(Abajo en castellano)
Beldur Barik Ermua 2012
Emakueentzako udal Jabekuntza Eskolatik urtean zehar bultzatzen ari da programa hau etengabe: helburu horrekin hainbat tailer egin dira eta horietako bat Beldur Barik ikus-entzunezkoak, titulukoa izan da, beldurbarik jarrera gazte ermuarren artean lantzeko eta horien parte hartzea lehiaketan sustatzeko. Lehiaketa sari orokorrez gain, Berdintasun udala sailak beste 300urotako sari bina emango ditu, bana kategoria bakoitzeko (12 urtetik 17ra bitarteko kategoria eta 18 urtetik 26ra artekoa). Sari hauek eskuratzeko aukera izateko parte hartzaileek Ermuan erroldaturik egon beharko dute.
Lehiaketa jada zabalik dago, urriaren 31ra bitartean lanak aurkeztu ahal izango dira. Ermuko ataleko oinarriak lasterbidez uzten dizuegu.
Azpimarra behar da, Ermuko lehiaketara aurkezturiko parte hartzaileek orokorrean ere parte hartu ahal izango dute, bateragarri baitira. Hori bai, bi kopia bidali behar dute, bat casadelamujer@udalermua.net postontzira eta bestea jarrera@beldurbarik.org helbidera.
Ermuko sariak nori egokitu zaizkion azaroaren 22an ezagutaraziko dira, Lobianon egingo den jaialdiaren barne. Ekitaldi horretan herriko gazteek lehiaketara aurkezturiko lanak emango dira ezagutzera.
Lehiaketara aurkezten diren guztiek azaroaren 24an egingo den BeldurBarik Topaketan parte hartu ahal izango dute, aisialdi egunez eta tailerrez gozatzeko eta lehiaketa orokorreko sariak eskuratu dituztenak ezagutzeko aukera edukiaz.
Argibide gehiagorako joan Emakumeen Topagunera Izelaieta 12an- edo deitu bertako 943 171030 telefono zenbakira, edo ikus bere mikrosite gunea.