Beldur Barik Tailerrak! Gorputza

Tailer hau egiteko ez dago apuntatzeko beharrik ezta ordaindu beharreko kuotarik. Hori bai, Gasteizetik kanpo bizi bazara, Beldur Barik autobusean doan etor zaitezke. Apunta zaitez!

Sexualitatea, desioa, plazerra… Hitz horiek entzun eta askotan lotsa edo irribarre urduria agertzen da. Baina denok dugu gai horien inguruan hitz egiteko nahia. Ana Elosegiren tailerrean dinamika ezberdinen bitartez kofidantza giro bat sortuko da eduki hauek lantzeko.

Gure gorputzaren ezagutza bultzatuko dugu, genitaletik haratago gorputzaren osotasuna landu eta
gorputzak plazerra sentizteko duen gaitasunaz ohartu. Sexualitatea ulertzeko mila modu daudela ulertuko dugu, eta denok askatasunez gozatzeko eskubide berdinak ditugula.

Plazerra persona bakoitzaren ardura dela adieraziko dugu, eta emakumeek desiratzen dugun hori eskatzeko beldur barik jarrera landuko dugu. Aniztasuna asko azpimarratuko da: gorputz anitzak, sexu orientazio anitzak, praktika anitzak, desio anitzak…

Beldur Barik lehiaketara aurkeztutako bideoak askotan tailerretako material aproposak dira. Kasu honetan, goian daukazuen ‘Beldur Barik Sortu’ lana erabiliko da gorputzaren inguruan eztabaidatzeko.

Gai hau interesatzen bazaizue, gorputzari buruzko gure monografikoari begirada bat bota.