Kategoria: <span>Blog</span>

Ze suposatu du zuretzat feminismora hurbiltzeak?

Euskal Herriko Bilgune Feminista elkarteak, orain dela aste batzuk Leitzan antolatutako topeketen harira, bideo bat egin du elkarteko kideei galdetzen zer suposatu duen eurentzat Bilgunean parte hartzeak. Seguru asko beste elkarteetako feministek ere erantzunekin identifikatuko direla: mundua ulertzeko perspektiba aldatzea, beste neskekin elkarlanean aritzea, hausnarketarako bideak, eragiteko gaitasuna, norberaren burua gehiago maitatzen ikastea…

Feminismoan oraindik murgildu ez bazara, ziur gaude testigantza hauekin animatuko zarela. Eta dagoeneko emakume mugimenduan parte hartzen baduzu, komentatu zer eman dizun aktibismo horrek!

 

 


26/03/12

Kalea gurea da!

Bilboko manifestazioko jendetza./ Pititako Informatzen

 

Zer egin zenuten Martxoak 8an? Kalera atera zineten? Pikara Magazine aldizkari feminista Bilboko manifan egon zen, eta bideo bat montatu du ekitaldiaren grabazioarekin. Ez bazinen manifestazioetara hurbildu, ziur gaude bideo honekin hurrengo urterako animatuko zarela:

Bestalde, aurten Pikaran martxoak 8-ren inguruko hainbat iritzi artikulu argitaratu dituzte, eta ondo daude emakume desberdinek feminismoa nola ulertzen dute ikusteko:

Y sentirme siempre como hoy: Esta lectora cuenta cómo vive su primer 8 de marzo identificándose como feminista.

Emakumeak eta bonboak. Mujeres y bombos: Esta otra lectora llama la atención sobre que la ciudadanía sólo detecta las discriminaciones más visibles y no entiende que la desigualdad es estructural.

8 de marzo: lo que hubiera deseado no escribir: Y en este tercer artículo, se repasan motivos por los que sigue siendo necesario salir a las calles a reivindicar los derechos de las mujeres.

Una nota personal en el 8 de marzo: A Paula Medina le preguntaron si siente hostilidad hacia los hombres y si por eso es feminista. Su respuesta es muy interesante.

Eta zuk nola bizi duzu data hau? Zergatik uste duzu beharrezkoa dela emakumeen eguna ospatzea?


13/03/12

Gaur martxoak 8: denok kalera!

Gaur feministok inoiz baino zarata gehiago egin behar dugu emakumeon eskubideak defendatzeko eta gizarte bidezkoago baten aldeko apustua egiteko! Hauek dira hiru hiriburuetako manifen hitzorduak:

BILBO: A las 19:30 desde la Plaza del Arriaga. Lema: MURRIZKETAK GORA TA BEHERA EMAKUMEOK KALERA! Convoca: COORDINADORA FEMINISTA DEL 8 DE MARZO.

DONOSTIA: A las 19.30 desde el Boulevard. Lema: ERALDAKETA FEMINISTA IZANGO DA EZINBESTEAN!! / LA TRANSFORMACIÓN SERÁ, NECESARIAMENTE FEMINISTA. Convoca: DONOSTIAKO KOORDINADORA FEMINISTA

GASTEIZ: A las 20:00h en la plaza de San Antón. Lemas NI UN PASO ATRÁS. EMAKUMEOK AURRERA, de la Plataforma Feminista de Gasteiz y NO SOMOS MONAS, SOMOS GORILAS Y ESTAMOS ENFADADAS del grupo Siete menos veinte.

Begiratu aurreko postak edo Herriak atalean sartu; herri askotako deialdiak eskegi ditugu.

