa feminista?
Autodefentsa Feminista indarkeria matxistari aurre, saihestu eta amaitzeko gertu dugun erraminta bat da. Emakumeak sortutakoa, estrategia politikoa bezala, ezagutzak, esperientziak eta errekurtsoak zabaltzeko. Horrela, emakume askeak izango gara, autonomoak, eta seguru biziko gara.
Elkarrizketa osoa irakurri nahi baduzue, sakatu hemen.
Guzti hau praktikan jartzeko, eta indarkeria sexistari aurre egiteko, Arrigorriagan tailer hau antolatu dute. Hona hemen informazioa guztia!
Autodefentsa Feminista emakumeentzat
Datak: Abenduak 26, 27 ta 28
Ordutegia: 10:00 – 14:00
Lekua: Udal kiroldegian
Izen ematea: Abenduraren 15a arte. Leku mugatuak.
Non eman dezakezue izena?
Gaztegunean edota Herritarren arrerako zerbitzuan.
Ekin Autodefentsa Feministari!
EKIN AUTODEFENTSA FEMINISTARI! EKIN BELDUR BARIK JARRERAREKIN! Apuntatu Mungian antolatu duten Autodefentsa Feminista tailerrean!
Azaroak 24
Udaletxeko Erakusketa-Aretoa
18:30-21:00
Abenduak 1
Mugire txokoa
18:30-21:00
18 urtetik gorako neska eta andreentzat
Izena emateko: Berdintasun zerbitzua. 94 674 10 43 edo berdintasuna@mungialde.eus.
Autodefentsa feminista lantzeko ikastaroa!
Indarkeria matxistaren inguruko hausnarketa egin eta horri aurre egiteko estrategiak landuko dira. Indarkeria sexistaren aurrean… ekin Autodefentsa Feministari! Ekin Beldur Barik Jarrerarekin!
Noiz?
Azaroak 18
Ordutegia?
10:00-14:00 eta 16:00-20:00.
Nori zuzendua?
Edozein adinetako neska eta emakumeei.
Non?
Andoaingo polikiroldegia.
Noren eskutik?
Emagin elkartea
Harremana eta informazioa
Berdintasun arloa. 943 300 830
Izena emateko epea
Azaroak 6
Ekin Autodefentsa Feministari!
Guardar
Guardar
Tailer honetan indarkeria matxistek eragindako eraso edo diskriminazio egoerak identifikatu eta hauei aurre egiteko estrategia indibidual eta kolektiboak landuko ditugu.
Indarkeria sexistaren aurrean… ekin autodefentsa feministari!
Larunbata, azaroak 11
10:00-14:00/16:00-20:00
15-16 urtetik aurrera dituzten neskentzat
Altzaga Polikiroldegin
Pili Álvarez-en eskutik
Harremana eta informazioa:
Berdintasun Zerbitzua
94.417.56.16
Izena emateko epea:
Ikastaroa hasi baino 5 egun lehenago arte (azaroak 7 asteartea)
Guardar
Autokonfidantza garatu, biktima papera baztertu eta indarkeria sexistari aurre egin Beldur Barik Jarrerarekin!
Amorebieta- Etxanoko UdalekoBerdintasun Sailak autodefentsa feministako doako tailer hauek antolatu du. Zuen agendetan apuntatu!
Azaroak 4
Autodefentsa feminista gazteentzat.
10:00etatik 14:00etara
Zelaietako Ekintza Gelan
Zornotzako neska gazteei zuzenduta. 18 urtetik beherakoak.
Izena emateko epea: Azaroak 3.
Kontaktua: mcordoba@amorebieta.net
Azaroak 25
Autodefentsa feminista helduentzat.
10:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00.
Zelaieta Zentruan
Zornotzako emakumeei zuzenduta. 18 urtetik gorakoak.
Izena emateko epea: Urriaren 30tik azaroaren 13a arte.
Kontaktua: mcordoba@amorebieta.net
Indarkeria sexistaren aurrean… Ekin autodefentsa feministari! Ekin Beldur Barik Jarrerarekin!
Guardar
Guardar
Guardar
Guardar
Guardar
Guardar
Guardar
Guardar
Donostiako Emakumeen Etxean Autodefentsa Feminista tailerrak antolatu dira. Eraso sexisten aurrean…. ekin Autodefentsa Feministari!
AZAROAK 4 ETA 5.
Euskarazko saio intentsiboak (8 ordu)
Alaitz Mañes
Ordutegia: 10:00-14:00 / 15:00-19:00
Izen emate epea: Urriak 27 arte
URRIAK 28.
Erderazko saio intentsiboak (8 ordu)
Isa Bernal
Ordutegia: 10:00-14:00 / 15:00-19:00
Izen emate epea: Urriak 27 arte
Hementxe dituzu Isa Bernal-ek autodefentsa feministari buruz gure web guneko post bat! Sakatu hemen.
Pentsatu, eztabaidatu eta ekin… Beldur Barik Jarrerarekin! Ekin Autodefentsa feministari!
Guardar