Beldur Barik tailerrak! Komikigintza

 

Tailer hau egiteko ez dago apuntatzeko beharrik ezta ordaindu beharreko kuotarik. Hori bai, Gasteizetik kanpo bizi bazara, Beldur Barik autobusean doan etor zaitezke. Apunta zaitez!

Aurten Beldur Barik-eko estetika komikia izanda, eta Komiki Mundiala jarduera sustatuta, inoiz baino egokia iruditzen zitzaigun komikigintza tailer bat egitea. Tailer hau euskeraz izango da eta neska zein mutilek parte har dezakete.

Irakaslea Ainara Azpiazu Aduriz ‘Ixpi’ da. Berak urteak daramatza Jabekuntza Eskoletan tailer hauek ematen. Bere blogean sartzen bazara, ikusiko duzu ze nolako ilustrazio zoragarriak egiten dituen berak.

Tailerrean komikiaren bidez Beldur Barik jarrerak landuko dira. Beraz, lehenengo partean jabekuntzari buruz, gure beldurrei buruz eta nola hauei buelta eman arituko gara.

Bloke praktikoan, partaide bakoitzak komiki tira edo orrialde bat marraztuko du. Horretarako, irakasleak komikigintzaren oinarriak azalduko ditu eta Beldur Barik jarrera daukaten komikilarien erreferentziak emango ditu.