Sare sozialetan pilak kargatzeko leloak partekatzen gabiz:

“Feminismo aurrera, matxismo atzera, paranpanpanpanpan”
“Y luego diréis, que somos cinco o seis”
“Abajo las barbies, arriba barriguitas”
“Somos guapas, somos listas, somos todas feministas”
“Erasorik ez erantzunik gabe”
“La talla 38 me aprieta el chocho”

Besterik ezagutzen al duzu? Zein duzu zuk gustoko?

Eta, nola ez,

GORA EMAKUMEON BORROKA!!!! GORA BORROKA FEMINISTA!!!!

Asko gozatu eta oihukatu!


08/03/12

Ba al dakizu zer den feminismo islamikoa? Gaur hitzaldia Donostian

Nouzha Abou-Salama Nassiri-ri egindako elkarrizketa entzuteko sakatu hemen

Para escuchar la entrevista de radio realizada a Nouzha Abou-Salama Nassiri pulsar aquí

femisl (2).jpg
Asteazkenean, martxoak 7, 19:30ean feminismo islamikoari buruzko hitzaldia izango da Emakumeen Etxean (Okendo, 9) Nouzha Abou-Salama Nassiriren eskutik.

Donostiako Bilgune Feministak eta Askapena erakunde internazionalistak elkarlanean feminismo islamikoari buruzko hitzaldia antolatu dugu. Feminismoa behatzeko eta ulertzeko beste forma bat gerturatzeko asmoz, kultura musulmanean erroturik dagoen feminismoaz mintzatuko gara, hau da, islamaren araberako interpretazioa eskaintzen duen feminismoaz.

Feminismo islamikoa 90eko hamarkadan hasi zen, 40ko eta 50eko hamarkadetan indarra hartu zuen feminismo nazionalista arabiarrari jarraipena emanez. Mugimendu horietan emakumeek eta gizonek elkarrekin deskolonizazioaren aurka borrokatu zuten. Mugimendua Egipton jaio bazen ere, Iranen, Marokon, Tunezen, Indonesian eta Malasian ere berebiziko garrantzia izan zuen, eta badu, gaur egun ere. Horrez gain, munduan zehar dauden komunitate islamiarretan ere–AEBetan, esaterako– badu bere tokia.

Feminismo islamiarrak Korana du oinarri patriarkatuaren interpretazioak auzitan jartzeko. Koranaren bestelako irakurketak eskaintzen ditu, gogotsu eraikiz eskubide berdintasuna lortzeko bidea.

Asteazkeneko hitzaldian, ezagupen faltan edota manipulazioan oinarritutako estereotipo sentsazionalista eta sinplistak alde batera uzteko helburuarekin, feminismo islamikoak proposatzen dituen teoriak eta ideologiak, zein gizartearen eraikuntzan egiten duen lana aztertuko ditugu. Ondokoak izango dira, besteak beste, aztergai izango ditugun esparruak: egungo eraldaketa arabiarrak, feminismo islamiarraren antolaketa, sareak, estrategiak, borrokak eta gainontzeko feminismoekin dituen harremanak.

——————————————————————————————————-

(gehiago…)


07/03/12

Martxoak 8 Basaurin

2012ko MARTXOAren 8ko EKIMENAK, BASAURIN

  • Martxoak 7, asteazkena, 20,30tan “Negra” ANTZEZLANA. Social Antzokian.
  • Martxoak 8, osteguna,

12,30tan, ELKARTARATZEA; ARIZGOITI PLAZA-n, Berdintasun Kontseilua eta Berdintasun Saila

 19,30etan MANIFESTAZIOA, BILBOKO ARRIAGA-tik, Martxoaren 8ko Koordinadora Feminista.

