Kategoria: <span>Aniztasuna sexuala</span>

Boterezko harremanak dira bullying-aren oinarria

Pasa den post-etan normaltasunari buruz hitzegin dugu, baita ere pertsona batzuek duten “mania” ikusarasteko beraiek dituzten harreman eredu eta jokatzeko moduak egokiak direla eta zureak ez. Nor da inor zuri esateko egiten duzuna, zure identitate sexuala, zure generoa.. egokia ez denik?

Nolako harremanak sortzen ditugu gure artean? Nork hartzen du boterea, nola ematen diogu boterea pertsona bat edota batzuei talde batean gaudenean? Zergaitik? Nork erabakitzen du zein izango den gure ardura talde batean? Gu al gara? Aurreko post-ean genion bezala, azkenean uzten digutena gara askotan. Horretan gelditu behar al gara?

Begiratu zure ingurura, nola ezartzen eta eraikitzen dira gure harremanak? Nork esan du aurrean dugun tipa edo tipoak esandako guztiei jaramon egin behar diogula txintik esan gabe? Nola hartzen du boterea pertsona horrek? Azkenean ingurukoak ez al diogu utzi ere ez dugulako hitzegin edo erantzun eraso bat egon denean? Eta ez du zertan eraso fisiko bat izan beharrik. Norbaitek txantxak egiten dituenean norbaiten portaera, irudi fisiko, identitate sexuala, ezgaitasun baten inguruan… eta hortxe dago talde guztia lurrera begira… Konplize izateari utzi behar diogu! Erasoen aurrean erantzun bat eman behar dugu! Erantzun kolektibo bat! Ez ditugula eraso gehiago jasango, etortzen diren lekutik! Akabo! Ezberdina denari erasoa beldur hutsa delako. Desberdintasunari beldur hutsa.

Eta desberdintasunari beldur hori askotan ez da bakarrik ematen besteengan. Batzutan norberaren baitan ere aurkitu dezakegu. Kanpotik etortzen da, gure barneetan sartu eta han bereak egiteari ekiten dio. Guk nahi duguna gure lagunekin egotea da, gure lagunak gu maitatzea, gurekin egon nahi izatea, gure burua aintzat hartzea… eta bapatean, neska izanda, neskak atsegin ditugulako, edota mutila izanda mutilak atsegin ditugulako, edota gure generoarekin ez dugulako bat egiten… boom! Gure barnean beldur hori ezartzen da. Beraiek bezalakoa ez banaiz gustokoa izango naute? Neska izanda, nesken gauzak egiten ez baditut… whatsapp taldean bromak egingo dituzte? Marimutila izango da nire ezizena? Gelan nire alboan eseritzen den mutila gustatzen bazait… ez naiz nire gelako mutilak bezalakoa… beraiek nesken gorputzen inguruko txisteak eta bromak egiten dituzte… desberdin sentitzen banaiz… zer gertatu daiteke? Desberdina banaiz… nola jarraitu beraiek ere egiten dutena?

Eta argi izan behar dugu hurrengo guztia…

  • norbaiti “zuk ez dakizu” esaten diogunean…
  • norbaiti “zelako ilea, mutila ematen duzu” edo “neska ematen duzu” esaten diogunean….
  • norbaiti “zelako piura, normala bakarik egotea” esaten diogunean….
  • norbaiti, harean “hobebeharrez” nahi ez duen zerbait egitera bultzatzen diogunean…
  • norbaiti lodia, argala, “tabla”… deitzen diogunean…
  • norbaiti maritxu edo marimutila esaten diogunean…
  • norbaiten izenaren inguruan bromak egiten ditugunean….
  • Norbaiteri “zuk ez, zurekin ez…” esaten diogunean..
  • Norbaiten jaioterriari edo kulturari buruzko bromak egiten diogunean….

GUZTI HAU BULLLYINGa da! Guzti hau botere harremanak dira! Pertsona bat beste baten gainean dagoela pentsatzen duelako… bakarrik desberdina delako… esan dugun bezala, desberdintasun horri beldur hutsa delako. Eta inguruan dauden pertsona guztiek, beraien isiltasunarekin konplize bihurtzen dira.

Harremanak horrela sortu nahi ditugu? Nola eraiki nahi ditugu gure harremanak? Besteen gainetik, besteen menpean ala maila berdinean?

Pasa den astean ingurunean gotorleku bilakatzearen garrantziaz aritu ginen. Gotorleku bilakatu ditzagun gure inguruneak, sororitate eta elkartasun sareak sustatuz, aliantza berriak eraiki behar ditugu desberdintasun eta desorekak sortzen dituzten botere harreman hoiek deuseztatzeko!

Zure Jarrera eta portaerak berrikuzi! Beldur Barik Jarrera praktikan jarri!


07/09/19

Nor gara gu? Zer gara gu??

HARREMAN

Zenbat aldiz egin nion nire buruari galdera hau hamabi, hamalau, hamasei urte nituela. Egia esan galdera “zer naiz ni” izaten zen. Nire izateak galderak sortu zizkidan momentu batzutan eta arauez betetako inguru batean, eskolan, kalean, etxean, oso zaila zen arauak haustea. Mutilek mutilekin egon behar dutela, eta ni gehienetan neskekin gustorago egoten nintzen, lasaiago, ez nituen asko gozatzen mutilek egiten zituzten gauza gehienak, sortzen zen giroa. Beste lagun bat nuen, Joseba, esaten zuen ez zitzaiola gustatzen gelako mutilek nola tratatzen zuten elkar, ezta nola hitz egiten zuten nesken inguruan. Harekin ibiltzen nintzen askotan, baina nire lagunik onenak neskak ziren.

