beldur-barik-cambios-topaketa-21

Aldaketak BB21 Topaketan

Kaixo guztioi!

Azken unera arte itxaron dugu, baina, zoritxarrez, jakinarazi behar dizuegu ostiralean Agurainen egingo den BB21topaketa EGOKITU egin behar izan dela Covid-19aren egoera dela eta.

Dakizuenez, Agurainek eremu gorrian jarraitzen du. Hori horrela, eta osasun-gomendioei jarraituz, Topaketa EGOKITU behar izan da, eta honela geratu da:

  • Sari banaketa Agurainen egingo da, aurreikusita zegoen bezala, baina ikuslerik gabe, streaming bidez jarraitu ahal izango da, iaz Donostian egin zen bezala.
  • Gainerako guztia bertan behera geratzen da, baina tailerrak osasun-egoerak ahalbidetzen duen unera atzeratzen dira. Agurainera ongi etorriko den beste une batean ospatzea espero dugu.
19.00-20.30 SARI-BANAKETA
Bea Clown, Libe Beitia eta Julen Portillorekin
ETA KAI NAKAIREN KONTZERTUA!

Streaming bidez ikusi ahal izango duzue webgune honetan bertan, EITBren lankidetzari esker.