  • Martxoak 9, ostirala, 20tan, KALEJIRA; “EMAKUME GUZTIOK, ESKUBIDE GUZTIAK, EGUN GUZTIETAN”, BASFEMBAND, Basauriko Banda Feminista .
  • Martxoak 15, osteguna, 19tan, POZOKOETXE KULTUR ETXEAN, “NIRE DENBORA, ZURE DENBORA, GURE DENBORA: MERKATUTIK KANPO DAGOEN BALIOA”. Basauriko Denbora Bankuaren, EQUITRUKEren, aurkezpen JARDUNALDIA.
    Berdintasun Saila eta Kontziliazio Jarraipen Batzordea. (gehiago…)

07/03/12

Ondarroa: emakumeek eta feminismoak utzitako aztarnak

Martxoak 8 egitaraua Ondarroan (deskargatu)

Zeri esaten diogu emakumeek eta feminismoak utzitako aztarnak?

Aztarnak esaten diegu, emakumeentzat eta feminismoarentzat diren tokian tokiko espazio garrantzitsuei –sinbolikoei nahiz materialei– eta garaiei. Emakumeek eta feministek, toki eta data horiek funtsezkotzat jotzen dituzte, haien ordezkaritza eta talde gisa herrian duten presentzia eta ikusgarritasuna gogora ekartzen dutelako. Emakumeek eta feministek beraien historiatik, espaziotik eta garai horietatik abiatuta, eraiki dute euren nortasun pertsonala eta euren talde nortasuna, eta horrela egiten dute orain ere. Horrez gain, toki horiek beraiek, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak islatzeko eta ikusarazteko ere balio dezakete.

Aztarna horien bitartez, berreskuratzen dira emakumeentzat eta feministentzat garrantzitsuak izan diren eta diren lekuak eta uneak, emakumeek herriaren historian eta hirigintzan eragile aktibo gisa izan duten zeregina ikusarazteko eta aintzatesteko.

Portada aztarnak  (gehiago…)


06/03/12

Martxoa: feminismoa

Coral Herrera Gómez-en testuan oinarritutako kartela

Beldur Barik 2012 dagoeneko martxan dago! Aurten, lehiaketaz gain, protagonismo gehiago eman nahi diogu webguneari. Hilabetero gai bat jorratuko dugu. Martxoan feminismoarekin hasiko gara.

Zuk ere uste duzu feminismoa matxismoaren berdina dela baina alderantziz? Hilabete honetan zehar aurreiritzi horren kontra egingo dugu. Beldur Barik ekimen feminista da, neska gazteen jabekuntza bultzatzen duelako, indarkeria sexista eta matxismorik gabeko gizarte bat eraikitzeko helburuarekin. Gizarte horretan, emakumeak espazio guztietan diskriminazio gabe parte hartuko lukete, baina hori ez litzake gizonen kalterako izango. Feminismoak ez du emakumeen boterea defendatzen gizonen kontra erabiltzeko. Gizarte berdinzalea gizonentzat ere onura dakar, azken finean maskulinitatearen inposaketan gizon asko ez daude gustora. Emakumeen diskriminazioari aurre egiteak eragin positiboa izango luke ekonomiarengan ere, Emakunderen hitzetan.

Hasteko, hona hemen Coral Herrera Gómez antropologoaren testu bat:

“El feminismo no quiere imponer un matriarcado basado en la violencia contra el hombre, como ha sido el patriarcado hasta ahora. No desea dejarlos sin voto, ni violarlos en las guerras, ni mutilar sus genitales en pro de una tradición cultural, ni con?narlos en el ámbito doméstico, ni quiere matarlos por adulterio. El feminismo no pretende que los hombres sean propiedad de sus madres y luego de sus mujeres, ni desea que los hombres cobren salarios más reducidos, ni tampoco querría desterrarlos de las cúpulas de poder mediático, empresarial y político. No quiere tra?car con cuerpos masculinos para el disfrute de los femeninos, ni desea que los niños varones estén desnutridos o abandonados en orfanatos, ni, por supuesto, promovería su marginación social o económica. Tampoco vetaría que los niños varones pudiesen ir a la escuela, ni les prohibirían el acceso a la sanidad y la Universidad. Comprendan que eso es una locura que no promueve el feminismo”.


06/03/12

Trukegune feminista!

09/07/19