2021eko Sinopsi Lehiaketa
BADUGU SINOPSI LEHIAKETAREN IRABAZLEA! Eider Rakel Pertikak bidalitako testuak irabazi du lehiaketa: La decisión de Lucia. Peñascal Boluetabarriko Zurgintzako LHko ikasleak dira testuaren egileak. Irabazleek Kai Nakaik sinatutako bi disko eta Berexi Artek diseinatutako kamisetak jasoko dituzte azaroaren 26an Aguraingo Harresi Aretoan egingo den Beldur Barik 2021 sari-banaketan. ZORIONAK! ZER DA SINOPSI LEHIAKETA? Itzuli da urriaren 8tik 27ra arteko sinopsi lehiaketa. Zuen bideoetan jorratuko dituzuen gaien lehiaketa bat da. Izan ere, zuen bideoen argumentuan pentsatzen hasi beharko zenuten, ezta? Bideoaren argumentua argi baduzu: idatzi zure sinopsia eta parte hartu lehiaketa honetan. Ez baduzu argi: pentsatu, idatzi zure gidoi laburra eta parte hartu;) Ez baztertu istoriorik, askotan burura etortzen zaizkigun lehen burutazioak onenak izaten baitira. ZER EGIN BEHAR DUZU SINOPSI LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO? Zure testuak lehiaketan parte hartzeko izan behar dituen irizpideak:
- Aurkezten den testuak Beldur Barik jarrera izan behar du, hau da, historiak konpromiso pertsonal zein kolektiboa erakutsi behar du kultura matxistaren eta indarkeria sexistaren adierazpenak eraldatzeko. Neska-mutilek desberdintasun-egoerei nola aurre egiten diezuen erakutsi behar duzu.
- Testu erakargarria eta ulergarria izan behar du.
- Historian argi eta garbi garatu behar duzu indarkeria sexistari aurre egiteko modua.
- Sinopsiak 200 hitz izan behar ditu gehienez. Bidali zure testua komuniazioa@beldurbarik.eus helbidera, "Sinopsi-lehiaketa" edo "Sinopsi lehiaketa" gaiarekin.
- Parte hartzeko azken eguna: urriaren 27a.
Irabazlearen izena urriaren 29an jakinaraziko da gure sare sozialen bidez. Saria: Berexi Artek diseinatutako parte-hartzaile guztientzako kamisetak eta Kai Nakaik sinatutako bi disko, azaroaren 26an Aguraingo Topaketan (Harresi Aretoa) emango direnak. Gogoratu garrantzitsuena zure Beldur Barik jarrera erakustea dela.