Hamabost urte nituela beste gelako mutil bat izugarri gustatzen zitzaidala konturatu nintzen. Eta hori esatea, mutila esanda, arazo puxka bat zen. Orduan hasi ziren galderak. Ez banaiz mutilen artean gustora egoten igual ez naiz erabat mutila? Mutil batek erakartzen banau gay izango naiz? Zer nahi dut izan? Baina gehienbat, zer izan naiteke? Tontakeria litzateke esatea “izan nintzela nik nahi nuena”. Ez ba, izan nintzen (eta naiz) ahal izan nuena. Hasteko, alboko gelako mutilari esan nion gustoko nuela, eta ligatu ez genuen arren, oso ondo joan zen. Lagun handiak izan ginen handik aurrera. Nik behar nituen inguruneak bilatu nituen, lasai egoteko, babestua sentitzeko. Eta ingurune hartako asko gaur egun ere babesleku dira, eta asko hitz egiten dugu gauza hauetaz. A ze mobida batzuen ustez “ezberdinak” garelako hainbeste kontu eta komeri izatea: gure buruei etiketa jarri behar izatea, gay, lesbiana, trans garela; lagunekin sentitzen dugunari buruz kontatzeko kontuz ibili beharra, gure sexualitateen inguruan apenas deus entzutea sexu heziketaz hitz egiten denean ikasgelan…

Agian galdera okerra egin genuen. Kontua ez da zer garen gu, horrek ez du axola. Galdera ona da: nor da inor esateko bere harreman eredua eta portatzeko forma egokia dela eta besteena ez? Zuen sexualitateei buruz galdezka bazabiltzate, galdetu lasai, baina arazoa ez da zuena. Heterosexuala eta gizon/emakume “normala” izatea aukera bakar bezala jartzen digutenek dute arazoa, eta arazo hori gure arazo bilakatzeko pribilegioa, zoritxarrez. Eta horren aurrean ez gara munduko ausartenak izango, baina elkarrekin egon, lagun onen basbeslekua bilatu eta ahal dugun eta ondoen erantzungo ditugu buratzen zaizkigun galderak.


07/09/19

BA AL DAGO ARMAIRU HETERORIK?

47 urte pasa dira Stonewall-eko istiluetatik. Pasa den urtean, post bat idatzi genuen han gertatu zenari buruz (sakatu hemen), eta baita pelikula bat gomendatu genizuen lgtbiq mugimenduraen historia zein den jakiteko.

Gaurkoan armairuei buruz hitzegin nahi dizuegu. Bai, badakigu ere pasa den urtean honi buruz ere hizketan egon ginela, eta armairutik ateratzeko nazioarteko egun bat ere badela ezagutu genuela. Baina gaurkoan guzti hau gogora ekarri nahi dugu ere nolabaiteko omenaldia egin nahi diogulako Orlando-n gertatutakoaren ondorioz han hil duten jende guztiari, eta baita beraien lagun eta senideei. Orain dela aste batzuk ere lesbiana gazte batzuk bere buruaz beste egin zuten beraien gurasoek elkar ikustea debekatu zietelako… Ezin da ukatu heteropatriakatua izan dela guzti honen errudun. Translesbohomofobia dela hilketa hauen atzean dagoena. Desberdina den guztia, normaltasunean sartzen den guztiarekin amaitzeko desioa. Hona hemen gure erantzuna… inoiz baino ozenago… TRANS-AK GARA, LESBIANAK GARA, GAY-AK GARA… ETA HARRO GAUDE! Jarraitu dezagun generoak dantzan jartzen, jarraitu normaltasuna kuestionatzen, heteropatriarkatuarekin amaitzen! Stonewall gertu dugulako oraindik!

via GIPHY

Baina goazen orain berriro armairuei buruz hitzegitera… zer deritzozue armairu heterosexualari buruz hitzegiten badugu? Gogoratzen duzue Inondik Inora Beldur Barik bideoa?

Zergaitik heterosexualak ez dira armairutik ateratzen? Horren erruduna heteroaraua da. Suposatzen baita jende guztia heteroa dela “hasta que no se demuestre lo contrario” epaiketetan esaten den bezala. Normala dela heterosexuala izatea, beraz… normala banaiz, ez dut zertan armairutik atera behar.

Pasa den urtean Laudion homofobiaren kontrako herri lehiaketa egin zuten. Zergaitik zara heterosexuala lehiaketa. Nortzuk izan ziren irabazleak?

Maitane San Andrés López ,32 urte. Bilbao

Galdera honi erantzuteko honako galderei erantzun behar izan ditut:
-Noiz jabetu zinen heterosexuala zinela?
-Kostatu zitzaizun onartzea?
-Heterosexuala izategatik diskriminazioa pairatu duzu?
– Lanpostuan arazoak izan dituzu heterosexuala izateagatik ?
-Psikologoarenera joan zara heterosexuala utzi behar izateko?
-Zure lagunak jakinaren gainean daude?
– Gurasoei kontatu diezu?
– Zure arazo bera daukan inor ezagutzen duzu?
-Zer iritzi daukazu giro heterosexuala duten tabernei buruz?
– Genero ezberdineko bikote batek traumatu gabeko haurrak eduki ditzake? A ze nolako aita eta ama dauden!!
– Heterosexula izanik, HIES-a kutsatzearen beldur zara?
-Nola eta noiz izan zenituen zure lehengoko harreman sexualak?
-Zer iritzi daukazu Benedicto XVI-k heterosexualitatea bekatutzat hartzeaz?
-Zer iritzi daukazu Heterosexualak beste herritar legez eskubide berdinak izatea?
– Eraso heterofoborik sufritu dituzu?

Samuel Pasandin, 17 urte, Orozko.

Zergatik naiz heterosexuala? Ba nire ustez egun ez dugu gure sexualitatea askatasunez eraikitzen. Heteroarauak eragin izugarria dauka gurean eta gure heziketan. Generoa eta sexualitatea eraikuntza soziokulturala da eta kanpoko pilo bat faktore dute eragina eraikuntza horretan. Asko eta asko dut esateko gai honi buruz eta hausnarketa oso interesgarria da.

Maitanek galdera sorta ederra bota zituen… Normaltasun idea faltsu horren kontzeptuarekin apurtzeko arma bikaina da egoerei buelta ematea… Normaltasuna kuestionatzea, azken finean…

Datorren post-ean normaltasun hori kuestionatzen jarraituko dugu, nork esan behar digu zer atsegin behar dugun eta zer ez?

Heteroarauari Beldur Barik jarrerarekin erantzun!!!

 

Guardar

Guardar


07/09/19

TRANSEXUALITATEAK GENEROAK EZBAIAN JARTZEN DITU

Aurreko post-ean sistema binaristari buruz aritu ginen. Eta azpimarratu nahi genuen ideia zen nola sistema binarista honek bi eredu ezartzen dituela, neska eta mutila. Genero edo eredu hoietan sartzen ez den guztia “ez normaltzat” hartua izan da urte askotan, eta oraindik lan ederra daukagu aurretik egiteko. Trans pertsonak zapalkuntza horren adibide eta objetu dira. Askotan gizarteak ezin duelako ulertu nolatan genero aldaketa hoiek eman daitezkeen, nola gorputz bat jaio den sexuarekin ados egon ez daitekeen, eta baita, nola sistemak nolabait transizio hori onartzen duen, baina baldintza batzuekin… bale, neska ala mutila izan zaitezke, baina generoaren estereotipoak zureganatu behar dituzu. Ezin baitzara limbo batean bizi.

