SORTU GUREKIN ONDARROAN BELDUR BARIK GUNEA! BILLURRAK GEUAZ JAI! BADATOZ BRIGADA MOREAK!

1ow8ir

Ondarroako jaiak datoz! Eta Ondarroa indarkeria sexistarik gabeko esparru bat bihurtuko dugu guztion artean! Horregaitik, herriko eragile ezberdinekin eraso sexisten prebentzioarako lanketa egin eta prebentziorako nahiz erasoen erantzun eta kudeaketarako beharrezkoak diren tresnak sortzeko helburuarekin Brigada Moreak antolatuko ditu aurten Ondarroako Udalak.

Ondarroako jaietan Billurrak geuaz jai lemapean antolatuko diren Brigada Moreen batzarrak uztailaren 12an eta 19an izango dira, 17:30ean Etxelilan.

Zein izango da gure helburua? Eraso sexistarik gabeko jaien alde egitea. Jaiek gune seguruak izan behar dute eta bertan parte hartu nahi duen edonoretzat gozamenerako gune izatea nahi du  Ondarroako udalak.

Batzar hauetan  jaietan gerta daitezkeen eraso sexistak prebenitu, identifikatu eta gertatuz gero erantzuteko dinamika parte hartzaile, sortzaile, aktibo eta eraginkorra sortzeko urratsak emango dira. Herritar guztion ardura baita jarrera aktiboa izatea jaietan gertatzen diren eraso matxisten aurrean!

Eraso sexistak prebenitzeko lanketa honetan lan saio ezberdinak aurreikusten dira, tabernariekin uztailaren 11an 17:00etan Etxelilan, jaietan eraso sexistei aurre egiteko protokoloren berri emateko batzarra izango da. Tabernariak jaietako parte hartzaile aktiboak dira eta  garrantzitsua da hauek protokoloa ondo ezagutzea, kasuren bat gertatuz gero modu egokian erantzuten jakiteko.

Gogoratu, jaiak Beldur Barik Jarrerarekin bizitzeko… etorri Batzarretara eta sortu gurekin batera Beldur Barik Gunea! Ondarroa Beldur Barik Gunea bihurtu!

Guardar

Guardar

Guardar