SORALUZEN ERE… BELDUR BARIK LEHIAKETA 2016 MARTXAN DAGO!

NOLA PARTE HARTU

1. Deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsonek osorik bete beharko dute www.beldurbarik.org, webgunean dagoen formularioa (lehiaketaren atalean, oinarri hauekin batera).
2. Behin formularioa beteta eta plataforma bidez igorrita, mezu bat azalduko da webguneko atarian adieraziz izen ematea modu egokian egin dela. Horretaz gain, erantzun automatikoa bidaliko da erraztutako email helbidera baieztatuz lana jaso dela.
3. Lana jasota antolatzaileek oinarri hauetako 4. ataleko baldintza guztiak betetzen direla egiaztatuko dute. Behin ziurtatuta lanak baldintza guztiak egoki betetzen dituela, antolatzaileek email bidez emango dute jakitera lana onartua izan den edo ez. Onartutako lanak Beldur Barik webgunean erakutsiko dira.

UDALERRIKO INFORMAZIOA
Horretaz gain, Soraluzeko Beldur Barik lehiaketan honako hauek parte hartzeko aukera izango dute:
1. Kategoria: 12 – 17 urte.
2. Kategoria: 18 – 26 urte.
(* Soraluzen erroldatuak baino ez dira kontuan hartuko)

LANAK AURKEZTEKO EPEAK
Lehiaketa irekitzeko eta lanak jasotzeko epea 2016eko irailaren 9an hasiko da eta 2016eko azaroaren 9an amaituko da (biak barne).

SARIAK

1. Kategoriako saria (12 – 17 urte): 150€
2. Kategoriako saria (18 -26 urte): 150€

EPAIMAHAIA

Tokian tokiko epaimahaia osatuko da Soraluzeko artelanak baloratzeko. Emakumeen topaguneko kideek osatuko dute epaimahaia.

*Oharra: Soraluzen kategoria bakoitzean bi proposamen baino gutxiago jaso ezkero, epaimahaia osatzen duten pertsonak kategoria horretako saria bertan behera uzteko aukera izango dute.

SARI BANAKETA

Soraluzeko sari banaketa azaroaren 24an izango da, arratsaldeko 19:00etan Antzokian.

OINARRIAK

Oinarriak deskargatzeko sakatu irudian.

soraluze-bases-concurso-local-2016-euskera_pagina_01

INFORMAZIO GEHIAGO

www.beldurbarik.org

jarrera@beldurbarik.org

Harremanetarako: 645 73 72 03

Soraluzeko informazio gehiago hemen:
– Udaletxean (Berdintasun zerbitzuan)
– 943 753043
yoana@daiteke.com

Pentsatu, eztabaidatu eta ekin Beldur Barik Jarrerarekin!

Animatu eta Beldur Barik Lehiaketaren parte hartu!

Guardar