Limbo horren inguruan begiratu zelako antzerkia egin duten. Izugarri ona.

Trans, transexualitate, transgeneroaren inguruan pasa den urtean hizketan egon ginen. Gogoratu nahi? Sakatu hemen.

Trans izateko modu asko daude, bizipen asko, egoeraren arabera, adinaren arabera, ingurugiroaren arabera… Zuen eskoletan, institutuetan trans pertsonarik badago? Trans pertsonak zarete zuen eskola, institutu edo unibertsitatetan? Lehenengo eta bigarren kasuetan, elkarte bat aurkeztu nahi dizuegu: Chrysallis elkartea.

Eta orain dela gutxi, material didaktiko bat atera dutena: “Neskak eta mutilak. Identitatea eta gorputza”. Hementxe duzue deskargatzeko nahi baduzue (sakatu hemen).

Ikusten duzutenez, mila modu daude ere norberaren transito hori abian jartzeko, gauzatzeko. Trans ez den pertsona baten barnean mila galdera sortu daitezke. Nola deitu behar diot orain, neska izena ala mutil izenarekin? Femeninoan ala maskulinoan? Transizioaren ze momentuan egongo da? Hasiera eman dio hormonazio prozesu bati? Test de la vida real deritzon hori egin al du? Bufff… galdera pilo bat… Imaginatu orduan trans den pertsona baten buruan gertatzen den guztia…

Has gaitezen berez erreza ematen duen parte batetik… askotan aipatu dugun komunen erabilera binarista… ez al litzateke errezagoa izango guztia generorik gabeko komunak egingo bagenitu?

Sakatu irudian bideoa ikusteko

Eta bukatzeko, gomendio bat egin nahi dizuegu. Transito komikia, David Cantero eta Ian Bermúdez-ena. Transizioa nola egitearen garrantziari buruz hitzegiten digu komiki honek. Lagunak zelako garrantzia duten, medikuen papera funtsezkoa dela, eta horretarako, trans gaietan aaaaasko jakin behar dutela… Komikian horrela dio momento batean… ¡¡¡Faltan personas trans en el mundo médico!!!

comic transito

Eta berdintsu esaten du Teo Valls-ek bere “De Berta a Teo” dokumentalean ere, pertsona trans-entzako ginekologi protokoloak behar direla.

secuencia_docu_teo_final_settings_buenos.still009Sakatu irudian albistea irakurtzeko

Datorren post-ean armairuei buruz hitzegingo dugu… Ba al dago armairu heterosexualik? Hetereosexualak zergaitik ez dira armairutik atera behar? Armairutik atera, bai a la ez? Ai ama! Zenbat galdera! Goazen orduan #BeldurBarikJarrera duten erantzunak bilatzera!


07/09/19

JARRI GENEROAK DANTZAN

Jakin badakigu ez dela lehenengo aldia generoarekin bueltaka gabiltzala. Eta jakin badakigu ere gure jendartea bitan banatuta dagoela badakizutela. Bai, lagunok, sistema binarista da gure artean duguna, bai horixe! Gogoratzen? Pasa den urtean guzti honi buruz hitzegin genuen (sakatu hemen berriro irakurri nahi baduzu) eta genderbread pertsona ere aurkeztu genizuen.

Genderbread Persona

IRMO taldeak ondo zioen aurten aurkeztutako bideoan:

ALUA DAUKAZULA, MOTXILA ARROSA

ZAKILA DAUZAZULA, MOTXILA URDINA

BIDERATZEN GAITUZTE SISTEMARENGANA

KASUALITATEA AL DA BOTERE HARREMANA?

 

Sistema binarista honek emakume/neska eta gizon/mutila arabera antolatzen du gure gizartea. Beno, nolabaiteko desberdinketa egin behar da, ez? Ez gara guztiok kajoi berdinean egongo? Bi galdera honen aurrean hainbat erantzun… zergaitik ez? Zergaitik generoak ezarri behar? Eta IRMOk ondo planteatzen duen ideia… kasualitatea al da botere harremana? Ez lagunok, sistema hau binarista izateaz gain, sexista da. Desoreka eta ezberdintasunak ezartzen dituelako neska eta mutilen artean. Azken hauei pasa den hilabetean ezan genizuen pribilegioak emanez.

Bale, ez gaude ezer berririk esaten, ez? Ez da berria ere ez sistema horretatik ateratzen den guztia alboratua, santzionatua, ez-normaltzat hartuta izango dela. Gure buru sistemak eztanda egiten duen lekuetako bat zuek aurkeztera gatoz. Neska eta mutilen gaineko estereotipo guztiak kolokan, ezbaian, mugimenduan jartzen dituen lekuetako bat bainugelak dira, komunak. Neska zarela, ile motza, “neskentzako” ez den arropa gainean duzula… mutila zarela, ile luzea, edota makilajea duzula… komunean sartu eta zas! Aurreko pertsonak radar bat izango balu bere begietan ssssshhhh goitik behera begiratu eta nesken/mutilen estereotipoen lista osoa pasatzen du neska ala mutila zaren jakiteko, eta dagokizun komunean zaudela jakiteko!

Pasa den urteko lehiaketan ondo ikusi zenuten zuen egoera… eta honen aurrean zuen Beldur Barik Jarrera agertu ere!

Hona ere beste bideo bat komunen inguruan, Beasaingo Kontzientza Moreak taldearen eskutik:

Argi dago, norbait bere generoaren estereotipoetara egokitzen ez denean (emakumea: goxoa, altu hitzegiten ez duena, ile luzea, jantzi femeninoa… mutilaren kaxuan: indartsua, ausarta, ile motza, jantzi maskulinoa…), pasa den urtean genion test hori pasatzen ez duenean, sistema irauli egiten del, deseroso sentitzen du bere burua eta gorputz horren gainean “izanbeharkolukeena”ren inposizio guztiak bere gainean botatzen ditu.

Eta hona hemen sekretu bat… generoa ez da hain finkoa. Neska edo mutila jaio bazara suposatzen da zenbait gauza egin behar dituzula? Eta genero rol inposaketa hauei ezetz esaten badiegu?

