(Si crees que este trabajo merece ganar el Premio Popular Beldur Barik, de 300 euros, pincha en Votar)
Egilea: Beatriz Berlanga
Kategoria: 1 (12-17 urte)
Herria: Ortuella
1930ko Martxoaren 8an, egun triste bat Bilbon, hodeiek hiriko zerua guztiz estaltzen dute eta euriaren eraginez, kaletik ez doa inor, baina Agirretxeen etxea jendez gainezka dago. Gela nagusian Miren bultzatzen eta emagina laguntzen , jaioko den umearen aita, aldiz sukaldean, lagunekin hitz egiten eta kartetan jolasten. Bat-batean negar bat etxeko gela eta bazter guztietatik entzuten da. Bizitzaren negarra. Askatasun negarra. Neska izan da. Loiola deituko da, bere amama bezala, etxean dauden pertsonen aurpegian irribarrea ikusten da baina giroan etsipena nabarmentzen da. Ez da mutila izan, sentimenduak ezin dira ezkutatu. Ikastolara joango da baina laster utziko ditu ikasketak emakumeak egiten duena egiteko: bere etxea aurrera eramateko gurasoei zaintzeko eta etxeko lanak egiteko.