EMAKUMEENTZAKO AUTODEFENTSA FEMINISTA TAILERRA MUNGIAN

autodefensa-tallerra

Espazio honek andren eskubideen eta hareen gaitasunen gaineko kontzientzai hartzeko aukera eskainiko dau; horregaz batera, segurtasuna eta konfiantza landuko dira eta andren ahuldadearen gaineko mitoak hausiko dira.

Era berean, erasoak eta horeeki gizabanakoarengan eta kolektiboetan daukiezan ondorioak identifikatzen ikasiko dogu, eta egunerokotasunean (jai-eremuetan, leku baztertuetan, gauez, gure bikoteagaz, ezezagunakazko hartu-emonetan…) sortzen diran erasoak konpontzeko mekanismoak bilatuko doguz.

NORENTZAT

18 urtetik gorako neska eta andreentzat

NOIZ

Azaroaren 4 eta 11n, 18:30eatik 21:00etara.

NON

Gizarte Zerbitzuetan (Aita Elorriaga 17 zenb.)

IZENA EMATEKO

Deitu Berdintasun zerbitzura (94.674.10.43) edo idatzi berdintasuna@mungialde.eus helbidera.

 

Erasoen aurrean…. AUTODEFENTSA FEMINISTA! Ekin Beldur Barik Jarrerarekin!

Guardar

Guardar