Sistema binarista hauek apurtzen duten gorputzak anitzak dira: trans pertsonak, marimutilak, maritxuak,luma duten mutilak, luma duten neskak androginoak diren neskak… Datorren post-ean transexualitateari buruz arituko gara. Genero estereotipoak apurtuz, pixkanaka… generoaren inposaketak deuseztatuko ditugu!


07/09/19

ANITZAK GARA!

Pasa den urtean kontatu genizuen zergaitik ospatzen da Ekainaren 28a, , Lesbiana, gay, bisexual, intersexual eta queer mugimenduaren Nazioarteko Eguna…. LGTBIQ deritzogun hori (airea sakon hartu behar dugu guzti hau esateko)… Eta ongi dago jakitea zergaitik egun horretan gure herri eta hirietako kaleetan ekintzak, elkarteratzeak, maniak… ematen diren. Dena lortua dagoelaren ideiak airean dagoelako, egun hori bakarrik ondo pasatzeko egun bat delako… aldarrikapen ezarik ez dagoela egun horretan. Dena purpurina eta dantza dela. Sentitzen dugu horrela esatea baina… ez! oraindik kalera irtetzeko arrazoiak daude. Eta zenbat gustoko dugun kalera ateratzea! Gure Beldur Barik Jarrera zabaltzea!

Hilabete honetan genero sistema binaristari buruz jarraituko dugu hitzegiten.

Benny- Little Game gure #BBplaylist an aurkitu dezakezu.

Bi kaxoi (neska/mutil) sartzen ez den edozein gorputz normaltzat ez hartzea da sistema binarista honen emaitza da… eta noski, generoan transitatzea zaila suertatzen da. Hots, zure burua hurbilago sentitzen duzun generoarekin  identifikatzea zailagaoa da.

Aurten ere gai bat berreskuratu nahi dugu. Gai honek barreak, emozioa, pentsamenduak eta seriotasuna ekarri zituen gure aurpegi eta gorputzetara. Zein den gaia? Armairutik atera, armaiturik ateratzea/irteera… Pasa den urtean ohartu ginen ere Urriak 11an Armairutik ateratzearen Naziaorteko eguna ospatzen dela! Aurten armairutik irtetzea ala ez irtetzeari buruz hitzegin nahi dugu, askotan estrategia bezala ez ateratzea erabakitzen baitugu, zein tokitan ez dugun egiten… eta baita kuestionatuko dugu zergaitik heteroa den jendea ez duen zertan armairutik atera behar. Kontrakoa esaten ez den bitartean… hemen jende guztia heteroa da! Eta berriro emango diogu buelta bat normala izateari… hetero izatea normala da? Nire kamisetan dagoen esaldi batek dioen moduan… oso gaizki datorkit normalaren irudia ematea! Garrantzitsua delako kalera irtetzea! Let’s make some noise!

Eta heteroarauaren kontu honek mikroindarkeri sexistak eman daitezen ere eramaten gaitu. Mikrosexismoak? Mikrobinarismoak? Mikrotranslebohomofobiak? Bai, guzti hau ematen da neska a la mutila zaren galdetzen digutenena, “ah, baina gay-a ez al da? Luma horrekin…”… Banekien bazinela “hoietako bat”… Beraz… zer deritzozue guzti honi erantzuna ematen badiogu?

Bullying translesbohomofobikoari ere hitzegingo dugu, eman behar dugun erantzunaz, erantzun kolektibo bat, horrelako portaerak ez ditugula nahi erantzun argi bat, ez ditugula gure inguruan erasorik nahi. Ezetz esan eraso translesbohomofobikoei.

Eta aldarrikapen hilabete bat denez ere, hilabete honetako kedada eta deialdiak ezagutuko ditugu Ekainak 28, LGTBIQ mugimenduaren Nazioarteko egunaren harira.

Eta zenbait pelikulekin amaiera emango diogu Ekainari… Bai! Pelikula hoietan non lesbianek ez duten kriston drama bizitzen! Dramak alde batera!

Anitzak izatea ere Beldur Barik Jarrera da! Singularrean erabiltzea hitzak (feminismoa, sexualitatea, identitatea…) ez da heltzen garen eta izan nahi duguna adieraztera iristen.

 


07/09/19

ESTEREOTIPOAK GAINDITUZ, TABUAK APURTUZ. EZ-GAITASUNA GAITASUNA BILAKATUZ.

“Edertasunak sekulako garrantzia duen garaiotan, ematen du jende ederrak, guapoak baino ez duela sexuaz disfrutatzen”, genion pasa den urteko postean (berriro irakurri nahi baduzu, hemen sakatu). Ligatzeko, sexuaz disfrutatzeko perfektua izan behar zarenaren ustea dago, baina hori pertzepzio hutsa da! Eta perfekzioaren pertzepzio horretan, ez dira sartzen (pasa den urtean esaten genuen bezala), ez-gaitasunen bat duen jendea. Ez-gaitasun fisikoa eta psikikoa dutenak. Ez dago sexualitate perfekturik, ezta pefektua izan beharrik (norbaitek baldin badaki zer den perfektua izatea… badakizue gure emaila!) sexuaz gozatzeko. Ikusi hurrengo bideoa… Berdina pentsatzen jarraituko dugu? Pertzepzio berdinarekin jarraituko dugu?

Ez-gaitasun bat duten pertsonen sexualitatea perfektua ez denaren multzo horretan sartzen da (benga!! Perfektua… ez-perfektua… normala… ez-normala… baina nork demontre jarraitzen du horrelako mailak eta etiketak jartzen?). Baina ez hori bakarrik, ez-gaitasun bat duten pertsonen inguruan dauden topikoak asko dira:

  • Ez-gaitasun bat duten pertsonek ez dira oso azkarrak edo adimentsuak
  • Ez-gaitasun bat duten personek betirako umeak dira.
  • Ez-gaitasun bat duten petsonek harremanak izateko arazoak dituzte.
  • Ez-gaitasun bat duten pertsonek asko sufritzen dute
  • Ez-gaitasun bat duten pertsonek ezin dira bikotekide, lagun, ama edo aita onak izan
  • Ez-gaitasun bat duten pertsonek beti triste daude.
  • Ez-gaitasun bat duten pertsonen gorputzek ezin dute plazerra sortu. Asexualak dira.
  • Ez-gaitasun bat duten pertsonek sexua izanez gero, umeak etorriko dira, eta beraz, hurrengo belaunaldiek ez-gaitasuna heredatuko dute.
  • Ez-gaitasun bat duten pertsonen sexualitatea biziagoa da, ez da neurrikoa.
  • Ez-gaitasun bat duten pertsonen sexualitatean ez dago kontrolik, arrisku gehiagoei aurre egin behar diete.
  • Ez-gaitasun bat duten pertsonen sexualitatea “normala” da, heteroarauan oinarrituta, heterosexuala.

