ZUEN BELDUR BARIK BIDEOA EGITEKO IKUS-ENTZUNEZKO TAILERRA AMURRION!

cartel-curso-cortos2

Irailak 9an Beldur Barik Lehiaketa 2016 martxan jarri genuen. Eta zuen bideoa egiteko eta zuen Beldur Barik Jarrera ikus-entzunezko lan batean isladatzeko Amurrion ikus-entzunezko tailerra antolatu dute!

Nori zuzendua?

12-26 urte bitarteko gazteei, neska zein mutilei.

Noiz?

Urriak 22, larunbata.

Ordutegia?

10:00etatik 19:00etara.

Non?

Amurrioko Kultur Etxean.

Zer da egingo duguna?

Bost minutuko laburmetraia grabatuko dugu! Ideia, gidoia eta historioa landu… grabatu… eta muntaia eta edizioa nola egiten den ere ikasiko dugu Gariza enpresako profesionalen eskutik!

Nola apuntatu naiteke?

Amurrioko Berdintasun arlora deitu! Hementxe duzue telefonoa: 945891161.

Noiz arte dut izena emateko?

Urriak 13an amaitzen da izena emateko epea. Plaza mugatuak dira, beraz… adi!

Zure Beldur Barik Jarrera zabaldu! Beldur Barik Lehiaketa 2016 parte hartu!

 

 

Guardar