Hirigintzak emakumeen beharrak kontutan izan beharko lukete. Alde batetik, ikusi dugu oraindik ere emakumeok kalean eraso sexistak pairatzeko arriskuan gaudela. Baina hiriaren egiturak eraso horiek erraztu edo oztopatzen ditu. Kale bat iluna bada, zoko eta bazter ugari baditu, emakumeok segurtasun falta handiagoa sentituko ditugu, eta erasotzaileek leku horiek aprobetxatuko dituzte. Bestalde, oraindik ere emakumeok zaintza lanen ardura gehiena daukagunez, oztopo arkitektonikoak bereziki gure kalterako dira. Aldapa baten kale batetan eskailerak jartzen dituztenean, gurpildun aulkiak, erosketak egiteko orgak, edo haurren aulkiak etab. eramatea zailago egiten dute.
Hiri debekatuaren mapen helburua, genero ikuspegitik hirigintza berrikustea da, segurtasun eza edo mugikortasun eza eragiten duten leku eta ekipamenduak identifikatuz eta horiek aldatzeko proposamenak egiten. Horrez gain, prozesu partehartzailea egin ohi da: emakumeek diagnosi horretan parte hartzen dute, hiria euren bizipenetik abiatuta aztertzen, eta gainera eztabaida gune hori aprobetxatzen da emakumeen egoera aztertzeko: kaletik joaterako orduan sentitzen dugun beldurraren jatorria eta horren aurrean zer egin, hiriak gizonen ikuspuntutik diseinatuta daudela hausnartu, etab.
Así es como explican la iniciativa en la web del área de igualdad de Basauri: (más…)