Beldur Barik jarrerarekin erantzuna ematen saiatuko gara topiko guzti hauei… goazen! Eta gogoan gehiago badituzu, pentsatu, hausnartu, partekatu! Guztion artean deusezta ditzagun topikoz eta aurreritziz betetako gizarte hau….

  • Ez-gaitasuna ez da gaixotasun bat, giza baldintza edo egoera bat baizik.
  • Ez direla betirako umeak… horrela tratatuak dira! Gehiegizko paternalismoak gutxiago diren pertsonei umeak bailira tratatzera eramaten du. Ez garela umeak! Gure erabakiak, nahi duguna eta ez duguna nahi ere argi dugula!
  • Harremanak izateko arazoak… harremana izateko gaitasuna… ez da besteen pertsonetan egongo?
  • Sufritzearena… ez jakintasunak sufrimendua eta mina nahastera garamatza, eta gehiago sufritzen dela pentsatzera eramaten gaitu. Mina sahiestesina izan daiteke, baina sufrimendua hautazkoa dela esan genezake… bakoitzak bere bizitzari aurre egiteko jakin badaki zer faltan duen edo zer ez duen faltan. Gainera, sufrimenduak sortzen duena askotan besteen marginazioa da.
  • Sexualitate “normala” izatearena… hurrengo bideoa ikusi… zergaitik aurresuposatu behar dugu jende guztia, eta guztia diogunean guztia da, heterosexuala dela?

Pentsatu momentu batez, zure erabakiak ez direla kontutan hartzen, zure askatasuna bermatuta ikusten duzula, zure sexualitatea garatzeko aukerarik ez dizutela ematen… Latza, ezta? Ez-gaitasuna duten pertsonak aingeru asexuatuak bezala ikusten dira, eta indarrean dauden edertasun kanon eta estereotipoak direla eta, ez direla batere desiragarriak. Umemokoak bailira bezala tratatuak sentitzen dira… Sexualitatez gozatzeko askatasuna eta erramintak ere lortzea ezinbestekoa da, ez-gaitasun bat dutenentzeko, ez-gaitasun bat ez dutenentzako bezala. Eta erraminta hoiek garatzeko lehenengo pausua ere indarrean dauden tabu hoiekin amaitzea da. Nola? Gogoratzen duzue armairuan gaiarekin jorratutako esaldi garrantzitsu bat? “Aipatzen ez dena, ez da existitzen”? Ba orduan goazen ozen esatera… “Bai, sexualitea dut, nere sexualitateaz gozatzea gustoko dut… gainditu!”

Eta izendatzeko, eta aniztasun funtzional honi ikusgarritasuna emateko leku onenetariko bat, zinea da. Beraz, pelikula baten gonbidapenarekin gatoz. Beldur Barik jarraitzaileak… bale, oraindik ez dugu zinemetan… baina begiratu bat eman pelikula honi …

Indarrean dauden edertasun estereotipoekin amaitu dezagun, ezarritako tabuak gainditu ditzagun!


07/09/19

TRANS, TRANSEXUALA, TRANSGENERO…

Hasta ahora hemos hablado del sistema binarista, de la heteronorma, de la visibilidad, de la diversidad de género y sexual, de los armarios… y hemos descubierto que la consecuencia del sistema binarista es que crea una desigualdad translesbohomofóbica, sino que también es sexista. Pero también hemos visto, gracias a nuestro muñecote gender bread que las identidades, las expresiones de género, la orientación sexual y hasta el sexo, todo ello, no es tan fijo e inamovible como creíamos (o han intentado que pensemos)…

https://www.youtube.com/watch?v=CHTuAghntAY

El colectivo que pone todo esto en cuestión, esto de que “si he nacido chica, me tengo que comportar y mi género es el de una chica”, es el colectivo de personas transexuales, transgenero e intersexuales. Vamos, que tener un cuerpo no quiere decir que me tenga que identificar con el género que se le asigna a ese cuerpo…

el género no me define

Vamos a conocer todos estos conceptos más de cerca. En las siglas LGTBIQ, la T, que hace referencia al colectivo de trans, no solamente tiene un único significado:

La persona transexual es aquella que no está de acuerdo con el género que le asignan al nacer (antes de nacer incluso, ya se nos asigna un género y todo lo que ese género conlleva… ¿Es niña o niño? Echarle un vistazo a los post anteriores). Para estar a gusto con su cuerpo en la mayoría de los casos, llevan a cabo procesos quirúrgicos, hormonales y psicológicos (tienen que completar un test, al que llaman EL Test de la Vida Real, que pocas y pocos de nosotras y nosotros pasaríamos…). Pero no solamente se queda en procesos que tienen que ver con su cuerpo. También es importante que cuando vayan a presentar documentos oficiales (algo tan simple como pagar con tarjeta al hacer la compra, matricularse en un curso), esos documentos reflejen el cambio de género. Hasta hace poco, y cuando decimos poco nos referimos a unos 3 años, la transexualidad estaba reconocida como enfermedad mental por la Organización Mundial de la Salud (OMS). Hoy en día es considerada trastorno mental. Además, para poder cambiarse el nombre y la mención de sexo en la documentación oficial, tienen que presentar un certificado de trastorno mental y haberte hormonado durante un mínimo de dos años.

Corto Binder. Florencia P. Marano

Las personas transgénero tampoco están de acuerdo con el género que se les asigna al nacer, pero rechazan el binarismo de género y no suelen identificarse ni como hombre, ni como mujer. Así que en la mayoría de los casos, no se someten a cirugía para asignarse a un género concreto.

También tenemos a lxs travestis, que son aquellas personas que les gusta utilizar aquella ropa que según las normas establecidas, no se corresponde con su género. No es algo que hagan todos los días y no tiene que ver para nada con su identidad y/o con su orientación sexual.

Todos estos conceptos nos ayudarán a conocer mejor la transexualidad, a vivirla de una forma más “natural”, a saber que no existe un solo modelo de transexualidad, y que como hemos comentado en post anteriores, la identidad, la orientación no se puede limitar a dos extremos.

Hemos hablado de un test, el Test de la vida real, que hay que pasar, si se quiere conseguir que se asigne el género en el que la persona transexual se identifica. Un test que consiste en que la persona asuma el rol de género que siente como suyo. Y aquí entran de nuevo todo ese sistema de estereotipos, de roles de género que intentan reducirte, limitarte y no vivir de una manera diversa la transexualidad. Si tenéis ocasión, no dejéis de ver el documental El test de la vida real, de Florencia P. Marano.

¿Y si un niño o una niña de mi escuela, ikastola, instituto, universidad es trans? ¿Cómo reaccionar? ¿Cómo le llamo? ¿Le trato en masculino, en femenino? Bueno, muchas son las preguntas que se nos pueden agolpar de repente. ¡Tranquilidad! Aitor ahora me dice que se quiere llamar Amaia, Nerea que le llamemos Mikel. Es un nombre, sigue siendo la misma persona. Lleve el pelo largo, el pelo corto, lleve falda, lleve pantalones… Voy a jugar, estudiar, aprender con él, con ella igualmente!

A todo esto y en todo esto, está contribuyendo mucho una asociación que se ha creado hace poco, pero que le espera un gran trabajo por delante, con un proyecto increíble. La asociación Chrysalis, que aunque ya existía en el Estado Español, en Euskadi se ha creado en marzo. La componen padres y madres cuyos hijos tienen vagina, y sus hijas tienen pito. Así de fácil. Os dejamos una entrevista aparecida en Goiena TB con su presidente, el sexólogo Aingeru Mayor.

Queremos recomendaros una lectura de un libro, Dibujando el Género de Gerard Coll Planas. Un libro que no sólo nos ayudará a entender mejor la transexualidad, también nos muestra de una manera fácil, gráfica temas como la intersexualidad, las desigualdades de género, cómo se construye el género… ¡Venga, no seáis remolonas y remolones! ¡¡¡Merece la pena leerlo!!!

dibujando el ge?nero
Gerard Coll Planas: Dibujando el género

Terminamos con un doble regalo. Un regalo que comenzó en el anterior post con la canción de Viruta FTM Peras y manzanas, melodía que da paso al segundo regalazo, el documental El sexo sentido, ¡que también os recomendamos! :

https://www.youtube.com/watch?v=FUAtqC2hxGE)

Queremos seguir aprendiendo, conociendo, reflexionando… y moviéndonos, actuando… por eso, os recordamos las convocatorias para el 28 de Junio, Dia Internacional de la Liberación Sexual, también llamado Día del Orgullo LGTBI que se van a realizar cerquita vuestro! Pentsatu… eztabaidatu.. ETA EKIN, BELDUR BARIK JARRERAKIN!!!

KITZIKAN 28J EKAINAK 28 JUNIO 2015 fiesta orgullo lesbico 29J Kitzikan LekeitioFOLLETO-28-JUNIO--2015-final-2 28j BF


07/09/19

ESKOLAN ETA INSTITUTUETAN, BB JARRERA BULLYING LESBOHOMOTRANSFOBIKOARI AURRE EGITEKO!!!

Pasa den urtean desorekatutak dauden botere harremanei buruz hitzegin genuen, gogoratzen? ERASO HOMOFOBIKOEKIN BB JARRERA ESKOLA ETA INSTITUTUAN!

Post honetan ikusi genuen ezberdintasunaren aurrean, ezberdina denaren aurrean, barre egiten duenari, iraintzen duenari, boterea kendu beharra zegoela. Eta sarritan, tratu txar hauek pairatzen dituena, sexualitate eredu edo genero identitate “ohikoa”, normaltzat hartzen dena, ez duten jendea da. Eta honi, lesbohomotransfobia deitzen diogu. Nondik sortzen da? Zergaitik gertatzen da hau? Zure eskolan edo institutoan horrelako jarrerak ikusi dituzu? Ba fobia guztiak bezala, honen sorrera ez du zentzu arrazionalik… “Ez ditut gustoko ta kitto!”

Baina homofobiak ez du pairatzen soilik sexualitate eredu normatibo bat ez duen pertsonak, baita ere bera itxura, jokabide edo jarrera dela eta homosexualak direla aurresoposatzen den jendea ere pairatzen du, eta baita genero eredu edo rolak betetzen ez duten jendea. Neska banaiz, mutilak gustokoak izan behar ditut? Eta neska izanda, baina ez banaiz “femenina”, neskak gustoko ditutala esan nahi du?

Eta mutila banaiz, neskak gustokoak izan behar ditut? Ez badut futbolan aritu nahi, marikoia naiz?

DISLIKE BULLYING HOMOFOBIKOA

Lesbohomotransfobiaren funtsa ez da bakarrik heterosexualitatea sexu eredu bakarra hartzea eta hortik ateratzen denari uko, izeka, burla, mespresu egitea (heterozentrismoa deitutakoa). Bere funtsan ere, sexismoak parte hartzen du.

“Beno, nik ahal dudana egiten dut… “, “beno, nik maritxuak onartzen ditut, luma gehiegi ez badute behintzat”, “beno, ez dut gaizki ikusten harreman homosexualak, baina ez dakit zertan joan behar duten kaletik musuak ematen…” Homofobia dago hitz guzti hauetan… eta bai, uste duguna baino gehiago egin dezakegu!!!

Alde batetik, mutilezko eredu tradizionalarekin amaitzen badugu (benga, ez dago hain matxitoa izateko beharrik…), sexismoarekin eta homofobiarekin amaituko dugu era berean. Mutila eta neska (hori zer esan nahi duten ere eztabaidatu dezakegu) izateko milaka modu daude, beraz, izateko bi eredu hoiekin amaitzen badugu… akabo heterosexismo, heterozentrismoa, sexismoa!

Egoera lesbotranshomofobikoei aurre egiteko ekimenak daude zuen eskola edo institutuetan? Gai hauei buruz hitzegiten badugu ere, bullying-ari buruz, tratu txarrei buruz… gure klase eta lagunen artean, aurre egiteko lehenengo pausua da. Ez pentsatu ezta guztiak heterosexualak direla…

Hona hemen subidoia ematen duen bideo bat! Aurre egin diezaiogun, guztion artean eraso lesbotranshomofobikoei!!!

Ikaragarria horrelako jarrera izatea! Zer deritzozue? Horrelako egoerarik bizi duzue noizbait? Nola egin diozue aurre? Eta aurre egiteko, zeintzuk dira erabiltzen dituzuen tresnak, estrategiak, erramintak?

Datorren postean Transexualitateari buruz hitzegingo dugu. Bitartean, hemen duzue Viruta FTMren abesti zoragarri hau!!


07/09/19

Aniztasuna lantzeko eta aniztasunean bizitzeko, erramintak behar ditugulako! Eta baditugulako!

Aurreko post-ean armairuei buruz hitzegin genuen. Nola atera armairutik, nola txikitu armairu hoiek, ze erraminta dauden ere armairutik ateratzeko… Aste honetan bi erraminta aurkeztu nahi dizkizuegu genero eta aniztasun sexualaren inguruan.

Bata STEE-EILAS atera berri duen gida bat da “Genero eta aniztasun sexualerako gidaliburua”.

Guzti honetaz hitzegiteko, Zuriñe Estivariz (Txiki) izan dugu solaskide. Zuriñe STEE-EILASeko kidea da, eta baita LGTBIQ taldekidea ere.

gida-213x300Zergaitik eta zertarako gida hau?

Zergatia oso erraza da, eskola komunitatean aniztasunaren inguruan hutsune argi bat dagoelako. Ikasleak ezezik, irakasleak, familiak…anitzak dira, baina hala ere familia eredu bakarra, edo bizitzan aukera bakarra egongo balitz bezala jokatzen jarraitzen dugu.

Haurrak txikiak direnean, eredu bakarrean hezitzen ditugu, aukera bakarra ematen diegu… haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan oso txikiak omen dira aukera desberdinak eskeintzeko, baina ez dira txikiak etorkizunean ze nolako gizon eta emakumeak diren ikasteko, ezta , ze harreman afektibo sexualak izan behar dituzten barneratzeko.

Familia, komunikabideak, jendartea, eskola komunitateak, bide berdinetik bideratzen ditugu…askotan bigarren hezkuntzan gaiaz hitz egiten da, aukera denak aipatzen dira, baina bigarren hezkuntzan daudenerako oso barneratua dauzkate, bere genero rolak eta bikote harremanak norekin eta nola izan behar diren.

Bulling LGTBIfobikoa berria ez den arren, askotan, beste alde batera begiratzen dugu, haurren gauzak direla aitzakitzat hartuz, eta behar duen garrantzia ez diogu ematen. Bitartean pertsona askok sufritzen jarraitzen dute.

Lala Mujikak, Aldarteko psikologoak, aurreko post batean horrela zioen: “Eskolak jarraitzen du izaten armairutik ateratzeko inguru latzena”.

Bai. Haurrak eskolan daudenean , haurrak edo nerabeak dira, oso gazteak , eta familia , lagun, eta beren etxeko parketik haratago ezer gutxi ezagutzen dute. Generalizazioak onak ez diren arren, askok besteekiko desberdin sentitzen dute beren burua, eta txikitatik ez diren zerbait antzezten oso ondo ikasten dute. Bulling LGTBIQfobikoa eskolan ikusten dutenean, helburu bakarra dute,hau da beraien gorputzean LGTBIQfobia ez pairatzea. Beldurrak eraginda, ez dagokien pertsonai bat interpretatzen dute. Eskolan beren sentimenduak adierazteko beldur dira, etxean ez dira ausartzen… Askok ez daukate beste gay, lesbiana, edo trans-en berri, edo lasai hitz egiteko aukerarik, eta horrek izugarrizko bakardade batera eramaten ditu.

Gida hau ez dago bakarrik ikasleekin lan egiteko zuzendua, baita irakasle, eskolako lagile eta familiekin lan egiteko diseinatuta dago.

Eskola komunitatean ikasleak, familiak eta irakasleak daude. Gero eta familia anitzagoak ikusi ahal ditugu eta familia hauek behar duten tratamendua emateko eskubidea daukate, baita familia hauen haurrak ere. Bestalde , eskolako beste haurrek familia eredu desberdinak daudela ikasi behar dute. Eskolan familiak lantzen direnean, edo eta, modu transbersalean, familia ereduei buruz hitz egiten denean, ezin da eredu bakarra azaldu.

Bestalde irakasleak ere anitzak dira. Irakasle hauek armairutik lasai atera ezean, ze motatako hezkuntza sortu dezakegu? Ze trasmititu dezakegu? Askotan zaila da langileen aurrean gure nortasuna adieraztea, beti? Ez beti ez, heterosexualak egunero konturatu gabe hamaika aldiz ateratzen dira armairutik. Irakaslegoaren artean, bakoitzak bere nortasuna lasai adierazten lagundu behar dugu. Bestalde, irakaslea ikasle LGTBIQ-ren erreferente onuragari bat bihurtu daitekeela ez dugu ahaztu behar.

Familiak jendartea bezain anitza da, beraz,familia batzuk, LGTBIQfobikoak dira. Hau dela eta , irakasle askori asko kostatzen zaie familien aurrean armairutik ateratzea, eta askotan, familiak LGTBIQ direlaren berri jakingo dutelaren beldurrarekin bizi dira.

LGTBIQ pertsonek ereduak behar dituzte euren buruak identifikatzeko.

Pertsona guztiak erreferente onuragarriak behar ditugu, baina pertsona askok gaur egun LGTBIQ erreferente bakarrak komunikabideen bidez izaten dituzte. Erreferente errealak behar ditugu, ez bakarrik telebistaren bidez ezagutzen ditugunak, baizik eta gure egunerokotasunean parte hartzen duten pertsonak erreferente bihurtzea ezinbestekoa da. Irakaslea, okina, autobuseko gidaria, medikua, herriko suhiltzailea, futbolariak…

Kontzeptuak ezagutzeak bere garrantzia du.

Zerbaiti buruz hitz eiten dugunean, zertaz ari garen jakin behar dugu. LGTBIQ sigla bakoitzaren esanahia jakitea ezinbestekoa da,.pertsona bakoitzari behar duen laguntza eskeintzeko, laguntza nola bideratu jakin behar dugu. Ze baliabide erabili behar ditugun jakiteko ezinbestekoa da ondo informatuak egotea.

Konfidantza giroa sortzeak ere.

LGTBIQ pertsonak, konfidantza giro izan ezean ez dira armairutik aterako, iraina eta bortizkeria jasateko beldur egongo baitira, horregatik garrantzitsua da, konfidantzako norbaitekin hitz egin ahal dutela jakitea.

Ez aurresuposatu jende guztia heterosexuala denik.

Jaiotzen garenetik ze genero dugu aurresuposatzen da, baita heterosexualak garela ere. Norbait berria ezagutzen dugunean, beti , heterosexuala dela aurresuposatzen dugu, eta askotan beren bikote, bizitza…buruz galdetzen diegu, jasoko dugun erantzuna , espero ez duguna izango dela kontutan izan gabe. Ezin da ezer aurresuposatu.

Askotan ikasleek irainaren bidez ikasten dute zer diren eta nola baztertzen den haiena bezalako desia duen jendea.

Ohikoa da marika, marimutil…bezalako hitzak entzutea, askotan esanhaia ez dakiten haurrengandik ere bai, ez dakite zer den, baina ona ez dela azkar ikasten dute. Lumadun askori marikoi, marimutil deitzen zaie, txiki-txikitatik. Beren genero rola ondo antzesten ez duen orori atzikitzen zaizkie marikoi, marimutil hitzak. Askok aurrerantzean ez dira ez gay , ez lesbiana, ez trans, baina, beren luma kontrolatu behar dutela ikasiko dute. Beste askok gay, lesbiana edo trans-ak izango dira, eta marimutil, marikoi hitza txikitatik entzungo dute. Urteak pasa ahala konturatuko dira, gay , lesbiana k edo trans-ak direla.

Genero eta aniztasun sexualerako gidaliburua. stee-eilas

Hezkuntzan ez dago esku hartze neutrorik, hots, egiten (ez) dugun orok bere ondorioak ditu.

Eskola komunitateko pertsona oro heterosexualak izango balira bezala tratatuz gero, beste izaerak isilarazten dira. Isilarazteak eta ez jakintasunak bulling lesbohomotrasfokioa eragingo du. Eta ez, ez dago esku hartze neutrorik, edo izaera posible guztiak kontutan hartzen dira, gero pertsona bakoitzak bere bidea, bere nortasunarekin bat egin dezan, edo heterosexualitate bakar batetara, eta bi genero posiboleetara bideratzen ari ditugu pertsonak.

Familia anitzen inguruan ere hitzegiten duzue.

Atzean geratu dira aita , ama eta sema alabak soilik ziren familiak. Ohikoak diren arren ez dira bakarrak. Adopzioak, bananduak, homoparentalak…gero eta familia anitzagoko jendarte batean bizi gara, eta ez dugu ahaztu behar , beti egon diren arren, gero eta ohikoagoak direla LGTBIQ familiak. Eskolak egoerari aurre egin behar dio. Iadanik ez du balio eskolako paperetan, ama eta aita soilik jartzea. Jendartea errealitatera egokituz doan heinean , eskolak ere egokitzen joan behar dira.

LGTBIQfobiari ere garrantzi haundia ematen diozue

Eskoletan LGTBIQfobia ematen da. Baina honen aurrean ohikoa da beste alde batera begiratzea, haurren gauzak direlaren justifikazioarekin aurre ez egitea, ezikusia edo ez entzunarena egitea, eta beste askotan ezjakintasunagatik onartzea. Bortizkeria bakarrik ez da izugarrizko jipoi bat ematea, edo irainik mingarrienak izatea, txiste , burlak, edo beste modu askotan eman ahal dira. Hau detektatzea ezinbestekoa, eta detektatzeko LGTBIQ fobia zer de jakin behar da. Txiste eta esamesei garrantzia eman behar zaie, eta honen aurrean oso garrantzitsua da adi egotea. Askotan ikasleak LGTBIQfobia jasaten ari dira, baina ez dira salatzera ausartzen, antzematen dutenak ezikusiarena egiten dute, eta etxean ez du ezer esaten…hau guztiak oso ondorio larriak ekar ditzakeela argi izan behar dugu.

Ikasle izanda, egunerokotasunean, zer egin dezaket nik aniztasun hori bermatu, agerian utzi eta isladatzeko?

Ikasleak oso anitzak dira, baita egoerak ere bai.Batzuk familian lasaitasun osoz LGTBIQ direla azaldu ahal dute, eta beste batzuk ordea, etxean jakingo dutelaren beldur bizi dira. Familia oso garrantzitsua da. Bestalde, herri txiki batean bizi edo hiri haundi batean bizitzea desberdina da.

Pertsona bakoitza desberdina den bezala, egoera bakoitza ere desberdina da. Garrantzitsua da, hasieran konfidatzazko pertsonen bati kontatzea, familiako norbait, lagunen bat, irakasle bat…batzuk erraz atera ahalko dira armairutik, beste batzuei ordea asko kostatuko zaie. Horiei adi egon beharko gara ahal den heinean langundu ahal izateko.

ALDARTE T NTDMOS espacio para jóvenes

Aniztasun sexuala jorratzeko beste erraminta interesgarri bat Aldartek eskaintzen digu bere T NTDMOS! Gazteentzako Gunean, LGTB aholku eta informazio gunean. Bertan, zure orientazio sexuala edo genero nortasuna dela eta sortzen zaizkizun galdera guztiei buruzko argibideak eta aholkuak aurkituko dituzu.

Lesbiana, gay, transexual, transgenero, bisexuala zarela, zalantzak dituzula eta ez dakizula nora jo? Aldarteko T NTDMOS! Foroan parte hartu dezakezu eta bertan laguntzarako taldeak aurkituko dituzu, zure sexu-orientazioaz edo genero-nortasunaz askatasun osoz hitzegiteko tartea duzu.

ALDARTE T NTDMOS 2

Aldartekoek galdetegi ederra sortu dute sexu-aniztasuna eta genero-nortasuna hobeto ezagutu eta ulertzeko: Nola bizi duzu aniztasuna? Bertan zure buruan darabiltzaten idei pilo bat dituzu: Halako batean zure lagunik onenak gay edo lesbiana dela aitortu dizu. Zuen arteko harremana aldatuko dela uste duzu? Zure kuadrilan homosexuala, transexuala, bisexuala agertzeko eta horri buruz hitzegiteko askatasuna dagoela uste duzu?… eta galdera gehiago. Onena, sartzea eta beti diogun moduan, kuxkuxeatzea eta hausnartzea!!!

ALDARTE TNTDMOS GALDETEGIA

Hurrengoan eskola eta lagun taldea hurbil ditugula gaur ikusitakoarekin, bullying translesbohomofobikoari buruz hitzegingo dugu. Bazterkeria egoerarik ikusi duzu zure inguruan zure edo beste pertsona baten genero edo aniztasun sexuala dela eta? Nola egin diozu aurre egoera honi? Argi ikusi behar dugu guztiok zeresan eta zeregin bat dugula bullying translesbohomofobikoaren aurrean… aurre egin!!!


07/09/19